- Epailaren 16ko 41/1981 DEKRETOA, 'Campings'-en Euskal Herriando antolaketari buruz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEpailaren 16ko 41/1981 DEKRETOA, "Campings"-en Euskal Herriando antolaketari buruz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 11
- Hurrenkera-zk.: 139
- Xedapen-zk.: 41
- Xedapen-data: 1981/03/16
- Argitaratze-data: 1981/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
Deskribapenak
Testu legala
Kanpinzaletasuna Euskal Herrian gero eta garrantzi eta indar haundiagoak hartzen doanez gero, horretarako behar diren gerizabideak izan daitezela lortzeko antolapideak egin beharra gertatzen da. Batean lortu beharrezko zenbait helburu dituzte antolabide hoiek: Lehenengo eta behin, turismo-ekintzapideen suztapena eta, horrek, horretarako antolapidetzak kanpinzaleei bere ostatualdirako ezarritako prezioen eretzeango eta heineango zerbitzuak eskaintzeko bide izatea eskatzen du. ' Bestalde, "camping"-ekintzapideak lurraldeekiko eraginak zera egiten du nahi eta ezko: Horren eraketa hirigintza-legeek araupetutako antolaketa-bidetatik egitea, jendea trumilka bertaratzearen ondorioz gure ondartza, ibai eta mendietako izadi-orekaren eta ingurugiroaren kaltetango eraso gogorra jasan dezaketen berezko lurbazterrekiko arreta bereziz. Eta, uneoro, osasunketa eta herri-osasunbideekiko araupideak bete daitezela hertsiki eskatuz, hori bene-benetako kezkabide gertatzen bait-da, ez bezeroen bidezko eskubideei begira bakarrik, baina bai herritar guztienei ere, kanpinzaletasunak gure lur-eremuan hartzen diharduen garrantzia kontutan izanik etorriko litzaizkiekeri hutsei begira. Esandako hoiegatik, 3/1979 Oinarri-Legeak 10.36 eta 21 garren Ataletan ematen dituen eskubideez baliatuz, Merkataritza eta Turismo-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko epailaren 16ko bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT I IDAZPURUA GUZTIZKO AGINTZAK LEHENENGO ATALBURUA.-GUZTlZKO ANTOLAPIDEAK Lehenengo Atala.-Honako sailkaketa hau egiten da ekurategietan: a) "Turismo-ekurategiak" edo "camping"-ak: Horretarakoxe hesitu, banatu eta oihal-txabolez, bizileku-orgez edo antzerako aterpe eramankorrez aldibaterako baliatzeko moduan ornituta eta eratuta egon, eta hoien ustiaketa berarizko araupide batzuen menpe egin eta zerbitzuegatik jakineko prezio bat ordainduko deneko lurzatiak. b) Halaber, "berarizko ekurategiak" ere egon daitezke, honako bi modu hauetan: 1. Nekazaritza-baserriei atxikitakoak, araupide hauetan jartzen diren baldintzak bete eta hoietan zehazten diren mugen barruan. 2. Berezko berarizko bazterretan daudenak, horretarako aitorpen garbia egin dakien ondoren. 2garren Atala: Lehenengo Ataleko a) zatian aipatu diren turismo-ekurategiak, bere aldetik, bitan sailkatuko dira: a) Jendearentzat zabalik egon. eta ezarritako baldintzak bete ditzan oro bertara sar daitekenekoak. b) Jabedunak edo sarpide mugatuzkoak, antolapidetzen jabe den herri nahiz gizabanako-bazkunetako kideek edo hoiek baimena emandakoak baino erabili ezinekoak. Nornahirentzako ekurategietan, ekurategiaz eta bertako zerbitzuez baliatzearren dirusari bat kenduko da, eta jabedunetan, berriz, ekonomiaren aldetikako betebeharrak bere Araudi berezietan zehaztuko dira. 3garren Atala: Nornahirentzako turismo-ekurategietan, hoietzaz epe edo aldi baterako baliatu ahal izatea baltsan akuratu ahal izango deneko hainbeste lur-atal egon dedila agindu ahal izango da. Akurapen-agiriak Merkataritza eta Turismo-Sailak onetsitako modukoa izan beharko du. BIGARREN ATALBURUA.-ANTOLAPIDETZAREN ZERNOLAKOA 4garren Atala.-Nornahirentzako eta batzuentzako turismo-ekurategiak, mugatutako eta dagokionez eratutako hesparrutan jarriko dira, beharrezko diren arduralaritza-baimenak lortu ondoren; horri, erabilgarri diren hirigintza-araupideak hertsiki bete beharra dario, eta bai Merkataritza eta Turismo-Sailak aurrez arauzko baimena eman eta zermugapena egin izana ere. Berarizko ekurategietarako erabili nahiko norbanako nahiz herri-jabetzapeko lurraldeak Merkataritza eta Turismo-Sailak bideak eragindako horretarakoxe zehaztapidetzaren bidez zehaztuko dira; zehaztapidetza hori, izadi-orekari eusteaz eta hori andeatu ez dedinaz bereziki arduratuko da, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren erizpena horretarako beharrezkoa dela. Hori guzti hori, araupidetza honetan ekurategi-moeta guztientzako jartzen diren baldintzak bete beharraren kaltetan gabe. 5garren Atala.-Etzalekuak edo ekurategiak ezingo dira inola ere honelako lurretan jarri: 1. Lurraren Legearen, Guztizko Antolaketa-Egitamuen edo ordezkaketa-araupideen zermugapenaren ariora egitarau baten menpe dauden hirilur edo hirilurretarakotan. Indarrean dauden Egitamuak gaurkotu gabe egon daitezen artean, debeku horrek hoietan emendiozkotzat sartuta dauden hirilur eta hirulurretarakoak ere hartuko ditu. 2. Guztizko Antolaketa-Arauek edo antolaketarako ordezkaketa-araupideek ikuspegia edo hirigintza-antolapena dela eta horretarako debekatutakotzat jotzen dituzten lurrak. 3. Babespeko Berezko Lurbazterrekiko Legeak nahiz beste ezein lege-mailako edo araupidezko aginduk baliatze-modu horretarako debekatuta dauzkaten lurrak. 4. Uberka agorrak eta erauntsien nahiz ugoldeen ondorioz urak har ditzaken lurrak, eta halaber Arduralaritzak, edozergatik, osasunkaitz edo arriskukotzat jotakoak ere. 5. Hiri-zuzkiketarako ur-sorburuetatik berrehun metro baino hurbilago daudenak. 6. Urtegien goreneko bete-neurriaren eta aintzira eta zingiren urbazterrek osatzen duten ingurulerroaren albokoak hogei metrotaraino eta, hori, irailaren 10eko 2495/1966 Dekretoaren arauz egindako urtegi-sailkaketan dagoen jolasbidezko ekintza eta baliapideekiko debekuari men egin beharraren kaltetan gabe. Urtegiak hiritzarako ur-zuzkiketarakoak izan daitezenean, aldeak, esan bezala neurtuta, ezingo du berrehun metro baino gutxiagokoa izan. 7. Ondartzen ingurumarratik ehun metro baino hurbilago egon daitezenak, beti ere haitarako iriste-bideei eusten zaiela. 8. 1933garreneko maiatzaren 13ko Legeak eta 1958garreneko uztailaren 21eko Dekretoak diotenez kondaira-artearen aldetik bikaintzat aitortuta egon edo horretarako zehaztpideak egiten hasitako etxe, hiri edo alderdi ikusgarrietatik berrehun metro baino hurbilago daudenak. 9. Industria-ekintzapideak daudeneko tegi edo antolapideetatik ehun metro baino hurbilago daudenak eta, hori, bertango industrien arriskutsuari edo osasunkaitzari begira eta dagokion zehaztapidetzaren bidez alde haundiagoak ezarri ahal izatearen kaltetan gabe. Hoietarako guztietarako 1961garreneko azaroaren 20ko 2414 Dekretoak agintzen duena kontutan izango da. 10. Azku haundiko aidezko eletraindar-bideen babeserako lur-aldeen barruan egon daitezen lur-zerrendak; honako hauek osatuko dituzte lur-zerrendok: Eletra-bideko hari kanpokoenen etzankako launeango goitik-benerako errainuak eta horren bi aldetan sortzen diren bi babes-zerrendek, bakoizaren zabaleroa FORMULA idazlaburrak ematen duena izan eta, nolanahi ere, hogei metrotik beherako zabalerorik onartzen ez dela. Idazla bur horretan, "V" eletrabidearen izenezko azkua izango da, kilovatiotan. 