- AGINDUA, 2002ko urtarrilaren 22koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saileko kontratazio mahaia sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2002ko urtarrilaren 22koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saileko kontratazio mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1440
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2002/01/22
- Argitaratze-data: 2002/03/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ogasun
Testu legala
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzkoak, 4. artikuluan xedatzen du sail bakoitzean kontratazio mahai bat sortuko dela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta dagokion sailburuaren aginduz.
Ondorioz, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen txostena aztertu ondoren, hauxe
¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako saileko kontratazio mahaia sortzen da, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita, bere zereginak bete ditzan. Horren jarduera-eremua ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan daude zehaztuta.
¿ Hauek izango dira mahai horretako kide:
Lehendakaria: Zerbitzu Zuzendaritzako Lege Aholkularitzako Burua. Kargua hutsik badago, titularra kanpoan edo gaixorik badago edo legezko beste edozein gorabehera gertatuz gero, horrez ordez Lege Aholkularitzako Zerbitzuko letratu bat arituko da.
Kontratazio-organoaren ordezkari izango den bokal bat, kontratazio-organoak berak izendatua.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako kide bana, horien titularrak izendatuak. Azkenak informatika-ondare eta zerbitzuei buruzko espedienteetan baino ez du parte hartuko.
Idazkari-bokala: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuko arduraduna. Idazkaritzako eta aholkularitza juridikoko lanak berak egingo ditu eta hitza eta botoa izango ditu. Kargua hutsik badago, titularra kanpoan ego gaixorik badago edo legezko beste edozein gorabehera gertatuz gero, horren ordez Zerbitzu Zuzendaritzako Dirusarrera eta Gastuetako teknikaria arituko da.
136/1996 Dekretuaren 6. artikuluaren 2. Paragrafoak dioenez, banan-banan egin ez diren izendapenak eta agindu honetan aurreikusi ez diren ordezkapenak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak egingo ditu, agindu honetan beste zerbait xedatu ezik. Izendatukoak ahalik eta gutxien txandatuko direlakoan egingo dira izendapenak eta izendapen horien berri jasoko da espedientean.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 22a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.