Euskadi.eus
  • 258/1989 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Bazkun Publikoa sortzea erabakitzen duena. (Jarraipena). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

258/1989 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Bazkun Publikoa sortzea erabakitzen duena. (Jarraipena).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 3496
  • Xedapen-zk.: 258
  • Xedapen-data: 1989/11/21
  • Argitaratze-data: 1989/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ihardute-egitura zehazten duen Dekretuaren (Azaroaren 11ko 269/1986 Dekretua) 11. atalaren 1 zatia honela idatzita geratzen da: «11. atala.- 1. Bere eginkizunak bete eta helburuak burutzeko, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ondoko oinarrizko eratze-atal hauek egituratzen dute: a) Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala. b) Euskalduntze-Zerbitzua. c) Hautaketa-Zerbitzua. d) Prestakuntza-Zerbitzua. e) Ikasketa eta Argitalpen-Zerbitzua. f) Zerbitzu Orokorrak». 2. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Ihardute-egitura zehazten duen Dekretuaren (Azaroaren 11ko 269/1986 Dekretua) 12. atala honela idatzita geratuko litzateke: «12. atala.- 1. Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala izango da euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenen zehaztasuna eta lege-baliokidetasuna ziurtatzeko aginpidea duen ihardute-saila. 2. Itzulpen-Zerbitzu Ofizialak honako egiteko hauek beteko ditu: a) Eusko Jaurlaritzaren Lege-Egitasmo guztiak gazcelaniatik euskarara eta alderantziz itzultzea, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari bidal dakizkion baino lehen. b) Hala eska dezaten Euskal Autonomi Elkartean kokaturiko Herri-Administrazioetan sortu dadin adierazpen eta mezu oro gaztelaniatik euskarara itzultzea, eta alderantziz. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan, Foru-Aldundietan, Udaletan eta baita Estaniko Administrazioan ere sortutako zabalkunde orokorreko testuak gaztelaniatik euskarara itzultzea, eta alderantziz, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eska dakizkionean. d) Zuzentza-Administrazioak eskatutako epailaritzaihardunak (auzi-eske, elkar hartzeko agiri, agiri-bidezko froga, epai, e.a.) euskaratzea eta gazteleratzea, doakien alderdiei jakin erazteko edo besterekiko indarra izan behar dutenean. e) Epaialdi, aurrez-aurreko, adierazpen eta abar bezalako epailaritza-ihardunetan euskarazko nahiz gaztelaniazko interpretaritza egitea, Zuzentza-Administrazioak hala eska dezanean. Inork egindako itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetza egiaztatzea, Administrazioak nahiz HerriLerrokategiek eskatuz gero, herri-sendespenerako. g) Administrazio-sailetan edo Autonomi Elkarteko Administrazioko bilera ofizialetan euskarazko nahiz gaztelaniazko interpretaritza egitea. h) Itzulpen eta interpretaritza-arazo zehatzei erantzuteko eta laguntza emateko ahalbidea ematea, Herri-Administrazio guztietako itzultzaileei irekita eta administrazio bakoitzak eduki behar dezan euskara arloko azpiegituraren kalterik gabe. i) Euskal lege eta administrazio-terminologia biltzea eta aztertzea, hustuketa eginez, ñtxetan jasoaz eta Datutegi batean gordeaz, bai euskal administrazioterminologia finkatzeko eta bai administrazioko itzultzaileen galderei erantzuteko eta hiztegiak landu eta argitaratzeko. 3. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Itzulpen-Zerbitzu Ofizialaren proposamenez, administrazio-hizkeraren eta lege eta administrazio-arloko terminologiaren erabilerarako teknikazko arteztarauak landu eta finkatuko ditu. 4. Itzulpen edo interpretaritza-lana eska dezanak, lana egiteko egoki deritzon epe eta aurkezterak adieraziko ditu eta Itzulpen-Zerbitzu Ofizialak, lana bere gain hartzerakoan, hala bada, diru, epe eta beste edozein eratako baldintzak eskainiko ditu lana burutzeko. 5. Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala, hartu ditzan lan guztiez arduratuko da, hala behar izanez gero besterengana jo behar badu ere. 6. Bere egitekoak betetzeko, Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala honako ihardun-ataletan banatzen da: a) Itzulpen eta Interpretaritza. b) Terminologia-Datutegia.» 3. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ihardute-egitura zehazten duen azaroaren 11ko 269/1986 Dekretuan 12 bis atala gehitzen da, honako idazkeraz: «12 bis atala.- 1. Euskalduntze-Zerbitzua da Euskadiko Herri-Administrazioen zerbitzuan diharduten langileen hizkuntza-prestakuntza bultzatzeko, egitarauak egiteko eta neurtzeko ardura duena 6/ 1989 Legean eta 224/ 1989 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Herri-Administrazioetako euskararen erabileraren normalkuntza ziurtatzearren eta Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak ezarritako hizkuntza-normalkuntzako planen arabera. Bere egitekoak betetzeko, Zerbitzu honek HABErekin hitzartu dezake Erakunde horren lankidetza, irakasprogramak eta neurketa-azterpideak lantzeari, eskolak emateari eta irakaslegoa presta-berritzeari dagozkionetarako. 2. Euskalduntze-Zerbitzuak egiteko hauek beteko ditu: a) Hizkuntzazko prestakuntza-egitarauaren eta hizkuntza-eskakizunen bete-maila neurtzeko azterpideen edukia eta moldea finkatzea. b) Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Administrazioetako lanpostuetara sartzeko eta lanpostuak betetzeko hautaprobetan, eskatzen den hizkuntza-eskakizuna betetzen dela egiaztatzeko ordezkariaren izendapena AHEEko Zuzendaritzari proposatzea. c) Herri-Administrazioetako langileek, dagokien hizkuntza-eskakizuna gainditu dutela eta eman daitezkeen salbuespen-kasuak erasota utziko direneko errelda sortzea eta eguneratzea. d) Euskal Autonomi Elkartean kokaturiko HerriAdministrazioekiko lotura, koordinakuntza eta aholkularitza, hizkuntza-normaIkuntzara bideratutako prestakuntzarako egitarauak lantzeari eta gauzatzeari buruz. e) Herri-Administrazioen zerbitzuan diharduten langileen euskalduntzera eta euskarazko alfabetakuntzara bideratutako prestakuntza-ikastaroak lantzea eta ematea. Euskarazko teknikazko alfabetakuntza-ikastaro berezituak lantzea eta ematea. g) Administrazio-euskara hedatzea eta ezagutaraztea, argitalpen, administrazio-agiri eredu, aldizkari, mintegi, hitzaldi nahiz gainerako beste bide egoki ororen bitartez. h) Zerbitzuaren ahalmen-esparruan leudekeen eta lege-araubideak egotz diezazkion besteak. 