11. Gasekiko betetze edo aldatze-lanetarako, banaketaantolapide eta patinentzako, biltegi edo banaketategietarako, oditza eta odi-estekaketarako legez ezarritako lurralde, zorpeko eta segurantzarako aldeek hartzen dituztenak. Orobat egazkintzarekiko zorpeko izan eta hoiekiko berarizko legeen arauera turismo-ekurategitarako antolatzeko eta erabiltzeko gai ezin izan daitezkeen marrarte eta lur-sailak ere. 12. Nolanahiko zabor eta ondakin eskonentzako biltegitarako, zainpeango pilategitarako eta hoiek erabat deusezteko eta ondakin-urentzako edo industriatikakoentzako arazte-antolapidetzatarako lurren inguru-marratik bostehun metro baino hurbilago egon daitezenak. 13. Trenbideen bi aldetatik berrogei metro baino hurbilago egon daitezenak, alde hori zelaitze-lanaren ertz-lerrotik hasita neurtzen dela. 14. Erresuma-bidetzako erresuma-errepideetatik berrogeita hamar metro baino hurbilagokoak, gainontzeko errepideetatik hogeita hamar eta bidegurenetatik eta autobideetatik ehun metro baino hurbilagokoak, alde hori zelaitze-lanaren ertz-lerrotik hasita neurtuz; ertz-lerro hori betelanaren ezpondaren, lur-emendaren edo bestela muga egiten duten euste-ormen eta berezko lurraren arteko epaigunea dela. 15. Mataderitza eta abere-azoken kanpoko ingurumarratik hirurehun metro baino hurbilago dauden lurrak. 16. Arkeologia-ikerlekuetatik bostehun metro baino hurbilago daudenak. 17. Osasunkaitz edo arriskutsu gerta daitezen lurrak, edo herri-zuduen eraginez zein legez nahiz arauz berariz jarri eta aurreko zatietan jaso gabeko herri-zorren baten indarrez debekuren eta mugapenen baten menpe egon daitezenak. Seigarren Atala: Azpiegitura-antolapideak` Araupidetza honen ariora bakoitzari berariz dagozkiokenen kaltetan gabe, "turismo-ekurategi" edo "camping" deritzenak honako azpiegitura hau izan beharko dute gutxienez: 1. Edateko ura 1.1. Ekurategietako baimendunek, dagokion Erakundeak emandako egiaztapen-agiriaren bidez, bere ekurategian egongo den ura edatekoa dela egiaztatu beharko dute Merkataritza eta Turismo-Sailaren aurrean. 1.2. Ur-zuzkiketa emendiozko urtegiak jarriaz bermatuko da, eguneko eta ekurategiko lurratal bakoitzeko ehun litro hartzen dituztela, honako arau hauekin: a) Zuzkiketa herri-antolapidetza batetik egin dedinean, lurratal guztiak beteta daudela egun oso bateko beharrei erantzuteko adina ur biltzeko behar daitezen urtegiak jarriko dira. b) Zuzkiketa herri-oditza batetikakoa izan ez dedinean, urtegiak, eduki-neurriz, ekurategia erabat beteta dagoela hiru eguneko beharrei erantzuteko adinakoa izan beharko da. 2. Ur zikinen erabilkera eta isurketa 2.1. Ondakin-uren hustuketa behar diren teknika-segurantzapide guztiekin egin beharko da, turismo-ekurategiaren beraren baitango eta berarizko antolapidetzatik. Ur zikinak hartzeko herri-estoldapide bat egon dedinean, ekurategikoa horri estekatu beharko zaio; bestela, hustuketa egin baino lehen uraren arazketa egin beharko da urok, hori egin ondoren, horretzazko berarizko legeak ezarritako baldintzak betetzen dituztela. 3. Eletraindarra 3.1. Ekurategiak tokien heineango zerbitzurako beharrezko eta ezinbesteko izan dedin azku apalezko eletraindar-estekagunea izango dute, larrialdietarako argia kontutan izanik. 3.2. Sarpide, bide, auto-kokaleku eta inguru-aldeek behar dezaten argia izango dute, banaketa-antolapena lurpetikakoa dela. 4. Sarpideak 4.1. Joan-etorrirako zabalez gutxienez bost metro eta asfaltozko zolua izan ditzan bide bat izatea noraezekoa izango da. 4.2. Bide hoietan bide-araupideen ariozko iragarkiak jarriko dira. 5. Auto-kokalekuak Lurrataletango bezeroan ibilgailuentzat beharrezko izan daitezen kokalekuak jarriko dira. 6. Zaborren erabilkera eta kentzea 6. 1. Zaborrak egunoro bilduko dira, eta horretarako herrizerbitzuek jaso ditzatenerarte osasunbideen aldetikako segurantza osoz eukitzeko berarizko antolapidetza bat egongo da. 6.2. Zabor-bilketarako herri-zerbitzurik ez badago hoien garraioa, azken deuseztapena eta ondarrak ateratzea bermatu beharko dira. 6.3. Zaborrak ezingo dira inola ere itsasora edo ibaietara bota. 7. Suitzallze-erapidetza Su-itzalketarako erapidetza antolapideei eta bezeroen zenbatekoari dagokiena izango da; zaintzaileak hoietzaz baliatzen ikasiak izango dira, eta ezbeharren bat gertatuz gerorako neurriak toki agirian egon beharko dute harrera-tokian. 7garren Atala.-Ezein turismo-ekurategitan, den mailakoa dela, honako baldintza hauek bete beharko dira: 1. Landaregunea Ekurategiko toki egoki baten, eta bere osoan bat egiten duela, etzalekutarako eta auto-kokalekutarako izango ez den sail bat egongo da, landaregunetarako gordeta. Sail hori ez da ekurategiaren guztizko luzezabalaren ehuneko 7koa baino txikiagoa izango, eta honako berarizko zernolako hauek izan beharko ditu: a) Aldaroa ehuneko hamar baino gutxiagokoa izatea. b) Ekurategiak luzezabalez bi hektareatik gora izan ditzanean landareguneak, azalez, hogeita bost metroko eta berrogeita hamar metroko aldeak izan ditzan laukizuzen bat bertan sartzeko modukoa izan beharko du. c) Azalez hektarea baten eta bi hektareen artekoa izan dedinean, barruan sartu daitekeen esandako laukizuzenaren aldeak berrogei eta hogeitabost metrokoak izango dira, hurrenez-hurren. d) Ekurategiaren luzezabala hektarea batetik beherakoa baldin bada landaregunea, gutxienez, erdirabesoz hogeita hamar metro izan ditzan obo bat bertan sartzeko modukoa izango da. Alderdi horretan, baimena eskatzeko aurkeztutako egitasmo-txostenean agiri ziren zuhaitzak egongo dira eta hoiei eutsi egingo zaie, eta idatzizko iragarkiak hor debekatuta egongo dira, eta bai bertan musika-tresnak jotzea edo irratiak erabiltzea edo hoietzaz baliatzea ere. 2. Itxiturak Ekurategiek, bertara sartzea eragotzi dezan itxitura bat euki beharko dute inguru guztian. Itxitura, nolanahi ere, bertako berezko bazterraldeari egokituko zaio eta, beraz, bertan iragarkiak jartzea debekatuta egongo da. 3. Bide=iragarkiak Ekurategiak daudeneko tokietatik hurbileko errepide, bide edo bidegurenetan, bakoitzari dagokion eran, Merkataritza eta Turismo-Sailak emandako araupideen ariozko bide-iragarkiak jarriko dira. Halaber, ekurategi barruan ere, zerbitzu berezietarako bideak iragarrita egon beharko dute. 8garren Atala.-"Camping" bat jartzeko baimena eska dezanak, horretarako aurkeztu ditzan agiripilo, launirudi eta txostenen bidez, aurreko ataletan agintzen diren guztiak betetzera behartuko du bere burua. 9garren Atala.