Euskadi.eus
  • ERABAKIA, 2009ko urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Erakunde Zentralaren egitura aldatu eta garatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2009ko urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Erakunde Zentralaren egitura aldatu eta garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5971
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/10/06
  • Argitaratze-data: 2009/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren estatutu sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan aitortzen diren ahalmenez baliatuz eta, batez ere, dekretu horren lehenengo xedapen gehigarrian honako hau adierazten dela kontuan hartuta: «artezkaritza- eta kudeaketa-organoak eratzen direnetik [] langileen egitura eta antolamendua ezartzeko beharrezko erabakiak hartu ahal izango dira».

Administrazio Kontseiluak «Osakidetzaren Era­kunde Zentraleko egitura organikoaren maila oro­korra ezartzen duen atariko urratsa» onartzeko 1997ko azaroaren 25ean hartutako Erabakia garatuz.

Erakunde Publikoaren jarduera hasi zenetik igaro­tako denbora eta egungo egoera kontuan hartuta, egoki jotzen da Erakunde Zentralaren egitura xede berrietara egokitzea.

Bestalde, egitura-eredu berria bideragarria dela eta legediari lotuta dagoela baloratu da.

Hortaz, adierazitako xedeak aintzat hartuz eta estatutu sozialen 8.5 artikuluak esleitzen dizkion eskumenen indarrez, Administrazio Kontseilu honek ondoko erabakia hartu du

ERABAKIA:

Lehenengoa. Administrazio Kontseiluak 1997ko azaroaren 25ean hartutako Erabakia eta beronen edukia berrestea.

Bigarrena. Aipatutako erabakia garatzeko eta Erakunde Zentralaren egitura aldatzeko (ikusi erans­kina) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzen­dari nagusiak aurkeztutako proposamena onestea.

Hirugarrena. Erabaki honen bidez onesten ez diren antolamendu-egiturak edo halakoak garatzeko agiriak indarrik gabe uzten dira.

Laugarrena. Erabaki honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Hala ere, zuzendariordetza guztiei jakinaraziko zaie erabakia, berau behar bezala ezagutarazi eta zabal­tzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.