Euskadi.eus
  • Martxoaren 18ko 70/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Unibertsitatearen Araudia onartuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 18ko 70/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Unibertsitatearen Araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 655
  • Xedapen-zk.: 70
  • Xedapen-data: 1985/03/18
  • Argitaratze-data: 1985/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Sailak; Ekonomia

Testu legala

1983.eko Abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako Oinarrizko Legeak hauxe dio bere 12.1 Atalean: Unibertsitateek bere Araudiak gertatuko dituztela eta, aiparuriko Legeak agintzen duenari atxikitzen bazaizkio, dagokion Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Batzordeak onartuko dituela. Unibertsitate-Batzarrak gertatutako.eta 1985.eko Urtarrilaren 31an onartutako Araudi Orokorra Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu duenez eta, Jaurlaritza-Batzorde honek, Hezkuntza, Unibertsitrate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz, 1985.eko Martxoaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau. ERABAKI DU: Lehenengo Atala.- Dekreto honen Eraskin bakar gisa ematen den Euskal Herriko Unibertsitatearen Araudia onartzen da. Bigarren Atala.- 1.- Onarpen hori, Eusko Jaurlaritzak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko Abuztuaren 25eko 11/1983 Oinarrizko Legearen aurka sartutako konstituziotasunik ezezko goradeian agertu dituen erizpideen kaltetan gabe ulertuko da. 2.- Eusko Legebiltzarrak, Oinarrizko Lege horren 14.3 Atalean ohartematen denez, geroko basten, onartu dezan Legearen arauera ulertuko da Araudiaren 57garren Atala. Gasteizen, 1985.eko Martxoak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JOSE CHURRUCA ARELLANO. UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ESTATUTUAK 1 TITULUA. UNIBERTSITATEAREN IZAERA ETA HELBURUEZ 1. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Zuzenbide Publikopeko erakundea da, lege mailako nortasun eta ahalmenaz hornitua, bere ondare bereziaren jabe izanez. Bere konpetentzi barrutian, Euskal Herriko Autonomi Elkartean goi mailako Hezkuntzaren zerbitzu publikoa eskaintzen du, horretarako, irakastea, ikaspenak eta ikerkuntza erabiliz, Euskal gizarteari, bere historia eta bere aldaketa sozio-ekonomiko, politiko eta kulturazkoen arauera darizkion premiak asetzen ahaleginduz, bertan kultura eta zientzia unibertsalaren jakintza zabalduz, euskal kultura eta hizkuntza bultzatzen dituelarik. 2. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Campusez osatua da. Bere izenarekin bat etorriz, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Nafarroan kokaturiko ikastegiekiko harremanetan ardura berezia izango du, eta behar diren ahaleginak egingo, halaber, lau euskal herrialdeek unibertsitate-barruti bakarra izan dezaten lortzeko. Bere iharduerak aurrera eramateko, batasunaren oinarria hartzen du gidaritzat, herrialde mailako deserdirapenaz, betekizunei doakienez deskontzentraturik eratua izanez. 3. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ondoko helburuak ditu: a) Zientzi, kultur eta arte arloko jakintzak sortu, kritikatu, eman eta zabaltzea, beroriek gizarte-aribidean dituzten ondorioen analisia eginez. b) Gizarte-ingurugiroaren eskariei erantzunez, goi mailako hezkuntzan profesionariak hezi eta gertatzea. Profesionarien etengabeko hezkuntza ematea, bai eta goi mailako irakaskuntza eska dezaketen gizarteko beste taldeena ere. c) Kultur hedapen eta zabalkunde-lanak bultzatzea, honela gizartea aurrerago eta gorago eramateko, bizitza politiko, kulturazko eta sozialean partaidetasun hobea ekar dezaketen baldintzak sortzera lagunduz. d) Gizarte eta ekonomiaren aurrerabideari laguntza ematea, horretarako, alde batetik ikerkuntza, eta bestetik, profesional giroko taldeekiko elkarlana erabiliz. 4. .Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bere betekizunak autonomi erregimenaz burutuko ditu, honako Estatutu hauen arauera eta Legearen barruan. Autonomia horren agerpenak dira, hain zuzen, Estatutuok eta berauen garapen-arauak, unibertsitate-gobernua, eta irakastearen, ikaspenen eta ikerkuntzaren eraketa, finantza-administrazioen gestioaz batera. 5. Artikulua 1. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bere iharduera eta autonomiaren oinarria akademi askatasunean ezartzen du, ondokoetan bermatua: a) Katedra-askatasuna, bai irakaskuntz edukinetan eta bai metodologian ere adierazteko eskubidea segurtatzen duena. b) Ikertzeko askatasuna, ikerkuntzaren metodologi oinarriak eta ikergaiak askatasunez erabakitzea segurtatzen duena. c) Ikasteko askatasuna, indarrean dagoen legislazioak erabaki ditzakeen baldintzekin, irakasgaiak askatasunez aukeratzea segurtatzen duena. 2. Era berean, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bere konpetentzien barrutian, Konstituziotiko eskubideez baliatzea bermatzen du. 3. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak zientziaren kritika-izpiritua du argibide, eta ideologi aniztasunaren errespetua adierazten du garbiro 6. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernua, Unibertsital Elkartearen sektoreen eta gizarte-interesen partaidetasun eta ordezkotasunaren oinarriekin bat eratzen da. Bai gobernu-organoez eta bai bertako osakide guztien eginbeharren betetzeaz kontrol egokia jarriko da. 7. Artikulua Bere xedeak ongienik betetzeko, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bere iharduerak beste Unibertsitateekin bilbatuko ditu, eta kultur eta gizarte mailako ikertegi eta erakundeekin ere harremanak izango. Era bereziz, Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Euskal Herriko unibertsitate-irakaskunezarako gainerako ikastegi publikoekin, eta bestelako kultur erakundeekin ere, lankidetasun-harremanak ezarriko ditu, guztiok, pixkanaka, Euskal Herriaren zerbitzurako batasun handi batetan bilbatuz joan daitezen. 8. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, era berean, aparteko ardura eskainiko die euskal kulturari eta, beronen barruan, euskarari, zientzi eta teknika-ikuspegietan bereziki, eta, bera irakaskuntz, ikertze, administrazio eta zerbitzu-eginkizunetan pixkanaka sartuz joan dadin, horretarako aribide-oinarriak ezartzen ahaleginduko da, hori guztiori eginetaratzeko behar diren neurriak hartuz eta bitartekoak jarriz. 9. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea zain egongo da, bere unibertsitate-helburu eta zereginak edonolako erakunde sozial, politiko, ekonomiko, erlijioso edo ideologikoren erabakiez landa eta berorien borondatepetik at geldi daitezen. 10. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen armarria Jakituriaren Zuhaitzaren alegoriazko irudia da, goialdean "Eman da zabal zazu" lemarekin, behealdean, ezkerrean, "Universidad del Pais Vasco", eta eskuinaldean "Euskal Herriko Unibertsitatea" idatziak izanik.II TITULUA. UNIBERTSITATEAREN EGITURAZ I KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 11. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, bere xede berezien arauera, honela egituratzen da: a) Sail eta Institututan, irakaste eta ikerkuntz helburuetarako. b) Fakultate, Goi Eskola Tekniko eta Unibertsitate-Eskolatan, ikastegi izenaz adieraziak, irakaskuntza ordenatu eta antolatzeko, akademi koordinaketa eta ekonomi gestioa planifikatu eta beteraziz, unibertsitate-tituluak lortu ahal izateko xedeaz. c) Zerbitzu Orokorretan eta unibertsitate-izaera onartzen zaien gainerako Guneetan ere bai. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen osagarri izango dira, halaber, Estatutu hauen aplikazioaz sor litezkeen bestelako gune eta ikastegiak ere. 12. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea I Eranskinean aipatzen diren ikastegiez osatua da. Eranskin horren aldaketak ez lekarkieke Estatutu hauei erreformarik.II KAPITULUA SAILEZ 13. Artikulua Sailak, zein bere jakintz arloan, oinarrizko organoak dira, Fakultate, Goi Eskola Tekniko, Unibertsitate-Eskola bat edo batzutan, edo eta, bere kasuan, Unibertsitatean sar edo sort daitezkeen beste ikastegietan, berei dagozkien ikerketak eta irakaskuntza antolatu eta garatzeko ardura dutenak. Sailak zientzi, teknika edo arte mailako jakintz arlotan eratuko dira, bai Dekretuz ezarririkoen arauera eta bai, Gobernu-Batzarrearen proposamenez, Unibertsitateen Kontseiluak ontzat emandakoen arauez ere. 14. Artikulua 1. Sailak sortu, aldatu eta kentzeko akordioa hartzea Gobernu-Batzarreari dagokio. 2. Sailak sortu, aldatu eta kentzeko ekimena, horregatik arazoan ukituak entzun ondoren, Gobernu-Batzarreari, Unibertsitate-Ikastegiei, horretan ukituriko Sailari edo Sailei, eta irakasle-talde bati dagokie. Eskariarekin batera Memoria bat jarriko da, beronek, gutxienez, ondokook edukiz: bertan ukituriko jakintz arloaren edo arloen izeneztapena, pertsonal irakasle edo ikertzailea, ekonomi eta material-baliabideak, holakorik egotekotan, Sail-atalen erakuntza, ikerkuntz lerroak, ekonomi hornidurarako aurrikuspenak eta barne-aribiderako arautegia. Gobernu-Batzarreak, horretan ukiturik dauden Sail eta Ikastegiei informe bana eskatuko die, eta Gerentziari beste bat, ekonomi eta administrazio-arazoez. 