3. Bere egitekoak betetzeko, Euskalduntze-Zerbitzua honako ihardun-ataletan egituratzen da: a) Hizkuntza-prestakuntza, hiru atal dituena: - Prestakuntza - Egitaraugintza - Neurketa b) Hizkuntza-normalkuntza, hiru atal dituena: - Laneko euskara - Administrazio-hizkera - Herri-Administrazioentzako aholkularitzau. 4. atala.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ihardute-egitura finkatzen duen Azaroaren 11 ko 269/ 1986 Dekretuaren Azken Erabakitako Bigarrena aldatzen da eta jatorrizko testuan ondoko idazatia gehituz:» 12. ataleko a) b) c) d) eta f) zatiak ezik, horiek 1990.eko Martxoaren 1ean sartuko bait dira indarrean». LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Dekretu hau garatzeko beharrezko araudi-mailako erabakiak eman ditzan ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamonean sartuko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1989.eko Azaroak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.«VIVlENDA Y SUELO DE EUSKADI, SOCIEDAD ANONIMA - «EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E. A.» BALTZUARI BURUZKO ESTATUTUAK -Lurraren eta Etxebizitzaren Euskal Baltzu Publikua AURKIBIDEA I IDAZPURUA BALTZUAREN SORRERA, IZAKERA, IZENA, XEDEA, EGOITZA ETA IRAUPENAZ 1. atala.- Sorrera, izakera, izena eta errejimen juridikoa 2. atala - Baltzuaren Xedra 3. atala- Baltzuaren egoitza 4. atala.- Eragiketen iraupena eta horiei hasera emateaII IDAZPURUA BALTZUAREN KAPITALAZ ETA AKZIOEZ I ATALBURUA KAPITALA 5. atala.- Baltzuaren KapitalaII ATALBURUA AKZIOAK Lehenengo Sekzioa.- Xedapen orokorrak 6. atala.- Akzioak Bigarren Sekzioa.- Akzioen Transmisibilitatea 7. atala.- «Inter vivos» ekintzak direla eta, akzioak iareki transmititzeko mugapenak 8. atala- Lehentasundun suskripzio-eskubidea 9. atala.- Arauz-kanpoko eskualdaketen ondorioak 10. atala.- Mugarik gabeko eskualdaketari jarritako murriztapenen publizitateaIII IDAZPURUA BALTZUAREN GOBERNU ARAUBIDEAZ ETA ADMINISTRAZIOAZ: DITUEN ORGANUAK I1. atala.- Baltzu organuak Lehenengo Sekzioa.- Akziodunen Batzar Nagusiaz 12. atala.- Akordioen izaera eta betebeharra 13. atala.- Deialdia, quoruma eta karguen izendapena 14. atala.- Batzar moetak 15. atala. - Deialdia 16. atala. - Batzar Nagusietan agertzea 17.. atala. - Batzar Unibertsala 18. atala.- Batzarrean ordezkatua izatea 19. atala.- Akziodunen Batzar Nagusiaren aginpideak Bigarren Sekzioa.- Administrazio Kontseiluari buruz 20. atala.- Izaera 21. atala.- Osakera eta izendapena 22. atala.- Iraupena eta hainbaten aldaketa 23. atala.- Administrazio Kontseiluaren bilerak 24. atala.- Kontseilura agertzea 25. atala.- Kontseiluaren deliberamenduak 26. atala.- Administrazio Kontseiluaren eskurantzak 27. atala.- Kontseiluko kideen ordainsariak 28. atala.- Administratzaile Bakarraz Hirugarren Sekzioa.- Zuzendari Nagusiaz 29. atala.- Izaera 30. atala.- Eskuduntza 31. atala.- Iraupena IV IDAZPURUA BALTZUAREN ERREjIMEN EKONOMIKOAZ 32. atala.- Ekitaldiaren noiztik-norakoa 33. atala.- Agiri ekonomikoak eta kontableak 34. atala.- Kontu azterketa 35. atala.- Mozkinen banaketaV IDAZPURUA BALTZUAREN DEUSEZTAPEN ETA LIKIDAZIOAZ 36. atala.- Zergatiak 37. atala.- Likidatzaileak 38. atala.- Prozedura VI IDAZPURUA ESTATUTUEKIKO MENPEKOTASUNA ETA GATAZKAK 39. atala.- Estatutuekiko menpekotasuna 40. atala.- Arbitraia klausula ESTATUTUAK I IDAZPURUA BALTZUAREN SORRERA, IZAKERA, IZENA, XEDEA EGOITZA ETA IRAUPENAZ 1. atala.- Sorrera, izakera, izena eta errejimen juridikoa. 1. «Vivienda y Suelo de Euskadi, Sociedad Anónima» - «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» izenpean, Akziokako erako Baltzu Publiko bat sortarazten da, Merkatal Baltzuen kategoria izango duena eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa kide bakarra izango dela sortze unean. 2. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko eta indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen deneko maiatza zen 17ko 1/88 Legegintza Dekretuak, Etsatutu hauetaz, Akziokako Baltzuei buruzko eta indarrean dagoez Legeak eta Akziokako Baltzuen Errejimen Juridikoa arautzen duten gainontzeko lege-aginduek arautuko dute aipatutako Baltzu hori. 2. atala.- Baltzuaren xedeaI.- Honako hauek izango dira Baltzuaren xedeak: 1. Etxebizitzen eta, bereziki, Babespen Ofizialeko etxebizitzen sustapena eta horiek bereoneratzea, atal honetako c) apartaduan ezartzen denaren kaltetan gabe. Honako hauek hartuko ditu ihardun horrek: a) Nahiz erakunde publikoenak izan, nahiz norbanakoenak izan eta edozein era eta prozedurapean, etxebizitzetarako lurren eta ogasun higiezinen plangintza, urbanizaketa, zatiketa eta erosketa egitea, etxebizitzak sustatzeko operazioak burutzea izango dela horien xedea. b) Euskal Autonomi Elkarteko gizarte eskakizunei eta lurralde zernolakoei egokitutako ekipamendu komunitarioekin, lurren urbanizaketarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta bereoneraketarekin lotura duten eta era guztietako obra, ikerketa, proiektu eta mantenimendu eta kudeaketa-lanak esleitzea eta kontratatzea. Horretarako, Baltzuak horien kudeaketa eta sustaketa egiten dueneko etxebizitzak eta ekipamenduak libreki erabiltzeko bideak eskainiko dizkiela horretan agintea duten erakundeei eta legezko esleipendunei. c) Aurrekoekin artezko lotura duen eta gizarte xedea burutzeko eta garatzeko bide edo beharrezko izan daitekeen edozein eratako ihardun; teknika mailako sorospenak eta bere izakerari eta ihardunei egokitutako zerbitzu propioak, edozein eratako enpresei edo erakunde publikoei eskaintzea.II.- Etxebizitzei buruzko operazioetarakoak diren bereoneratze-ekintza guztiak, nahiz lurra erosi eta gertatzeari buruzkoa izan, nahiz gune histor-ikó eta arkitektonikoak eratze eta konserbatzeari buruzkoa izan eta beste batzuk; eta bereziki, egon dauden etxebizitzen eta edozein eratako sustapen-modupeko bereoneraketak.III.- Teknika mailako sorospenak beste batzurentzako egitea ordainketak jasoz, eta teknika, eknomia, industria, merkataritza, komisio edo bere izakera eta ihardunekin bat datozen beste edozein iharduera burutzea. IV.- Edozein eratako ondasun higikor edo higikaitz erostea eta saltzea eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta ihardunak burutzeko beharrezko edo komenigarri diren eraikuntza edo edifikazio horietan egitea. 