-Aurreko Ataletan agindutakoak gora-behera Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailak, bakoitzean gerta daitezkeen zernolakoak behar bezala haztatuz, betekizunen bat edo betekizunetakoren bat barkatu ahal izango du, honako hauek bete daitezenaren baldintzapean: a) Baimen hori ez dedila, inola ere, seigarren Ataleko 1.1, 2.1 eta 6.3 zatiak dagozkien gaiei buruzkoa izan. b) Ekurategia jarri nahi deneko lurra dagokion Udalak emandako barkamenaren aldezko erizpena aurkeztu dedila, eta bai Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Osasunketa-Sailena ere. 10garren Atala: Agintzapideak Honako hauetarako gai izango da Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Saila: a) "Camping"-etarako eskatzen diren betebeharrei buruz egin daitezkeen salbuespenak haztatzea, aurreko Atalean jarritako mugen barruan. b) "Camping"-en eraketari eta turismoaren aldetikako zermugapenari buruz egin diezaizkioten galderei erantzun, eta hoiekiko argipide-txostenak egitea. c) Ekurategiak jartzeko eta irekitzeko baimenak ematea, eta baita hala behar izanez gero itxiaraztea ere. d) "Camping"-en maila finkatzea eta aldatzea. e) Ekurategien ihardutze-moduak araupetzea eta hoiekiko ikerlaritza egitea, eta bai osasunketaren aldetikako erabateko egokitasunarekikoa, antolapideen baliatze-moduekikoa eta zerbitzuak behar bezala egiten ote direnari buruzkoa ere. g) Antolapidetza hoiek suztatzeko eta babesteko beharrezko eritzitako neurriak hartzea. h) Araupide hauen gai diren alderdiei buruzko zehaztapidetzei ekitea, bideak eragitea eta erabakitzea, eta bai gerta daitezkeen horretzazko zuzen-eskeak ere. i) Dekreto honen arauera bidezko izan daitezen zigorrak jartzea. j) Saileko ihardutze-erakundeek hartutako Erabakien aurka sartu daitezen goradeiak agintaritza-bidez erabakitzea. k) Hirigintzarako izan ez edo hirigintza-egitaraua egin gabeko lurrak ekurategitarako erabiltzeari buruz Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak eman ditzaken baimenei begira herri-zuduzko edo herri-baliapidezko zermugapena zehaztea.II IDAZPURUA NORNAHIRENTZAKO TURISMO-EKURATEGI EDO "CAMPING"-AK LEHENENGO ATALBURUA.-ARGlPlDE-ZERBlTZUA 11garren Atala: Nornahik eskatu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailari, argipidetarako ez bestetarako, jakineko toki baten jartzeko asmoa dagoeneko ekurategi batek egiteratuz gero zer maila izango luken, eta bai hori jartzeko eskatzen diren betekizunak ere. Doakionak, horretarako, beharrezko izan dedin agiripaper-piloa eraman beharko du eta, gutxienez. Zehaztapen-txosten bat, kokatze-lekuaren launirudiak, hirigintzarekikoak, antolapidetzarenak eta dirubide-egitaraua. 12garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak, argipide hoiek ematerakoan, aldezko edo aurkako bere iritzia adierazi ahal izango du, bai ekurategia jartzeko tokiari buruz bai antolapideei buruz ere, hala behar izanez gero iritzi horren zioak ere adieraziz. Erantzun hoietan emandako iritziak argi-emate hutsezkoak izango dira, eta ez dute arduralaritzarentzat behartze-indarrik izango. BIGARREN ATALBURUA.-EZARKETARAKO BAlMENAZ 13garren Atala: Ezein norbanakok edo lege-nortasundunek askatatasunez ihardun ahal izango du turismo-ekurategietan ostatu ematezko enpresa bati dagozkion lanetan. Hala ere, bai lan horri ekitzeko, bai egiteratzeko, Agintaraudi honek ohartemandako baldintzak bete beharko dira. l4garren Atala.-Turistei ostatu emateko ekurategi bat jartzeko asmoa euki dezanak, Merkataritza eta Turismo-Sailari horretarako behar den baimena eta zermugapena egitea eskatu beharko dio. Eske-idatzia lanbide horri ekingo zaioneko Lurraldeko Ordezkariari aurkeztu beharko zaio. Lurra Kondaira-Lurralde batzuetakoa balitz, eskabidea doakien Lurralde-Artezkaritzetatik edozeinen bidez egin ahal izango da. HIRUGARREN ATALBURUA.-EZARKETA-BAlMENAK ESKATZEKO BIDEAK 15garren Atala: Ekurategi bat jartzeko eske-idatziarekin batean beste honako agiripaper hauek bidali beharko dira, arauz eta binaka: a) Ekurategiaren zernolakoen zehaztapen-txostena, tokiaren, azpiegituraren eta zerbitzuen ihardunaren zioak eta egiterapenari eta ustiaketari buruzko ekonomia-azterpena eginaz. b) Eraikintzen eta antolapidetzen teknika-egitasmoa. c) Ezartze-tokiaren 1:2000 neurri-heineko launirudia, elkartzepideak eta hiriekingo eta errepide hurbilenekingo atxikipideak bertan agiri direla. d) 1:500 neurri-heineko topografia-launirudia, lurraren zernolakoa eta dauden zuhaitzak argi agertzen direla. e) 1:500 neurri-heineko launirudia, lurraren goi-beheak erakutsiz, eta bai egin beharreko lur-aldaketak eta hirigintza-lanak egin ondoren atera daitezen lur-zatiak ere, bakoitza dagokion zenbakiarekin. f) Ekurategi barruko bideen orraze-lerroak. g) Lanak eta antolapideak burutzeko gehienerako epea. h) Kenduko diren ordain-sariak. i) Ihardutze-aldia. j) Antolapidetza jartzeko lur osoaz baliatzeko eskubidearen egiaztapena, eskubide hori jabetasunezkoa nahiz baliatzeko beste ezein bidezkoa izan. 16garren Atala.-Aurreko atalean esandako eskabide eta agiripaperak hartu ondoren Merkataritza eta Turismo-Sailaren Lurralde-Ordezkaritza hoiei bere bideak eginarazteari ekingo zaio, horretarako honako hauek eskatuz: a) Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren erizpena. b) Eusko Jaurlaritzako Osasunketa-Sailaren erizpena; horretan, nahitaez, ohartemandako antolapidetzetan erabili nahi den uraren edateko gaitasunarekiko egiaztapen-agiria eta osasunketaren aldetikako tasunak sartuko dira. c) Lurrak bertan daudeneko Udalaren erizpena, tokian, egitasmoan, elkartzepideetan eta zerbitzuetan somatu daitezkeen aldezko edo aurkako alderdiak edo tasunak zio eta guzti adieraziz. l7garren Atala.-Esandako erizpen hoiek, eskatu eta hogeita hamar egutegi-eguneko epearen barruan eman beharko dira. Erizpen hori esandako epe horren barruan hartzen ez bada, esandako Erakunde hoiek antolapidetza jartzeko eragozpenik ez dutela jartzen ulertuko da. Hori guzti hori, agiripaper hoiek eskatzen direneko idazkian jakinaraziko da. l8garren Atala: Esandako hori egin ondoren Lurralde-Ordezkariak, gehienezko beste hogeita hamar laneguneko epearen barruan, zehazpidetzarekiko Erabaki-salo bat egingo du, eskatutako baimena emateko edo ukatzeko zioak, ekurategiaren alderdi guztietatikako ihardutze-baldintzak eta zertze-lan eta antolapidetzak burutzeko epea emanaz. Merkataritza eta Turismo-Sailburuak bidezko izan dedin erabakia hartuko du, eta erabaki horrek arduralaritza-bideak bukatu egingo ditu. 19garren Atala.-Hala egokituz gero eman dedin baimena, lanetarako baimen gisa edo hala behar izanez gero ekintzapide-baimen gisa Udalei ematea dagokienaz erabat bestekoa izango da. 20garren Atala: Lanak eta antolapideak egiteko gehienezko epea bukatu eta haíek oraindik egiteke egon daitezenean, baimena baliogabetuta geldituko da, eta berriz eskatu beharko da ekintzapide horretan aritzeko asmoak iraun badirau. Hala ere, funtsezko aldakuntzarik egon ez dedinean ez da teknikazko egitasmo-txosten berririk eskatuko, aurreko atalek aipatzen dituzten argipide-txostenak eskatuko badira ere, eta Sailak bidezko eritzi diezaion moduan erabaki ahal izango du, lehengo Erabakiarekiko loturarik gabe. 21garren Atala.