15. Arlikulua Indarrean dagoen legislazioaren barruan, Gobernu-Batzarreak Sail bat eratzeko gutxienez behar den irakasle-kopurua finkatuko du, bai eta jakintz arlo berriak sortu behar izatekotan, beraren izeneztapena ere. 16. Artikulua Sailkideak ondokoak dira: a) Pertsonal irakasle eta ikertzailea, Saila osatzen duten arloei dagozkien berezitasunetakoak direnean. b) Beste arloetako pertsonal irakasle eta ikertzailea, diziplinartekotasun edo zientzi berezitasunaren erizpideen arauera, Saila eratzeko elkartuz gero. c) Denbora zati baterako, Sailari loturiko pertsonal irakasle eta ikertzailea. d) Bertako bekadunak. e) Bertako administrazio-Zerbitzuetako pertsonala. f) Hirugarren zikloko ikasleak, arautegiz lotuak. g) Lehen eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak. 17. Artikulua Pertsonal irakasle eta ikertzailea, nahitaez, Sailen batetan sartua edo lotua egongo da. Gobernu-Batzarreak Irakasleek Sailekin izan beharreko lotura arautuko du eta, Sail baten eskariz eta etorburukoak entzunik, zientzi lanak betetzeko, irakasleak denbora zati baterako lotzeko baimena emango. Lotura horrek akademi urte bi iraungo du, beste bitarako ere luzagarri izanik. Loturiko irakasleak etorburuko jakintz arlopekoa izaten segituko du. 18. Artikulua Unibertsitate-Sailak, betekizun- eta ekonomi autonomiarik ez duten artean, Sailaren Kontseiluak berak, bere Arautegiaz bat etorriz, proposa dezakeen Ikastegiarekin lotuko dira. 19. Artikulua Geografi edo zientzi eta irakaskuntz berezitasunaren arrazoiak direla eta, Sailak Ataletan zatibanatu ahal izango dira. Sailaren barne-arautegiak Sailen Atalen osaera eta konpetentziak arautuko ditu, bai eta beraiek sortu, aldatu eta kentzeko ihardupidea ere, horretarako, nolanahi ere den, Gobernu-Batzarrearen onarpena beharrezkoa izanez. 20. Artikulua Sailak ondoko betekizunok ditu: a) Irakaskuntza antolatu eta programatzea, beraren konpetentziapeko jakintz arloari edo arloei dagozkien ikasketak garatuz. b) Beraren konpetentziapeko jakintz arloko edo arloetako Doktorego-ikastaldiak antolatu eta garatzea, eta doktorego-tesien prestakuntza koordinatzea ere bai. c) Beraren konpetentziapeko jakintz arloei dagokien ikerkuntza antolatu eta garatzea. d) Zientzi, teknika edo arte mailako iharduerei eragin eta bultz egitea, bai eta unibertsitate-hedakuntzazko eta berezitasunerako ikastaroak aurrera eramatea ere. e) Bere osakideen zientzi eta pedagogi berriztapena laguntzea. f) Aurrekontua gestionatu, bitarteko materialak administratu, eta irakats-ikerkuntzen plana betetzea erraz dezaketen bitarteko pertsonalak ere zuzentzea. g) Unibertsitatearen Estatutuek bereziki eslei diezazkieketen gainerako betekizun eta egitekoak, eta halaber lehen artikuluan aipaturikoa bide gisa kunplitzera lihoazkeen bestelako eginkizunak ere. 21. Artikulua 1. Sailek, urtero, zeinek bere irakaskuntz plana prestatuko dute, eta hiru urterik behin gutxienez, beren ikerkuntz plana eta bera betetzeko aurrekontu-aurrikuspenak ere bai, herauek, Ikastegi ukituak edo ukituek informatuak izan ondoren, Gobernu-Batzarreak onar ditzan. 2. Akademi Ikasturtea amaitzean, SaiIek Memoria bana aurkeztu beharko dute, bertan irakasts eta ikerkuntz planak nola hete diren xeheki azalduz, bai eta, Ieudekeenean, anitzurtetako planaren aldaketak, eta pertsonal irakasle eta ikertzaiIearen argitarapen eta iharduerak ere jarriz.III KAPITULUA. UNIBERTSITATE-INSTITUTUEZ 22. Artikulua 1. Unibertsitate-Institutuak, funtsean, zientzi edo teknika-ikerkuntza edo sormen-artegintzan aritzeko bilguneak dira, hezkuntza berezituaz edo doktorego-ikastaroez irakastaldiak egin edo beren konpetentzien barrutiko aholkularitza teknikoa eman ahal izango dutelarik. 2. Unibertsitate-Institutuak honelakoak izan daitezke: a) Unibertsitatearenak berarenak. b) Loturikoak, hau da, Unibertsitatearekiko lankidetasun-erak finkatuz, halako komenioa ezarririk duten beste antolakunde pribatu edo publikoen pean direnak. c) Elkarrartuak, beste antolakunde publiko edo pribatuen lankidetzaz sortuak alegia, horretarako, komenio bat ezarrik, hor erakunde lankide bien peko menekotasuna eta Barne-Erregimenaren Arautegia jarriko direlarik. d) Unibertsitateartekoak, hots, beste Unibertsitate batzurekiko akordioez eta amankomuneko iharduerak egiteko sortzen direnak. 23. Artikulua 1. Institutuak sortzeari buruzko akordioak hartzea edo beraiek ihardunean jartzeko izandako komenio eta akordioen berrespena, Unibertsitatearen Gizarte-Kontseiluaren proposamenaz eta Gobernu-Batzarrearen akordioaren ondoren, Euskal Herriko Autonomi Elkarteari dagokio, aurretik Unibertsitateen Kontseiluaren informea izanez. 2. Institutuak kentzea, horretan ukituriko Institutua entzunda, Unibertsitatearen Gizarte-Kontseiluaren eskariz eta Gobernu-Batzarrearen akordioaz, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak erabakiko du, aurretik Unibertsitateen Kontseiluaren informea izanik. Proposamenak berekin Memoria bat izango du, harturiko akordioaren zergatiak azalduko dituena. 24. Artikulua 1. Unibertsitatearen beraren Institutu bat sortzeak Unibertsitatearen irakats eta ikerkuntz ihardueren programaketari egokiturik joan beharko du. Oinarriz Unibertsitate-Institutuek ez dute Sail baten jakintz arloa bera izango, ez eta Ikastegi baten iharduerak ere estaliko. 2. Gobernu-Batzarreak, arautegiz, Unibertsitate-Institutuetan sarturiko pertsonal irakasle eta ikertzailearen erregimena ebatziko du. 25. Artikulua 1. Gizarte-Kontseiluak, Sail edo Ikastegi-Batzarre baten eskariz, Autonomi Elkarteari Unibertsitate-Institutuak sortzea proposatuko dio, aurretik Gobernu-Batzarreak aldeko informea emanez. 2. Sortzeko proposamenak Memoria azalgarria izango du lagun, horretan ondokoak zehaztuz: a) Helburuak, beraren zientzi premia eta gizarte mailako garrantzia. b) Ikerkuntz programa. c) Berarekin lorturiko pertsonal irakasle eta urgazlea eta etorkizuneko kideak hautatzeko erak. d) Dituen material-baliabideak. e) Ekonomi eta finantz aurrikuspenak. f) Beraren hezkuntz iharduerak eta ikasketa berezituak, guztiok jakintz arlo batekin edo gehiagorekin duketen zerikusiaz batera. g) Barne-arautegia, bere erakuntza eta beraren pertsonalaren erregimen juridikoa arautuko dituena. 3. Unibertsitate-Institutuek Gobernu-Batzarreari urtero beren ihardueren Memoria aurkeztuko diote, berorrek ontzat eman dezan. 26. Artikulua 1. Unibertsitate-Institutuaren kideak Unibertsitateko Irakasleak dira bai eta, Barne-Arautegiaren bidetik, bertara sarturiko ikertzaileak ere. 2. Lan zehaztuak egiteko, denbora zati baterako, ikertzaile eta lankideak kontratatu ahal izango dira. 27. Artikulua Unibertsitate-Institutu elkarrartuak, loturikoak eta unibertsitateartekoak eratzeko komenioak sinatzeko akordioa Gobernu-Batzarreak hartuko du, lehenago aipaturiko ihardupideaz. Esandako Institutuen sortzea 23. artikuluan aurrikusiarekin bat egingo da. 28. Artikulua 1. Unibertsitatearen Hezkuntz Zientzien Institutua diziplinarteko Unibertsitate-Institutua da, Unibertsitatearen beraren eta hezkuntz sistema osoaren zerbitzutan dagoena. 2. Beraren betekizunak, indarrean dauden arauek aipatzen dituztenak dira eta, nolanahi ere, Hezkuntz arloko ikerkuntza, araketa, gertakuntza eta laguntasuna ematekoak diren guztiak. 3. Beraren aribidea Estatutu hauen bidez arteztuko da, bai eta Gobernu-Batzarreak onarturiko arautegiaz ere. IV KAPITULUA. IKASTEGIEZ 29. Artikulua Fakultateak, Goi Eskola Teknikoak eta Unibertsitate-Eskolak, izan, Ikastegiak dira, akademi tituluak lortzera daramaten unibertsitate-ikasketen antolaketa eta administrazio-gestioaren ardura dutenak. 30. Artikulua Unibertsitate-Ikastegiak sortu edo kentzea Autonomi Elkarteari dagokio, aurretik Unibertsitateen Kontseiluaren informea izanik. Proposamenak, Unibertsitatearen edo Gizartearengandik jalgiak, ikastegia sortu edo kentzeko zergatiak azalduko dituen Memorian behar bezala justifikaturik, Gobernu-Batzarreak eta Gizarte-Kontseiluak ontzat eman beharko dituzte. 31. Artikulua Fakultateek, Goi Eskola Teknikoek eta Unibertsitate-Eskolek ondoko betekizunak dituzte: a) Ikasketa-planen arauera, akademi tituluak lortzera daraman irakaskuntza antolatzea, bai eta Ikastegiaren bestelako diploma berezietarakoa ere. b) Ikasketa-planen proposamena egitea, beroriek ontzat eman edo alda daitezen. c) Hezkuntza berezitua antolatu eta, horretarako, loturiko Ikastegi eta Unibertsitate-Institutuen irakaskuntz iharduerak koordinatzea. d) Aurrekontua gestionatu, bitarteko materialak administratu, eta, irakaskuntz ariketarako beharrezkoak diren bitarteko pertsonalak zuzentzea. e) Estatutuotan aurrikusten diren bestelako betekizunak ere bai. Fakultateek eta Goi Eskola Teknikoek, gainera, berezko betekizun izango dute bigarren eta hirugarren zikloko ikasketen antolakuntza. 32. Artikulua Ikastegi-Batzarreak eratu eta Gobernu-Batzarreak onarturiko Arautegiak, Ikastegien aribidea arteztuko du, Estatutu hauei egokitua izanez gero. 33. Artikulua Akademi titulazioan ageri den ikaskuntza berezia ematen dutenean, Ikastegi-Atalak sortu ahal izango dira. 34. Artikulua Gobernu-Batzarreak, ikastegiek, eta, bere kasuan, Sailek ere, horrela proposa dezatenean, komenioz eta ikasketen izaera nolakoa den kontutan harturik, irakaskuntza, zatiz, beste erakundeetan azaltzeko baimena eman dezake. 35. Artikulua Kide diren Fakultate edo Goi Eskola Teknikoek eta Unibertsitate-Eskolek, bai irakaskuntzan eta bai ikerkuntzan ere, beren iharduerak koordinatuko dituzte irakaskuntz eta ikerkuntz programen bitartez, honela elkarren arteko lankidetasuna errazteko. 36. Artikulua Unibertsitate-Ikastetxeak lehen zikloko Unibertsitate-irakaskuntzaren eraketa eta administrazio-gestioaren ardura duten ikastegiak dira, bera, dagozkion Fakultate eta Goi Eskola Teknikoen ikasketa-planen arauera eta beroriekin koordinaturik eramanez. 37. Artikulua Unibertsitate-Ikastetxeetako irakaskuntzak, beren pertsonal irakaslea sarturik dagoen Unibertsitate-Sailen jarraibideei segituko die, Estatutu hauetan ezarririk dagoen erregimenaren aplikazioari horregatik kalte egiteke. 38. Artikulua Loturiko Ikastetxeak sortu, aldatu edo kentzeko proposamena Gizarte-Kontseiluak akordioz egingo du, aurretik Gobernu-Batzarrea entzunik. 