Euskadi.eus
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Ekainaren 20ko AGINDUA, Integratutako Irakaskuntzetarako Eibarko Ikastegiko gobernu-organoetako kideak eta horien egitekoak araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Ekainaren 20ko AGINDUA, Integratutako Irakaskuntzetarako Eibarko Ikastegiko gobernu-organoetako kideak eta horien egitekoak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 2250
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/06/20
  • Argitaratze-data: 1986/10/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

1986.eko Maiatzaren 23ko E.H.A.A.ren 100. alean argitaratu zen aipatutako Aginduaren testuan ustegabeko huts bat egin zenez oharturik, bidezko den zuzenketa egiten da ondoren: 2.829. orrialdean, lehenengo idazatian, 4. lerroan, «Abenduaren 2ko 10/1985 Legeko» dioenean, «Abenduaren 20ko 10/1985 Legeko» esan behar du.AINTZIN IDAZPURUA Bertan ematen diren irakaskuntza ezberdinek, residentzia-errejimenpean bertan bizi diren ikaslegoaren oparotasunak eta horiek dakartzaten administrazio, irakaskuntza eta zerbitzu mailatako ugaritasunak, Apirilaren 15eko 82/86 Dekretoak ikastegi publikoetarako ezartzen dituen gobernu organoei buruzko lege orokorrak ikastegi honi egokitzea eskatzen dute. Horiek horrela eta aipatutako Dekretoko Gehigarrizko Erabakiak dioena betez, Sail honek, honako hau ERABAKI DU:I ATALBURUA Gobernu Organoak zehazteaz 1. Artikulua.- Integratutako Irakaskuntzetarako Eibarko Ikastegia, publiko eta integratu mailako irakaskuntza erakunde konplexu bat da, Elektronika arloko Teknika Ingeneritza, Lanbide Hezkuntza, A.B.B.-U.B.I eta Adin Nagusikoentzako Etengabeko Irakaskuntza ematen dituena eta, gainera, barne-bizitza egiten duten ikasleentzako residentzia-zerbitzua duena. 2. Artikulua.- Integratutako Irakaskuntzetarako Eibarko Ikastegiak, hainbatek osatutako honako gobernu organo hauek izango ditu: a) Eskola Kontseilua. b) lrakasleen Klaustroa. c) Residentzia Batzordea. d) Gurasoen Batzar Nagusia. e) Ikasleen Batzar Nagusia. 3. Artikulua.- Integratutako Irakaskuntzetarako Eibarko Ikastegiak, pertsona batek bakarrik osatutako honako gobernu organo hauek izango ditu: - Zuzendaria. - Gerentea. - Ikasketa Buruzagia. - Residentzietako Buruzagia. - Idazkaria.II ATALBURUA Gobernu Orgonoen arteko egitekoen banaketa 4. Artikulua.- Integratutako Irakaskuntzetarako Ikastegiko gobernu organoen arteko egitekoen banaketa, Apirilaren 15eko 82/86 Dekretoko II Atalburuak dioenaren arabera, ikastegiko jardunak hiru ekintza-egitamutan banatuz eratuko da. a) Irakaskuntza jardunen egitamua. b) Eskolaz kanpoko eta osatzebidezko egitamua. c) Ekonomia eta administrazio mailako gestioaren egitamua. 5. Artikulua.- Irakaskuntza jardunen egitamuak, honako hauek hartuko ditu: Irakaskuntzarekin artezko lotura duten jardunak; irakaskuntza, ikasleen ebaluaketa, rekuperaketak, orientabideak, tutoretza eta esperimentaketa. 6. Artikulua.- Eskolaz kanpoko eta osatzebidezko egimtamuak, honako hauek hartuko ditu: Ikastegiaren irakaskuntza jardunak berak hartu ez eta, nahiz barne-bizitza, nahiz kanpo bizitza egiten duten ikasleen beharrak kontutan hartuz, gizarte, elkarbizitza, kultura eta kirol mailan gauzatzen diren jardunak hain zuzen. 7. Artikulua.- Ekonomia eta administrazio mailako gestioaren egitamuak, honako hauek hartuko ditu: Ikastegiaren aurrekontuak, zainketarako beharrezko direnak eta ikastegiaren jardunak burutzeko ezinbesteko diren baliabide materialen erosketa eta horiek eskaintzea. 8. Artikulua.- Egitamu horietako bakoitza onartzea, lantzea, burutzea, horiek zuzentzea eta gainbegiratzea, ikastegiko gobernu organoen artean banatuko dira, Dekreto honek ezartzen duenaren arabera. 9. Artikulua.