-Antolapideetan, lur-gaineko lanetan, lur-aldaketetan eta ekurategiaren ostatu-ematezko gaitasunean edo zernolakotan gerta dedin ezein funtsezko aldaketak eske eta bide-eragite berri baten beharra ekarriko du, 15 eta 16garren Atalek dioten moduz, aldaketari dagozkion alderdiekiko agiripaperei buruzkoetan. LAUGARREN ATALBURUA.-lREKITZE-BAlMENA 22garren Atala.-Ezein ekurategi ezingo da ihardunean edo ustiapidetan jarri Sailaren zerbitzuek onartutako egitasmoaren teknika-berarizkotasunak eta jarritako gainontzeko betebeharrak egiaztatu ondoren antolapidetzentzako baimena eman zuen ihardutze-sailak berak emandako irekitzeko baimena lortu gabe. Egitasmoari iruzur egitea hoben larritzat joko da Dekreto honen VI Idazpuruaren arauz dagokion zigorrari begira. 23garren Atala: Ekurategi-jabea aldatu baledi, hori Merkataritza eta Turismo-Sailari jakinarazi beharko zaio, dagokion zehaztapidetzan erasota utzi ahal dezan. Betebehar horri huts egitea arduralaritza-hauspentzat joko da, araupide hauetan zehazten diren zigorpideei begira. 24garren Atala: Ekurategiak jendeari baimena emandako egunaz kanpo ixtea arduralaritza-hauspentzat joko da zigorpideetarako. Merkataritza eta Turismo-Sailaren baimenik gabe urtebete baino gehiago itxita egoteak baimena behin-betiko galtzea eka rriko, du eta, beraz, gero berriz ireki nahi izanez gero baimen-zehaztapidetzari bere bideak berriz eginarazi beharko zaizkio. 25garren Atala: Ekurategi itxiaraztea zigorpidezko zehaztapidetza bati buruzko erahaki baten ondorioz ere egin ahal izango da, horrelakoetarako jarritako araupideen ariora dagokion zigorra hori izan dedinean. BOSGARREN ATALBURUA.-ERROLDE-LIBURUAZ 26garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailean, Turismo-ekurategien Errolde-Liburu bat egongo da, orain egon daudenak eta gero baimena eman dakienak ere bakoitzari dagokion zenbakia jarriz sartzen direla. SElGARREN ATALBURUA.-MAlLEZ 27garren Atala: Nornahirentzako ekurategiak, izan ditzaten antolapideen eta zerbitzuen arauera, Apainduriazko, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetan sailkatuko dira, hurrenez-hurren lau izar, hiru izar, bi izar eta izar bakar bat ezaugarri dituztela. Ezaugarri hori oihal-txabola baten aurrez-aurreko orraze-irudi baten barruan jarri beharko da, Merkataritza eta Turismo-Sailak jarri dezan eredu ofizialaren arauera. Ekurategiko sarreran, irarritako zabalkunde-orritan eta ordainketa-agirietan izendatutako maila nabari-araziz agertuko da, dagokien ezaugarrien bidez. Betebehar hoiei edo maila bakoitzari dagozkion betekizunei huts egitea arduralaritza-hauspen izango da, eta dagokion zigorra ekarriko du. 28garren Atala.-Apainduria-mailako, hots, lau izarreko ekurategiek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez: l. Ekurategia, gutxienez 90 metro kuadro dituzten luratalka zatituta egongo da, atal hoien ertz-aldetan oinezkoentzako bideak egon badaitezke ere. Lur-atal bakoitzean bizileku mugikor bakar bat baino ezingo da jarri. 2. Bizilekuak (oihal-txabola, ibilgailu etabar) zazpi lagun baino gehiago hartzen baditu, bigarren lur-atal bat hartu beharko da. 3. Zabalkundea Ekurategiaren barruan ezein zabalkunde-bide, idatzizko nahiz entzutezko, debekatuta egongo da, bezeroak atosteko eraikintzaren barruan ezarri daitezkeenak salbu. 4. Iriste-bideak Sarrera ezein ibilgailu-moetentzako baliagarri izango da, ekurategi-barruko bideak asfaltozko zoludunak eta bost metroko zabalerokoak direla. 5. Eraikintzak Hoietan, goreneko ontasun-mailako gaiak erabiliko dira, eta honako hauek izango dituzte: a) Luzezabalez gutxienez 100metro kuadro izango dituen harrera-lekua. b) Egon daitezen lur-atalak adina toki izan ditzan jatetxea. c) Edaritegia. d) Bilkura-aretoa, ekurategiaren lurzabalaren ehuneko 1 duela. e) Dendagurena. f) Gizakume eta emakumeentzako hile-apaindegiak. g) Sendabide eta lehenengo sorospidetarako aretoa. h) Osasunbide-zerbitzuak. Eraikintza hauek beharrezko osasunketa-bidez ornituta egongo dira, ormak axuleiz edo horrelako beste gairen batez estalita. Hoietan honako zerbitzu hauek jarriko dira: - 30 bezeroko garbiketa-garasta bat, 1 x 1, 20-ko banakako gelatxotan. Hoietan guztietan ur hotza beti egongo da eta beroa, etengabe, erdietan. - Konketak; portzelanazkoak, harrinabarrezkoak edo altzairu ugartuezinezkoak izango dira eta ur hotza etengabe izango dute eta, erdiak, ur beroa ere bai. 20 bezeroko konketa bat egon beharko da. - Ur lasterrez eta komuneko paperez ornitutako komunak. 20 bezeroko komun bat. 6. Beste antolapide batzuk A) Edateko ura ekurategian bertan, egitasmo-txostenaren arauera banatutako txorrota edo iturriekin. B) Eletraindarra; argia ekurategi osoan egongo da, ontzat emandako antolapidez. Atseden-ordutan sarrerako eta komunetako argiak etengabe piztuta egongo dira, eta bai ekurategiaren barruan egon daitezen argien erdiak ere. Konketa bakoitzaren ondoan eletraindar-estekaguenak egongo dira. Lur-atal bakoitzean ere eletraindar-estekagune bana egongo da, bezeroentzat baliagarri. C) Ostopeko eta oihalpeko itzalguneak, antolapidetzarako baimena eskatzeko egitasmo-txostenean zehaztutako zenbatekoz eta tokiz. D) Beste osasunbide batzuk: a) Arraskak: Portzelanazko, harrinabarrezko edo metalezko askadunak. Zerupean egon ahal izango dute, baina eguzkiagandik eta euriagandik behar bezala babestuta. Hamar lur-ataleko bana. b) Ikuztegiak: Aurrekoak bezalako gaiezko aska eta babesgarriekin. Hamarna lur-ataleko bat. c) Zabortegiak: Estalki eta guztizko plastikozko edo metalezko ontziak, ekurategian egoki banatuta. Seina lur-ataleko bana. E) Haurrentzako hespila: Haurren jolas eta soinketarako tresna eta antolapideekin. Luzezabalez ekurategiaren ehuneko 3 izango dute gutxienez. F) Igaritegiak: Haurrentzako bat eta adinekoentzako beste bat, indarrean dauden legeek eskatzen dituzten teknika eta osasunbide-aldeetatiko aukera guztiekin. Ekurategia ondartza batetik hurbil egon dedinean adinekoentzako igaritegia barkatu egin ahal izango da. 7. Zerbitzuak: a) Harrerazkoak. b) Mediko-sorospidetzazkoak; medikuorde, erizain edo soroslari agiridunen etengabeango zerbitzua. Lehen-laguntzarako sandategia. Mediku baten egunoroko gutxienezko orduerdiko bixita. c) Telefonoa: Hogeita hamar lur-ataleko bana, gelatxo berezietan. d) Ikuztegia: Enpresak artez darabilela edo zerbitzua ekuratuta. e) Auto-garbitegia: Ekurategiko lanarien ardurapean. f) Egunezko eta gauezko zaingoa. g) Egunoroko zabor-bilketa. h) Baloreak gordetzeko dirukutxa. i) Eskutitzen egunoroko banaketa eta bilketa. j) Erresumako eta atzerriko egunkari eta aldizkariak. 8. Lanarigoa a) Turismo-Eskolako agiriaren jabe izan dedin Artezkari bat. b) Bi atzerri-hizkuntza jakin ditzan harrera-egile bat. c) Medikuorde edo erizain soroslari bat. d) Lur-atalezko ehun eta berrogeita hamarreko bakoitzeko edo ondar bakoitzeko zaindari bat. e) Ekurategi-lurrezko 8.000 metroko edo ondar bakoitzeko garbitzaile bat. f) Komun-arazguetarako gizonezko arduradun bat eta emakumezko beste bat. Artezkariak ez beste lanari guztiek berarizko jazkera izango dute, enpresakoek direla eta dagokien egitekoa ikuste-hutsez jakiteko bide. 29garren Atala.