39. Artikulua Edozein erakunde publikok edo pribatuk bultza dezake Unibertsitate-Eskola edo Ikastetxeak sortzea. Berauek onartu eta Unibertsitateari lotzeko, ordea, beharrezkoa izango da Gobernu-Batzarrearen eta Gizarte-Kontseiluaren onespena eta dagokien komenioa sinatzea, horretan ukituriko Campuseko Batzarrea aurretik entzunda. Loturiko Unibertsitate-Eskola eta Ikastetxeak, lege-arautegiaz, Estatutu hauez eta indarrean dauden komenioez zuzenduko dira. Gobernu-Batzarreak Unibertsitatearen eta berari loturiko unibertsitate-Eskola eta Ikastetxeen arteko komenio arautzailea onartuko du. Bertan ondokoak jarriko dira: iraupena, elkarrenganako eskubide eta eginbeharrak, emateko diren ikasketak, ikasleen kopurua, uenia docendi-aren emateko erregimena, eta Unibertsitatearen Sail eta ikastegiekiko lankidetza eta koordinaketa egiteko erak. Gobernu-Batzarreari dagokio, hori eskatzen duten Unibertsitate-Eskola eta Ikastetxeen lotura-formulak erabakitzea. 40. Artikulua Unibertsitateak berari loturiko Unibertsitate-Eskola eta ikastetxeen aribidea begiratuko du, eta beren ihardueren argibideak eskatuko. 41. Artikulua Loturiko Unibertsitate--Eskola eta ikastetxeak sartzeko formulak erabakitzea Gizarte-Kontseiluari dagokio, aurretik Gobernu-Batzarrea entzunik.III TITULUA. UNIBERTSITATEAREN GOBERNUAZ I KAPITULUA. OROREKIKO XEDAPENAK 42. Artikulua Unibertsitatearen gobernu eta administrazioa, erabakitzeko eta beterazteko organo bildu eta pertsonanabakarrekoen bidez bilbatzen dira, organo horiek bai Unibertsitate osorako orokorrak, eta bai bera osatzen duten gune organiko bakoitzaren banako eta bereziak izan daitezkeelarik. 43. Artikulua Unibertsitatearen gobernu-erregimenak ondoko oinarriak ditu eustazpian: a) Unibertsital Elkartearen eta, bere kasuan, Gizartearen sektore guztiek organo bilduetan beren ordezkaritza izatea. b) Organo orokorrek guneetakoen gaineko nagusigoa izatea, bai eta bilduek pertsonabakarrekoen gainetikoa ere, horregatik Legean eta Estatutuotan ezarritako konpetentzi mugaketaganako errespetuari kalterik egiteke. 44. Artikulua 1. Gohernu-organo bilduak ondokoak dira: Gizarte-Kontseilua Unibertsitatearen Klaustroa Gobernu-Batzarrea Campusetako Batzarreak Fakultate- edo Eskola-Batzarreak Sail-Kontseiluak Unibertsitate-Institutuen Kontseiluak 2. Pertsonabakarreko organoak ondokoak dira: Errektorea Errektorordeak Idazkari Orokorra Gerentea Gerentordeak Fakultateen Dekanoak eta G.E.T.en Zuzendariak Fakultateen Dekanordeak eta G.E.T.en Zuzendariordeak Unibertsitate-Eskolen eta Ikastetxeen Zuzendariak Unibertsitate-Eskolen eta Ikastetxeen Zuzendariordeak Ikastegien Idazkariak Sailen Zuzendariak Unibertsitate-Institutuen Zuzendariak Irakasteko ez diren Xedebakarreko Guneen Zuzendariak 45. Artikulua Pertsonabakarreko gobernu-organoen karguak betetzeko, denbora osorako arduraldia behar da, horregatik Legean aipatzen diren salbuespenei kalterik egiteke. Pertsona berberak ezingo du inola ere bete kargu bat baino gehiago. 46. Artikulua Errektorearen erabakiek, Klaustro Orokorraren, Gobernu-Batzarrearen eta Gizarte-Kontzeiluaren akordioek administrazio-bidea agortzen dute, eta horien guztion aurka egiteko, zuzenki jurisdikzio kontentzioso-administratibora jo beharko da. Pertsonabakarreko beste organoen erabakiak eta gainerako organo bilduen akordioen aurka, aldiz, altxada-bidez Errektorearengana jo daiteke, berrikusteko, Estatutuotan xedaturikoari, horregatik, kalterik egiteke. II KAPITULUA. GOBERNU-ORGANO BILDUETARAKO ORDEZKARIEN HAUTAKETAZ 47. Artikulua Unibertsital Elkartearen sektore ezberdinen ordezkarien hautaketa, bai Klaustro Orokorrerako eta bai Sail eta Unibertsitate-Institutuen Kontseiluetarako, Fakultate, Goi Eskola Tekniko, Unibertsitate-Eskola eta Ikastetxeen Batzarreetarako ere, sufragio unibertsal, eskujabe, berdin, zuzen eta sekretuaz egingo da. Sektore bakoitzaren ordezkariak bertakoek bertako kideen artean hautatuko dituzte. Hautesle eta hautagarriak hauteskunde-zentsuan izena emanda jarririkoak dira. Hauteskunde-deialdiak aipaturiko zentsuaren itxiera-data zehaztuko du. 48. Artikulua Klaustrokide ordezkarien banaketa ikastegiei dagokien kopuru-proportzioaren eta arduraldi-erregimenen neurketaren arauera egingo da, horregatik gutxienezko zenbatekoak ezartzeari kalterik egiteke. Ikastegi bakoitzak, gutxienez, ikasleen ordezkari bana izango du. Gutxienezko hori ezarri ondoan, ikasleen ordezkarien gainerako kopurua Ikastegien artean banatuko da, berauetako bakoitzak duen ikasle-kopuru osoarekiko proportzio zuzenaz. 49. Artikulua Ordezkariak hautatzeko, hauteskunde-barruti bakoitzean Hauteskunde-batzorde bana eratuko da, hautesle-maila bakoitzaren ordezkari banaz osatua. 50. Artikulua 1. Hauteskunde-sistemak gutxiengoenganako errespetua bermatuko du. 2. Organo bilduetarako ordezkariak hautatzeko talde-kandidatura itxiak aurkeztuko dira. Botuen zenbaketa hondar handienaren proportzio-sistemaz egingo da. Gobernu-Batzarreak hauteskunde bakoitzaren arautegia onartuko du. 3. Organo bilduetan, ordezkarien hautaketa talde-kandidatura itxi eta ordenatuen bidez egingo da. Hautatuen izendapena hondar handienaren proportzio-sistemaz egingo da. 51. Artikulua Hautaturiko kandidatuez gainera, bakoitzak izandako botuen arauera, ordezkoak ere izendatuko dira, talde bakoitzeko hautatuek organo bilduen kidetza uztean, berorien lekua har dezaten. Hutsak gertatuz gero, huts hori gertatu izan den zerrendako ordezkoekin beteko d a. 52. Artikulua 1. Pertsonal irakasle eta ikertzailearen eta Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkariak ikasturte bitarako hautatuko dira. 2. Ikasleen ordezkariak urtebeterako aukeratuko dira. Ikasleen ordezkarien hautaketa, Unibertsitatearen edozein gobernu-organotarako, Abenduaren hamabosta baino lehen egin beharko da. 53. Artikulua 1. Beren karguagatik Gobernu-Batzarrera zuzenki heltzerik ez duten batzarkideak, dagokien taldeko klaustrokideek hautatuko dituzte. 2. Ikasle klaustrokideek beren artean Gobernu-Batzarrerako beren ordezkariak hautatuko dituzte, Campus bakoitzetik gutxienezko ordezkaritza bermatuz. 3. Ikastegi-Batzarreetako ikasle ordezkariek, dagokien Campuseko Batzarrerako, beren ordezkaria hautatuko dute. 54. Artikulua Ordezkari-izaera pertsonala da, eta besterenganaezina, ondokoengatik galduko delarik: a) Heriotze edo ezintasunagatik ezaz. b) Hautaketa edo izendapenaren ezabapenagatik. c) Agintaldia amaitzean. d) Dimisioagatik. e) Unibertsitatetik, ikastegitik edo aukeratu zuen taldetik at gelditzeagatik. Atzeraerabakiz kendu izateagatik, ordezkatzen den Ikastegi edo taldearen Arautegian balizko gertakari hau arauturik agertuz gero. 55. Artikulua 1. Klaustro Orokorrak bere osakideen hautaketa zuzendu behar duten arauak onartu eta aldatzeko ahalmena du. 2. Gobernu-Batzarreak Klaustrokideak hautatzeko beharrezkoak diren garabide-arauak ezarriko ditu, honetarako deialdia Errektoreak eginez. 3. Batzarre eta Kontseiluei dagokie, nork bere Arautegian bildurik dauzkan konpetentzien barrutian, ordezkarien hautaketei doazkien garabide-arauak ezartzea, deialdia Dekano-Zuzendariek egingo dutelarik.III KAPITULUA UNIBERTSITATEAREN ORGANO OROKORREZ I ATALA. Gizarte-Kontseiluaz 56. Artikulua Gizarte-Kontseilua Gizarteak Unibertsitatean esku-hartzeko duen organoa da. Beraren betekizunak Legeak eta Estatutuok esleitzen dizkiotenak dira. 57. Artikulua Gobernu-Batzarreak Gizarte-Kontseilukidetzat, Dekano-Zuzendarien ordezkari bi, Sail-Zuzendarien ordezkari bi, irakasleen ordezkari bi, ikasleen ordezkari bi eta AZParen ordezkari bat izendatuko ditu. ll ATALA. Unibertsitatearen Klaustroaz 58. Artikulua Unibertsitatearen Klaustroa Unibertsital Elkartea ordezkatzeko organo gorena da. Bere konpetentzien barrutiku erabakiek gainerako organo bildu eta pertsonabakarreko guztiak hartara lotzen dituzte. 59. Artikulua Unibertsitatearen Klaustroa ondokoek osatzen dute: Errektoreak, mahaiburu-gisa, idazkari Orokorrak, bertan Idazkari gisa arituz, Gerenteak, Errektorordeek eta hirurehun osakidek. Berauek proportzioaren arauera, honela banatzen dira: Irakasle Katedradunak eta Titularrak . . . . . . . . . . %48 Irakasle kontratatuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. %12 Ikasleak.................................... %28 Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonala . . . . . . . . %12 60. Artikulua Unibertsitatearen Klaustroak ondoko konpetentziak ditu: a) Unibertsitatearen Estatutuak prestatu eta onartzea, bai eta berorien aldaketak ere. b) Klaustrokideak izendatzeko hauteskunde-arauak eta barne-aribiderako Arautegia ontzat ematea. c) Errektorea hautatzeko arauak ontzat ematea. d) Errektorea hautatzea eta, zentsura-botua dela bide, atzeraerabakiz bera kentzea. e) Bere uste ona berretsi edo ukatzea, Errektoreak horri buruzko proposamenik eztabaidatzera lekarkeenean. f) Unibertsitatearen jokabidearen lerro nagusiak ontzat ematea. g) Estatutuak garatzeko bidean, Gobernu-Batzarreak egindako xedapenak urtero jakin eta berrestea, horregatik beroriek indarrean jartzeari kalterik egiteke. h) LRU/UEL.aren 43.2 Artikuluan aurrikusten den Batzorderako osakideak hautatzea. i) Beren karguagatik Gobernu-Batzarrera zuzenki heltzerik ez duten batzarkideak hautatzea. j) Aginduzkoa denean, ikastegiak sortzeko eskariak informatzea. k) Egoki deritzen Batzordeak sortzea, Klaustroak zehazta ditzakeen xede eta esleipenez hornituak. l) Behar den bezala, aurkez dakizkiokeen galderei buruz erabakitzea, berauek Errektoreak, Gobernu-Batzarreak, bere osakideen laurdenek edo eta Klaustroan ordezkaturiko talde baten gehiengo absolutuak proposa ditzaketelarik. m) Unibertsitateari edo beronen inguruari doazkion arazoez ekimenak proposatu eta bere eritzia azaltzea. n) Legeek eta Estatutuok eslei diezazkieketen gainerako guztiak. 