- Eskola kontseiluak, ikastegiko programa orokorra, eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardunen egitamua eta ekonomiaren eta administrazioaren gestioaren egitamua eskola kontseiluak onartuz, eratuko da egitamu horien arteko koordinakuntza. Onarpen honetaz, ikasturtean zehar burutuko den urteko egitamua zehaztuta geldituko da. LEHENENGO IDAZPURUA PERTSONA BATEK BAINO GEHIAGOK OSATZEN DITUZTEN GOBERNU ORGANOEZI ATALBURUA Eskola Kontseiluaz 10. Artikulua.- Ikastegiaren gobernua gauzatzeko, eskola komunitateko kideen partaidetzarako organoa da eskola kontseilua. Lehenengo arloa: Kideak 11. Artikulua.- Honako hauek izango dira eskola kontseiluko kideak: a) Zuzendaria. b) Gerentea. c) Ikasketa buruzagia. d) Residentzietako buruzagia. e) Klaustroko zortzi ordezkari, horietatik zazpi irakasleak eta bat residentziakoa izango dela. f) Ikasleen zortzi guraso edo tutore. g) Zortzi ikasle. h) Irakasle ez diren langileen lau ordezkari: Zerbitzu orokorretako 3 eta administrazioko bat. i) Eibarko udaleko ordezkari bat eta ikaslerik ugarien hangoak izan daitezeneko udaleko bat. j) Ikastegiko idazkaria, kontseiluko idazkaritza-lana egingo duela, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. Bigarren arloa: Egitekoak 12. Artikulua.- 4. artikuluan aipatzen diren egitamu bakoitzaren onarpena eta gainbegiraketa orokorra dagokio eskola kontseiluari. Horietarako, honako egiteko hauek ematen zaizkio: a) Zuzendaritza taldeak urterako landu dezan programaketa orokorra onartzea. b) Ikastegiko ekonomia-gestioari eta aurrekontuari onarpena ematea eta ikastegiko balantzea eta urteko inbentarioa onartzea. c) Eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardunen egitamua onartzea. d) Ikastegiko jarduera orokorra gainbegiratzea, egitamu eta programa hauetako bakoitza gauzatzerakoan. e) Pertsona batek baino gehiagok osatzen dituzten organoei, batzordeei eta pertsona batez osatzen diren organoei, beren egitekoak betetzeari buruzko informazio zehatza eskatzea. f)Instalazioen eta eskola-ekipoen berriketa sustatzea, eta bai horien zainketa egitea ere. g) Administrazioak ikasturterako ezarritako eskolaegunen banaketa egitea, kontseiluko batzorde iraunkorraren proposamenez. h) Eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardunak gauzatzeari buruz, batzorde iraunkorrak eta residentzia-batzordeak; ekonomia gestioari buruz, ekonomaia batzordeak eta ikastegiko programaketa orokorra burutzeari buruz zuzendaritza-batzordeak egindako urteko memoriak onartzea. 13. Artikulua.- Ikastegi bakoitzak duen autonomiaren arabera, ikastegiarekiko erabakirik nagusienak hartzea ere, eskola kontseiluari dagokio. Eta horretarako, honako egiteko hauek ematen zaizkio: a) Zuzendaria aukeratzea eta honek proposatutako zuzendaritza taldea izendatzea. b) Zuzendariaren izendapena baliogabetu dadila proposatzea, kideetatik bi herenekoaren gehiengoz hartutako erabakia izan beharko duela. c) Ikasleen onarpena ebaztea, indarrean dauden legeek eta arauek ezartzen dituztenak zehatz-mehatz bete beharko direla horretan. d) Ikasleengandiko arazoei ebazpena ematea eta zigorrak ezartzea disziplina arloan, ikasleek dituzten eskubide eta betebeharrak araupetzen dituzten arauen arabera egin beharko dela hori. e) Barne-errejimenerako araudia onartzea. f) Beste ikastegi batzurekiko lankidetza-harremanak ezartzea, kultura eta hezkuntza jardunei dagozkienetan. g) Ikastegiaren jardunen ebaluaketari buruzko informazioa, Hezkuntza-Ikuskaritzatik jasotzea. 14. Artikulua.- Araudi organikoak eta ikastegi barne-errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio eskola kontseiluari. Hirugarren arloa: Eskola kontseiluko batzorde iraunkorra 15. Artikulua.