2. Xedeak burutu ahal izateko, honako hauek egin ahal izango ditu Baltzuak: a) Guztien gain eragina duen zuzenbideak horretarako baimena eman dezaneko ondasun higikor edo higikaitzen gaineko edozein eratako eskubideak erostea, eskuz aldatzea, sortzea, aldatzea, permutatzea eta indarra kentzea eta, hori, urbanizaketa eta eraikuntza hobeto egin eta mantendu eta ustiatu ahal izateko, duen ekintza-eremuaren barruan. b) Edozein Erakunde Publiko eta Pribatuekin ituneak izenpetzea. c) Lurren antolaketak eman ditzan lurzatien eta hirigintza-planeamendua gauzatzeak ekar ditzan eraikin eta instalazioen kudeaketa eramatea, eskuz alda tuz, superfiziaren edo arrendamenduaren gaineko eskubideak utziz, denbora amaitu baino lehen beharrezkoa baldin bada. d) Aurreko parrafoan aipatu diren helburuak betetzeko bide eman dezan beste edozein ekintza. el Etxebizitzen eraikiketa edo, hala berhar denean, gisa horretako programak xedetzat dituzten nazio mailako edo atzerri mailako beste enpresa batzutan parte hartzea, Jaurlaritzaren baimena eskuratu ondoren eta kasu bakoitzean ezar daitezen baldintzen arabera. 3. Edozeinek parte har dezaneko errejimenpean esleituko ditu obrak eta sekula ezin gauzatu ahal izango ditu Baltzuak artez, honako printzipio hauek errespetatu beharko direla prozedura ezartzerakoan, hau da, publizitatea eta edozeinek parte hartu ahal izatea. 3. atala.- Baltzuaren egoitza. 1. Donostian izango du egoitza Baltzuak, ........................................................................ kalean. 2. Administrazio Kontseiluak, egoitza aldatu ahal izango du Donostiako udalerri barruan. Batzar Nagusiak egoitza aldatu ahal izango du Donostiatik kanpo. 3. Administrazio Kontseiluak, zabaldu, tokiz aldatu, aldatu edo kendu ahal izango ditu bulegoak, lantokiak, instalazioak, depositoak, sukurtsalak, agentziak edo ordezkaritzak edozein lekutan eta bai Baltzuaren eskuduntzak, helburuak eta iharduketamoduak arautu ere. 4. atala- Eragiketen iraupena eta horiei hasera ematea. Baltzuaren iraupena epe-mugarik gabekoa izango da eta Errejistro Merkantilean sartu ondoren emango die hasera eragiketei.II IDAZPURUA BALTZUAREN KAPITALAZ ETA AKZIOEZ I ATALBURUA: KAPITALA 5. atala- Baltzuaren Kapitala. l. Berrehun eta hogeitamar milioi (230.000.000,-) pezetakoa izango da kapital soziala Baltzua eratze unean, oso-osoan izenpetuta eta ordaindutakoa, laurehun eta hirurogei (460) izendun akzioduna, bakoitzak bostehun mila (500.000,-) pezetako balioa izango duela, batetik hasi eta laurehun eta hirurogei (letik 460ra arte) arteko zenbakiak izango ditiztela kazio horiek eta Administrazio Kontseiluak izenda ditzan titulu edo dokumentueta materializatuko direla. Liburu-talonarioetan sailkatuko dira akzioak. 2. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek, Euskal Autonomi Elkarteko Udalek, lur-eremu horretan beren egoitzak dituzten Aurrezki Kutxek eta Kreditu-Kooperatibek sartutakoez osatuko da kapital sozial hori. 3. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, Foru Aldundiek eta Udalek sortzen den Baltzu horretan jarritako guztirako diru-partaidetza, ez da sekula izango ehuneko hirurogeita zazpia baino txikiagoa. 4. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, sortzen den Akziokako Baltzu horretan izango duen diru-partaidetza, ez da izango Baltzuak duen kapitalaren ehuneko berrogeitamaikatik beherakoa izango. 5. Diruz edo dirutan balora daitezkeen eta patrimoniotikako edozein eratako ondasun eta eskubideez parte hartu ahal izango da Baltzuan.II ATALBURUA: AKZIOAK Lehenengo Sekzioa.- Xedapen Orokorrak. 6. atala.- Akzioak. 1. Izendunak izango dira akzioak eta bostehun mila (500.000,-) pezetakoa izango da bere zenbatekoa. 2. Akzio baten edo batzuren titular izateak ematen du bazkidetza eta Legean eta Estatutu hauetan ezartzen diren eskubide eta betebeharrak ematen dizkio bazkideari. 3. Akzioen tituluek, indarrean dagoen Akziokako Baltzuei buruzko Legean ezartzen diren baldintzak jasoko dituzte eta Admisnistrazio Kontseiluko bi kideen edo, hala behar izan dadinean, Administrari bakarraren izenpea eraman beharko dute idatzita. 4. Akzioen titularrak, bata besteraen ondorengo transferentziak eta horien gain jausi daitezkeen eskubide erreal, karga edo zamak, errejistro-liburuan erasota utziko dira, Admsinistrazio Kontseiluko Idazkariaren zaintzapean geldituko direla. 5. Aurreko apartaduan aipatzen den errejistroliburuan azaltzen diren akzioen titulae gisa azaltzen diren pertsona juridikoei bakarrik emango die kidetasuna Baltzuak. 6. Akzioen kotitularitate, prenda eta usufrukto kasuak eman daitezenean, Akziokako Baltzuei buruz indarrean dagoen legeriak ezar dezana aplikatuko da. Bigarren Sekzioa.- Akzioen Transmisibilitatea. 7. atala.- «Inter vivos» ekintzak direla eta, akzioak iareki transmititzeko mugapenak. 1. «lnter vivos» ekintzak direla eta, akzio bat edo batzuk Baltzuko kide ez diren pertsonei transmititzeko asmoa izan dezan akziodunak, Administrazio Kontseiluari eman beharko dio horren berri, idatziz. 2. Proiektuaren gai den operazioaren funtsezko zirkunstantzien berri eman beharko da idazkian edo honako hauek behintzat: a) Proiektuaren gai den negozio moeta. b) Transmitituko diren akzioen zenbatekoa. c) Operazioa egingo deneko prezioa eta ordainketaren baldintzak hala behar izan dadinean. d) Akzioak haiei transmitituko zaizkieneko pertsona edo pertsonak. 3. Administrazio Kontseiluak, jaso den idazkiaren berri emango die gainontzeko kideei, idatziz. Idazkia jaso ondorengo hilabeteko epearen barruan, egitea nahi deneko transmisioaren gai izan daitezkeen akzio guztiak edo batzuk erosteko kideek duten lehentasundun aukera-eskubidez baliatu ahal izango dira, horretarako, Administrazio Kontseiluari horren berri eman beharko zaiola bere adostasuna emanez edo operazioaren prezioarekiko eta gainontzeko baldintzekiko erreparoak jarriz. 4. Aurreko apartaduan ezartzen denaz baliatuz akzionistek eska ditzaten akzioen zenbatekoak, salgai daudenak gainditzea gertatuko balitz, lehendik titular diren akzioen banaketa egingo litzateke eskegileen artean a prorrata. Proportzionaltasun araua aplikatu izanaren ondorioz, akzioren bat edo batzuk proindiviso eran erosi beharra gertatuko balitz, arau horretatik kanpo geratuko dira hauek, zozketabidez esleituko direla eskegileen artean, Administrazio Kontseiluaren aurrean egingo dela zozketa hori. 5. Erostea nahi duen akziodunik ez egotea edo erostea nahi deneko akzioak eskaintzen direnak baino gutxiago izatea gertatuko balitz, Batzar Nagusiak, ezohizko batzarra egin ondoren, kideek eskatu ez dituzten akzioak, onura eta erreserba libreen pentzutan eta atal honetako hirugarren zenbakian ezartzen den epea anaitu ondorengo hilaren barruan, erostearen akordioa har lezake. 