-Lehenengo mailako ekurategiek, hots, 3 izarrekoek, aurreko atalean zehaztutako bereizitasunak berak izango dituzte, honako alde eta salbuespen hauekin: Lehenengoa.-Ekurategia, gutxienez 80 m2 izan ditzaten lurratalka banatuta egongo da, hoiek ere, oinezkoentzako bideei eta lur-atal bakoitzean bizileku mugikor bakar bat eta gehienera zazpi lagun egoteari buruz apainduriazko "camping"-etarako agindutakoa betetzen dutela. Bigarrena.-Hala ere, ekurategiaren barruan 50 m2-ko lur-atalka banatutako alderdi bat mugatu ahal izango da, hoietako bakoitzean gehienera bi lagun egon daitezeneko baldintzapean. Lur-atal hoien zenbatekoa ez da ekurategi osokoarenaren ehuneko 20koa baino gehiagokoa izango, eta baimena eskatzeko aurkeztu dedin egitasmo-txostenean agertu beharko dute. Hirugarrena.-Harrera-gelak, gutxienez, 75 m2 izan beharko ditu. Laugarrena.-Jatetxeak, tokiz, ekurategiko lur-atalen zenbatekoaren 3/4 izango ditu. Bosgarrena.-Bilkura-aretoak ekurategi osoaren luzezabaleren ehuneko batekoa hartu beharko du gutxienez. Seigarrena.-Hile-apaindegia ez da beharrezko izango. Zazpigarrena.-Igaritegia jartzea ez da beharrezkoa izango. Zortzigarrena.-Ez da auto-garbitegirik egotea eskatuko. Bederatzigarrena.-Lanarigoa honako hau izango da; a) Turismo-Eskolak emandako agiriarenjabe izan dedin Artezkari bat; b) Atzerri-hizkuntza bat jakin dezan harrera-egile bat; c) Medikuorde edo erizain soroslari bat; d) Berrehun lur-atal edo ondar bakoitzeko zaindari bat; e) Ekurategi-lurrezko 8000 m2 edo ondar bakoitzeko garbitzaile bat; f) Komun-arazguetarako gizonezko edo emakumezko arduradun bat. Lanari guztiek berarizko jazkera bat izango dute, enpresakoak direla eta duten egitekoa ikuste-hutsez jakin ahal izateko bide 30garren Atala.-Bigarren mailako ekurategiek, hots, bi izardunek, 28garren atalak eskatzen dituenak berak bete beharko dituzte, honako zehaztapen eta salbuespen hauekin: 1. Ekurategia gutxienez 70 m2 izan ditzaten lur-atalka banatuta egongo da, oinezkoentzako bideei, bizileku bakar bat egoteari eta lur-atal bakoitzean gehienera zazpi lagun egoteari buruzkoetan apainduriazko "camping"-entzat agindutakoak betetzen direla. 2. Hala ere, ekurategiaren barruan 40 m2-ko lur-atalka banatutako alderdi bat mugatu ahal izango da, hoietako bakoitzean gehienera bi lagun egon daitezeneko baldintzapean. Lur-atal hoien zenbatekoa ez da ekurategi osokoarenaren laurdena baino gehiagokoa izango, eta baimena eskatzeko aurkeztu dedin egitasmo-txostenean agertu beharko dute. 3. Harrera-gelak, gutxienez, 75 m2 izan beharko ditu. 4. Jatetxeak, tokiz, ekurategiko lur-atalen zenbatekoaren 3/5 izango ditu. 5. Bilkura-aretoak ekurategi osoaren luzezabalaren ehuneko batekoa hartu beharko du gutxienez. 6. Hile-apaindegia ez da beharrezkoa izango. 7. Igaritegia jartzea ez da beharrezkoa izango. 8. Ez da auto-garbitegirik egotea eskatuko. 9. Lanarigoa, gutxienez, lehenengo mailako ekurategietarako eskatzen dena izango da, eta haietan eskatzen diren betekizunekin heurekin. 31garren Atala.-Hirugarren mailako ekurategiek, hots, izar bakardunek, 28garren Atalak eskatzen dituenak heurak bete beharko dituzte, honako zehaztapen hauekin: 1. Ekurategia gutxienez 60 m2 izan ditzaten lur-atalka banatuta egongo da, oinezkoentzako bideei, bizileku bakar bat egoteari eta lur-atal bakoitzean gehienera zazpi lagun egoteari buruzkoetan apainduriazko "camping"-etarako agindutakoak betetzen direla. 2. Hala ere, ekurategiaren barruan 35 m2-ko lur-atalka banatutako alderdi bat mugatu ahal izango da, hoietako bakoitzean gehienera bi lagun egon daitezeneko baldintzapean. Lur-atal hoien zenbatekoa ez da ekurategi osokoarenaren ehuneko 30ekoa baino gehiagokoa izango, eta baimena eskatzeko aurkeztu dedin egitasmo-txostenean agertu beharko dute. 3. Harrera-gelak, gutxienez, 60 m2 izango ditu. 4. Jatetxeak, tokiz, ekurategiko lur-atalen zenbatekoaren erdiak izango ditu. 5. Bilkura-aretoak ekurategi osoaren luzezabalaren ehuneko batekoa hartu beharko du gutxienez. 6. Hile-apaindegia egoterik ez da eskatuko. 7. Igaritegia jartzerik ez da eskatuko. 8. Ez da auto-garbitegirik egotea eskatuko. 9. Baloreentzako kutxarik ez da eskatuko. 10. Atzerriko aldizkariak saltzerik ez da eskatuko. 11. Lanarigoa honako hau izango da: a) Atzerri-hizkuntzarik jakin beharrik gabeko harrera-egile bat; b) Medikuorde edo erizain sorozlari bat; c) Berrehun lur-ataleko edo ondar bakoitzeko zaindari bat; d) Ekurategi-lurrezko 8000 m2 edo ondar bakoitzeko garbitzaile bat, eta, e) Komun-arazguetarako arduradun bat. Lanari guztiek berarizko jazkera bat izango dute, enpresekoak direla eta duten egitekoa ikuste hutsez jakin ahal izateko bide. ZAZPIGARREN ATALBURUA.-IHARDUNAZ 32garren Atala: Turismo-ekurategiek; Merkataritza eta Turismo-Sailak irekitzeko baimena emateko Erabakian zehaztutako ihardun-aldi osoan zabalik egon beharko dute. Ireki-aldiaren ezein luzapen edo laburpen Sail honen Lurralde-Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaio. Irekialdia dagokion baimenik gabe luzatu edo laburtuz gero, baimenduna arduralaritza-hauspen baten errudun izango da, eta araupide hauetan agintzen denaren ariora zigorkizun. 33garren Atala: Bezeroekingo harremanei ekurategiko sarreratik hurbil egongo den harrera-idazguan ekingo zaie, bai arduralaritza-gaiei bai zerbitzu eta argipedeei buruzkoetarako; idazgu horretan, horretarako gai izan daitezen lanariak egongo dira, goizeko zortzietatik hasi eta gauerdirarte. Honako hauek egongo dira idazgu horretan Merkataritza eta Turismo-Sailak behar bezala ontzat emanda: Irekitze-baimenaren aldaki bat, kanpinzaleen sartu-urtenetarako Liburua, ikerketa-txartelen liburua, eta kexubideen liburu ofiziala. Azkeneko hau eskatu dezaten bezeroen esku egongo da, baina liburu horretan egin daitezen zuzen-eskeak ez dute baliorik izango eske-egilearekiko xehetasunak, bere Erresumako Nortasun-txartelaren zenbakia eta bizilekua emanaz egin ezik. 34garren Atala: Harrera-idazguan eta ekurategiko sarreratik hurbil, erraz irakurtzeko moduko tokian, kanpinzaleentzat jakingarri eritzitako argipide guztiez geinera honako xehetasun eta agiri hauek egongo dira: a) Ekurategiaren izena eta maila. b) Ihardunaldia. c) Prezioen iragarki ofiziala. d) Ordu-taula, gaueko isilaldi eta atsedenaldirakoak eta zerbitzuez baliatzekoak zehaztuz. e) Ekurategiaren launirudia, antolapide eta zerbitzu guztiak eta ekurapen-aldea zehatz-mehatz emanaz, Lur-atalak zenbakiz bereizi eta beteta daudenak hertsiki zehaztuz. f) Bezeroek kexupide-liburu bat bere esku dutenaren adierazpena. g) Barne-Araudiaren ale bat. h) Ezbeharren bat gertatuz gero hartu beharrezko neurriak. Esandako agiripaper guzti hoiek Merkataritza eta Turismo-Sailak behar bezala ontzat emanda egon beharko dute eta euskeraz, gaztelaniaz, frantzesez, inglesez eta alemanez idatzita, horretzaz gainera nazioartean onartutako argipide-ikurrak ere erabili daitezkeela. Xehetasun eta argipide hoiek esandako moduan eta etengabe agirian ez eukitzea arduralaritza-hauspentzat joko da, eta Dekreto honetan esandako moduan zigortuko. ZORTZIGARREN ATALBURUA.