61. Artikulua Akademi urtearen hasieran, Errektoreak Akademi ikasturteko bere gestioaren informea eta ihardueren programa aurkeztuko ditu, Unibertsitatearen Klaustroan eztabaidatuak izateko. 62. Artikulua Klaustroa biltzeko deialdia, Errektorearen, Gobernu-Batzarrearen edo Klaustrokideen %25en ekimenaz egingo da. 63. Artikulua Klaustroak bere Arautegia prestatuko du, bertan ekitaldien erregimena, deialdia eta eguneko aztergaiak prestatzeko era, ihardupide orokorra, zuzenketak eta mozioak aurkezteko modua eta akordioek balio izan dezaten bete beharreko baldintzak gisako arazoak arautuz.III ATALA. Gobernu-Batxarreaz 64. Artikulua Gobernu-Batzarrea Unibertsitatearen gobernurako ohizko organoa da. 65. Artikulua 1. Gobernu-Batzarrea ondokoez osatzen da: a) Errektorea, hiru Errektororde, Idazkari Orokorra eta Gerentea. b) Dekano-Zuzendarien hamabi ordezkari. c) Sailen Zuzendarien sei ordezkari. d) Unibertsitate-Institutuen ordezkari bat. e) Irakasleen hiru ordezkari. f)Ikasleen hiru ordezkari. g) AZParen hiru ordezkari. h) Euskararako Batzordeburua. i) Unibertsitatearen Bibliotekaren Zuzendaria. Informazioa izateko, Gobernu-Batzarrera beronen osakide ez diren Errektororde, Dekano eta Zuzendariak ere etorri ahal izango dira, bozaz baina boturik gabe. 2. Gobernu-Batzarreak ezingo du Ikastegi, Sail edo Xedebakarreko Gune bati buruzko akordiorik egin berori ordezkatzen duen Dekano edo Zuzendaria bertan zuzenki entzuterik ez dagoenean. 66. Artikulua Gobernu-Batzarrearen konpetentziak ondokoak dira: a) Errektoreari bere betekizunetan laguntzea eta Unibertsitatearen Estatutu-Arautegiak, eta Klaustroaren gainerako akordioak behar bezala bete daitezen ardura izatea. b) Estatutuotan gomendatzen zaizkien arautegi eta aplikarauak aztertu eta onartzea, beronen berri Klaustroari emanez. c) Akademi politikaren orientabide orokorrak aurrera eraman eta hortik ikerkuntz eta ikasketa-planei darizkien aplikarauak ontzat ematea, bai berezko ekimenaz prestatuak eta bai Unibertsitate-Ikastegi ezberdinek proposatuak ere. d) Gobernu-Batzarrearen izenean, Unibertsitatearen Gizarte-Kontseiluan eskuhartu behar duten batzarkideak aukeratzea. e) Sailak, eta berauek Fakultate edo Eskola zehaztuetan duten administrazio-lotura, sortu, aldatu edo kentzea. f) Unibertsitatearen jakintz arlo bereziak mugatu eta izeneztatzea. g) Unibertsitate-Institutuak sortzeko ekimenaz baliatzea, horregatik proposamenak Agintari eskudunagan helerazi beharrari kalte egiteke. h) Unibertsitate-Ikastetxeen sorrera eta eraturiko Ikastetxeekiko komenioen berri ematea. i) Edozein erakunde edo pertsona fisikorekiko komenio-projektuez informatzea, dela akademi lankidetzarako, dela unibertsitate-ihardueren hedakuntzarako, kirol eta kultur ekintzak bultzatzeko, edo Batzarrearen konpetentzien barrutian egon daitezkeen beste gainerakoetarako ere. j) Ikerkuntz eta ikasketa-planak eta ikasketen baliokidetzarako baldintzak onartu edo aldatzea, eta, beroriek, unibertsitateko irakaskuntzaren ziklo ezberdinetara sartzeko, egokitzea ere bai. , k) Unibertsitatearen titulu eta diploma bereziak sortzea, beroriek eskuratzeko egin beharrezko ikasketak finkatuz. l) Doktore-titulua lortzeko betebeharrak finkatu eta erabakitzea. m) Irakasle lagunak eta irakasle bisitarien kontratazioari buruzko betebeharrak finkatu eta informatzea. n) Laguntzaileen kontratazioari buruzko betebeharrak ezarri eta informatzea. ñ) Irakasleentzako plaza hutsen amortizazio-proposamenak edo izen-aldaketak informatzea, eta beroriek betetzeko lehiaketen deialdiak erabakitzea. o) Irakaskunz eta ikerketa-premiengatik edo eta meritu nabariengatik, Gizarte-Kontseiluari bestelako ordaintze-kontzeptuak jartzeko eskatzea. p) Unibertsitatearen anitzurtetako programaketa-projektua eta urteroko aurrekontua Gizarte-Kontseiluari, beronek onar dezan, proposatzea; ondarea administratu eta Gerentziaren bitartez aurrekontuaren gestioa eramatea, Ikastegi edo Xedebakarreko Gune bakoitzarentzako kredituak banatzeko ereduak ezarriz; Unibertsitatearen kontu orokorrak eta ihardunaldi bakoitzaren buruan, aurrekontuaren likidazioa onartu eta guztiok Gizarte-Kontseiluari heleraztea. q) Kreditu-transferentziak ontzat eman edo Gizarte-Kontseiluari berorien onarpena proposatzea, Unibertsitatearen Erreformarako Legearen 55. artikuluan, 2 eta 3 lerroaldeetan finkatu denaren arauera. r) Administrazio Publiko eskudunek, hala egitekotan, finka ditzaketen xedapen orokorrekin bat etorriz, irakaskuntz aro eta eskola-ihardueren etenaldi eta berrasierei buruzko arauak ontzat ematea. s) Irakaskuntza behar bezain ongi eman dadin eta ikerkuntzaren garabide egokiaz arduratzea, bai halaber unibertsitari guztien lan- eta bizikidetasun-baldintzez eta Unibertsitateak gizartearekiko duen zerbitzu-betekizunez ere, hori lortzeko beharrezko deritzen neurri guztiak hartu eta erabiliz. t) Bere betekizunak ,ahal den ongienik eramateko, behar dituen batzordeak izendatzea. u) Unibertsitatera edo beronen edozein ikastaro, berezitasun edo modalitatera sartzeko hautaproben erizpide eta oinarriak onartzea, eta Unibertsitatearen ikasketa-plan ezberdinen arteko baliokidetzetarako baimena ematea. v) Unibertsitateari edo beronen inguruari doazkion arazoez bere eritzia azaltzea. x) Unibertsitatearen Klaustroak, Gizarte-Kontseiluak, Errektoreak edo Unibertsitate-Ikastegi baten Batzarreak egin diezazkioketen bestelako galderak aztertu eta informatzea. y) Estatutu Orokor hauek eslei eta Unibertsital Elkartearen sektore ezberdinen Estatutuetan bere eskuan utz diezazkioketen gainerako zereginak betetzea. 67. Artikulua 1. Ekitaldi, deialdi eta quorum, botaketa-erregimena, batzordeen sortzea eta barne-aribiderako gainerako arauak, Gobernu-Batzarreak berak prestatuko duen arautegiaz erabakiko dira. 2. Gobernu-Batzarrearen aktak, ontzat eman bezain laster, Unibertsitatearen Ikastegi, Sail eta Institutu guztietara bidaliko dira, bertan, eskatuz gero, Unibertsitatearen edozein osakidek eskuragarri izanik. IV ATALA. Campusetako Batzarreez. 68. Artikulua Campuseko Batzarrea bertan kokaturik dauden ikastegi guztien ordezkaritzarako organo bildua da. Estatutu hauen bigarren artikuluaz bat etorriz, Arabako Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetako Batzarreak eratzen dira. 69. Artikulua Campuseko Batzarrearen mahaiburua Campuseko Errektorordea izango da, gainerako osakideak hauek izanik: Ikastegi edo Atal Ordezkatu bakoitzeko Gerente edo Gerenteordea, Dekano edo Zuzendaria, irakaslegoaren ordezkari bat eta ikasle bat, AZParen bi osakiderekin batera. 70 Artikulua Campuseko Batzarreari ondokoak dagozkio: a) Campuseko Errektorordeari aholku ematea b) Campuseko problemak aztertzea. c) Campus horretan kokaturik dauden Ikastegi bereziki doazkien arazoez Unibertsitatearen gobernu-organo orokorrei informazioa ematea. d) Unibertsitatearen Klaustroak eta Gobernu-Batzarreak horrela eslei dizkiotelako, konpetentzia duen gaiez erabakiak hartzea. e) Campuseko Ikastegien sortze, lotura, kentze edo aldaketaz aldez aurretik informatzea.V ATALA. Errektore eta Errektorordeez 71. Artikulua Errektorea, Unibertsitatearen akademi agintari gorena den aldetik, haren ordezkaritzaz horniturik egongo da, beraren zuzendaritza izango, Unibertsitatearen Klaustroaren, Gobernu-Batzarrearen eta Gizarte-Kontseiluaren akordioak beterazi, eta Unibertsitatearen beste organo batzuri bereziki esleituak ez diren gainerako konpetentziak bere gain hartuko ditu. 72. Artikulua 1. Errektorea, Unibertsitatearen Klaustroak, beren zerbitzuak bertan eskaintzen dituzten Unibertsitateko Katedradunen artetik, hautatuko du, eta Autonomi Elkarteko organo egokiak izendatuko. 2. Kandidaturaren aurkezpenaz batera beraren programa eta errektorego-ekipoaren osaera ere jarriko dira. 3. Lehen botazioan emandako botu baliodunen gehiengo absolutua duen kandidatua izango da hautatua edo, bestela, bigarren botazioan berorien gehiengo soila lorturikoa. 4. Errektorearen agintaldia lau urtetakoa izangoda, elkarren segidan, behin bakarrik berrautatzekoa izanik. 73. Artikulua Errektoreak, hiltzean, legezko gaitasunik ezintasunagatik dimisioagatik, Unibertsitatetik at gelditzeagatik, uste oneko botazio bat galtzeagatik edo Unibertsitatearen Klaustroak beraren aurkako zentsura-mozio bat ontzat emanez gero utzi beharko du bere kargua. 74. Artikulua Kanpoan edo gaixorik balego, Errektorearen ordezkotasuna, berak izenda dezakeen Errektorordeak izango du. Eritasun edo kanporaldi hori sei hilabetez gorakoa balitz, Gobernu-Batzarreak hauteskunde-deialdi berria egingo luke. 75. Artikulua Errektoreari ondoko esleipen hauek dagozkio: a) Legez eta juridikoki Unibertsitatearen ordezkaritza edukitzea. b) Klaustro Orokorraren eta Gobernu-Batzarrearen mahaiburu izatea. c) Gizarte-Kontseiluaren, Unibertsitatearen Klaustroaren eta Gobernu-Batzarrearen jarraibideak aurrera eraman eta aplikatzea, eta akordioak beteraztea, haiei bere gestioaren informazioa emanez, beraien aurrean erantzule delarik. d) Unibertsitatearen organo beterazle ezberdinei esleituriko zereginen aribidea eta aginte-organoen akordioen beteraztea fiskalizatzea, hala behar balitz, egindako arau-hausteak zuzenduz. e) Errektorordeak, Idazkari Orokorra eta Gerentea izendatu eta beren kargutik kentzea, horretarako, Gobernu-Batzarreari aurretiko informea emanez. f) Unibertsitarearen izenean titulu eta ziurtagiriak ematea. g) Gobernu-Batzarrearen proposamenaz, berau Klaustro Orokorrak berretsi ondoren, Honoris Causa doktoreak izendatzea. h) Irakasle eta AZParentzako plaza hutsak hornitzeko lehiaketa-deialdiak egitea. i) Irakaslegoa eta Unibertsitatearen zerbitzurako gainerako pertsonala izendatzea. j) Irakasleak, ikertzaileak, laguntzaileak eta Administrazio-Zerbitzuetarako Pertsonala kontratatzea. k) Irakaslego osoaren eta Unibertsitatearen zerbitzurako gainerako pertsonal guztiaren gaineko burutza izatea. l) Irakaslegoari eta Unibertsitatearen zerbitzurako gainerako pertsonalari, behar diren zehapenak aplikatu, eta dagokion administrazio-organo eskudunari beroriek zerbitzutik kentzeko zehapen-proposamenak bidaltzea. m) Akademi diziplinari buruzko arauetan jarririko zehapenak aplikatzea. n) Unibertsitatearen gobernu-organoen erabakien aurka altxaldaz tarteka daitezkeen helegiteak ebaztea, berauek, Estatutu hauetako 46. artikuluan aurrikusiaz bat etorriz, administrazio-bidea agortzen ez baldin badute behintzat. ñ) Irakasle-plaza hutsak hornitzeko hautagaiek aurkez ditzaketen kexa-galdapenak bideratzea, Unibertsitatearen Erreformarako Legearen 43. 