Euskadi.eus
  • 2/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onesten duena. Akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

2/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Bitariko Transferentzia Batzordeak 2008ko abenduaren 11n hartutako Akordioa onesten duena. Akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifiko nahiz teknikoko eta berrikuntzako funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferituko zaizkio.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2009
  • Gaia: Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Industria
Xedea:

Honako eginkizun hauek EAEri eskualdatzea: ikerketa eta garapen zientifiko, teknologiko eta industrialeko programak eta proiektuak antolatzea, planifikatzea, sustatzea, betearaztea, eta haien bilakaera zaintzea eta kontrolatzea. Eginkizun horiek, gaur egun, Estatuko Administrazioak egiten ditu, izaera publikoko eta pribatuko hainbat entitateren eta erakunderen bidez. EAEk izango duen muga bakarra Estatuarekin koordinatzeko beharra da.

Eskumenen konfigurazioa

  • Autonomia Estatutua: 10.16. artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du zientzia- eta teknika-ikerketan, Estatuarekin koordinaturik.
  • Konstituzioa: 149.1.15. artikulua: Konstituzioaren artikulu honen arabera, Estatuaren eskumen esklusibokoak dira ikerkuntza zientifiko eta teknikoa bultzatzea eta koordinazio orokorra egitea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
  • Estatuko Legeria:
  • Jurisprudentzia:
    • STC 90/1992
      • Konstituzio-auzitegiaren ustez, 149.1.19 artikuluko eskumenak (alegia, “ikerketa zientifikoa eta teknikoa oro har sustatzeko eta koordinatzeko” eskumenak), Estatuak helburu bat lortzeko daukan titulu zehatz bat denez gero, eragina izan dezake autonomia-erkidegoen eskumeneko edozein arlotan, (Konstituzio-auzitegiaren 53/1988 Epaia, martxoaren 24koa), eta, hortaz, Estatuaren eskumena ez da ikerketako jarduera pribatuei laguntza, pizgarriak edo bultzakada emate hutsa izango; aitzitik, eskumen horrek ikerketaren sustapena eta aurrerapena lortzera bideratutako neurri guztiak hartuko ditu barnean, besteak beste, antolakuntzari eta zerbitzuei dagozkienak (Konstituzio-auzitegiaren 90/1992 Epaia). Nolanahi ere, 149.1.19 artikuluari buruzko Konstituzio-auzitegiaren doktrina bi zehaztapen hauekin osatu behar da:
      • Diru-laguntzak emateko araua aztertu behar da, eskumen-titulu hori benetan erabil ote daitekeen egiaztatzeko, izan ere titulu horren aipamen formala ez baita nahikoa izango (Konstituzio-auzitegiaren 190/2000 Epaia) Estatuak gai jakin horretan esku-har dezan. Hau da, diru-laguntza horren gaiak zuzeneko lotura izan behar du ikerketaren arloarekin.
      • Konstituzioaren 149.1.15 artikulua bere zentzu hertsiaren arabera aplikatu behar da, eta aplikazio horrek ezin ditu hustu ikerketarekin batera joan ohi diren autonomia-erkidegoaren beste eskumen batzuk (Konstituzio-auzitegiaren 242/1999 Epaia).
      • Konstituzio-auzitegiak gogorarazi du “ikerketa zientifikoa eta teknikoa oro har koordinatzeko eta sustatzeko” eskumena Estatuari dagokiola (Konstituzioaren 149.1.15 artikuluari jarraiki), eta bere barnean hartzen dituela sustapen-jardueren eta promozio-jardueren garapen osorako behar den araugintza eta betearazpena.
    • Laburpen KAE 175/2003
    • STC 175/2003 Subvenciones públicas del Estado relacionadas con la investigación científica y técnica
      • Konstituzio-auzitegiaren ustez, 149.1.15 artikuluko eskumenak (alegia, “ikerketa zientifikoa eta teknikoa oro har sustatzeko eta koordinatzeko” eskumenak), Estatuak helburu bat lortzeko daukan titulu zehatz bat denez gero, eragina izan dezake autonomia-erkidegoen eskumeneko edozein arlotan, (Konstituzio-auzitegiaren 53/1988 epaia, martxoaren 24koa), eta, hortaz, Estatuaren eskumena ez da ikerketako jarduera pribatuei laguntza, pizgarriak edo bultzakada emate hutsa izango; aitzitik, eskumen horrek ikerketaren sustapena eta aurrerapena lortzera bideratutako neurri guztiak hartuko ditu barnean, besteak beste, antolakuntzari eta zerbitzuei dagozkienak ere bai (Konstituzio-auzitegiaren 90/1992 epaia).
      • Nolanahi ere, 149.1.15 artikuluari buruzko Konstituzio-auzitegiaren doktrina bi zehaztapen hauekin osatu behar da:
        • Diru-laguntzak emateko araua aztertu behar da, eskumen-titulu hori benetan erabil ote daitekeen egiaztatzeko, izan ere, titulu horren aipamen formala ez baita nahikoa izango (Konstituzio-auzitegiaren 190/2000 epaia) Estatuak gai jakin horretan esku-har dezan. Hau da, diru-laguntza horren gaiak zuzeneko lotura izan behar du ikerketaren arloarekin.
        • Konstituzioaren 149.1.15 artikulua bere zentzu hertsiaren arabera aplikatu behar da, eta aplikazio horrek ezin ditu hustu ikerketarekin batera joan ohi diren autonomia-erkidegoaren beste eskumen batzuk (Konstituzio-auzitegiaren 242/1999 Epaia).
      • Konstituzio-auzitegiak gogorarazi du “ikerketa zientifikoa eta teknikoa oro har koordinatzeko eta sustatzeko” eskumena Estatuari dagokiola (Konstituzioaren 149.1.15 artikuluari jarraiki), eta bere barnean hartzen dituela sustapen-jardueren eta promozio-jardueren garapen osorako behar den araugintza eta betearazpena.
    • STC 98/2001 Subvenciones públicas del Estado relacionadas con la investigación científica y técnica
    • STC 190/2000 Ayudas públicas estatales; reconversión industrial; investigación científica y técnica
    • STC 242/1999 Subvenciones del Estado; alcance de la potestad de gasto público y de la normativa básica
    • STC 16/1996 Presupuestos Generales del Estado para atenciones a todas las Universidades y a terceros para la mejora de la calidad industrial
    • STC 179/1990 Galicia; investigación oceanográfica