-PREZlOEZ 35garren Atala: Ekurategi hoietako prezioak ihardunaldirako edo urterako jarritakoak izango dira, eta ezingo dira aurrez Merkataritza eta Turismo-Sailari jakinarazteke aldatu. 36garren Atala.-Honako ordainkizun hauek egon beharko dute ekurategian igarotako egun bakoitzeko ordaindu beharreko prezio-tauletan: a) Izendatutako Lur-atalagatikakoa. b) Lur-atalean daudenetatik ekurategiko antolapideez baliatzeko eskubidea duen bakoitzarekikoa. 10 urterarteko haurrek arauzko prezioaren erdia ordainduko dute. c) Bizileku mugikor bakoitzarekikoa, hoientzako egin dedin zermugapenaren eta horri darion prezio-taularen arauera. d) Bus, auto, motor eta bizikletak egon edo kokatzeagatikakoa, bakoitzarentzako prezio-taulen arauera. Esandako hoiegatikako ordainketak egun osoka kontatuko dira, bertan igarotako gauen arauera nolanahi ere, gutxienez, egun bati dagozkionak kontatuz eta azkena edo ateratze-eguna gauerdian bukatzen dela ulertuz. 37garren Atala: Prezio guztiak baltsangoak izago dira; hoietan, beraz, legez ontzat emanda egon daitezen zerga, ariel eta laka guztiak sartuta daudela ulertuko da, eta ekurategi bakoitzean berehartan iraungo dute, aldatzeke, ihardutza-aldi bakoitzak diraueno. 38garren Atala.-Bezeroei, egindako ordainketen zuriztapen-agiriak emango zaizkie, ordainkizun guztiak eta hoien prezioak ulertzeko eran zehaztuz. BEDERATZIGARREN ATALBURUA. ZERBlTZARlGOAZ 39garren Atala: Agintarau hauek betetze-aldera ekurategietako Artezkariak, edo hoien ezean harrera-lanariak, antolapidetzen jabe edo ustiatzaile diren norbanako edo enpresen legezko ordezkotzat joko dira, eta honako egiteko hauek izango dituzte: a) Ekurategiek ongi ihardun dezatenaz arduratzea eta, bereziki, bezeroekingo harremanak adeikorrak eta arraikitasunezkoak izan daitezenaz. b) Antolarau hauetan agindutakoak betetzea. c) Lege-hauspen izan daitekeen edozer dagokion agintaritzari edo horren izenekoari ezagutaraztea. d) Gerta daitezen eritasun kutsakorren berri hurbileneko osasunketa-agintariei ematea. e) Sailaren dagokion Lurralde-Ordezkaritzari Kexupide-Liburuan erasotako ezein zuzen-eskeren berri eraso eta hurrengo 24 orduko epearen barruan adieraztea, liburua bera edo bertan idatzitakoa deneantxe erakutsi dezan argazkizko aldaki bat aurkeztuz. f) Bezeroen berarizko baimenik gabekoei oihal-txaboletan edo bizileku mugikorretan egotea galeraztea. Ekurategietako Artezkariak edo hoien ezean harrera-lanariak izendatzea Enpresari dagokio, eta honek Merkataritza eta Turismo-Sailaren Lurralde-Ordezkarritzari ezagutarazi beharko dio. Eginbehar hoiek ez betetzea arduralaritza-huts gisa hartuko da araupidetza honen ariozko zigorpidetarako. 40garren Atala.-Honako egiteko hauek dagozkie ekurategietako zaindari edo begirariei: a) Ekurategia zaintzea. b) Ekurategiango eraz eta ihardunaz arduratzea, eta bai kanpinzaleek araupidetza honetan eta ekurategiko Barne-Araudian agindutakoak bete ditzatenaz ere. c) Kanpinzaleek hutsik utzitako tokiak arakatzea, gero hoietzaz baliatzeko traba izan daitekeenik ote dagoenaz jabetu, eta hala egokituz gero galdutako gauzak jasotzea, hoien guzti hoien berri ekurategiko Artezkaritzari edo Atospen-Sailari emanaz. d) Bezeroen berarizko baimenik gabeak bizilekuez baliatzen ari direnaren berri Artezkaritzari ematea. e) Bere lanari dagozkienak izan eta Enpresak agindu diezaizkien beste guztiak. Lanari hoien ihardunean lazokeria larritzat jo daitezkeenak ekurategiko baimendun den enpresak egindako arduralaritza-hauspentzat joko dira. HAMARGARREN ATALBURUA.-KANPINZALEEZ Lehenengo Saila.-Kanpinzaleen eskubide eta betebeharrak 41garren Atala.-Turismo-ekurategiak jendearantzat irekita dauden tokitzat joko dira, araupide hauetako baldintzapeko nornahi hoietaz baliatu daitekeela eta, beraz, arrazoirik gabeko ezein bereizpide debekatuta gelditzen dela. Hala ere enpresek, eta horretarakoetan hoien Artezkari edo Harrera-lanariek, bizikidetasun eta zilegitasun-arauak bete ez edo ekurategiari dagokion egitekoaz bestetarako sartu nahi edo sartu daitezenak ez dituzte bere antolategietan onartuko, eta hala behar izanez gero agintaritzaren ordezkarien laguntzaz baliatuta bertatik egotzi egingo dituzte. 42garren Atala.-Ekurategi hoietan ez da bere guraso, kuradore, irakasle edo berak egin ditzatenen erantzukizuna har dezan gara-adinekoren batekin joan ez dedin hamasei urtetik beherakorik onartuko. 43garren Atala: Enpresek, edo hoien izenekoek, ezingo dituzte ekurategi bakoitzeko toki guztiak aldeaurrez akuratu, toki hoietako ehuneko 10, gutxienez, bezeroek oztoporik gabe, berehala eta artez har ditzaten gertu egon behar dutela. 44garren Atala: Kanpinzale bakoitzak, ekurategian ostatu hartzeko, bere muga-igaropidea edo nortasun-txartela erakutsi beharko du harrera-idazguan, dagokion sarrera-agiria edo harrera-orria izenpetuz. Nortasuna kanpinzale-txartelaren bidez egiaztatzeak ere balioko du. Bigarren Saila: Kanpinzaleen eskubide eta betebeharrak 45garren Atala.-Herri-baliapidetarako izan edo nornahirentzat irekita daudenetako ekurategietako bezeroek honako eskubide hauek izango dituzte: a) Araupide hauetan edo hala badgokio Barne-Jaurpideekiko Araudian agindutakoaren arauera bertako antolapide edo zerbitzuez baliatzea. b) Akurapena egin baino lehen zerbitzu berezien prezioak ezagutzea. c) Aukerango hartukizun dauden lur-atalak garbi agertu daitezeneko launirudia ikusi ahal izatea. d) Egin dakizkion zerbitzuekiko ordainketa-agiriak eskuratzea. e) Zerbitzuek huts egin edo arauz bestela egin edo behar bezala ez egin izanagatikako zuzen-eskeak egitea edo horregatikako arrenkurak adieraztea. Zuzen-eskea edo arrenkura agertzerakoan bere izen-deiturak, ohizko egoitza eta Erresumaren Nortasun-txartela edo muga-baimena idatzi beharko ditu. f) Bere biziIekuaren barnekoitasunarekiko begirunea, bere baimenik gabe bertan inor sartzea edo egotea debekatuz. Oihal-txabolaren edo bizileku mugikorraren jabeak, bera bertan ez dagoela hoietzaz baliatzeko baimena dutenen zerrenda eskuratu beharko dio Ekurategiko Artezkaritzari. Antolapidetzako baimen-jabeak edo hoien menpekoek eskubide hoiei men ez egitea arduralaritza-hauspentzat joko da araupide hauen ondoriozko zigorpideetarako. 46garren Atala.-Honako betebehar hauek izango dituzte ekurategi hoietako bezeroek: a) Dekreto honek agintzen dituenei eta Barne-Jaurpideekiko Araudiari men egitea. b) Agizko bizikidetasun, zilegitasun eta herribake-arauak betetzea. c) Jakin ditzten eritasun sukarrezko edo kutsakorren berri ekurategiko Artezkaritza edo Harrera-sailari ematea. d) Enpresarekingo akordiozko luzapena salbu, eta horren ezean edo ezinean ekurategia dagoeneko tokiko Merkataritza eta Turismo-Sailaren Lurralde-Artezkaritzak luzapenerako baimena eman ezik, aurrez hizpetutako epea igarotakoan egonlekutik ateratzea. e) Idazpuru honetako 8garren Atalburuan agindutakoaren arauera zerbitzuen prezioa ordaintzea. 