- Segurtasun zerbitzu pribatuak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
InprimatuSegurtasun zerbitzu pribatuak
Identifikazioa
- Egoera: Egin gabe
- Transferentziaren urtea: ---
- Gaia: Segurtasuna
- Jardun-eremua: Herrizaingoa
5/2014 Legeak, apirilaren 4koak, Segurtasun Pribatuari buruzkoak, eta 207/2014 Dekretuak, urriaren 21ekoak, segurtasun pribatuaren alorrean Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak arautzen dituenak, alor honetan Estatuari eta EAEri dagozkien funtzioak berrantolatu dituzte7.
Berrantolaketa horren ondorioz Estatuak ordura arte egiten zituen eta orain EAEk egiten dituen funtzio batzuk egiteari utzi dio, eta konstituzioaren doktrinak erraztu dion esparru juridikoan egiten jarraitzen dituen beste batzuk erreserbatu ditu.
Beraz, finantza eremuko eskualdatze bat litzateke, EAEko finantzaketa propioko erregimena arau-esparru berri honen arabera onartutako funtzio eta zerbitzuei dagokienez barne hartzeko aukera ematen duena, Ertzaintzaren finantzaketari estuki lotuta.
Araudia
- Autonomia-araua: LEY 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.; DECRETO 207/2014, de 21 de octubre, de regulación del ejercicio de competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de seguridad privada
- Estatu-araua: Real Decreto 2364/1994, de 9 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de Seguridad Privada.; Ley 5/2014, de 4 de abril, de Seguridad Privada.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 17. artikulua
- Konstituzioa: 149.1.29 artikulua
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- 4/1992 LEGEA, uztailaren l7koa, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa.
- 309/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteak segurtasun pribatuaren arloan dituen aginpideak arautzen dituena.
- 309/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteak segurtasun pribatuaren arloan dituen aginpideak arautzen dituena. (Hutsen zuzenketa).
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 104/1989: “Segurtasun pribatua segurtasun publikoaren zati bat da, eta, beraz, segurtasunaren arloan egiten den banaketaren eskema berari jarraitzen dio. Konstituzioaren 149.1.29. artikuluari hitzez hitz ezarritakoari jarraiki, segurtasun publikoaren arloan Estatuak duen eskumen esklusiboak salbuespen bakarra onartzen du: autonomia-erkidegoek poliziak sortu ahal izatea. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak, 17. artikuluan, ez du horren aurka egiten, aitzitik, baietsi egiten du,. contrario sensu; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoari poliziaren araubidea ezartzeko ahalmena ematen baitio, EAEn pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoari eusteko. Artikulu horretan, berariaz aipatzen dira «polizia-zerbitzuak» (polizia-eginkizunez ari da), eta Estatuaren segurtasuneko indarrekin eta kidegoekin lotzen ditu kasu guztietarako. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoak bere polizia autonomoa antolatzeko eta Estatuari ez dagozkion «polizia-zerbitzuak» antolatzeko eskumenak soilik hartu ditu; segurtasunaren publikoaren arloan, ordea, ez du beste betearazpen-eskumenik hartu, zeren eta, batetik, ezin baita eskumen hori hedatu Konstituzioan eta Autonomia Estatuan argi uler daitekeen eduki horretatik harantzago, eta, bestetik, ezin baita onartu gure Zuzenbidean omen dagoen printzipio orokor baten arabera (eskubide historikoak onartzen dituen konstituzioaren xedapen gehigarrian oinarrituta, alegia) autonomia-erkidego batzuei, salbuespen gisa, betearazpen-ahalmenak zabaltzeko aukera ematea.
- STC 175/1999: Autonomia-erkidegoek segurtasun publikoa zaintzeko eskumena dute Estatutuak eta Segurtasuneko Indarren eta Kidegoen Lege Organikoak ezarritakoari jarraiki. Berezko polizia sortzeko eskumen horrek, alderdi organikoaz gain, alderdi funtzionala ere badu. Alde horretatik, erregistro-liburuak eta establezimendu batzuetan nahitaezkoak diren bestelako agiriak kontrolatzea polizia-jarduera da, edo jarduera horren osagarria. Hori dela eta, jarduera horiek autonomia-erkidegoaren eskumenekoak dira, eta erkidegoz kanpo eduki dezakeen eragina ez da aski Estatuak horren gaineko eskumena har dezan.
Epai honek berretsi egin du Lehen Xedapen Gehigarriaren eskumen-titulua (eskubide historikoak) Euskal Autonomia Erkidegoko poliziari dagokionez.
Euskal Autonomia Erkidegoak polizia-zerbitzuen gaineko eskumena hartu zuenean, polizia autonomoaren araubidea ezartzeko ahalmena hartu zuen bere gain. «Poliziaren araubidea» kontzeptua polizia-zerbitzuaren arloan betearazpen-ahalmenak barne hartzeko bezain zabala da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 17. artikuluak polizia-zerbitzuen jarduera erkidegoaren barnekoa edo erkidegoz gaindikoa den bereizten du, eta, hortaz, eginkizunak izaera batekoak edo bestekoak diren zehaztu behar da. Horrela, bada, auzitan dauden kontrol horiek Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduen jarduerei dagozkie, izan ere, argi baitago jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egiten direla. Jarduerak non betetzen diren bereiztea izango da irizpidea erkidego barrukoa edo erkidegoz kanpokoa den zehazteko. - Zehaztu gabeko eskumenak direla-eta egon diren gatazka positiboak: 1903/1995 zenbakia, Generalitatearena, 2364/1994 Errege Dekretuaren aurkakoa segurtasun pribatuaren arautegia); eta 3768/1995 zenbakia, Generalitatearena, langileen erregelamenduko hainbat alderdi betetzeari buruzko 1995eko uztailaren 7ko Aginduaren aurkakoa.
- Resumen STC 154/2005 Seguridad privada
- STC 154/2005 Seguridad privada; alcance de la competencia estatal sobre seguridad pública
- STC 148/2000 Espectáculos públicos y deportivos; policías de las CCAA; Cataluña