2 artikuluan ezarritakoaz bat etorriz. o) Unibertsitatearen urteroko Memoria prestatzea, Gobernu-Batzarreari, onar dezan, aurkeztekoa. p) Unibertsitatearen aurrekontu-projektuaren eta haren kontu orokorraren prestaketa zuzentzea. q) Gasturako baimena eman eta ordainak agintzea, onarturiko aurrekontua beteraziz. r) Behar diren aholku-batzordeak izendatzea. Hauez gainera, Errektoreak, legislazioak, Estatutuok eta berauen garapen-arauek eskuratzen dizkioten osterantzeko betekizunak izango ditu. 76. Artikulua 1. Errektorea, duen irakaskuntz ihardueratik eta, Unibertsitateko Katedraduna den aldetik, dituzkeen gainerako eginbeharretatik salbuetsirik geldituko da, horretarako, dagokion Sailari horixe adieraztea aski izanez. 2. Behin bere agintaldia amaitu ondoren, Errektoreak urtebeteko lizentzia ordainduaz baliatzeko eskubidea izango du, irakaskuntz eta ikerketa-arloan egunera dadin. 77. Artikulua 1. Errektorordeek Errektoreari bere betekizunetan laguntza emango diote. 2. Errektorordeei dagokie, gomendatzen zaizkien eginkizunak zuzendu eta koordinatzea. 78. Artikulua Campusetako Errektorordeak, Herrialde bakoitzean, Errektorearen ordezkari iraunkorrak dira. Dituzten beste betekizun batzu hauexek dira, Ikastegietan gertaturiko arazoak aztertzea, horretarako, beren eskuetan leudekeenean, erabakiak hartuz edo bestela haiek Unibertsitatearen gobernu-organo orokorretara bideratuz, eta duten karguaren arauera, herrialdeko erakunde publikoekiko ohizko harremanak izatea, Campuseko Batzarrearen mahaiburuak izanik. VI ATALA. Idazkari Orokorraz. 79. Artikulua Idazkari Orokorra Unibertsitatearen gobernu-organo bilduen eta administrazio orokorretakoen egintza eta akordioen fede-emailea da. Bera Errektoreak izendatuko du Unibertsitateko irakasleen artetik. 80. Artikulua Idazkari Orokorrak ondoko betekizunak ditu: a) Klaustroaren eta Gobernu-Batzarrearen akta-liburuen eraketa eta zaingoaz arduratzea bai eta unibertsitatea ukitzen duten xedapenak biltzeaz ere. b) Unibertsitatearen Erregistro Orokorra mantentzea. c) Unibertsitatearen gobernu-organo orokorren akta eta akordioen fedea eman eta berorien ziurtagiriak egitea, bai halaber, Idazkari den aldetik, bere lekukotasunaz ikus ditzakeen bestelako gertakari edo egintzenak ere, edo eta Unibertsitatearen dokumentazio ofizialean aurkitzen direnena. d) Unibertsitatearen akordio guztien zabalkundea bermatzea. e) Unibertsitatearen zigilua eta Artxibo Orokorra zaintzea. f) Unibertsitatearen ospe handiko eginkizun nagusiak arduraz antolatu eta protokoloa behar bezala beteraztea. g) Indarrean dagoen legislazioak eta Estatutu hauek gomenda diezazkioketen gainerako betekizunak. 81. Artikulua Errektoreak, bai Errektorordeak eta bai Idazkari Orokorra, beren irakaskuntz eginbeharretatik osorik edo zatiz, salbuests ditzake. VII ATALA. Gerente eta gerenteordeez. 82. Artikulua 1. Unibertsitatearen Gerentea Erektoreak izendatuko du, Gizarte-Kontseilua eta AZParen ordezkariak entzun ondoren. 2. Unibertsitatearen Gerenteari dagokio bertako administrazio- eta ekonomi zerbitzuen gestioa eramatea. 3. Gerente-kargua eta irakaskuntz betekizunetan aritzea bateraezinak izango dira, eta hortaz, erabateko arduraldi-erregimenaz eramango da. 4. Errektoreak horretarako ordezkatuz gero, Gerenteak Unibertsitatearen Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalaren burutza izan dezake, eta menpekotasun organiko edo funtzionala duten guneak koordinatu ahal izango ditu. 83. Artikulua 1. Gerenteordetzak, hierarkiari dagokionez, Gerentziapean daude eta betekizun iharduera-arlo bereziren bat gestionatzeko helburuaz sortzen dira. Beharrezkotzat jotzen den bezainbat Gerenteordetza sortu ahal izango da. 2. Gerenteorde-kargurako goi titulazioa (A Mailakoa) premiazkoa izango da, eta irakaskuntz betekizunetan aritzearekin bateraezina izanez, erabateko ardura-erregimenaz eraman beharko. IV KAPITULUA IKASTEGIEN GOBERNU-ORGANOEZ I ATALA. Xedapen Orokorrak 84. Artikulua Ikastegien Gobernua Ikastegi-Batzarreari eta Bertako Zuzendari edo Dekanoei dagokie, bere betekizunetarako, ekipo baten laguntza izango dutelarik, beronen osaera eta konpetentziak Ikastegiaren Arautegian zehazturik agertuz, horregatik Ikastegian bestelako organo eta karguak ezarri ahal izateari kalterik egiteke. Bere betekizun eta esleipenetan aritzerakoan, Ikastegien gobernu-organo bildu eta pertsonabakarrekoek Unibertsitatearen Estatutuak eta Arautegiak errespetatu beharko dituzte, Ikastegiarenak berarenak eta Unibertsitate-Klaustroak, Gobernu-Batzarreak eta Campuseko Batzarreak izandako akordioak ere bai. Il ATALA. Ikastegi-Batzarreez. 85. Artikulua 1. Ikastegi-Batzarreak ondoko osakideak izango ditu: beraren mahaiburu izango den Dekano edo Zuzendaria, Dekanorde edo Zuzendariordeak, Idazkaria, Ikastegiaren Administratzailea, eta Ikastegiaren Arautegiak finkatzen duen osakide-kopurua, berau unibertsital taldeen artean, Unibertsital taldeen artean, Unibertsitate-Klaustroaren proportzio berean banatua izanez. 2. Ikastegi-Batzarrea, gutxienez, hiruhilabeterik behin bilduko da. 86. Artikulua 1. Ikastegi-Batzarrearen erabakiek Ikastegiaren gainerako organo eta osakideak hartara lotuko dituzte. Ikastegi-Batzarreari dagokio Ikastegiaren akademi bizitza ukitzen dituzten funtsezko erabaki guztiak hartzea, eta, bereziki, ondokoak: a) Ikastegiaren Arautegia prestatu eta, Gobernu-Batzarreari onar dezan, proposatzea. b) Ikastegiaren Dekano edo Zuzendaria aukeratzea. c) Gobernu-Batzarreari, Ikastegiko irakaslego- eta AZParen zerrenden proposamenak heleraztea. d) Urteroko aurrekontua proposatu eta gestionatzea. e) Irakaslegoa hautatu eta kontratatzeko proposamenak informatzea. f) Ikastegiaren ikasketa-plana prestatu eta proposatzea. g) Sail eta Institutuen sorrera eta aldaketak proposatzea. h) Ikastegiari loturiko Unibertsitate-Institutu eta Sailek irakaskuntza eta ikerketaz aurkez dezaketen urteroko Memoria informatzea. i) Bere betekizunak xederatzeko beharrezko deritzen batzordeak izendatzea. 2. Ikastegi-Batzarreak bere betekizunak Batzorde Iraunkor bati ordezka diezazkioke, beronen osaera Ikastegiaren Arautegian finkatuz, bertan, nolanahi ere den, Ikastegi-Batzarreko sektorekako ordezkatze-prozentu berberak mantenduz. Halere, ezingo zaizkio beroni inola ere ordezkatu aurreko zatiaren a), b), f) eta g) lerroaldeetan ezarritako betekizunak.III ATALA. Ikastegien Dekano edo Zuzendariez, Dekanorde edo Zuzendariordeez eta bertako Idazkariez. 87. Artikulua 1. Dekanoak edo Zuzendariak Fakultate edo Eskolen Zuzendaritza eta ordezkatze- organoak dira. 2. Dekano edo Zuzendaria Ikastegi-Batzarreak, bertako katedradun edo irakasle titularren artetik, aukeratuko du eta Errektoreak izendatuko. 3. Hautesteko ihardupidea Ikastegiaren Arautegiak ezarriko du. Agintaldiaren iraupena hiru urtetakoa izango du eta inola ere ezingo da elkarren segidan behin baino gehiagotan berrautatua izan. Dekano edo Zuzendariek, 73. artikuluan bilduriko arrazoiak gertatuz gero, beren kargua utzi beharko dute. 88. Artikulua Dekano-Zuzendariei ondoko betekizunak dagozkie: a) Ikastegiaren ordezkaritza eta bertara loturiko pertsonal osoaren burutza funtzionala izatea. b) Fakultate edo Eskolaren iharduera guztiak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea. c) Unibertsitate-Klaustroaren, Gobernu-Batzarrearen, Fakultate edo Eskola-Batzarrearen eta gobernurako gainerako organo orokorren jarraibideak aplikarazi eta beren erabakiak beteraztea. d) Errektoreari karguen eta loturiko pertsonalaren izendapenak proposatzea. e) Hala behar izanez gero, akademi diziplinazko arauak kontutan izanik, bidezko diren zehapenak proposatu eta aplikatzea. f) Ikastegiaren organo bilduen mahaiburu izatea. g) Urteroko Memoria prestatu eta bera Ikastegi-Batzarreari aurkeztea, geroago beronek Gobernu-Batzarreari eraman diezaion. h) Errektoreak ordezka diezazkiokeen betekizun guztiak, edo Unibertsitateari buruzko legislazioak, Estatutuok edo berauen garapen-arauek esleituak eta, Eskola edo Fakultateari doazkion eta espreski beste organoei esleitu ez zaizkien gainerako guztiak. 89. Artikulua Dekano-Zuzendariek beren irakaskuntz eginbeharrak, gehien dela, beren arduraldiaren bi herenetan murriztu ahal izango dituzte, hori Errektoreari eta dagokion Sailari jakin eraziz. 90. Artikulua 1. Errektoreak, Dekano edo Zuzendariaren proposamenaz, Dekanordeak edo Zuzendariordeak izendatuko ditu, Ikastegian eskaturiko baldintzak betetzen dituzten irakasleen artetik. 2. Dekanorde edo Zuzendariordeek Dekano edo Zuzendariek berengan ordezka ditzaketen betekizunak dituzkete, beren izendapenean aipatzen zaizkien zerbitzuen zuzendaritza beren gain hartuz. 3. Beren kargua ondokoengatik utziko dute, dimisioz, heriotzez, ezintasunagatik ezaz, Errektorearen erabakiz, eta Dekano edo Zuzendariaren proposamenaz. 