Euskadi.eus
  • 129/2006 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

129/2006 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 3383
  • Xedapen-zk.: 129
  • Xedapen-data: 2006/06/20
  • Argitaratze-data: 2006/07/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

4/1986 Legeak (apirilaren 23koa da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa) bere 26. artikuluan xedatzen duenez, beren baitan estatistikarako organo berezi bat eratuta daukaten Jaurlaritzaren Sailek aurrera eramango dute, betiere Lege horretan aurreikusitakoari jarraiki, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko jarduna, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolamenduaren zati bihurtuz. Legezko testu beraren 27. artikuluak ere estatistika-organo horiek beren araudiaren menpe daudela adierazten du.

180/1993 Dekretuak (ekainaren 22koa da eta Jaurlaritzaren Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen ditu) aurrez adierazitako Legean bilduriko aurreikuspenak garatzen ditu sailen estatistika-organo horien sorrerari, antolamenduari eta funtzionamenduari dagokienez.

180/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Sailek Euskal Estatistika Planean edo Urteko Estatistika Planetan propiotzat harturiko estatistika eta jardunak egin ahal ditzaten, Plan eta Programa horiek dagokien Estatistikarako Organo Berezia eduki beharko dute.

Estatistika-arloan sorturiko premiek, betiere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren jardun-eremua osatzen duten sektoreari gagozkiola, beren antolamendu-egituran organo integratu bat sortzea aholkatzen dute eta beharrezko egiten dute; estatistika-legeriak arautu, babestu eta mugatuko ditu organo horren harremanak eta funtzionamendua, batez ere estatistika-sektoreari dagokionez.

Horren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Euskal Estatistika Batzordea / Comisión Vasca de Estadística erakundearen aldez aurreko txostenarekin, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko ekainaren 20ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzen da Dekretu honen bidez, eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen da, 180/1993 Dekretuaren (ekainaren 22koa da eta Jaurlaritzaren Sailen Estatistikarako Organo Bereziak arautzen ditu) xedapenei jarraiki.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Berezia pertsona bakarreko organoa da, zuzenean Zerbitzu zuzendariaren mende dagoena.

  1. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Berezia I. Klasekoa da bere eskumenei dagokienez. Horri jarraiki, 180/1993 Dekretuak klase horretako Estatistikarako Organo Bereziei esleitzen dizkien eskumen eta ahalmenak izango eta baliatuko ditu, honako hauek zehazki:

    1. Sailaren Estatistika Plana lantzea, Euskal Estatistika Planaren Proiekturako oinarri izango dena.

    2. Lankidetza Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística erakundearekin Euskal Estatistika Plana eta Urteko Estatistika Planak lantzeko.

    3. Urteko Estatistika Planetan bilduriko estatistikak edo haien faseak lantzea, programa horietan ezarritako baldintzei jarraiki.

    4. Estatistika propioak lantzea ¿hots, Euskal Estatistika Planean edo Urteko Estatistika Programetan bildu gabeak¿, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    5. Beste erakundeekiko harremanak artikulu honetako c) eta d) idatz-zatietatik eratorritako estatistika-eginkizunen ondorioz, betiere 4/1986 Legearen 29.c) eta d) artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.

    6. Informazioa lortzea bere eskumeneko estatistikak egiteko, 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartekoetan adierazitako baldintzetan.

    7. Artikulu honetako d) idatz-zatian aipaturiko estatistiken emaitzak argitaratu eta zabaltzea, baita Urteko Estatistika Programetan zehazten direnak ere, horien edukia aldez aurretik Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística erakundeari jakinarazita.

    8. Bere sektore-eremuko estatistikako fitxategi-direktorioak lantzeko eta eguneratzeko parte hartzea, 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    9. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak interesgarritzat jotzen dituen proiektuak egitea, batez ere sektoreko eta azpisektoreko zerbitzuak, azterlanak eta azterketak, 180/1993 Dekretuaren 7.2 artikuluak ezarritako esparruan.

  2. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak bere eskumenak baliatuko ditu sail horren estatistika-premiei dagokienez zein atxikita dituen erakundeei dagokienez ¿Euskal Estatistika Erakundea alde batera utzita¿, estatistikak estatistika-datuen edo administrazio-datuen arabera landu behar badira ere.

  3. ¿ Estatistikek eraginpean harturiko gaiei buruz adierazitako Sailaren organo eta instantziei legez esleituriko eskumenak errespetatuko ditu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak. Organoak eskaturiko informazioa emango diote azken horiek Organoari berari, bere eskumenak balia ditzan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak, behin 180/1993 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako Estatistikarako Organo Berezien Erregistroan erregistratu ondoren, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko bere jarduna estatistika-legeria gordez gauzatuko du, eta, batez ere, estatistika-sekretuari buruzko legeria gordez, beste organo edo erakundeekin izango dituen harremanetan, bere Sailari dagozkionekin edo atxikitakoekin izango dituenak barne.

  1. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua eskudun izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak emandako egintzen aurka jarriko diren errekurtsoak aztertu eta ebazteko.

  2. ¿ Errekurtso horien ebazpenak Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística erakundearen aginduzko txostena izango du aurretik.