6. Akzioak erosteko lehentasundun akzionistei, behin-betiko tokatu zaizkien akzioen zenbatekoaren berri emango die Administrazio Kontseiluak. 7. Akziodunen batek edo Batzar Nagusiak, transmisioaren berri ematen deneko idazkian zehazten den prezioarekiko ezadostasuna izango balu, akzioen baloraketa egingo da, Administrazio Kontseiluak egingo duela baloraketa hori Baltzuaren egoera ekonomikoaren arabera eta egorrari buruzko inbentariobalantzean jasotako dato eta agiri kontableen arabera. 8. Gainontzeko kideei edo Batzar Nagusiak akzioak erostea gerta dadinean, nahikoa izango da, kideek edo Batzarrak, salketaren berri ematen deneko idazkian ematen den edo aurreko parrafoan aipatzen diren kalkuluek eman dezaten prezioa saltzailearen eskutan jartzea, kideentzako eta Batzar Nagusiarentzako atal honetako hirugarren eta bosgarren apartaduetan ezartzen diren epeen ondorengo hilabete barruan egin beharko dela hori eta saltzeko lehentasundun eskubidea erabiltzeak hartzen dituen akzioei dagozkienetan; era honetan, aipatutako eskubidea erabiltzea betetakotzat joko dela eta akzioak kideei edo Baltzuari saltzea bukatutzat hartuko dela. 9. Atal honetako zortzigarren zenbakian aipatzen den epe hori igaro ondoren, lehentasundun erosketa egiteko interesdun akzionsitaren batek, lehen aukera egin zueneko akzioei dagokien prezioaren zati bat saltzailearen esku jarriko ez balu, Administrazio Kontseiluak, Batzar Nagusiaren etengabeko delegazioz, apartadu honetan aipatzen den epea amaitu dadin egunetik hasi eta bost eguneko ezohizko epe batez baliatu ahal izango da, ordainketa egin ez duenaren ordezkotza beretzat hartzeko eta horrek lehen eskatu zituen akzioak bereganatzeko onura eta erreserba iareen pentzutan eta erosketaren gai izan diren akzioak amortizatuko dituela berehalaxe. Erosteko hitza eman zueneko akzioen zenbatekoa saltzailearen esku utzi ez eta aurreko parrafoan Administrazio Kontseiluari ematen zaion eskubidea erabili beharra sortu dezan akzionista, Baltzuaren aurrean erantzukizundun izango da lehenengotan bere kargura hartu zuen zenbatekoekiko eta bai horien intesekiko ere, honako era honetan kalkulatuko direla interes horiek: Erosketa egiteko lehentasundun eskubideaz baliatzeko epea amaitu dadin egu nean Espainiako Bankuak ezarrita dituen funtsezko redeskontu-moetaren arabera eta Baltzuari egin zaizkion kalteen ordainak gehituko zaizkiola horri. Zenbateko hauek guztiak berreskuratu ahal izango ditu Baltzuak, Akziokako Baltzuei buruzko Legeko 44. atalean ezartzen direo proze-durez baliatuz eta, dena dela, zenbateko horiek oso-osoan Baltzuak birreskura ez ditzan bitartean, ezin erabili ahal izango ditu zordunak kidr gisa dagozkion eskibideak. 10. Atal honetako hiru eta bost zenbakietan aipatzen diren epeak, akziodunek eta Batzar Nagusiak erosketarako duten lehentasundun eskubidea erabili gabe edo atal honetako 9 zenbakidun apartaduan aipatzen den ezohizko epea Administrazio Kontseiluak erabili gabe igarotzea gertatuko balitz; edu eskaintzaren gai izan diren akzio batzuren gain bakarrik erabili baldin bada; edo proiektupean dagoen operazioa, apartadu honetan ezartzen den epea igaro baino lehen barne, egiteko akzionista guztien eta Administrazio Kontseiluaren adostasuna baldin badago, akzioak libreki saldu ahal izango ditu saltzaileak edo eskubidea haien gain erabili deneko akzioak atal honetan ezartzen diren prozeduraren batez baliatuz. Eskritura publiko bidez formalizatu beharko da salketa atal honetako 1 zenbakian aipatzen den komunikazioan ezarri diren baldintzen pean rta Administrazio Kontseiluari eman beharko zaio eskritura horien berri zortzi eguneko gehienezko epearen barruan, eskritura egin zeneko egunetik hasita kontaruko dela epe hori. 11. Akzioen salketa jasotzen duen eskriturak eta Baltzuak egin ditzakeen geroagoko ikerketek, atal honetako 1. apartaduan aipatzen den komunikazioan ezarritakoez besteko prezio edo baldintzetan saldu direla akzioak emango baluteke aditzera, Baltzuak eta kideak, retrakto konbentzional eskubideaz baliatu ahal izango dira era honetan saldu diren akzioen gain, eskubide hori, 3 eta 9 zenbakidun apartaduetan ezartzen diren modalitateen arabera erabiliko dutela eskubide hori, bai kideek eta bai organu sozialek ere. Salketa-eskrituraren kopia baimendua Administrazio Kontseiluak eskura dezan egunean izango du hasera eskub;de hori erabiltzeko epeak edo gauzatu zen irregularitatea jakin zenetik, kasuan kasu. 12. Administrazio Kontseiluak prezioarekiko egin duen zehaztapenarekiko ezadostasuna izango balu akzioak saltzea nahi duen kideak, ezin uko egin ahal izapgo die ordainketari eta ondoriozko akzioen salketari; baina horren aurkako murtziloak sartzeko eskubidea izango du Estatutu hauetako berrogeigarren atalean ezartzen den prozeduraren arabera. Apartadu honetan aipatzen den erreklamazioa egin izanaren ondorioz, saltzailearen eskutan bere garaian jarri zen prezioa baino, prezio hobea ezarri baldin bazaie erosketarako lehentasundun eskubideaz baliatuz erosi daitezkeen akzioei, saltzaileak, eskubidea izango du prezio horren osagarria saltzailearengandik eskuratzeko eta Espainiako Bankuak ezarritako oinarrizko redeskontuen interesak ere, erosketarako lehentasundun eskubidea erabili zen egunetik hasita kontatuko dela epea. Egin den transmisioa ez da sekula indargabetuko kausa hau dela medio. 8. atala.- Lehentasundun suskripzio-eskubidea. 1. Akordioaren gai izan dadin kapital-gehiketa kasu guztietan, erabakia hartu zeneko unean akziodun zirenek, akzioak suskribatzeko lehentasundun eskubidea izango dute, akzioak ugaritzeko eta berriak jaulkitzeko Administrazioa Kontseiluak baimena eman zueneko egunetik hasi eta hilaberteko epearen barruan egin behar dela hori, eskubideaz baliatu dadineko ekintzan erostea nahi deneko tituluen prezio nominala ordaindu beharko del aeta Estatutu hauetako 7.4 atalean ezartzen den prorrateoa aplikatu ahal izango dela behar izan dadinean. 2. Akziodunek lehentasunez harpidetu gabeko akzioak beste agiango erosle batzuei eskeiniko zaizkie, Administrazio Kontseiluak finkatu dezan epealdirako. 3. Batzar Nagusiaren betirako delegazioa eskutan duela, atzera egiteko eskubidea izan dezake, Administrazio Kontseiluak, aldez-aurretik bazkide izan ez diren harpidedunen aurrean, hamabost eguneko epearen barruan akzioak eskuratuz, gauzatutako harpidetzaren berri idatziz emandako egunetik kontatzen hasita. 