Euskadi.eus
  • 1988ko azaroaren 8ko 295/88 DEKRETUA, Nekazal turismoko loiamendua sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1988ko azaroaren 8ko 295/88 DEKRETUA, Nekazal turismoko loiamendua sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza; Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 3033
  • Xedapen-zk.: 295
  • Xedapen-data: 1988/11/08
  • Argitaratze-data: 1988/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Kontseiluaren 1985eko martxoaren 12ko EEE 797/85 Arautegiak, nekazal egiturak eraginkorrago bihurtzeari buruzkoak, bere 16 atalean eta Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 16ko 27/1988 Dekretuak, nekazal hustirakuntzen aldeko laguntzei buruzkoak, esaten dutenez, nekazal hustirakuntzetan turismo nahiz eskulangintza arloko inbertsioak egingo dita, errenten sorrera sakabanatzeagatik, horrela, turismo, eskulangintza eta nekazaritzatiko dirubideak elkarren osagarriak izango lirateke, Gizarte nahiz nekazariaren bizitza maila jasoagoa izan dadin. Aipatu xedeak iristeko beharrezkotzat jotzen da loiamendu turistiko mota berri bat arautzea eta, horrekin batera, nekazarientzako laguntza sail bat ere, hots, turistari loiamendu zerbitzuak jartzen erahakitzen duten nekazarien aldekoa. Kultura eta Turismo Sailaren pean geratuko da, loiamendu zerbitzuak behar bezala ematen diren zaintzeko eginkizuna, hortarako ezarritakoaren arabera. Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10 atalaren 10 eta 36 zenbakiak ikusita eta Nekazaritza eta Arrantzu eta Kultura eta Turismo Sailburuen saloaz eta Jaurlaritza Kontseiluak, azaroaren 8an izandako saioan, aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT I. ATALBURUA NEKAZAL TURISMOKO LOIAMENDU MOTAREN SORRERA 1. atala: «Nekazal turismoko baserria» izenaz ezagutuko den loiamendu mota berria sortzen da, funtsean honetan datza: prezioaren truke, janari gabe edo janariekin loiamendu zerbitzuak eskaintzean, Dekretu hontan ezartzen diren baldintzen arabera. 2. atala: Nekazal turismoko baserriei buruz, honako eginkizun hauek hartuko ditu beregain Kultura eta Turismo Sailak: a) Nekazal turismoko baserrien irekitze-baimena. b) Jarpenen funtzionamendu egoera arautu eta ikuskatzea, zerbitzuak behar bezala ematen diren eta prezioak jadaneko xedapenen araberakoak diren bermatzeko beti. c) Dekretu honen gaiekin eta garatzen duten xedapenekin zerikusia duten murtzilo edo erreklamazioak izapidatzea. d) Bidezko neurriak hartzea, nekazal turismoko baserriak sustatzeko. 3. atala.- Nekazal turismoko baserriak hurrengo baldintzak bildu beharko ditu: a) Loiamendua jarriko den etxea, mendiko etxeetako ohizko arkitektura edukitzea eta landatar ingurugiroan kokaturik egotea, zehazki, abenduaren 30eko 394/ 1985 Dekretuan, hots, Euskal Autonomi Elkartean Mendiko nekazaritzaren erregimen zehatza ezartzen zuen Dekretuan zerrendatzen ziren udalerriren batean. b) Loiamendua jarriko den etxeak hurrengo atalean ezartzen diren gutxiengo jarpen eta zerbitzuak izan beharko ditu. c) Etxearen jabeak bere ohizko egoitza izango da bertan eta nekazaritzan, abeltzaintzan edo basogintzan lan egingo du. 4. atala: «Nekazal turismoko baserria» delako izendapena iristeko, hurrengo baldintzak bete beharko ditu, nahitaez: a) Etxea bera bizitzeko gai izan dadila. b) Etxeak bisitarien loiamendurako, gutxienez bi gela bikoitz eta gehienez sei, bikoitzak ere bai, behar bezala egokituak, eduki ditzala, familiginueak bereganatzen dituenez gain. c) Etxeak ur bero eta hotzez hornituriko bainugela osoa eduki dezala. Plazak seitik gorakoak badira, komun eta konketadun garbigela izan beharko du etxeak. 5. atala: Baserrian eskaintzen diren zerbitzuak, loiamendu eta gosaria izango dira gutxienez, halabaina, eta nahi izanez gero, hurrengo zerbitzuak ere emateko aukera egongo da: a) Etxeko sukaldearen erabilera. b) Pentsio erdia, pentsio osoa edo zerbitzu solteak. Edonola ere, zerbitzu horiek ostarientzat soil-soilik izango dira eta beste inori eskainiz gero, ostalaritza ihardueraren legez kanpoko ekintzatzat hartuko litzateke. 