Euskadi.eus
  • AGINDUA, 1991ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetan, gobernu organu unipertsonalak aukeratzeko arauak ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetan, gobernu organu unipertsonalak aukeratzeko arauak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 1835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1991/06/03
  • Argitaratze-data: 1991/06/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetako gobernu organuetako kideak eta horien egitekoak arautzen dira apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuan. Bestalde, ikastetxe publikoetako gobernu organu unipertsonalen eta eskola kontseiluen aukeraketa eta karguzteak arautzen dira 1986ko apirilaren 22ko Aginduz. 1990-91 ikasturte honetan euren zuzendaritza-taldeak berritu behar dituzten ikastetxe publikoak daudenez, bidezkoa da egutegia finkatzea, horien eskola kontseiluek, aipatutako araudian ezartzen denaren arabera, gobernu organu unipertsonalak izenda ditzaten, kontutan hartuz, aurten bitarteko beharrengatik, 1986ko apirilaren 22ko Aginduan finkatutako epe batzuk salbuetsi egin behar direla. Horiek horrela eta eman zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko lehenengo atalean aipatu eta ikasturte honetan zehar beren gobernu organu unipertsonalak berritu behar dituzten Euskal Autonomi Elkarteko eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei zaie aplikagarri Agindu hau. 2. atala.- Eskola kontseiluek, zuzendariaren aukera egingo deneko eguna finkatu eta argitara emango dute ekainaren 7an, irakasle izangaiek beren hautagai zerrendak aurkezteko 15 eguneko epeari hasera emango zaiola, egun horretatik hasita. Aldi berean, egokitzat jotako eta proposatuko luketen zuzendaritza taldearen berri eman beharko dutela, programaren oinarrizko aldeak eta merezimenduak aurkeztuko dituztela. 3. atala.- Zuzendaria aukeratuko deneko bilkuraeguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagai-zerrendak bazter utzi beharko dituzte eskola kontseiluek. 4. atala.- Zuzendaria aukeratzeko eskola kontseiluaren bilkura, ekainaren 17tik 19rarteko egunen barruan egingo da. 5. atala.- Zuzendariaren aukeraketa egin ahal izateko, eskola kontseiluko kideen artetik aukeratutako bi irakaslek eta bi gurasok osatuko duten hauteskunde-mahai bat eratuko da deia egin deneko bilkuran, 1986ko apirilaren 22ko Aginduko zortzigarren atalean esaten denaren arabera. Adin nagusiena duen irakaslea izango da mahai horretako buru. 6. atala.- Ikastetxeko eskola kontseiluak egingo du zuzendari berriaren hautaketa, hauteskunde mahaiean egingo den artezko eta isilpeko botoz, eskola kontseiluko kideen erabateko gehiengoa izango dela beharrezko lehenengo ekitaldian. 7. atala.- Erabateko gehiengoa ez lortzea gertatuko balitz, deialdi berria egingo litzateke 48 orduren barruan, lehenengo ekitaldian botorik gehien lortu diruzten bi hautagaiak izango direla hautagai eta era berean, erabateko gehiengoa beharko dela hautatua izateko. 8. atala.- Eskola kontseilua eta, hautatua izan den zuzendariaren proposamenez, ikastetxean egon daitezkeen gainontzeko gobernu organu unipertsonalen hautaketa egingo da, ekainaren 25etik 27rartean. 9. atala.- Gobernu organu unipertsonalen hautaketa egiteko ekitaldia burutu dadineko eguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagaien bazterketa egingo du eskola kontseiluak, beharrezkoa izan dadinean. 10. atala.- Aipatu diren organu horien hautaketa egiteko, 4. atalean ezartzen den hauteskunde-mahaia eratuko da berriro, eskola kontseiluko kideen erabateko gehiengoa beharko dela lehenengo botaketan eta gehiengo arrunta bigarrenean. Dena dela, ekainaren 25etik 27rarteko epearen barruan aukeratu beharko ditu eskola kontseiluak organu unipertsonalak. 11. atala.- Aipatu diren ekintzak amaitu ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak, honako agiri hauek bidali beharko ditu Lurralde Ordezkaritzetara ekainaren 28a baino lehen: a) Eskola kontseiluak, zuzendaria eta gainontzeko gobernu organu unipertsonalak izendatzeko, egin dituen proposamenak. b) Proposamenaren gai izan diren hautagaien deklarazioa, aukeraketarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela utzi beharko dutela erasota bertan eta bai horien justifikapena ere. c) Eskola kontseiluak egin duen bilkuraren edo bilkuren akten kopiak eta bai hauteskunde-mahaiak egindako aktenak ere. 12. atala.- Organu unipertsonaletarako hautagairik ez egotea edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, ikastetxeko zuzendariak zirkunstantzia honen berri emango dio Lurralde Ordezkariari, aurreko atalean aipatu den eguna baino lehen. 13. atala.- Lehen aipatu diren agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, Lurralde Ordezkariek, proposamenaren gai izan diren hautagaien izendapena egingo dute, 3 urtetarako eta urte honetako uztailaren 1etik hasita ekarriko dituztela ondorioak. 14. atala.- Hautagairik egon ez edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, zuzendaria eta gobernu organu unipertsonalak izendatuko ditu Lurralde Ordezkariak, aldibaterako eta uztailaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 30erarteko ondorioak izango dituela. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 3. Heztuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.