9. atala.- Arauz kanpoko eskualdaketaren ondorioak. 1. Batzar Nagusiko edo Administrazio Kontseiluko bazkideen alde finkatu izan diren harpidetza eskubideen edo lehentasunezko erosketa eskubideen kaltetan gabe, aurreko bi ataletan aipatutako arauak haustsiz burututako harpidetzak edo eskualdaketak ez du inolako ondoriorik izango Akziokako Baltzuaren aurrean. 2. Arauz kanpo harpidetutako edo eskualdatutako akzioei berez dagozkien bazkide-eskubideez baliatzea, eskualdatzaileak, harpidedunak edo onuradunak aurreko ataletan eskatutako betebeharren bat ixildutako unetik beretik indarrik gabe geldituko da. Hori doakienek ixilpean gorde eta arauz kanpoko harpidetzak, erosketak edo eskualdaketak horren berririk ez izanik, akzio horiei onurarik izendatuko balie Baltzuak, eskuratutakoa Baltzuari itzultzearen erantzukizundunak izango dira solidarioki bai eskualdatzailea, harpideduna edo eroslea ere, «Banco de España»k birdeskonturako jarritako oinarrizko interesekin ordaindu beharko dituztela, horietariko edonork onurok eskuratutako egunetik hasita. 10. atala.- Mugarik gabeko eskualdaketari jarritako murriztapenen publizitatea. Akzioak mugarik gabe eskualdatzeari buruzko murriztapenak, Estatutu hauetako izenpuru honetan jasotakoak hain zuzen, Baltzuaren akzioetako titulu guztietan zigilatu eta inprimatu beharko dira.III IDAZPURUA BALTZUAREN GOBERNU-ARAUBIDEAZ ETA ADMINISTRAZIOAZ: DITUEN ORGANUAK 11. atala. - Baltzu Organuak. 1. Baltzuaren gobernua eta administrazioa, honako organu hauen eskutan egongo dira. a) Akziodunen Batzar Nagusia. b) Administrazio Kontseilua edo, behar balitz, Administrari bakarra. c) Zuzendaritza Nagusia. 2. Indarrean dauden lege-xedapenek diotena betez, lege-mailako elkartuezinen batek hartzen dituen pertsonek ezingo dute Baltzuaren administrazioan, ordezkaritzan, aholkularitzan edo zuzendaritzan inolako kargurik izan edo bete. Lehenengo Sekzioa.- Akziodunen Batzar Nagusiaz. 12. atala.- Akordioen izarra eta betebeharra. Legearekin bat etorriz dei egindako eta eratutako Akziodunen Batzar Nagusia da Baltzuaren goren organua. Horrek balio osoz hartutako erabakiak, behartu egingo dituzte akziodunak, bereiztiarrak edo zigortuak. 13.. atala.- Deialdia, quoruma eta karguen izendapena. 1. Ohizko eta Ezohizko Batzar Nagusietarako deia, Legean agindutakoa betez egingo da. 2. Ohizko edo Ezohizko Batzar Nagusia balio osoz eratua geratzeko, derrigorrezkoa izango da, botoa emateko eskubidea izan eta kapitalaren bi herena ordezka dezaten akziodunek (bai eurek azalduz edo euren ordezkoek) parte hartzea, lehenengo deialdian; bigarren deialdirako nahiko izango da baltzu-kapitalaren gehiengoa ordezkatuta egotea. Parte hartzaileen erabateko gehiengoz hartuko dira akordioak. Legean edo Estatutuetan xedatutakoa kontutan izango da, bai batean zein besteetan, hainbat akordiotarako kapitalaren edo akziodunen gehiengo nagusia behar izaten denetan. 3.- Batzarrak egin dezan bileran izendatutakoak izango dira Batzarretako Lehendakari eta Idazkari. Lehendakariaren ezean, bileran parte har dezaten bazkideek aukeratutako akziodunak eskuratuko du lehendakaritza; Idazkariaren ordez, Administrazio Kontseiluak izenda dezan norbait jar daiteke. 14. atala. - Batzar moetak 1.- Ohizkoak eta Ezohizkoak izan daitezke Batzar Nagusiak. 2.- Urteko ekitaldia bakoitzeko lehenengo sei hilabeteren barruan bilduko da Ohizko Batzar Nagusia, Baltzuaren kudeaketa aurreko urteko ekitaldia nolakoa izan den jakiteko eta horretaz ebazpenak hartzeko eta, behar izanez gero, urte horretako kontuak eta balantzeak onartzeko eta onurak zertan erabili behar diren ebazteko. 3. Batzar Naugusiak egingo dituen gainerako bilera guztiak Ezohizkoak izango dira. 15. atala.- Deialdia Ohizko zein Ezohizko Batzar Nagusia egiteko deialdia Administrazio Kontseiluak egingo du. Ezohizko Batzar Nagusia Administrazio Kontseiluaren akordioz bilduko da, Akziokako Baltzuei buruzko Legeko 56. atalean jasotako eskakizun guztiak betetzen direneatr egin beharko duela derrigorrez deialdi hori, aztertuko diren gaien berri emanez atal horrek aipatzen duen eskabidean. Aipatu eskabidearen ondorengo hogeitamar egunen barruan egin go da Batzarra, horretazko gaiak eguneko gai-zerrendan sartuko direla. 16. atala.- Batzar Nagusietan agertzea 1. Akziodunert errejistro-liburuan bilera egin baino behintzat host egun lehenago inskribatutako akziodun guztiek azal daitezke Batzar Nagusietan, hitzegiteko eskubidez baina botorik gabr. 2. Administrazio Kontsoiluko kideak, bazkideak ez direnak, hitzegiteko eskubidez baina botorik gabe azal daitezke Batzar Nagusietan. Zuzendari Nagusiak eta Administrari Bakarrak ere eskubide bera izango dute. 3. Bazkideak ez diren norbanakoei ere eman diezaieke baimena Lehendakariak, hitzegiteko eskubidez baina botorik gab azaldu ahal izatekoe; Batzarrak, halere, indargabetu dezake baimen hori. Gai-zerrendako puntu zehatz bati buruzko argibideak emateko dei egingo balitzaie norbanako horiei, gai horretaz eztabaidatzeko bakarrik azalduko dira bileran 4. Errejistroko laguntza-zereginetarako edo eztabaidatutakoa grabatzeko bakarrik eman dezake baimena Lehendakariak beste norbanako batzuen lankidetza onartzeko, eta horiek Batzar Nagusia egiten den lekuan egon daitezen. 17. atala.- Batzar Unibertsala Jarritako kapital guztia ordezkatuta egonik partehartzaileek Batzarra egitea ahobatez erabaki dezarenean, balio osoz deia eginda eta osatuta geldituko da Batzar Nagusia, edozein gai eztabaidatzeko, horretarako deialdi berezirik egiteko beharrik gabe. 18. atala.- Batzarrean ordezkatua izatea 1. Batzar Nagusian partehartzeko eskubidea duen akziodunaren ordez beste akziodun bat azal daiteke. 2. Ordezkotza hori idatziz egiaztatu beharko da Batzar bakoitzerako, eta ahalduntze horri buruz bidezko eritzitako betebehar, berme edo formalitate guztiak ezar ditzakeela Lehendakariak. 3. Akziodun batek beste baten ordez partehartu dezan, Estatutu hauetako hamazazpigarren atalean ohartemandako Batzar Unibertsala egiteko akordioa hartzeko, beharrezko izango da ahalduntze horrek horretarako ahalmen berarizkoa ematea. 19. atala.- Akziodunen Batzar Nagusiaren aginpideak. Akziokako Baltzuei buruzko Legeak eskuratzen dizkionak eta, orohar, baltzuaren iharduna garatzeko beharrezkoak direnak dira Batzar Nagusiaren aginpideak, eta erakunde publikoentzat legezko xedapenetan eskatutako betebeharren kaltetan gabe; eta bereziki, honako hauek: l. Baltzuaren Lehendakaria eta Lehendakariordea, eta Administrazio Kontseiluko Bokalak izendatzea. 