47garren Atala.-Honako hauek debekatzen zaizkie Turismo-ekurategietan ostatuz daudenei: a) Gaueko hamaiketatik hurrengo goizeko Bak arte beste kanpinzaleen atsedena galeraztea. b) Egur-sua iziotzea, eta iziotzea zilegi balitz horretarako baimena dagoen tokitik kanpo egitea. c) Kanpinzaleentzat agiri-agiriko arrisku edo nekabide izan daitezen abereak eramatea. d) Arriskutsu edo ezbeharren iturri izan daitezkeen armak edo gauzak eramatea. e) Ondakinak edo zakarrak horretarako ontzietatik kanpo uztea eta, bereziki, errekatxoetara eta herri-putzu, iturri edo bideetara botatzea. f) Zerbitzu-lanarien aldezaurreko baimenik gabe bertan ostatu hartu gabekoak ekurategian sarraraztea. g) Horretarako baimenik ez dagoen tokitan jantziak esegitzea. Debeku hoietakoren bat hautsi dezan kanpinzalea ekurategitik egotzi egin ahal izango da, Dekreto honetako 41garren Atalak dionez.III IDAZPURUA BATZUENTZAKO EKURATEGIAK 48garren Atala. 1. Norbaitzuen Bazkunek, Kirol-Elkarteek eta Herri-elkargo edo Erakundeek jarritako ekurategiek bere berarizko araupideak izango dituzte barne-ihardunerako jaurpide. 2. Hoiek ezingo dira inola ere Dekreto honen 5garren Atalean zehaztutako lurretan jarri, ez nornahirentzako ekurategietako batetik kilometro bat baino hurbilago ere. 3. Ekurategi hoiek jartzea, horretarako lurra dagokion Merkataritza eta Turismoko Lurralde-Ordezkaritzari aurrez arauzko baimen-eskea egin izanaren menpe egongo da. Eskabide horrekin batea ekurategiaren zernolakoak, dituen tokien zenbatekoa, nun dagoena, guztizko luzezabala, antolapideak, zerbitzuak, lanarigoa eta ihardutze-arauak zehaztu ditzan Argipide-Txosten bat aurkeztuko da. 4. Batzuentzako ekurategiak jartzeari buruzkoetan Dekreto honetako 4garren Ataletik 9garrenerainokoak izango dira erabilgarri, biak barne. 5. Baimen-eskeari bideak eragiteko zehaztapidetzen araupidetza l6garren Ataletik 21garrenerainokoak biak barne diotenaren arauzkoa izango da. 49garren Atala.-Ekurategi hoiek ezaugarri hau izango dute: Oihal-txabola baten aurrez-aurreko orraze-itxura horrek, barruan, "Berezia" hitza daramala eta, azpian, ekurategiari jarri dakion izena. IV IDAZPURUA BERARIZKO EKURATOKIEZ LEHENENGO ATALBURUA.-NEKAZARlTZA-BASERRlETAN 50garren Atala: Oihal-txabolak edo bizleku-orgak agitz jendea bizi deneko baserrien lurretan jarri ahal izango dira, hoiekiko nolabaiteko atxikitasunez, honako araupide hauekin: a) Baserriaren bazter edo lurretan jarri daitezen oihal-txabolek edo bizileku-orgek ezingo dute bost baino gehiago izan, eta bertan bizi daitezenek hogei baino gehiago ere ez. b) Ekurapen-modu hau onartu ahal izateko, nekazaritza-baserrietako jabeek edo maizterrek Merkataritza eta Turismo-Sailaren Lurralde-Ordezkaritzari horretarako baimena eskatu beharko diote, bidebatez honako hauek bidaliz: a) Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailaren baiezko erizpena. b) Tokiaren 1:5000 neurri-heineko launirudi bat, biderik hurbilenak bertan ageri direla. Halaber, bezero ekuratzezaleentzako ohartemandako zerbitzuen antolapideak, gutxienez honako hauek beharrezko izango direla: 1. Edate-urezko iturri bat, zerupean, eta ekuratzezaleentzat zabalik egon dedin alderdian. 2. Horrelakoxe tokiango ikuztegi bat. 3. Zaborrentzako bilketa-zerbitzu bat, horretarako ontziak ekurategian tokian-tokian jarrita daudela. 4. Osasunpide-zerbitzuak, hots, ekuratzezaleen esku egon daitezen garbiketa-garasta, garbitegi eta komunak. 51garren Atala: Hoiek jartzeko eta irekitzeko baimenak Sailaren Lurralde-Ordezkariak emango ditu. Ordezkariaren erabakiaren aurka Merkataritza eta Turismo-Sailaren aurrerako goradeia sartu ahal izango da. 52garren Atala: Zaingo-eginbehar gisa, baimendunak, Merkataritza eta Turismo-Sailak emango dion zerrenda-liburu bat euki beharko du bertan, iriste-unearen arauz ekuratzezaleen izena, deiturak, Erresumako Nortasun-txartelaren zenbakia eta muga-baimena edo kanpinzale-txartela erasota uzteko. Liburu hori Saileko herrilanarien esku jarriko da, hoiek eska dezatenean. Eman dedin baimenak urtebeterako balioa izango du, lurren eta eguratokien zernolakoak eta aukerak aldatu ez badira agiripaper berririk eraman gabe urtean-urtean berritu ahal izango badira ere. 53garren Atala.-Baserri-jabeek edo maizterrek tokia aldibaterako utzi izanagatik eta egindako zerbitzuegatik jaso ditzaten ordainak ez dira arduralaritzaren zainpeko izango, eta hitzartutakoen arteko arazo izango dira soil-soilik. 54garren Atala.-Ekuratze-modu hori, osasun-arrazoiegatik inguruan gizakiak ekuratzea baztergarri izateko adinako abere-ustiapideren bat edo aberetegiren bat euki dezaten base rrietan dabekatuta egongo da. Osasunbideen alorreko ikerlaritza dagokion Ihardutze-Sailak noiznahi egin ahal izango du Merkataritza eta Turismo-Sailk eskatuta eta honek, bidezko denean, behar bezalako aukerak ez daudenetan baimena ukatu edo kendu egin ahal izango du. 55garren Atala.-Baserritarrak onartze-eskubidea izango du, bizikidetasun eta zilegitasun-arauak bete ez edo ogasunetan edo antolapideetan kalte egin dezaketenak bere kabuz egotzi ditzakela, hala behar izanez gero agintaritzaren ordezkarien laguntzarekin. Nolanahi ere bere guraso, kuradore, irakasle edo berak egin ditzanen erantzukizuna bere gain har dezaten gara-adinekoek lagun dituela joan ez dedin 16 urtetik beherakorik ez da onartuko. BIGARREN ATALBURUA.-BERENEZKO LURBAZTERRAK 56garren Atala: Berarizko leku, toki-itxura, zuhaitz-ugaritasun edo beste edozein bereizitasun dela eta zernolako nabariak dituzten lurren jabe izan eta hoietzaz Turismoaren aldetik baliatzea nahi dezatenek, hori berarizko lurbazter denaren adierazpena eskatu ahal izango diote Merkataritza eta Turismo-Sailari gero, eta ondoren zehazten diren baldintzapean, ekurategitarako baimena lortzeko bide: a) Dekreto hau dagokion lurral ezingo ditu bost hektarea baino gutxiago izan. b) Jarri daitezen oihal-txabola edo bizileku-orgek ezingo dute hektarea bakoitzeko hogeita bost baino gehiago izan hoien artean, gutxienez, hogeita bost metroko tartea dagoela. 57garren Atala.-Lurjabeak edo lurra darabilenak honako agiripaper hauek bidali beharko ditu eske-idatziarekin batean: 1. 1:5000 neurri-heineko tokiaren launirudia, hurbileneko bideak hartan ageri direla. 2. Funtsaren haundizkako launirudia, dagoeneko egon edo ohartemanda dauden kokatze-leku eta zerbitzuak zehaztuz. 3. Herri-baliapidetarako mendiak badira, Nekazaritza-Sailaren aldezaurreko eta behartze-indarrezko erizpena. 4. Bezero ekuratzezaleentzat ohartemanda dauden zerbitzu-antolapideekiko argipide-txostena; honako zerbitzu hauek egongo dira, gutxienez, hektarea bakoitzeko: 1) Edate-urezko hiru sorburu eta ur berrizko ikuztegi, tokian-tokian banatuta. 2) Zakarrak uzteko hiru toki, hoiek egunoro biltzen eta kentzen direla. 