4. Kanpoan edo eri egonez gero, Dekano edo Zuzendariaren lekua bere izendapenean horrexetarako aukeratua den Dekanorde edo Zuzendariordeak hartuko du. Kanporaldi edo eritasuna sei hilabetekoa baino luzeagoa balitz, Ikastegi-Batzarreak hauteskunde-deialdi berria egin beharko luke. 91. Artikulua 1. Ikastegiaren Idazkaria Errektoreak izendatuko du, Dekano edo Zuzendariaren proposamenaz. Izendapena halakotzat diharduen irakasle baten gain eroriko da. 2. Idazkaria, ikastegiaren gobernu-, ordezkatze- eta administrazio-organo bilduen egintza eta akordioen fede-emailea da, akta-liburuen eraketa eta zaingoaren ardura du eta akordioez eta Ikastegiko dokumentazio ofizialean idatzirik dautzan gertakari edo egintza guztiez, behar diren ziurtagiriak luzatzen ditu. 92. Artikulua Dekano edo Zuzendariek Ikastegien Dekanorde, Zuzendariorde eta Idazkariak beren irakaskuntz eginbeharretatik, gehien dela, beren arduraldiaren erdiraino, salbuets ditzakete, hori Errektoreari eta dagokion Sailari jakin eraziz.V KAPITULUA SAILEN, UNIBERTSITATE-INSTITUTUEN ETA IRAKASTEKO EZ DIREN XEDEBAKARREKO GUNEEN GOBERNU-ORGANOEZI ATALA. Sailen Gobernu-Organoez. 93. Artikulua 1. Sailaren Gobernua Kontseiluari eta Zuzendariari dagokie. 2. Sailaren Kontseiluaren osakideak ondokoak izango dira: Zuzendaria, Idazkaria, Sail-Atalen Koordinatzaileak, irakasleen sei ordezkari, laguntzaileen ordezkari bat, hirugarren zikloko ikasleen ordezkari bat, lehen eta bigarren zikloko ikasleen ordezkariak eta AZParen ordezkari bat. 3. Kontseiluak hurrengo betekizunok ditu: a) Sailaren Irakaskuntza, ikerketa eta administrazio-zereginak programatzea. b) Gastu-proposamenak eta kontuen egoera ontzat ematea. c) Unibertsitatearen Estatuekin eta Ikastegiaren Arautegiaz bat etorriz, bertan loturiko pertsonalaren kontratazio eta bultzapenaz informatu eta erabakitzea. d) Sailaren urteroko Memoria ontzat ematea. e) Zientzi, teknika edo arte-lanak burutzeko, kontratuak egiteko baimena ematea. f) Beraren zuzendaria hautatzea. g) Aldez aurretik, uenia docendi-a emateko, informatzea. h) Estatutok edo berauen garapen-arauek eslei diezazkioketenak. 94. Artikulua 1. Zuzendaria, Sailaren Kontseiluak hautatuko du eta Errektoreak izendatuko. 2. Kandidaturaren aurkezpena Kontseilukideen ehuneko hogeiaren bermetasunaz joango da. hautagai katedraduna, emandako botu baliodunen gehiengo soila lortuz gero, kargurako haintzat hartua izango da. 3. Esandako gehiengo hori ezein hautagai katedradunek erdietsiko ez balu, irakasle titular bat hautatu ahal izango da Zuzendari, aurreko ihardupidearen arauera. 4. Sailak Zuzendaririk ez balu, Kontseiluak, bere barne-Arautegiaz bat etorriz, bere aribiderako egoki deritzen neurriak erabakiko lituzke. 5. Arautegiak Zuzendariaren agintaldiaren iraupena eta kargua uzterazteko ihardupidea ezarriko ditu. 95. Artikulua Sailaren Zuzendariari ondoko betekizunok dagozkio: a) Sailaren ordezkaritza Unibertsitatearen gainerako organoen aurrean izatea. b) Sailaren Kontseiluaren bileretarako eguneko aztergaiak prestatu, deia egin eta bertako mahaiburu izatea, Sailaren Arautegiaz bat etorriz. c) Irakaskuntza eta ikerketaren aurrerabidea koordinatu eta Sailari loturiko AZParen lana ordenatzea. d) Sailkideen eskariak eta iradokizunak jaso eta bideratzea. e) Sailaren ihardueren urteroko Memoria prestatzea. f) Kontseiluak onarturiko akordioak betereaztea. g) Zientzi, teknika edo arte mailako ikerlanak burutzeko, Sailak egindako kontratuak sinatzea. h) Hirugarren zikloko ikasketak koordinatzea. i) Errektoreak edo Fakultate-Eskoletako Dekano edo Zuzendariek ordezkaturiko betekizun guztiak edo Arautegiaz berari esleiturikoak.II ATALA. Unibertsitate-Institutuen Gobernu-Organoez 96. Artikulua Institutu bakoitzaren barne-Arautegiak beraren Zuzendaritza-Kontseiluaren osaera eta konpetentziak zehaztuko ditu, bertan berarekin zerikusia duten sektore guztien ordezkaritza bermatuz eta Zuzendaria hautatzeko arauak eta beraren konpetentziak finkatuz. IV TITULUA UNIBERTSITAL ELKARTEAZ I KAPITULUA IRAKASLEGOAREN ESTATUTUAZ I ATALA. Xedapen Orokorrak 97. Artikulua Unibertsitatearen Irakaslegoak ondoko osakideak ditu: a) Unibertsitateko Katedradun eta Irakasle Titularrak. b) Unibertsitate-Eskoletako Katedradun eta Irakasle Titularrak. c) Irakasle Lagunak eta Bisitariak d) Irakasle Emerituak. , e) Laguntzaileak. 98. Artikulua Unibertsitateko Katedradun eta Irakasle Titularrek irakatsi eta ikertzeko ahalmen osoa izango dute. Unibertsitate-Eskoletako Katedradun eta Irakasle Titularrek, era berean irakasteko ahalmen osoa izango dute, eta Doktore tituluaren jabe direnean, ikertzeko ahalmen osoa ere bai. 99. Artikulua Irakasle Lagunak gaitasun ezaguneko pertsona berezituen artetik kontratatzen direnak dira, beren lanbide-iharduera eskuarki Unibertsitateaz landa eramaten dutenak. Kontratuak denbora zati baterako izango dira, arduraldi osoa edo, ezosoa izanez. Irakaslego era honen kontratazioa, funtsean, beren izaera berri, berezitasun, garapen-mailagatik,e.a., orain arte sorturiko jakintz arloetan oraindik behar bezala horniturik ez dauden gaien irakaskuntz edo eta ikerketa-premia bereziei erantzuteko egingo da, Unibertsitateak, Gizartearentzat duketen aparteko interesagatik, eskaini nahi dituenak. 100. Artikulua Irakasle Bisitariak, beste Unibertsitate, edo irakatsikerkuntz erakunde batzutako irakasleak dira, jakintz gaitasun ezagunekoak, Unibertsitateak, irakaskuntza edo ikerketa hobatzeko asmoz kontratatuak. Berauen kontratuak bi urtez iraungo du, beste bi urtetarako baina behin bakarrik, luzatu ahal izanez. 101. Artikulua Irakasle Emerituak, behin beren ohizko akademi iharduera amaituta, beren meritu nabariengatik Unibertsitateak haintzat hartzen dituenak dira. 102. Artikulua Laguntzaileak doktorego-ikastaroak buruturik dituzten goi mailako tituludunak dira, horrez gainera, gutxienez bi urtetako ikertze-iharduera frogatu behar izanez. Beren zientzi hezkuntza osatzeko, Sailetan sarturik egongo dira, eta era mugatuaz irakaskuntz lanetan ari daitezke. Beren arduraldia denbora osorako izango da. Unibertsitate-Eskoletan, Lizentziatuak eta Goi mailako Ingeniari eta Arkitektoak ere laguntzailetzat kontratatu ahal izango dira, eta, LRU/UEL.aren 35.artikuluaren lehen zatiko jakintz arloei dagokienez, bai eta Diplomatuak, Arkitekto Tekniko edo eta Ingeniari Teknikoak ere. 103. Artikulua Esperimentuzko Fakultateetan, Goi Eskola Tekniko eta Unibertsitate-Eskola Teknikoetan, Lantegi- eta Laborategi-maisuek, Sailaren Titularraren zuzendaritzapean, bertako irakaslegoa osatzen dute, Lantegi-Laborategietako ikastaldien aurrerabide teoriko eta praktikoaren betekizuna izanez, horretarako jarritako materialaren ardura eta mantentzea beren gain harturik. Gobernu-Batzarreak finka ditzakeen baldintzekin, Unibertsitateak, modu iraunkorraz, 1. eta 2. zikloko graduatuen eta 2. mailako lanbide-Heziketakoen artetik kontratatu ahal izango ditu. 104. Artikulua Unibertsitateko irakasleen eskubide-eginbeharrak, Legeak onartzen dituen gainerakoei horregatik kalte egiteke, ondokoak dira: a) Irakaskuntzan ihardutea eta ikasleak ebaluatzea. b) Ikerkuntzan ihardutea. c) Beren kargu eta komisioetan aritzea, horretarako izendatuak diratekeenean. d) Unibertsitatearen gobernu-organoetan eskuhartzea horretarako hautatuak diratekeenean. 105. Artikulua Unibertsitateko irakasleek, Legeak onarturiko beste batzuri horregatik kalte egiteke, ondoko eskubideak dituzte: a) Zientzi mailako ideiak eta erizpenak adierazteko eskubidea. b) Etengabeko hezkuntzarako eskubidea, beren irakasts-ikerkuntz ahalmenaren atergabeko hobakuntza bermatzea helburu. c) Unihertsitatearen hornidurak, eraikuntzak eta zerbitzuak erabiltzeko eskubidea, Unibertsitatearen arauek horretaz erabaki dezaketenaren bidetik. d) Elkartzeko, sindikatzeko, taldeka negoziatzeko eta grebarako eskubideak, Unibertsitate eremuaren barruan. e) Askatasunez adierazpenak egiteko eta biltzeko eskubidea. Beren iharduera neurtzeko ihardupideetan entzuna izateko eskubidea. 106. Artikulua Unibertsitateko irakasleek, Legeak eta Estatutu hauek onarturikoez gainera, hurrengo eginbeharrak dituzte: a) Estatutuok eta berauen garapen-arauak onetsi eta betetzea. b) Unibertsitatearen xedeak eta aribidea hobatzen laguntzea. c) Irakaskuntza, ikerketa eta administrazioan, unibertsitateak berei gomendaturiko eratzunkizun eta betekizunen gainean, zor zaien artaz, ardura izatea. d) Berez zientzi jakintzak eguneratu eta pedagogi ahalmena hobatzea. e) Irakaskuntz eta ikerketa-ihardueren berri, Unibertsitate-arauetan jarritakoaz bat etorriz, aldizka ematea. 107. Artikulua Irakaslegoak bere heziera osatu eta Unibertsitatearen beste Sail eta Institutuen irakaskuntz eta ikertze-zereginetan eskuhar dezake. Hori dela eta, Sailek irakaskuntza antolatu eta, bere kasuan, unibertsitatearen irakaslegoa unibertsitatearen beste Ikastegietan sartu ahal izateko, ekonomi aurrikuspenak eratuko dituzte. Horretarako, Gobernu-Batzarreak Sailen iharduerak zuzentzeko arauak ezarriko ditu, eta premiazko baldintzak eta eskatubeharrak ere bai. 108. Artikulua Gobernu-Batzarrearen proposamenaz, aurretik Sailaren Kontseiluak horrela eskaturik, Gizarte-Kontseiluak gizabanakoentzako ezohizko ordain-kontzeptuak jar ditzake, irakaskuntz edo ikerketa-premiak edo meritu nabariak kontutan izanda.II ATALA. Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeaz eta Irakaslegoa aukeratu eta kontralatzeaz. 109. Artikulua 1. Unibertsitatearen Irakaslegorako Bstzordearen mahaiburua Errektorea edo beronen ordezko Errektorordea izango da, bera Gobernu-Batzarreak izendaturiko zortzi kidez osatua egonik. Unibertsitatearen Klaustroak izendapenok berretsi egin beharko ditu. 2. Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordea jakintz arlo ezberdinetako eta irakats-ikerkuntzan esperientzia handia duten irakasleez osatua egongo da, eta, izendapen-proposamena egitean unibertsitatearen Sail guztietan berorien curricula zabalkundez iragarriko dira. 3. Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeari ondoko betekizunak dagozkio: a) Errektoreari, beraren Mahiburu eta Bokal titular zein ordezkoen izenak proposatzea, berauek Unibertsitateko Katedradunen, Unibertsitateko Irakasle Titularren, Unibertsitate-Eskoletako katedradunen eta Unibertsitate-Eskoletako Irakasle Titularretzako plazak hornitzeko Batzordeetan, Unibertsitatearen izenean eskuhar dezaten. b) Sailek Irakasle Lagun eta Laguntzaileen premiei dagokienez, aurkezturiko memorietako proposamenak informatu eta erahakitzea. c) Ebaluazio-Batzordeek, Irakasle Lagun eta Laguntzaileen kontratazioan erabakitakoez aurkez daitezkeen helegiteak ebaztea. d) Sail batek azaldutako premien eta Sail berorrek proposaturiko Irakasle Bisitariak dakarren irakaskuntz edo eta ikerketa-projektuaren artean dagoen bateratasuna aztertu eta ebaztea. 4. Unibertsitatearen irakaslegorako Batzordekideei Errektoreak beren irakaskuntz eginbeharrak, zatiz, gutxitu ahal izango dizkie, honela, gomendatzen zaien betekizuna behar bezalako artaz egin dezaten. 5. Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordekideak lau urtetarako izendatuko dira, bi urterik behin erdiak aldatuz. Lehen aldaketa bi urteren buruan eta zozketaz egingo da. 110. Artikulua 1. Unibertsitateko irakasle-kidegoetarako plaza bat hutsik gelditzean, Gizarte-Kontseiluak, Sailaren Kontseiluaren eta Gobernu-Batzarrearen informeen arauera, plaza hori gutxitzea edo beraren izena edo kategoria aldatzea komeni den ala ez erabakiko du. 2. Gobernu-Batzarreak, Sailaren Kontseilu eta ikastegi ukituen eskari arrazoituaz, irakaskuntz edo iker ketapremiak tartean direlarik, plaza huts horren kidegoko irakasleen artean meritu-lehiaketarako deialdirik egin ahal izango du. 111. Artikulua Plaza hutsak hornitzeko lehiaketa publikoen deialdian, plaza bakoitzaren irakaskuntza zereginen eta Sailaren ikerketa-lerro nagusien azalpen xehetua jarriko da, hau guztiau Sailaren proposamenaz eta irakaslego berriak bere eginkizuna beteko dueneko Irakastegiak entzun ondoren. Nolanahi ere den, euskaraz irakasteko eta ikertzeko ahalmena meritutzat hartuko da. Euskararen erabilera normaltzeko organo arduradunek, bere kasuan, behar den aholkua eskainiko dute horretan. 112. Artikulua Plaza hutsak Bitarteko Irakasleek bete ditzakete. Urtebetegarrenean plaza huts horien lehiaketa-deialdia egin beharko da. 113. Artikulua 1. Unibertsitateko eta unibertsitate-Eskoletako Katedradun eta Irakasle Titularren plazak hornitzeko, horretan ukituriko SaiIak Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeari Mahaiburuaren eta Bokal baten izenak, berorien ordezkoenekin batera, jakin eraziko dizkio, LRU/UEL.ak finkaturiko Batzordeetan eskuhar dezaten. 2. Irakasleoi dagokie, aukeraturiko kandidatuaren zientzi eta pedagogi maila egokia izateaz gainera, plazarako eskatu diren ezaugarrien jabe ere ba ote den arduraz begiratzea. 3. Unibertsitatearen irakaslegorako Batzordeak, harturiko eskabidean oinarriturik, ukituriko Ikastegiaren informea entzunik eta egoki deritzen argibideak eskatu ondoan, Gobernu-Batzarreari bere proposamena heleraziko dio dokumentazio guztiaz batera. Adierazi zaizkion izenekin bat ez baletor, Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzoedeak Sailari dokumentazioa atzera bidaliko dio, beronek izendapen berria egin dezan. 4. Gobernu-Batzarreak proposamena informatu eta ondoren Errektoreak izendapena egingo du. 114. Artikulua Plazen lehiaketak epaitzen dituzten Batzordeen erabakien aurka beste Batzarre baten aurrean jo daiteke. Batzorde horren mahaiburua Errektorea izango da, jakintz arlo ezberdinetako eta irakats-ikerkuntz esperientzia handiko sei irakaslez osatua izanez; berauek Unibertsitatearen klaustroak, botazio sekretuz eta hiru bostenen gehiengoaz, hautatuko ditu lau urtetarako. Batzorde honen erdia bi urterik behin aldatuko da, lehen aldaketa zozketaz izango delarik. 115. Artikulua 1. Irakasle Lagunak katedradun edo Irakasle Titularen mailan kontratatu ahal izango dira, eta jakintz gaitasun ezaguneko profesionariei Doktore-titulurik eza salbuets dakieke. 2. Irakasle Lagunen kontratazioa ondoko ihardupidearekin bat egingo da: a) Irakaslego-moeta honekin beren irakaskuntza edo ikertze-projektuak berriztatzeko interesa duten Sailek premien memoria bat prestatuko dute, horretan, Ikastegia entzunik, gomendatzen zaizkien irakaskuntz erantzunkizunak, arian diren edo programaturiko ikerketak eta bertako akademi pertsonala, batez ere, kontutan izanik, proposamen bat formulatuko da, berorretan Irakaslego Lagunaren premiak adieraziz, berorren kopurua, maila eta kontratuen iraunaldia ere ezarriz. b) Unibertsitartearen irakaslegorako Batzarreak, beharrezko deritzen aholkuak eskatu ondoan, memoria eta premiak ebatziko ditu, proposamenaren behin betiko zabalera zehaztuz, bai eta horretarako deia egin den Sailaren kidea zein den ere. c) Behar den baimena lortu eta gero, Sailak lehiaketan jarri nahi dituen plazen irakaskuntz eta ikerketa arloko ezaugarriak azalduko ditu, ukituriko ikastegiak entzun ondoren. d) Lehiaketa erabakitzeko, Errektoreak izendaturiko Ebaluazio-Batzorde bat eratuko da, hiru irakasle eta ikasle batez osastua, Sailaren kontseiluak bere osakideen artetik aukeratuko duena; horiez gainera, halaber, antzeko irakasgai batetako irakasle bat, bertako Kontseiluak aukeratua, eta Unibertsitatearen irakaslegorako Batzordeak izendaturiko bertako kide bat, Batzordeburu izango dena, egongo dira. Ebaluazio-Batzordeko irakasleek deialdiko plazaren kontratazio-kategoria bera edo goragoa izan beharko dute, akademi mailaren dagokionez. e) Ebaluazio-Batzordeak, kandidatuen hezkuntza, lanbide-esperientzia eta irakaskuntz ahalmena arakatu eta kandidatuak plazarako duen egokitasuna aztertu ondoren, Errektoreari bera kontratatzeko proposamena egingo dio. 3. Atzerritar naziotasuneko Irakasle lagunak era iraunkorrez kontratatu ahal izango dira, aurretik unibertsitatearen informea jasorik. 116. Artikulua Bitarteko plazak hornitzeko, aurreko artikuluaren ihardupidoaren antzera aritu beharko da, Gohernu-Batzarreak akordioz erabakiriko arautegiaz. 117. Artikulua 1. Irakasle Bisitariak katedradun-mailatan kontratatuko dira. 2. Irakasle Bisitarien kontratazioa ondoko ihardupideai egingo da. a) Kontratazio horretan interesaturiko Sailek beren premien Memoria prestatuko dute, proposaturiko irakaslearen irakaskuntz eta ikertze-projektuaz lagundua. b) Unibertsitatearen irakaslegorako Batzordeak Memoria eta projektuaren azterketa egingo du eta proposamenaren alde edo aurkako epaia emango. Bi eskatubeharrekoak ontzat emango balira, Errektoreari kontratatzeko proposamena heleraziko litzaioke. 3. Irakasle Bisitarien kontratuak berriztatu ahal izango dira, Unibertsitatearen irakaslegorako Batzordeak hasierako irakaskunts eta ikertze-projektuaren aurrera-bidea onetsita, Sailaron premiengatik horrela behar izanez gero. 118. Artikulua Irakasle Lagun eta Bisitarien eskubide-eginbeharrak irakaskuntz kidegoetako irakasleei buruz, oro har, ezarririkoekin bat etorriko dira, horregatik beren kontratu berezietan aurrikusten diren klausulei kalterik egiteke. 119. Artikulua 1. Errektoreak, Gobernu-Batzarrearen proposamenaz, Saila entzunik eta Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordearen eta Unibertsitateen Kontseiluaren Akademi Batzordearen informeak aurretik izanez, Unibertsitateari gutxienez hamar urtetako zerbitzu nabariak eskainiak dizkioten irakasle funtzionari erretiratuak Irakasle Emeritu izendatu ahal izango ditu. 2. Irakasle Emeritu izendapenak bi urtez iraungo du, berau, Gobernu-Batzarreak, Sailaren informea aurretik izanik, espreski luza dezakeelarik. 3. Unibertsitatearekiko kontratu-harremanak amaitzean, Gobernu-Batzordeak irakasle hauei, bizi arteko eta ohorezko izaeraz, Unibertsitateko Irakasle Emeritu-titulua eskaini ahal izango die. 120. .Artikulua 1. Laguntzaileen kontratazioa ondoko ihardupideaz bat etorriko da: a) SaiI interesatuek beren irakaskuntz eta ikerketa-premien Memoria prestatuko eta beharrezkotzat jo ditzaketen Laguntzaileen zerrenda justifikatu beharko dute. b) Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeak, aurkezten zaizkion memoriak informatu eta Gobernu-Batzarreari Laguntzaile-plazak ipintzeko proposamena egingo dio, komenigarri baderitzo, horrela onar dezan. c) Unibertsitateak urtero, Sailetan dauden plaza huts guztietarako deialdia egingo du, Unibertsitateen Kontseiluari, zabal dezan horren berri emanez. d) Ebaluazio-Batzordeak bost osakide izango ditu: Sail horrexetako bi irakasle eta ikasle bat, bertoko Kontseiluak izendaturik; Sail kide batetako irakasle bat, bertako Kontseiluak izendatua; eta Mahaiburua, Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeak bere osakideen artetik izendaturikoa. Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeak deialdiko plazaren Sail kidea erabakiko du. e) Ebaluazioan kandidatuaren expedienteak kontutan izan beharko dira eta Fakultate eta Goi Eskola Teknikoetako Laguntzaileen kasuan, Hirugarren zikloan izandako etekinak ere bai, eta ageriko proba objektibo bat ere burutu beharko da. Ebaluazio-Batzordeak informe arrazonatu bat prestatu beharko du, kandidatuaren merituen balioak agertuz. Informe hori Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeari heleraziko zaio, beronek Errektoreari kontratatzeko proposamena egin diezaion. 