- Eskola kontseiluaren barnean batzorde iraunkor bat egongo da kontseiluaren arazoei ohizko bideak eginarazteko eta eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzeko eta zaintzeko, bertan bizi diren ikasleek gehiebat egin beharreko jardunei dagozkienak izan ezik. 16. Artikulua.- Honako kide hauek osatuko dute batzorde iraunkorra: a) Zuzendariak. b) Gerenteak. c) Ikasketa buruzagiak. d) Residentzietako buruzagiak. e) Eskola kontseiluko ordezkari direnek eta hauen artetik aukeratutako irakasle batek. f) Eskola kontseiluko ordezkari direnek eta horien artetik aukeratutako hiru gurasok edo tutorek. g) Eskola kontseiluko ordezkari direnek eta hauen artetik aukeratutako hiru ikaslek. h) Eskola kontseiluko ordezkari direnek eta hauen artetik aukeratutako irakasle ez den langile batek. i) Eskola kontseiluan Eibarko Udalaren ordezkari den batek. j) Ikastegiko idazkariak, idazkaritza-lana egingo duela hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 17. Artikulua.- Honako egiteko hauek dagozkio kontseiluko batzorde iraunkorrari, eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzea eta hori betetzen den ala ezari buruzko artezko zainketa egitea hain zuzen. Bertan bizi diren ikasleen jardun bereziak, ez dagozkio batzorde iraunkorrari. Horretarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) Bertan bizi diren ikasleei ez dagozkien eta eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzea, eskola kontseiluak onar dezan. b) Egitamu hori betetzen den ala ezaren zainketa egitea, eskola kontseiluari horren berri eman beharko diola. c) Jantokiak eta eskola garraioak perfektoki funtziona dezaten zaintzea. d) Artikulu honetan aipatzen diren eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardunei buruzko urteko memoria lantzea eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. 18. Artikulua.- Eskola kontseiluaren arazoei ohizko bideak eginaraztea dagokion organoa denez, honako egiteko hauek dagozkio batzorde iraunkorrari: a) Eskola kontseiluaren eguneko gaizerrenda lantzea. b) Eskola kontseiluari, behar duen informazioa ematea, ikasleen onarpenari buruzko edo zigorra ezartzeari buruzko ebazpenak hartu behar dituenean. c) Klaustroak, gurasoen eta ikasleen batzar nagusiak egindako proposamenak ezagutu ondoren Ikastegiko barne-errejimenerako araudia lantzea eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. d) Ikastegiko urteko memoria orokorra lantzea, eskola kontseiluari aurkeztu zaizkion memoriak onarpena jaso ondoren. 19. Artikulua.- Ikastegiko araudi organikoak eta barne errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio batzorde iraunkorrari. Laugarren arloa: Ekonomia batzordea 20. Artikulua.- Eskola kontseiluaren barnean, ekonomia batzorde bat egongo da, izendatutako eta akonomia arlokoak diren gaiei buruzko informapena eskola kontseiluari eman diezaion. 21. Artikulua.- Honako hauek osatuko dute ekonomia batzordea: a) Zuzendariak. b) Gerenteak. c) Eskola kontseiluko kide izan eta klaustroko bi kidek d) Eskola kontseiluko kide izan eta ikasleen bi gurasok edo tutorek. e) Eskola kontseiluko kide izan eta zerbitzuetako langilegoaren ordezkari batek. f) Ikastegiko idazkariak, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 22. Artikulua.- Ikastegiko ekonomia eta administrazioaren gestio-egitamua lantzea eta horren artezko zaintza egitea dagokio ekonomia batzordeari. Horretarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) Ikastegiko urteko ekonomia gestiorako egitamu-projektua aurrekontuarekin batera lantzea, Eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. b) Ikastegiko urteko balantzea lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. c) Gerentearen ohizko ekonomia-gestioa zaintzea, honek eman behar dion aldian-aldiko informazio-bidez. d) Eskolako instalazio eta eskola-ekipo arloan ikastegiak dituen beharrei buruzko eta horien zainketa eta berritze-beharrei buruzko informapena eskola kontseiluari ematea eta inbentarioaren gaurkotze-beharrak kontrolatzea. e) instalazioak eta eskola-ekipoak zaindu eta berritzeko xedez eskola kontseiluak har ditzan neurriak bete diren ala ez zaintzea. f) Aurrekontuarekin batera ikastegiko ekonomia-gestiorako egitamua bete den ala ezari buruzko eta ikastegiko ekipamenduan eta instalazioetan egin diren hobekuntza eta beharrei buruzko urteko memoria lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. 