2. Baltzuaren Zuzendari Nagusia izendatzea eta, behar izanez gero, kargutik kentzea. 3. Estatutuak aldatzea. 4. Kapitala gehitzea edo gutxitzea eta kredituari buruzko eragiketak gauzatzea. 5. Inbentarioa, Balantzea eta urteko kontuak onartzea. 6. Onurak aplikatzeari buruzko akurdioak hartzea 7. Kontu Zentsoreak izendatzea, Batzar Nagusiko kideen artetik. 8. Kanpuko Kontu-Ikuskaritzak kontratatzea. 9. Iharduketari eta Inbertsioei buruzko Plan Orokurrak onartzea, baita aurrekontuei buruzkoak ere. 10. Akziokako Baltzuei buruzko Legeak Batzar Nagusiari eskuratzen dizkion gainerakoak. Bigarren Sekzioa- Administrazio Kontseiluari buruz 20. atala.- Izaera Administrazio Kontseilua da Baltzuaren kudeatzeeta ordezkatze-organua, zentzurik eta zabalenean, bai epaietan baita horietatik kanpo ere, Batzar Nagusiak balio osoz hartutako akordioei eta Legeak edo Estatutuek Batzarrari espreski eskuratutako ahalmenei darizkien mugapenak bakarrik izango ditu. 21. atala. - Osakera eta izendapena Lehendakariak, Lehendakariordeak eta gutxienezz sei bokalek eta gehienez hamarrc-k osatuko dute Administrazio Kontseilua. Batzar Nagusiak izendatuku ditu horiek deuak, baltzu kapitalaren erabateko gehiengua izan beharko duela horretarako eta, behar balitz, Akziokako Baltzuen Legeko 71.2 atalean jasotakoa hartuko litzateke, kontutan. Administrazio Kontseiluak izendatuko du Idazkaria, kargu horretarako ez dela beharrezkoa izango Kontseilaria izatea. Kontseiluko kide izateko ez da beharrezko izango akzioduna izatea. 22. atala- Iraupena eta hainbaten aldaketa 1. Kontseilaria gehienera ere lau urte egongo da karguan, bere izendapen egunetik kontatzen hasita. Kontseilariak epemugarik gabe berrizenda daitezke. 2. Administrazio Kontseiluaren errebokazioa ez da osoa izango. Horri dagokionez, lehen Administrazio Kontseilua izendatu zenetik bi urte igaro ondoren, zozketaz izendatutako horren kideetatik erdiak utzi beharko dute· euren kargua, eta administrari berriak izendatuko dira. Kontseiluaren kide kopurua ez-parra izango balitz, defektuz erabakiko da kargua nortzuk utzi behar duten. Administrazio Kontsuiluaren erdia aldatuko da horrez gero, aginte-aldian lau urte bete ondoren. 3. Kontseiluaren kudeaketa-epealdian hutsuneak izango balira, Batzar Magusiak beteko lituzke horiek, horiek izendatzeko erabilitako betebehar berdinez baliatuko dela. Era horretan izendatutako administrarien aginte-aldia, ordezkatu duten pertsonari Administrazio Kontseiluaren zati bat berriztatzeko unean gelditzen zitzaion denboraldirako bakarrik izango da, ordezko hori agian berrizenda dezaketenaren kaltetan gabe. 4. Batzar Nagusiak edonoiz alda dezake Administrazio Kontseiluko kide kopurua, titularrak izendatu eta izandatuak izan daitezenak nola errenobatuko diren finkatu. 5. Administrazio Kontseiluko osakideen kopurua gutxitzea Batzar Nagusiak bakarrik erabaki dezake, hutsuneren bat gertatu delako edo bere plaza orain betetzen deneko Kontseilaria izendatua izan zeneko epealdia amaitu delako. 23. atala.- Administrazio Kontseiluaren bilerak 1. Administrazio Kontseilua baltzuaren egoitzan bilduko da orohar, Iehendakariak deia egin ondoren eta beronen iniziatibaz, edo Kontseilarietatik herenak eskatuta, edo Zuzendari Nagusiak, idazki bidez eta eskabide hau aurkeztutako egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epearen barruan eskatuta, azkeneko kasu honetan, bileran eztabaidatzeko izan diren gaiak sartu beharko dira. 2. Deialdia, presatasun arrazoiak ematen ez badira behintzat, berrogeitazortzi ordu lehenago egingo da eta azterketaren gai izango den gaizerrenda erantsiko zaio. 3. Administrazio Kontseiluko kide guztiak bertan egonik Kontseilua aurrera eramatea ahobatez erabaki dezatenean egongo da konbokatuta eta osatuta Kontseilua. Administrai bakar batek ere, ezingo du beste bat ordezkatzeko ahalmena izan, aurreko idazatian aipatzen den akordioren bat hartzeko orduan, hogeitalaugarren atalean aipatzen den ahalduntzeak horretarako ahalmen espreso ematen dionean izan ezik. 4. Aldez-aurretik bidalitako gai-zerrendan jasotako gaiak bakarrik eztabaida ditzake Administrazio Kontseiluak, aurreko zenbakian ohartemandakoa salbuetsiz. 24. atala.- Kontseilura agertzea. 1.- Une horretan Kontseilari izaera duten guztiek agertu ahal izango dute Kontseiluaren bileretara, hizpidea eta hautespidea izango dutelarik. 1.- Administrazio Kontseilua balioz eratua gera dadin, kideen erdiak eta bat gehiagok agertu beharko dute bertara, presentziaz zein ordezkari bidez, Estatutu hauetako 23.3 atalean aurrikusitakoa salbu. 3.- Kontsailari guztiek ahal izango dute beste Kontseilari baten, eta bakar baten, ordezkotza bere gain hartu, hori bertan ez denean edo ezinduta dagoenean, bilera bakoitzerako ahalduntze agiria bitarteko. Ordezkariak estatutu hauetako hogeitahirugarren ataleko hirugarren zenbakian aurrikusitako Administrazio Kontseiluaren ezohizko bilera egite akordioa baliu osoz hartu ahal dezan, bere gain hartzen duen ahalduntze horrek espreski hedatu beharko du ahaltnen horretara. 4.- Administratzaile batek Kontseiluaren bileretan bitarteko izateko beste bat ahalduntzen duela egiazta dezaten agiriei dagokienez, Administrazio Kontseiluak egokitzat jotzen dituen berme, izapide edo betekizunak ezarri ahal izango ditu, izaera orokorrez. 5. Zuzendari Nagusiak, baldin eta administratzaile ez bada, Kontseiluko Lehendakariaren gonbidapenez agertu ahal izango du haren bileretara, hizpidea izango duelarik baina ez hautapiderik. Kontseilua biltzeko berak egindako eskeak bere baitan hartzen dituen gaiak aztertzen direnean izango du agertzeko eskubide hori. Administrazio Kontseiluko Lehendakariak Estatutu hauetako hamaseigarren ataleko hiru eta lau puntuetan aipatzen diren pertsonak haren bileretan present egon daitezen baimena eman ahal izango du, puntu horietan bertan aurrikusitako ondorioetarako. 25. atala.- Kontseiluaren deliberarnenduak. 1. Kontseiluko Lehendakariak, bertan ez bada edo ezinduta badago Lehendakariordeak ordezkatuko baitu, eta hori ez badago Kontseilaririk zaharrenak, ordezkaketarako ahalduntze agiriak aztertu eta sailkatu egingo ditu, bilerara agertutakoen zerrenda ezarriko, eztabaidak ordenatu eta zuzenduko, hitza eman edo kenduko bildutakoen artean horretarako eskubidea dutenei, eta bozketak xedatuko eta beroietan lehendakari izango. 