6. atala: Loiamendu turistiko guztietarako diren xedapenek iharduera hori ere arautuko dute, Dekretu hontan ezarritakoaren aurka ez doazen artean.II. ATALBURUA NEKAZAL TURISMOKO LOIAMENDUAK JARTZEKO ETA NEKAZARITZATIK BIZI DIREN BASERRIETAN KANPAKETAK ERRAZTEKO LAGUNTZA SAILA 7. atala: Laguntzagai diren inbertsio proiektuek izan dezakete xede: a) Dekretu honen 1 eta 6 bitarteko ataletan arauturi. ko loiamendu bat jartzea. b) Martxoaren l6ko 41/81 Dekretuan arauturiko nekazal-hustiratokeetan kanpaketak jartzea. 8. atala: Dekretu hontan arauturiko subentzioen ondorioetarako, hurrengo kontzeptuetan xahuturiko dirukopuruak hartuko dira Inbertsio laguntzagaitzat: a) Etxea eraikitzea, nekazal turismoko baserri bezala erabiltzeko. b) Etxea atontzea, nekazal turismoko baserri bezala erabiltzeko. c) Zelaia prestatzea, nekazal hustiratokian kanpaketa jartzeko. d) Beharrezko diren instalakuntzak eta ekipamendua; nekazal turismoko loiamendua edo nekazal hustirakuntzako kanpaketa abian jartzeko. Inbertsio proiektu guztiek hirigintza legeriarekin bat joan beharko dute eta dagokion lanetarako udal baimena izan. 9. atala: Egitasmo hau finantzatzeko diru baliabideak, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren aurrekontuen hornizioetatik eratorriko dira, eta Herrialde Historikoen Foru Aldundiek xede hortarako gorde ditzaketenekin batera daitezke. Eusko Jaurlaritzak eta, hala izanez gero, Foru Aldundiek emandako subentzioaren zenbateko osoa lanen, instalakuntzen eta ekipamenduen aurrekontuen %40 arterainokoa izango da gehienez, (5.000.000) bost milioi pezeta inolaz ere gainditu ezinik. 10. atala.- Subentzioak ematerakoan, honako inbertsio-proiektu hauek izango dira lehentasuna dutenak: 11. atala: Subentzioaren ordaina gauzatuko da, baldin eta onuradunak aldez aurretik zer hauek aurkezten baditu: onarturiko proiektua, erabakitako aurrekontuen arabera, benetan buruturik dagoelako jatorrizko frogagioriak eta nekazal turismoko loiamenduaren irekiera-baimena. 12 atala: Subentzioaren jasotzaileak, 8-a) atalean bilduriko laguntzagai-xedetarako destinatu beharko du proiektua, gutxienez 10 urtez, eta 5 urtez atal bereko gainontzeko laguntzagai jazoeretan. Dekretu hontan, eta dekretua garatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak ez betetzeak subentzio gisa jasoriko dirukopuruak bihurtzeko beharra erakarriko du, dagokion espedientea aurretiazizapidatu ondoren. 13. atala: Eskabideak dagokion Foru Aldundiko Nekazaritza Sailetan aurkeztu beharko dira, Mendiko Nekazaritzako Elkarteak bitarteko direlarik, haiek egonez gero, eta behin izapidatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren aitzinera bideratuko, honek txostena eman dezan, eta Nekazaritza eta Arrantzu Sailera, erabakitzeko. 14. atala: Euskadiko Mendiko Nekazaritza Federakundeak Nekazal Turismoko baserriak sustatu eta bultzatzea izango du eginkizun, hori dela-ta, programaren publizitateari; zabalkunde eta sustapenari dagozkion gastuen %100 arterainoko dirulaguntzak emango zaizkio aipatu Federakundeari. Ondorio horietarako, Federakundeak laguntza-eskaria aurkeztuko du, lehen aipaturiko kontzeptuen aurrekontuekin batera. Kultura eta Turismo Sailari eskatuko zaio esandako eskariari buruzko txosten teknikoa. Nekazaritza eta Arrantzu Saileko Nekazal Elikagaien Merkatalbide Zuzendariak erabakiko du laguntza-ematearena, ustezko kostuaren %50 arterainoko diru-aurrerapena ezar daitekeelarik, gainerakoa arian-arian gastuak sortu ahala eta frogagiriak erakutsi ondotik. AZKEN XEDAPENAK Lehendabizikoa: Nekazaritza eta Arrantzu eta Kultura eta Turismo Sailei ahalmena ematen zaie, Dekretu hau garatu eta beterazteko beharrezko diren neurri nahiz aginduak emateko. Bigarrena: Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun berean sartuko da indarrean. Gasteizen, 1988ko azaroaren 8a. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGUI ARANBURU. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.