3) Hiru komun berezi, hoien zernolakoa eta zikinekiko erabiltze-modua zehaztea noraezeko dela. 58garren Atala: Antolapidetza-egitasmoak landareekiko eta ingurugiroarekiko begiruneari arreta berezia egingo dio. Eraikintzak behar-beharrezko izan daitezenak baino ez dira izango, eta tokiari egokitutakoak. 59garren Atala.-Alderdi hoietan jasoko diren ordainak Dekreto honen 53garren Atalean esandakoak bezalakoak izango dira. 60garren Atala.-Berarizko lurbazterraren tokiari buruzkoan Dekreto honen 5garren Atalak agintzen duena erabilgarri izango da eta, halaber, berarizko lurbazterraren adierazpena lortzeko egin dedin zehaztapidetzaren arduralaritza-bide eta erabakiari buruzkoetan eta ondorengo eratze eta irekitze-baimenei buruzkoetan 15garren Atalak eta ondorengoek agintzen dutena izango da arau. 61garren Atala: Lurbazter hoietan, ekurategitarako erabili daitezeno, gutxienez arduradun bat egongo da, etengabe, aurreko ataletan jarritako baldintzak batetzen direnaren jabe egin eta araupidetza honetako 49garren Ataleko a), b), c) eta d) zatietan jarritako zaingo-eginkizunak bere gain dituela. 52garren Atalean zehaztutako eginkizunak ere bete beharko dira.V IDAZPURUA EKURATEGIEN SUZTAKETA, ZAINGOA ETA IKERLARITZA 62garren Atala: Merkataritza eta Turismo-Saileko agintari eta herrilanariak, Dekreto honetan agindutakoak eta ezartze eta irekitze-baimenei darizkien xehapenak eta egitekoak etengabe bete daitezenaz arduratuko dira. Saileko lanariek, noiznahi, egingarri deritzen ezein ikerketa egin ahal izango dute, gero dagokion Agiria eginaz. 63garren Atala.-Ekurategiak, turismoko nahiz berarizko, Merkataritza eta Turismo-Sailaren berarizko zabalkundearen gai izango dira, horretarako egoki izan daitezen bideetatik hoien ezagutza, berezitasunak eta baliatze-moduak ezagutarazteko bide. 64garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak, horretarako behar daitezen osatze-bidezko arauez baliatuz, ekurategiak suztatzezko, eraberritzezko eta hobetzezko turismo-politika bat egiteratuko du. 65garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Sailak aipamen edo goralpen bereziak egin ahal izango dizkie turismo-ekurategien ustiaketan diharduten enpresei, antolapideen eta zerbitzuen ontasuna eta maila direla eta sari hori merezi dezatenean. Enpresa hoiek, egin zaizkien bikaintasun-aitorpenak erakutsi ditzaten agiriak edo ikurrak agirian ezarri ahal izango , dituzte. Eman ez zaizkien izen edo agiriez jabetu daitezen enpresak arduralaritza-hauspen baten errundun izango dira dagozkien zigorpideetarako. VI IDAZPURUA ARDURALARITZA-HAUPENAK, ARDURALARITZA-BIDEAK ETA ZIGORPIDEAK 66garren Atala.-Araupidetza honetan agindutakoekiko hauspenek dagokien arduralaritza-erantzukizuna ekarriko dute, eta hauspenaren larriari dagokion mailako zigorra jarrita egiteratuko da. 67garren Atala.-Ekurategiko baimendunak, beti, araupide hauen ondorioz bere agintepekoei ezarri dakizkien zigorren diruzko ondorioen erantzukizuna izango du. 68garren Atala.-Hutsak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Dekreto honetan jarritako arduralaritza-araupideak ez betetzea huts arintzat joko da. Ekurategiek izan behar dituzten azpiegitura eta zerbitzuei dagozkien hutsak, edo huts arin bat birregitea, hauspen larritzat joko dira. Asmo txarez edo axolagabekeriaz sortu eta ekurategiko bezeron edo biztanlegoaren osasunbideei edo sasoaltasunari eta herriosasunari kalte egin edo kaltea ekarri diezaieketenak, izadiorekari edo ingurugiroari kalte haundia ekarri diezaietenak, eta huts larri bat birregitea oso haupen larritzat joko dira. 69garren Atala.-Huts arinentzako zigor-zerrenda honako hau izango da: a) Ohartarazpena. b) Mila pesetatik berrogeita hamar mila pesetarainoko isuna. 70garren Atala: Huts larriak 50.000 pesetatik 200.000 pesetarainoko isunez zigortuko dira. 71garren Atala: Honako hauek izango dira oso huts larrientzako zigorrak: a) 200.000 pesetatik 500.000 pesetarainoko isuna; b) Enpresaren iharduna aldibaterako geldiaraztea; c) Enpresa behin-betiko geldiarazi edo ekurategia ixtea. 72garren Atala.-Hauspen-maila bakoitzari dagozkion zigorpideak Arduralaritzak bere kabuz neurtuko ditu, hauspenaren nolakoari eta zertzeladei begiratuz eta, hala egokituz gero, bai turismoaren zuduentzat eta ekintzapide horren izen onarentzat bai herri-osasunarentzat sortu daitezkeen arriskuak kontutan izanaz. 73garren Atala.-Aldibaterako geldiarazteko edo lana uztezko zigorrek, bere aldetik, norbanakoen lana sei hilabeterako debekatzea eta lanbidea behin-betiko utzi beharra edo agiria edo baimena baliogabetzea ekarri ahal izango dute, hurrenez hurremeta gerta daitezen zernolakoei begira. 74garren Atala.-Esandako zigor hoietzaz gainera, baimena emandako prezioak baino gehiago kentzeak, nolanahi ere, bidegabekeriaz eskuratutako diruak berehala Merkataritza eta Turismo-Sailari eman beharra ekarriko du, horrek kaltedunei eskuratu diezaizkien. 75garren Atala.-Sailaren Agindu eta Erabakiekiko menik ezak huts larriaren mailako arduralaritza-erantzukizuna ekarriko du. Ekurategia ixteko edo hertsitzeko aginduekiko menik eza horretarako gai diren Epaitegiei jakinaraziko zaie, zigor-legeen arauz dagokion erantzukizunaren aldetikako ondorioetarako. 76garren Atala: Zigor-zehaztapidetzei Arduralaritza-Bideekiko Legearen IV Idazpuruko II Atalburuak dionez eginaraziko zaizkie bere bideak. 77garren Atala.-Agintaritza-eremu eta goradeiei dagozkienetarako Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo-Sailaren 1980garreneko Urriaren 23ko Aginduak diona egingo da. ALDlBATERAKO ERABAKIAK 1. Dekreto hau indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan, orain egon dauden turismo-ekurategi guztiek bere antolapidetzak maila bakoitzarentzako ezartzen diren betebeharrei egokitu beharko dizkiete. Epe hori igaro ondoren dagokion baimenaren menpe geldituko dira, dagokien maila-sailkaketa egin dakien. Bitartean, ordurarte izan dezan mailan sailkatuta iraungo du. 2. Aurreko aginduak dion birsailkaketa-eskearekin batean, jarri-asmo duten prezio-zerrenda aurkeztu beharko dute. 3. Dekreto honek ez ditu Gazte-Elkarteek edo Gazteri-Zerbitzuek eratu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura-Sailak behar bezala errolderatutako kultura eta hezkuntzarako Haur eta Gazte-Ekurategi edo Oporlekuak hartzen; hoientzat, Kultura eta Merkataritza eta Turismo-Sailek berarizko araupideak jarriko dituzte. AZKEN ERABAKlAK 1. Lur-eremuz araupidetza honek Euskal Herri oso hartuko du, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Autonomia-Estatutoko 20garren Atalaren 6garren zatiak agintzen duenaren arauera. 2. Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea bukatu dedineko egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Epailak hamasei. LEHENDAKARIA MERKATARITZA ETA TURISMO-SAILBURUA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Partzialki indargabetutakoa: 128/1996 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, landa-inguruneko turismoostatuak arautzeko dena.