2. Kontseiluaren erabakiak bertaratutakoen erabateko gehiengoz hartuko dira, Legeak edo Estatutu hauek beste era batez izatea eskatzen dutenean salbu. 3. Botu zenbaketan berdinketarik gertatuz gero, Kontseiluko Lehendakariak kalitate botua izango du. 4. Bilkuretan akta jasoto da, Kontseiluak onartzen duelarik indar beterazlea izango baitu. Kontseiluaren bilera bakoitzaren aktak Idazkarien eskutan geracuko dira, Lehendakariak xedatzen dituen pertsonal eta baliabideen laguntza izango duelarik behar izanez gero. Idazkaria bertan ez bada edo ezinduta badago, Kontseilaririk gazteenak ordezkatuko du. 26. atala.- Administrazio Kontseiluaren eskurantzak. Administrazio Kontseiluak aginte eta ahalmenik zabalenak izango ditu bere gain Baltzuaren interesak zuzendu, kudeatu eta administratzeko, Batzar Nagusiari espreski erreserbaturik ez dauden eskurantza guztiak berari dagozkiolarik. l. Adierazpen gisa, besterik gabe, eta horrek bere ahalbideen izaera orokorraren murrizketarik ez dakarrelarik, honako hauek izango ditu: a) Estatutu hauek espreski ematen dizkiotenak. b) Batzar Nagusien akordioak beteraztea. c) Edozein eratako ekintza, kontratu, hitzarmen eta negoziaketak burutzen direlarik, horietan Baltzua bete-betean ordezkatzea. d) Baltzua epaiketetan eta horietaz kanpo ordezkatzea, bere esku dagoen edozein ekintza burutuz edo horiek edozein instantziatan bertan behera utziz. e) Baltzuko mota guztietako pertsonala izendatu, kontratatu eta baztertzea, Zuzendari Nagusia izan ezik, eta, Batzar Nagusiak adierazitako aukeraketa eta ordainketa erizpideen eta plantilaren barruan, horren_ eskubide eta betebeharrak finkatzea, eta, halaber, baita edozein arrazoirengatik horri ordaindu beharreko lansariak ere. f) Baltzuaren bilakaera antolatu, zuzendu eta ikuskatzea eta Batzar Nagusiari barne errejimen arautegia proposatzea, baldin eta enpresaren iharduerek horren beharra ekartzen badute. g) Helburu soziala zertzeko beharrezko edo komenigarri gerta daitezen ekintza edo kontratuak gauzatzea, eta trafiko juridikoak berezko dituen eta Baltzuaren helburuarekin zerikusirik duten era guztietako negozio eta eragiketak burutzea. h) Baltzuarentzat komenigarri izan daitezkeen kreditu eta mailegu eragiketak ituntzea, eta halaber abal eta fidantzak ematea. i) Baltzuaren aurrekontu eta programak egitea, horri dagozkiokeen baimen eta fiskalizazioen kalietan izan gabe. j) Ohizko Batzar Nagusiari urtean behin kontuak, balantzeak, ekitaldi sozialean zehar izandako gestioa azalduko duen txostena, eta ezargarri den arauteriak eska ditzan gainerako agiriak aurkeztea. k) Ohizko eta Ezohizko Batzar Nagusietarako deia egitea, Lehendakariak gauzatuko baitu. l) Edozein bulego motaren aurrean, direla publikoak zein pribatuak, estatu mailakoak, autonomi Erakundeenak, lurralde Administrazioenak edo instituzio, Organismo, Epaitegi eta Auzitegi arrunt eta berezienak, Auzitegi Gorena eta Konstituzio Auzitegia barne, Baltzuari dagozkion eskubide edo ekintzak baliatzeari buruz komenigarritzat jotzen dituen akordioak hartzea, eta beste horrenbeste murtzilo edo errekurtso arrunt eta bereziak tartejartzeari eta Letratu eta Prokuradoreei auzietarako ahalmen orokorrak zein bereziak emateari dagokionez, egokitzat jotzen duen eran emango baititu, Lege Prozesalen barne diren ahalmenik zabalenekin, auzien berrespena, jarreren absoluzioa eta errekurtsoak, kasaziozkoa bera ere bai, uzteari dagozkienak barne. m) Zuzenbide pribatuzko arbitraian, ezarritako edozein modalitateren pean, Baltzuaren arazoetan elkar-aditze eta hitzartzeak bideratzea. n) Fondo eta ondasun sozialen erabilera, horien galdapena, harketa eta kobrantza, dagokion eta interes sozialei komeni dakien lekutik, gordailuen eraketa eta kitapena, banku-kontu korrenteen ezarketa, mobilizazioa eta itxiera, krediturakoak zein bestelakoak izan, eskudirua edo, oro har, baloreak ateraczea, entitate espainiar zein atzerritarrekin, Banka Ofiziala barne, banku-eragiketak burutzea, Baltzuaren fondoen arabilera, ordain-aginduak, endosua, abala, onarpena, negoziaketa, ganbio letren eta merkatal efektuen protestoa eta ordainketa, eta, azken batean, banka eta merkatal trafikoak berezko dituen eragiketa guztiak burutzea, inongo mugaketarik gabe. o) Pertsona jakin zenbaiti ahalmenak ematea, bete behar duten zereginerako eta interes sozialak hobeto defendatzeko komenigarrientzat jotzen dituen bezain zabalak izango diren ahalmenak hain zuzen ere, Legeak eta Estatutu hauek ezarritako mugen barruan. 2. Aurreko zerrenda hori enuntziaziozkoa baino ez da, eta ez ditu inolaz ere mugatzen Administrazio Kontseiluak Akziodunen Batzar Nagusiaren konpetentziari bereziki erreserbaturik ez dagoen guzti-guztian Baltzuaren negozio eta interesak gobernatu, zuzendu eta administratzeko bere gain dituen ahalmen zabalak. 3. Administrazio Kontseiluak Baltzuaren Zuzendari Nagusiari edo Kontseilarietako bati eman ahal izango dizkio ordezkotzan Estatutu hauek berari aitortzen dizkioten ahalmen guztiak, Legez ordezkotzan eman ezinezkoak direnak salbu. 4. Kontseiluko Lehendakariak, Kontseilari gisa dagozkion ahalmenez, eta Legeak edo Estatutu hauek aitortzen dizkietenez gain, Administrazio Kontseilua ren eta gainerako administrazio organu kolejiatuen akordioak betetzea bideratuko du, eta Batzar Nagusian eta Administrazio Kontseiluan hartutako akordioen ondoriozko ekintza eta kontratu guztietan ordezkatuko du Baltzua. Era berean, suertatzen diren auzi, espediente, gorabehera administratibo, gubernatibo, judizial eta extrajudizial guztietan ere ordezkatuko du Baltzua, bai auzitaratzaile gisa, bai auzitaratu gisa, bai beste edozein izaeraz. Kontseilariren bati zein Zuzendari Nagusiari eman ahal izango dizkio Lehendakariak, ordezkotzan, bere eskurantza guztiak edo horietako batzuk. 27. atala. - Kontseiluko kideen ordainsaria. Kontseiluko kideen ordainsaria Batzar Nagusiak zehaztu ahal izango du, hala dagokionean, ekitaldi bakoitzerako. 28. atala. - Administratzaile Bakarraz. 1. Administrazio Kontseiluari eta honen Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkariari aitortutako zereginak Administratzaile Bakarrak beregana ditzan erabaki ahal izango du Batzar Nagusiak edozein momentutan, une horretatik aurrera Administrazio Kontseiluaren iharduna etenik geratuko delarik, baldin eta hori eratuta baldin badago. 