Euskadi.eus
  • Apirilaren 2ko 94/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko ardoaren ontasun-mailaren, urteen eta hobetze-lanen adierazpenei buruzko arauak emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 2ko 94/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko ardoaren ontasun-mailaren, urteen eta hobetze-lanen adierazpenei buruzko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 789
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 1985/04/02
  • Argitaratze-data: 1985/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Zera kontutan izanik: Ontasun-mailaren, urteen eta hobetze-lanen adierazpenek, bezeroek egiaz ezagutu ditzaten, duten garrantzia, ardoek, adierazpen horiek erabiltzeko, bete behar dituzten erizpide orokorrak finkatzea nahitaezkoa dela. Zera kontutan izanik: Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 10.27 atalean Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Jatorrizko Izenari buruzko gaietan bakarreango agintepidea, Erresumarekin lankidetasunez, finkatzen dela. Zera kontutan izanik: Errioxa Jatorrizko Izenak babesten duen eskualde ardoegilearen zernolako bereziak eta, eskualde hori Riojako eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteetan eta Nafarroako Foru-Elkartean zabaltzen delarik, beroien artean horri buruzko guztientzako araupide bat eduki ahal izateko beroien arteko teknika-erakidetasun bat eduki beharra izan dela. Dekreto honek, Errioxa Jatorrizko Izenez babestu ahal izateko, maila oneko ardoak gisa zermugatua izatea eskatuz, horri buruz Europako Ekonomia-Elkarteko araudiarekin batera lerrokatzen gaitu eta Zermugatutako Jatorrizko Izena lortzeko beharrezko baldintzak betetzea dakarkigu. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailea entzun ondoren eta Alor horretako Lanbide-Elkarteak ere, zera erabaki du:I. BIDEA 1. Atala: Agerkiak hartzea. Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egindako ardo guztiak, Errioxa Jatorrizko Izenaren babespean egon ahal izateko, bere irakinaldiaren ondoren eta hori egin den tokian, arau horretara behartu eta maila oneko ardoen zermugapena lortu beharra daukate. Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailea izango da, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren eskuematez, dagozkien ardoen agerki hartzeak egiteratzeko eta antolakidetzeko arduraduna. Ardoak egin dituen ardandegian bertan ikuskatuko dira ardo-sailak eta behar bezala itxi, zigilatu eta etiketaturik dauden sei botilako, litroaren hiru laurdenekoak, agerki bat hartuko da kideko den sail bakoitzatik. Botila horietatik bi, ardandegian bertan geratuko dira eta beste lauak azterketarako, dastaketarako eta lekukotasunerako izango dira. Agerkiak hartzea azaroaren 30aren ondorengo ehun eta hogei egunetan egingo da, ardogileak lehenagotik eska dezanean salbu. Horretarako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, Kontseilu Araupetzailearekin bat etorriz, herriak bisitatzeko egun-zerrenda bat eratuko du agerkiak hartzea taiuz egin dadin. 2. Atala: Kontseilu Araupetzailearen Txostena. Kontseilu Araupetzailearen Teknika-Zerbitzuek ardoen egoerari buruzko erizpen-txosten bat emango dute, bertan bere Araudiak jartzen duen sailaren jatorri-bermeari buruzko zernolako guztiak jasotzen direla. Txosten hori, agerki-hartzean egindako agiriaren aldaki batekin eta agerki bakoitzeko lau botilekin batera, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailera bidaliko da. 3.Atala: Gai-banaketazko Miakuntza. Biasteriko (Araba) Ardo-Etxean dagoen eta horri dagokion teknika-banakoak egingo du sailen gai-banaketazko miakuntza. Egin beharreko zehaztapenak honako hauek dira: a) Oinarrizkoak a-1) Ardo guztiei egitekoak Alkohol-maila Azidotasun lurrunkorra Azidotasun guztia SO2 askea SO2 guztia Azukre gutxigarriak Trinkotasuna Haztatutako Aterakin Lehorra a-2) Berarizkoak Bere egite-moduagatik edo berarizko zernolakoengatik ardo moeta bakoitzari darizkion berarizkotasunen arauera, eta horien artean: pH azido malikoa b) Osagarrizko gaibanakuntza Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, bere erabakiz, ardoen ontasuna hobeto ezagutzeko beharrezko edo egokitzat jo ditzan beste gai-banaketazko saio guztiak egin ditzake. Gai-banaketazko zehaztapen guztietaz dagokien gai-banaketazko agiria egingo da, dagokien zermugapen-zehaztapidetzari eransteko. 4. Atala: Dastatze miaketa. Mahasti-zain eta ardogileen alorretik, ardo-saltzaileenetik eta enoloji-teknikarienetik datozen aituek osaturiko Kontseilu Araupetzailearen Sailkatze-Batzordeak, dastatuz, zermugatuko ditu agerkiak. Batzorde horrek, aipatutako alor horietako bakoitzeko dastatzaile batez osatutako hiru kideko Lan-taldetan ihardun dezake. Alor bakoitzeko Lanbide-Elkarteen saloz izendatuko dira Zermugatze-batzordeko kideak. Kontseilu Araupetzaileko lanariek arteztuko dituzte dastaketa-saioak eta kontseilu horren egitekoa izango da dastaketa antolatzea, bere erabateko izengabetasuna zaintzea eta ondorioen eta idatzitako eta dastatzaileek izenpetutako Agiriaren sendespena egitea. Zermugaketa-Batzordeak agerkiak dastatuko ditu eta zentzumenez jaso daitekeen bere zernolakoetan ardo hori maila onekotzat sendetsia izateko gai den edo ez bere eritzia emango du eta kontrako eritzia ematerakoan, ahobatez eta arrazoiak adieraziz emango du. Zentzumenez jaso daitekeenezko zermugapena Biasteriko (Araba) Ardo-Etxean edo Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailearenean egiteratuko da eta Izen hori duen guztiazentzat berberak izango diren ihardun-arauak betez egiteratuko da. Zentzumenez jaso daitekeenaren zermugapena koloreari, gardentasunari, usainari eta saporeari egingo dio jaramon eta agerkia dagoen ekoizpen-egiteratzearen unea kontutan harturik. 