Euskadi.eus
  • 212/1982 DEKRETUA, azaroaren 22koa (Dekretu horren bidez, arrantza-sektorearen antolamenduaren arloan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak Euskal EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

212/1982 DEKRETUA, azaroaren 22koa (Dekretu horren bidez, arrantza-sektorearen antolamenduaren arloan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak Euskal EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1982
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza; Merkataritza eta turismo
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

Estatuak, arrantza-sektorearen antolamenduan eragina izan lezaketen itunak eta hitzarmenak egiteko orduan, horien berri eman beharko dio EAEko Administrazioari, bai eta aduanen arloko legegintza-proiektuen berri ere, EAEko Estatutuaren 20. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritakoari jarraiki. 

1. Arrantza-lizentziak banatzeko eskumena EAEri eskualdatuko zaio, honako arau hauei jarraiki: EAEk itunak eta hitzarmenak beteko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorea antolatzeari dagokion guztian, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 20.3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hortaz, bada, EAEko Administrazioak prestatu eta betearaziko ditu itunetatik eta hitzarmenetatik eratortzen diren arrantza-planak. Estatuaren Administrazioak, kasuaren eta unearen arabera, dagozkion arrantza-lizentziak, kupoak eta aldi baterako baimenak emango dizkio EAEri. 

2. Arrantza-ontziak eraikitzeko baimenak emateko eskumena EAEri eskualdatuko zaio, honako arau hauei jarraiki: 

a) EAEko ontzi-jabeek EAEko Administrazioaren baimena beharko dute arrantza-ontziak eraikitzeko. 

b) EAEko Administrazioak emango du arrantza-ontziak eraikitzeko baimena edo, behar izanez gero, izendapena, arrantza-sektorearen antolamenduari buruz Estatuaren oinarriko legerian eta, orobat, legeria hori garatze aldera EAEk ematen dituen legezko xedapenetan ezarritako irizpideei jarraiki. 

c) EAEko ontzi-jabeek ontzia eraikitzeko espedientea aurkeztuko diote EAEko Administrazioari. 

EAEko Administrazioak espedientea onetsi eta Estatuko Administrazioari bidaliko dio, arrantza-sektorearen antolamenduan EAEk duen eskumenarekin zerikusirik ez duten alderdiak azter ditzan. 

d) Estatuko Administrazioak, espedientea aztertu ondoren, EAEko Administrazioari bidaliko dio, dagokion txostenarekin batera; gero, EAEko Administrazioak interesdunari jakinaraziko dio eskatutakoa baietsi edo ukatu egiten dion, guztia behar bezala funtsatuta. 

e) EAEko Administrazioak ukatu egiten badio eskatzaileari arrantza-ontziak eraikitzeko baimena (arrantza-sektorearen antolamenduari buruzko Estatuaren oinarrizko legerian eta Euskal Autonomia Erkidegoak legeria hori garatze aldera emandako legezko xedapenetan ezarritako irizpideekin bat etorriz, ukatu ere), eskaeraren eta ukatzearen berri eman beharko dio Estatuko Administrazioari, eta, horrez gain, eskaera ukatzeko arrazoiak azalduko dizkio, eta, horrenbestez, espedientea artxibatu egingo da.

 

Eskumenen konfigurazioa