2. Administratzaile Bakarraren izendapena Batzar Nagusiak egingo du. Kargu hori bete ahal izateko, ez da beharrezko izango akziodun izatea. 3. Administratzaile Bakzrraren manualdia lau urtekoa izango da, izendapenetik aurrera. Eperik gabe berrautatu ahal izango da. 4. Batzar Nagusiak edozein unetan indargetu ahal izango du Administratzaile Bakarraren izendapena, hori ordeztatu, edo etenda geratutako Administrazio Kontseiluaren funtzionamendua berrezartzea erabaki. Kontseilari karguaren iraupenaren ondorioetarako, ez da kontutan hartuko atal honetan aurrikusitako Kontseiluaren zereginen etendurak irauten duen denbora. 5. Atal honek aipatzen dituen Batzar Nagusiaren akordioak kzpital sozialaren gehiengoa ordezka dezaten bazkideen aldeko botoaren bidez hartu beharko dira. Hirugarren sekzioa.- Zuzendari Nagusiaz. 29. atala. - Izaera. Zuzendari Nagusia Batzar Nagusiak izendatuko du, eta baita kargutik kendu ere, Administrazio Rontseiluaren proposamenez. 30. atala. - Eskuduntza. l. Zuzendari Nagusiaren eskurantzak Administrazio Kontseiluak era baliagarrian espreski aitortzen dizkionak izango dira, honek edozein unetan indargetu edo aldatu ahal izango dituelarik, eta, edonolaz ere, honako hauek: a) Zerbitzu eta instalakuntzetarako komenigarri eta beharrezkotzat jotzen dituen haundiagotze, erreforma eta berrikuntzak aztertu eta proposatzea, eta halaber kontserbazio obrak, zainketa, berrezarketa, eta zerbitzuari hobeto erantzuteko beharrezko eta komenigarri izan daitezen era guztietako material eta instrumentuak erostea. b) Enpresaren ustiaketa, alderdi ekonomikoari dagokionez, normal eta zuzena izan dadin lortzera bideratutako proposamenen kudeaketa, azterketa eta ekinbide iharduerak zertzea. c) Kontseiluak eta Lehendakariak aztertu, ezagutu, erabaki eta onartu beharra berekin duten gai eta agiri guztiak prestatu, bildu eta ordenatzea. d) Kontseiluak hartutako akordio eta erabakiak gauza daitezen prestaketa eta izapideak egitea, ardura hori Lehendakariaren goi-zuzendaritzaren pean burutuz. e) Kontseiluari, ekitaldi bakoitzaren amaieran, bere kudeaketaren bilakaera azal dezan Txostena igortzea eta Kontseiluak Batzar Nagusiari igorri beharrekoa idaztea. Bere izenpeaz betebehar hori eskatzen duten korrespondentzia eta agiriak baimentzea. 2. Administrazio Kontseiluak bere eskuduntzaren barneko diren eskurantzak eman ahal izango dizkio ordezkotzan Zuzendari Nagusiari, ordezkotza ematerakoan ezar daitezen mugen barruan. Ordezkotza emate hori eskritura publikoan jaso beharko da eta Merkatal Errejistroan inskribatu. 3. Inolaz ere ez dira izango ordezkotzaren gai Batzar Nagusiari kontuematea eta balantzeak aurkeztea, ez eta hark Kontseilariari eman dakizkion eskurantzak ere, baldin eta berorrek espreski baimentzen ez badu. 31. atala. - Iraupena. 1. Zuzendari Nagusiaren mandatualdiaren iraupena mugarik gabekoa izango da, Batzar Nagusiak haren izendapena indargetu ahal izango badu ere. 2. Atal honek eta aurreko biek aipatzen dituzten Batzar Nagusiaren akordioak Estatutu berauen 28.5 atalean aurrikusitako gehiengoaren bidez hartuko dira. IV IDAZPURUA BALTZUAREN ERREJIMEN EKONOMIKOAZ 32. atala.- Ekitaldiaren noiztik-norakoa. Ekitaldi suziala urtarrilaren lehenean hasten da eta urte bakoitzeko abenduaren hogeitamaikan bukatzen. Salbuespen gisa, lehen ekitaldia Baltzuaren eraketa Merkatal Errejistroan inskribatzen den egunean hasiko da. 33. atala. - Agiri ekonomikoak eta kontableak. 1. Administrazio Kontseiluak bere erantzukizunpean hartuko du Legean nahitaezko izaraz ezartzen diren edo Batzar Nagusiak seinala ditzan liburu, errejistro, programa eta agiri ekonomiko, aurrekontuei buruzko eta kontable guztiak zertzea eta formulatzea. 2. Aurreko apartaduan ohartemandakoaz gain, beren berarizko izaera subjetiboa dela eta, agiri administratibo jakin batzu betetzera behartuta dauden akziodunek bete egin beharko dute baldintza hori. 34. atala. - Kontu azterketa. Kontuen esamina eta azterketa Akziokako Baltzuei buruz indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera burutuko da ekitaldi bakoitzerako. 35. atala.- Mozkinen banaketa. Baltzuak mozkin garbirik izanez gero, karga eta gastu sozialei erantzun ondoren, eta halaber erreserba legal eta borondatezkoei, horien zenbatekoa Batzar Nagusiak erabaki ditzan helburuetara bideratuko da.V IDAZPURUA BALTZUAREN DEUSEZTAPEN ETA LIKIDAZIOAZ 36. atala. - Zergatiak. 1. Akziokako Baltzuei buruzko Legearen 150. atalean ezarritako zergatiengatik deuseztatuko da Baltzua. 37. atala. - Likidatzaileak. 1. Edozein arrazoirengatik likidatzaileak izendatu beharra balego, Administrazio Kontseiluko kideek hartu beharko dituzte beren. gain zeregin horiek, edo, hala badagokio, Administratzaile Bakarrak, Batzar Nagusiak beste zerbait xedatzen duenean izan ezik. 2. Aurreko zenbakian adierazitako unean Kontseiluko kideen kopurua bikoitia baldin bada, Administratzailerik gazteenak ez du likidatzaile funtziorik hartuko bere gain. 38. atala. - Prozedura. Estatutu hauetan espreski aurrikusi ez den edozertan, Legeak ezarritakoaren arabera jokatu beharko da, Baltzua deuseztatu eta likidatzeko. VI IDAZPURUA ESTATUTUEKIKO MENPEKOTASUNA ETA GATAZKAK 39. atala.- Estatutuekiko menpekotasuna Akzio bakar bat suskribitzeak estatutu hauek ohartemandakoekiko eta Baltzuaren organuek baliagarritasunez hartzen dituzten akordio eta erabakiekiko menpekotasuna oso-osoan onartzea dakar berarekin, akziodunaren aurkatze eta banantze eskubideen kaltetan izan gabe. 40. atala. - Arbitraia klausula. 1. Akziodun bat edo batzuren eta Baltzuaren edo bere organuetako edozeinen artean, Estatutu hauek interpretatu, gauzatu edo praktikan jartzeari dagokionez, sor daitezen ezadostasunak, eta halaber organu sozialen akordio eta erabakietatik sor daitezenak, Gipuzkoako Merkatal, Industria eta Nabegazio Ganbarako Lehendakariaren berdintasun-arbitraira jarriko dira, Legean izapide bereziren bat aurrikusita baldin badago salbu, akziodun guztiak konpromezua eta ebazpenaren emisioa formalizatzeko beharrezko diren izapide guztiak egitera behartuta geratzen direlarik, Auzitegien aurrean ekintzarik hasteari espreski uko eginik. 2. Batzar Nagusiak, Estatutu hauetako hirugarren ataleko bigarren idazatian ezartzen denaren arabera, baltzu egoitza lekuz aldatzen duenean, berdintasun arbitraia dagokion Lurralde Historiko edo probintziako Merkatal, Industria eta Nabegazio Ganbarako Lehendakariari egokituko zaio.