23. Artikulua.- Ikastegiko araudi organikoak eta barne errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio ekonomia batzordeari.II ATALBURUA Klaustroaz 29. Artikulua.- Ikastegiko irakasleak partaide izan daitezeneko organo propioa da klaustroa. Ikastegian lan egiten duten irakasle guzti-guztiek osatuko dute eta ikastegiko zuzendaria izango da horren buru. 25. Artikulua.- Ikastegiko irakaskuntza-jardunen egitamua lantzea eta bai koordenatuki hori burutu dadineko ardura ere klaustroari dagokio. Horretarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) lkastegiko irakaskuntza-jardunen egitamua lantzea, eskola-kontseiluak onarpena eman diezaion. b) Hezkuntza-Administrazioak landutako irakaskuntza egitamuak, ikastegiaren eta inguruaren zirkunstantziei egokitzea. c) Ikasleen ebaluaketa eta rekuperaketei buruzko erizpideak finkatzea eta koordinatzea. d) Orientaketa eta tutoretza-egitekoak koordinatzea. e) Pegagogia mailako esperimentazio eta ikerketa-alorreko iniziatibak sustatzea. f) Ikastegiaren didaktika mailako jarduna aldian-aldian ikertzea, projektuaren gai izan diren helburu eta orientabideekin bat datorren jakiteko. g) Ikastegiaren irakaskuntza mailako jardunen egitamua burutzeari buruzko memoria gertatzea. 26. Artikulua.- Ikastegiaren gestioan irakasleek parte hartzeko organo propioa denez gero, honako egiteko hauek dagozkio klaustroari: a) Eskola kontseilurako, bere ordezkariak aukeratzea. b) Egokitzat jotako proposamenak, batzorde iraunkorrari aurkeztea, honek barne-errejimenerako araudia eratu edo aldatu dezan. c) Egokitzat jotako proposamenak batzorde iraunkorrari eta residentziako batzordeari, eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzeko edo aldatzeko. d) Irakaslegoaren nahiak azaltzea, ordezkaritza duten eta pertsona batek baino gehiagok osatzen dituzten organoen agintepeko diren arloei dagozkienetan. 27. Artikulua.- Ikastegiko araudi organikoak eta barne errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio klaustroari.III ATALBURUA Residentzietako batzordeaz 28. Artikulua.- Ikastegiko residentzia-bizitza antolatzea, bideratzea eta kontrolatzea dagozkion partaidetza-organoa da hau. 29. Artikulua.- Honako hauek osatuko dute residentzia-batzordea: a) Zuzendariak. b) Residentzia buruzagiak. c) Residentzia-Ikastegi bakoitzeko zuzendariak. d) Residentzia-Ikastegi bakoitzak aukeratutako ikasle batek. 30. Artikulua.- Honako hauek dira residentzia-batzordearen egitekoak: a) Residentzia-bizitza egokiro antolatzeko erabiliko diren erizpide eta arauak ezartzea. b) Residentzietako ikasleek gehienbat burutu behar duten eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzea. c) Egitamu hori bete dadila zaintzea. d) Artikulu honek aipatzen dituen eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardunei buruzko urteko memoria bat lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. 31. Artikulua.- Ikastegiko araudi organikoak eta barne errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio residentzia-batzordeari. IV ATALBURUA Gurasoen Batzar Nagusiaz 32. Artikulua.- Ikastegian gurasoek parte hartzeko organo propio bat da gurasoen batzar nagusia. Ikastegiko ikasleen guraso guztiek edo tutoreek osatuko dute, zuzendaria izango dela horren buru, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 33. Artikulua.