5. Atala: Zermugapena. Kontseilu Araupetzailearen txostena eta agerkien gai-banaketazko eta zentzumenezko miakuntzaren ondorioak ikusi ondoren Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak sail bakoitza zermugatu, gutxietsi edo gerorako utziko du. Zermugapena, arau gisa, agerkiak hartu eta 30 eguneko gehienezko epearen barruan egingo da. Gerorako uztea, baimendutako lan batzuren bidez konpondu daitezkeen, zati batzuren edo guztiaren, akatsak direla eta, ontasun-mailako ardo gisa sailkatua izateko behar bezalako baldintzak betetzen ez dituztenetarako da, eta aurrerago beste azterketa berri baten gai izango dira. Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholen Estatutoan, 79/VIII/1eko Ministeritza Aginduan, Errioxa Jatorrizko Izenaren Araudian eta horiek osabideratzen dituzten erabakietan finkatutakoaren esanera Kontseiju Araupetzailearen txostenean adierazitakoagatik eta eskatutako gai-banaketazko mailak ez betetzeagatik edo zentzumenekiko akatsengatik ardoak gutxietsiak izan daitezke. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren erabakia, arrazoi eta guzti, Kontseilu Araupetzaileari eta doakionari jakinaraziko zaie eta honek, bat ez datorrenean, hamabost eguneko epe bat izango du zuzenketa-eskea egiteko. 6. Atala: Ardategian egotea. Garatzen, hobetzen edo zahartzen daudelako, zermugatu bezain laixter sal-erosketara ateratzen ez diren ardoak, 79-VIII-1eko Ministeritza-Aginduan araupetutakoaren esanera, ardotegian dirauten artean ezingo dira gutxietsi, nabaritutako aldaketaren batek maila oneko ardoaren bere zernolakoak gutxitu edo aldatu ditzanean salbu. 7. Atala.- Ateratzea. Ardategian iraun beharra amaituta, ontasun-mailan arauz besteko ezer aurkitu ez zaien ardoak, ontasunmailako ardo gisa atera daitezke, beren salerosketetan dagozkien ontasun-maila, urteak edo hobekuntzaren adierazpena erabiltzeko eskubidez. Hala ere, ateratzeko gertaturik dauden ardoak, eskatu daitekeen ontasun-mailaren kaltetan aldaketa nabarmenaren bat nabaritu bazaie, ardategian gutxietsiak izan daitezke. 8. Atala: Bermapidearen ikurra. Kontseilu Araupetzailearen kontraetiketa edo prezinta, agindu hau bete delaren ondorioetarako, berme-ikurtzat joko da eta beroietan dagozkion adierazpenak agertuko dira. Ikur horiek, Kontseilu Araupetzaileak onartuta eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak sendetsita, Kontseilu Araupetzaileak zuzkituko ditu eta ardo mailaren baten barruan sailkatuta eta zenbatuta egongo dira. Zermugatutako ardoa salerosketarako etiketatu hala zuzkituko zaizkie ikurrak ardategiei, Kontseilu Araupetzaileak, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak eska diezaionean, bakoitzak erabilitako ikurrak, nahiz zenbatekoan, nahiz mailaka eta urteka, eskuratzen dizkiola. Ontasun-mailaren bermapide-ikurrak gaizki erabili direla ikusiz gero, ardoak ateratzea galerazi daiteke.II. GASTUAK IZENDATZEA 9. Atala: Ontasun-maila duten ardoen zaingoak sortutako gastuak hori doakienen pentzutan izango dira eta horretarako beroiengan eragina izango du bakoitzari dagokion neurrian. ALDI BATERAKO ERABAKIA Bakarra. Ontasun-maila duten ardoen zaingoa, gaurregun Kontseilu Araupetzailean errolderatuak egon eta Euskal Herriko Autonomia Elkartean kokatutako ardategietan garatuta edo hobetze edo zahartze bidean dauden ardo guztiei atxikiko zaie. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak, Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailea entzun ondoren, ardo horien ontasun-maila jartzeko bide berezi bat ebatziko du. Horien balioneurtze-bidean, bere gai-banaketazko eta zentzumenez jaso daitekenezko tasunez gain, Kontseilu Araupetzailean erasota dauden berme edo identifikapen-altzinak kontutan edukiko dira eta Dekreto hau argitaratu ondorengo ehun eta hogei egunen barruan egingo da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Ardoen zermugatze-bidean lortutako zehaztapenak eta Kontseilu Araupetzaileak zuzkitutakoak Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholen Estatutoko 46 eta 73. ataletan ohartemandakoak daukaten gogarpen eta harrera bera izango dute. Bigarrena Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak Dekreto honetan agintzen den guztia behar bezala betea izan dadinaren ardura hartuko du eta bera osatzeko beharrezko izan daitezkeen aginduak emango ditu. Hirugarrena Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean sartuko indarrean. Gasteiz, 1985.eko Apirilak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.