- Honako hauek izango dira gurasoen batzar nagusiaren egitekoak: a) Eskola kontseilurako ikasleen gurasoen ordezkariak izendatzea, hautaketa hori araupetzen duten arauen arabera. b) Gurasoek ikastegiko bizitzan partaidetza aktibo bat izan dezaten, hainbat iniziatiba bidez, sustaketa-lana egitea. c) Pertsona batek baino gehiagok osatzen dituzten organoetan parte hartzen duten gurasoen ordezkariei beren jardunez informa dezatela eskatzea. d) Ordezkariak dituzten eta batek baino gehiagok osatzen dituzten organoen agintepeko diren arloei buruz, gurasoen nahiak azaltzea. e) Egokitzat jotako proposamenak kontseiluko batzorde iraunkorrari azaltzea, barne-errejimenerako araudia landu edo aldatzeko xedez. f) Kontseiluko batzorde iraunkorrari eta residentzia-batzordeari egokitzat jotako propsamenak egitea, eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun-egitamua lantzeko. g) Komunikaziorako beharrezko diren bideak ezartzea, ikastegiko ohizko jardunari buruzko ardura, arazo eta iniziatibak gurasoek azal ditzaten, guraso eta tutore bakoitzak, guraso eta tutore direnez, dituzten eskubide propioen kaltetan gabe. 34. Artikulua.- Ikastegiko araudi organikoak eta barne errejimenerako araudiak eman diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio gurasoen batzar nagusiari.V ATALBURUA Ikasleen Batzar Nagusiaz 35. Artikulua.- Ikastegian hauek partze hartzeko organo propioa da ikasleen batzar nagusia. Ikasle guztiek osatzen dute eta zuzendaria izango da horren buru, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 36. Artikulua.- Ikasleen batzar nagusiaren eta gurasoen batzar nagusiaren egitekoak berdinak dira, 32. eta 33. artikuluetan batzen direnak hain zuzen, beroietan gurasoekiko egiten diren aipamenak ikasleei buruz egindakotzat joko direla. BIGARREN IDAZPURUA PETSONA BATEZ BAKARRIK OSATUTAKO GOBERNU ORGANOEZI ATALBURUA Zuzendariaz 37. Artikulua.- Ikastegiaren ordezkaritza ofiziala duen eta, ikastegiaren egitamua betetzeko bere funtzionamen duan eta jardunetan eragina duten arau eta erabakiak bete daitezen, ikastegiko jardunak gidatzen eta koordinatzen dituen organoa da zuzendaria. Bere egitekoak betetzerakoan, ikastegiaren gestio eta funtzionamendu zuzenaren arduraduna da zuzendaria eta, horretarako, bere aginte-eremu barruan, beharrezko diren erabakiak hartu beharko ditu. 38. Artikulua.- Ikastegiko jardun-egitamu bakoitzaren zuzendaritza eta koordinakuntza orokorra dagokio zuzendariari. Eta horretarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) Ikastegiko jardun guztiak eta bertako jardun-egitamuen buruketa zuzentzea. b) Ikastegiko jardun guztiak eta bertako jardun-egitamuen buruketa, orohar, koordinatzea. c) Ikastegiko instalazioen erabilketa zehaztea. d) Pertsona batek baino gehiagok osatzen dituzten organoek eman eta beren aginte-eremu barruan har ditzaten erabakiak gauzatzea. e) Gastuetarako eta ordainketak egin daitezeneko aginduak ematea, ikastegiaren aurrekontuen arabera. 39. Artikulua.- Ikastegiaren ordezkaritza duen eta bertako jardunen garapen zuzenaren arduradun den organoa denez, honako hauek dagozkio: a) Ikastegiaren ordezkaritza ofiziala egitea. b) Indarrean dauden legeak, erabakiak eta barne-errejimenerako araudia bete eta betearaztea. c) Ikastegiari atxikitako langilegoaren buruzagitza egitea. d) Akademia-aktoetarako eta pertsona batek baino gehiagok osatzen dituzten organoen batzarretarako deia egitea eta horien buru izatea, bere kalitatezko botoz eman daitezkeen boto-kopuru berdinketak ebatziko dituela, gurasoen batzar nagusiren bateko buru izan dadinean izan ezik. e) Ikastegiko egiaztapen eta dokumentu ofizialak bisatzea. f) Zuzendaritza-karguen izendapenetarako proposamena egitea, gerentearena izan ezik. g) Berak zuzenean eman edo ken ditzakeen ikastegiko langilegoaren baimen-eskeak, ezagutu eta ebaztea, indarrean dauden legeen arabera. h) Eskola kontseiluaren ahalmenen kaltetan izan gabe, zigorrak ikasleei ezarri eta kentzea hauen eskubide eta betebeharrak arautzen dituzten arauen esanera. i) Ordena akademikoari eta bere jardun normalari ikastegian eutsi ahal izateko beharrezko diren neurriak hartzea. j) Ikastegiko instalazioen berehalako konponketa-beharren berri hezkuntzako Administrazioari ematea, ekintza horren berri hezkuntza-batzordeari emango diola. 40. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak ematen dizkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio Zuzendariari. 41. Artikulua.- Halako edo holako erabakiren bat hartzerakoan agintea zein organori dagokionari buruzko eztabaida sor dadinean, zuzendariari dagokio ebaztea. 42. Artikulua.- Hala ere, eztabaidaren gai izan denari buruzko erabakia hartu ondoren eta bere eginkortasunaren kaltetan izan gabe, zuzendariak, arazo hori, kontseiluko batzorde iraunkorraren eskutan jarriko du. 43. Artikulua.- Batzorde horrek arazoa aho batez erabakiko ez balu, eskola kontseiluaren eskutan jarriko luke eta berak behin-betiko ebazpena emango dio. 44. Artikulua.- Batzorde iraunkorraren akordioak edo kontseiluarenak berak erabakiko du eztabaidaren gai izan den arlo hori zein organori dagokion ebaztea geroan, dekreto honetan dauden egitekoen izendatze printzipioen aurka ez doan neurrian. 45. Artikulua.- Pertsona bakarreko organoak elkarrekin koordinatu eta komunikatzea errazteko eta, halaber, zuzendariari, bere alorreko gaietan lagundu eta aholkuak emateko, ikastegietan zuzendaritza talde bat egongo da. 46. Artikulua.- Pertsona bakarrez osatzen diren gobernu organoek osatuko dute zuzendaritza taldea, zuzendaria buru dela bilduta.II ATALBURUA Gerenteaz 47. Artikulua.- «A» taldeko administrazio-funtzonaria izango da gerentea, maila honetako lanpostuak betetzeko deialdi publikoa egin ondoren, izendapen librezko sistemaz baliatuz, hezkuntza-Administrazioak aukeratako duela. 48. Artikuluak.- Ikastegiaren ohizko ekonomia-gestioa eramatea dagokio gerenteari, zuzendariak dituen agintepideen kaltetan gabe eta ekonomia batzordearen artezko gainbegiraketaren pean. Era berean, irakasle ez diren ikastegiko langileen buruzagitza ere badagokio. Ondorio horietarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) Ekonomiazko ohizko gestioari dagozkion operazioak burutzea, zuzendariak dituen aginteen kaltetan gabe eta ekonomia batzordeari operazio horien berri emango diola. b) Patrimonioa, instalazioak, materialea eta hornidurak zaintzeko eta inbentarioa kontrolatzeko eta gaurkotzeko beharrezko diren neurriak gauzatzea. c) Ikastegiko kontaduritza, ekonomia eta finantzaketa mailako ekintza guztiei bideak eginaraztea, egitea eta burutzea. d) Ikastegiko dokumentazioa zabaltzea, banatzea eta artxibatzea, ikastegiak dituen egitekoei dagozkienetan. e) Ikastegiaren patrimonio eta aurrekontu mailako eta diru-sarrera guztien gestioa, harketa eta formalizaketa egitea. f) Ikasleen matrikulaziorako eta akademia-tituloak emateko administrazio-ekintzei bideak eginaraztea eta likidatzea; espedienteak formalizatzea eta ikasleek egindako diru-emanketen kontrola eramatea. g) Jantokiaren eta eskola-garraioaren jarduera koordinatzea, eskola kontseiluko batzorde iraunkorrari bere gestioaren berri emango diola. h) Ekonomia batzordeari aldian-aldian bere gestioaren berri ematea eta kolejiatutako organoek beren aginte-eremu barruan har ditzaten erabakiak burutzea. 49. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak izenda diezazkioten gainontzeko egitekuak ere badagozkio gerenteari.III ATALBURUA Ikasketa-buruzagiaz 50. Artikulua.- Ikastegiko irakaskuntza-ekintzen egitamuaren gauzaketa artez koordinatze eta zaintze-ardura duen organo denez, honako egiteko hauek dagozkio ikasketa buruzagiari: a) Ikastegiko irakaskuntza ekintzen egitamua gauzatu dadin zaintzea. b) Irakasle eta ikasleen akademiko mailako jardunak koordinatzea. c) Pertsona bakarreko organoen akademia mailako ekintzak koordinatzea eta horien bileretan buru izatea. d) Eskola eta profesional mailako eta sostengurako zerbitzuen ekintzak koordinatzea, hauek ikastegian dihardutenean. e) Ikasleen ebaluapen eta rekuperaketen irizpideak betetzen diren zaintzea. f) Ordutegi akademikoak egin eta beroiek betetzen diren zaintzea. g) Irakasle bakoitzari ikastegiko ikasletalde bat edo batzu izendatzea, hezkuntzako Administrazioak onartutako erizpideen arauera. h) Ikastegiak, sostengu eta baliapide-ikastegiekin dituen harremanak eramatea. i) Ekintza akademikoak antolatzea. 51. Artikulua.- Halaber, ikastegiko errejimen organikoaren arautegiak besterik agindu ez dezan artean, bertan bizi diren ikasleei bereziki dagozkienak izan eta eskolaz kanpoko eta osatzebidezko jardun egitamua bete dadila koordinatzea dagokio ikasketa buruzagiari residentzietako buruzagiaren lankidetzaz eta eskola kontseiluko batzorde iraunkorraren gainbegiraketapean. 52. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak izenda diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio ikasketa buruzagiari. IV ATALBURUA Idazkariaz 53. Artikulua.- Ikastegiko Administrazio-ekonomiaren gestioaren ardura duen organoa da idazkaria. Horietarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: 54. Artikulua.- Honako hauek dagozkio Idazkariari: a) Ikastegiko administrazio-ekonomiaren antolaketa eta gestioa. b) Ikastegiko didaktika mailako liburuak eta artxiboak zaintzea c) Ikastegiko organo kolejiatuen idazkaritza-lana eramatea eta hauen bilerei buruzko aktak egitea eta zaintzea. d) Ikaslearen ikasketa egoerari buruzko agiriak zaintzea eta gaurkotzea. e) Ikasketa-jardunei buruzko agiriak ematea, egiaztatzea eta kopultsatzea. f) Organo kolejiatuen batzarrei buruzko aktak zaintzea eta eskola komunitateko kideei horien berri ematea. g) Ikastegiaren gain eragina duten hezkuntza arauak biltzea eta horiek ezagutzera ematea eskola komunitateko kide guztiek ezagutu ditzaten. 55. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak izenda diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio idazkariari.V ATALBURUA Residentzietako huruzagiaz 56. Artikulua.- Bertan bizi diren ikasleen elkarbizitzaren zuzendaritzaren eta eskolaz kanpoko hezkuntza-egitamu orokorraren ardura duen organoa da residentzietako buruzagia, residentzietako batzordeari bere gestioaren berri eman beharko diola. Honako egiteko hauek dagozkio residentzietako buruzagiari: a) Residentzia-bizitzaren zuzendaritza egitea. b) Bertan bizi diren ikasleek gehienbat burutu beharreko jardun-egitamuaren buruketa koordinatzea, ikasketa-buruzagiaren lankidetzaz. c) Jardun-egitamuaren buruketaren zuzendaritza, koordinakuntza, gainbegiraketa eta ebaluaketa eramatea. d) Elkarbizitzaren funtzionamendurako ordutegiak eratzea. e) Residentzietako lagilegoaren lanak koordinatzea. 57. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak izenda diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio residentzietako buruzagiari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Integratutako Irakaskuntzetarako Ikastegiaren egituraketa osoa, ikastegiko irakaskuntza mailako organoak araupetuko dituen araudi organikoaren bidez zehaztuko da. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 20. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.