2. Gobernu-Batzarreak ihardupidea artezteko arautegi orokorra, kontratatzeko baldintzak, hautaprobak eta Laguntzaileen erregimena ebatziko ditu. 121. Artikulua Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste. Unibertsitateekiko komenioak sinatuko ditu, berorien bitartez, legeak horrela agindurik, urtebetez beste Unibertsital ikastegietan egon beharra izango duten Laguntzaileen elkartrukea errazteko.III ATALA. Irakaslegoaren egoerez. 122. Artikulua Irakaskuntz kidegoetako irakasleek, ihardunezko zerbitzuan egoteko, beren legezko izendapenaren bidez, Unibertsitatean dagokien kidegoaren zerrenda-plaza bete eta plaza horrexetako zerbitzuak eskaintzen aritu beharko dute. 123. Artikulua Unibertsitatearen irakaslegoari ihardunezko zerbitzuen egoera-erregimena, utzialdi berezi eta borondatezkoarena, edo legislazioan aurrikusten den beste edozein ere aplika dakioke. Ihardunezko zerbitzurako birsartzea legislazio orokorrak eskatzen dituen muga, epe eta baldintzen pean egingo da. 124. Artikulua Errektoreak, irakasle hori dagoeneko Saila entzunik, horregatik ukituriko Ikastegi-Batzarrearen edo Batzarreen informea aurretik izanez, zerbitzuen komisioetarako baimena eman dezake, horien bitartez beste Unibertsitate edo Ikastegi batzutan, Irakasle Bisitari gisa, irakaskuntz edo ikerketa-iharduerak aurrera eramateko. Komisioa akademi urte beterako emango zaio, beste batez ere luzagarri izanik. Irakasleak eskubidea izango du bere plaza gorde dakion, eta bere zerbitzuak eskaintzen ditueneko erakundeak ordinduko dio lana. 125. Artikulua 1. Gobernu-Batzarreak irakasleen baimen eta lizentzi erregimena indarrean dagoen legislazioaren barruan ezarriko du. Bertan erregimen hori aplika dakien, beharrezko baldintzak arautuko dira, lizentzien iraupena eta aldizkakotasuna, eta onuradunen ordaintze-erregimena ere bai. 2. Gohernu-Batzarreak Gizarte-Kontseiluari SabbatUrtea pixkanaka ezarriz joateko proposamena egingo dio, aurrekontu-baliabideek hori uzten duten neurrian. 126. Artikulua 1. Irakasleek beren betekizunetan denbora oso edo ezosorako arduraldi-erregimenaz ihardungo dute. Irakaskuntz orduak zenbatzerakoan, teori eta praktika-klaseez gainera, mintegietako iharduerak, Unibertsitate-hedakuntzazkoak eta Unihertsitateak izenpeturiko komenioak betetzearren egindakoak ere kontutan hartuko dira. 2. Arduraldiaren neurketa urteroko epetan egin daiteke. Gobernu-Batzarreari dagokio iharduera ezberdinen zenbatekoa neurtu eta arautzea. 3. Arduraldi-erregimen hobetsia denbora osorakoa izango da. Unibertsitateak, zerbitzuaren premiek eta aurrekontu-baliabideek uzten dutenean, interesatuek eskaturiko arduraldi-erregimena emango du. Gobernu-Batzarreak Unibertsitatean irauteko denborazko betebeharrak jarri ahal izango dizkie arduraldi ezosoa aukeratzen duten irakasleei. 4. Denbora osorako arduraldia, nolanahi ere den, bateragarria izango da LRU/Unibertsitate-Erreformarako Legean aurrikusten diren zientzi, arte eta teknika mailako projektuen burutzapenaz. IV ATALA Irakaslego-zerrendez. 127. Artikulua 1. Unibertsitateak urtero, bere aurrekontuetan, bere irakaslego-kategoria guztien zerrenda-kostuak jarriko ditu. 2. Gobernu-Batzarreak, Sailen eskarien oinarrian, Gizarte-Kontseiluari zerrenda-proposamena aurkeztuko dio, bertan, bereziki xeheturik, irakaslego-plaza guztiak, Sailka duten banaketaz, azalduz. 3. Zerrenda prestatzerakoan, irakasle-ikasle artean irakaskuntza egokiro eramateko kopuru-erlazioari eutsiko zaio, eta irakaslego-kategorien artean ere beroni irakaskuntz lanbidea burutzen uzten dion proportzioa gordeko. 4. Zerrendak bi urterik behin berrikusiko dira. 128. Artikulua Ikasketa eta Ikerkuntz planen premien arauera, eta aurrekontu-baliabideak kontutan izanik, Gobernu-Batzarreak, ukituriko Sailen Kontseilu eta Ikastegi-Batzarreen informea aurretik izanez, Gizarte-Kontseiluari zerrenda bestelakatzeko eskatu ahal izango dio, plazen gehitze, gutxitze edo izen-aldaketagatik.V ATALA. lrakaslegoaren kontrolaz 129. Artikulua 1. Unibertsitateko irakasleen irakaskuntz eta ikerketa-lana bi urterik behin ebaluatuko da. Horretarako, beraien unibertsitate-ihardueraz ondoko ikuspegiak aztertuko dira: a) Duten pedagogi gaitasuna, ikasleei urtero egingo zaien inkestaren bidez, berau Gobernu-Batzarreak eta dagokien Sailaren eta Ikastegiaren Zuzendaritzaren informeez arautua izanez. b) Sailaren ikerketa-lerroetan duten lankidetza, urteroko Memorian ageri izango dena. c) Aipaturiko Memorian sartzen ez diren argitarapenak eta gainerako zientzi lanak, pertsona adituek balioetsiko dituztenak. d) Unibertsitateko bestelako ihardueretan izandako partaidetza. e) Unibertsitatearekiko arduraldia, Gobernu-Batzarreak, irakaskuntz betebeharrak kontrolatzeko sistemen bitartez neurtuko dena. Unibertsitate-Eskoletako Irakasle Titularrak b) eta c) zatietako balioespenez salbu geldi daitezke. 2. Ikastegiaren Arautegiak Irakaslegoaren Ebaluazio-Batzordearen osaera, beronen agintaldiaren iraupena, konpetentziak eta aribide-erregimena erabakiko ditu, eta hartara, gutxienez, bi ikasle sartuko dira. Arautegian horrela ezarri balitz, Ikastegikoak ez diren pertsonek ere eskuhar lezakete. 3. Batzordeak egindako ebaluazioaren ondorioa agerikoa izango da, eta ezezkoa balitz, Batzordeak, proposamen arrazonatuaz, hartzeko neurriak aurkeztuko lituzke. 130. Artikulua Bi urterik behin, Irakasle guztiek, aurreko artikuluan esaten diren ikuspegiak bilduz, Memoria bana prestatuko dute. Memoria hau Sailaren Kontseiluak ikuskatu eta aztertuko du eta Unibertsitatearen Irakaslegorako Batzordeari bidaliko dio, beronek azken ebaluazioa egin diezaion. Epaia agertu baino lehen, Batzordea, duen informazioa gehitzeko, gai ezberdinetako adituen aholkuez balia daiteke. Ebaluazioa ezezkoa balitz, Batzordeak, proposamen arrazonatuaz, hartu beharreko neurriak arukeztuko lituzke.Ikasleei egindako inkesten ondorioak, gizabanakoen eta Sailaren memoriak eta berauen ebaluazioa, urtero, irakaslearen expedienteari erantsiko zaizkio eta oinarrizko dokumentutzat balio izango dute, berak irakaskuntz edo ikerketa-plazetarako lehiaketetan eskuhar dezanean.II KAPITULUA. IKASLEEN ESTATUTUAZ 131. Artikulua Unibertsitateko ikasleak, bertako edozein ikastegietan lehen, bigarren edo hirugarren zikloan matrikulaturiko guztiak dira. 132. Artikulua Unibertsitateko Ikasleek, Iegeek eskain diezazkieketenez gainera, ondoko eskubideak dituzte: a) Matrikulatu diren irakasketak jasotzeko, hor lanbide eta zientzi hezkuntza eguneratu eta humanistikoa hartuz, erabateko heziera osoa lor dezaten. b) Unibertsitatearen irakaskuntz eta ikerketarako langai materialak eta bertako eraikuntzak eta aretoak erabiltzeko, beroriez baliatzeko diren arauekin bat etorriz. c) Beren ikasketen aukera eta garapenerako orientabideak hartzeko, horrexetarako arautuko diren zehazpenen bidez. d) Unibertsitateak ezar ditzakeen baldintzen arauera, beka, sorosbide, beherapen eta gainerako laguntzez baliatzeko eskubidea. e) Unibertsitatean antola eta egin daitezkeen kultur, arte, kirol eta erlijiozko iharduera guztietan askatasunez eskuhartzeko, nor bere zeletasun, hobespen edo sineskeren arauera. f) Unibertsitatearen gobernu eta administrazioan eskuhartzeko, Estatutu hauetan ezarri diren bideen bitartez. g) Adierazteko askatasuna, eta ikasleen elkargo eta sindikatuak Unibertsitatearen barruan eratu eta antola tzeko, berorrek hartarako laguntza eta erraztasun ego kiak eskainiz. h) Ikasleek, Unibertsital Elkartearen gainerako kideen antzera, Unibertsitate-barrutian bilerak eta asanbladak egiteko eskubidea dute, horregatik ikastegietako irakaskuntz, ikerketa eta betekizun zereginei kalterik egiteke, Unibertsital helburu horretarako dituzketen eraikuntzarik egokienak erabili ahal izanez. i) Ahozko eta idatzizko proben ebaluaziorako eskubidea, lkastegiaren Arautegian ezarritako betebeharreko baldintzekin bat etorriz. j) Kalifikazioak berrikusteko, ezar daitezkeen arauen bidez. k) Unibertsitatean bereziki antola litezkeen ikerlan zehaztuetan eskuhartzeko. l) Jasoriko irakaskuntzaren nolakotasunari buruz beren eritzia adierazi eta jakin erazteko, Ikastegi-Batzarreari zuzenduriko informearen bidez. m) Examinei eta ebaluazio-probei Autonomi Elkarteko edozein hizkuntza ofizialez erantzuteko eskubidea. n) Ikasle ezinduei, esandako examinak eta probak beren ahalmenekin bat datozen baldintzetan burutzeko erraztasuna eman dakien, ezintasun horiek behar bezala frogatuz gero. o) Asegurantza Sozialean sarturiko aseguroa izateko, indarrean dagoen legislazioak jartzen duenaz bat etorriz, famili zoritxarretik, istripu edo eritasunetik babesturik egon daitezen. 133. Artikulua Unibertsitateko Ikasleek ondoko eginbeharrak dituzte: a) Beren unibertsitari-egoerari dagokion ikasketa eta ikerkuntz lana egitea. b) Gainerako ikasleekin eta irakaslegoarekin lankidetasunean aritzea, horrela zerbitzuak hobatu eta Unibertsitatearen helburuak lortzeko. . c) Baliabideen, horniduraren eta eraikuntzen erabilera egokiaren erantzunkizuna beren gain hartzea. 134. Arlikulua 1. Beren eskubide eta eginbeharrak zaindu eta bete daitezen, arlo guztietan beren eskuhartzea bultzatzeko eta Unibertsitatearen helburuen partaide izateko, ikasleek beren erakunde berezia antolatuko dute, bertan, gutxienez, ondoko ordezkatze-organo hauek jarriz, aipatzen diren betekizunekin batera: a) Ikastegiko Ikasleen Kontseilua, bertako ikasleen gestio-organo beterazle gisa. b) Unibertsitateko ikasleen Kontseilua, Unibertsitateko ikasleen gestio-organo beterazle gisa, ordezkarien Asanblandan harturiko akordioak betetzeaz eta Estatutu hauetan zehazturiko eskubide-eginbeharrak kunplitzeaz arduratuko dena. Errektoreak Kontseilu hau, ikasleei doazkien gaietan, entzungo du. c) Ikasleen Ordezkarien Asanblada, ordezkatzeko organo gorena alegia, beroni ondokoak dagozkiolarik: bere Barne-Arautegia prestatu eta bere Mahaiburua, Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluarena ere izango dena, hautatzea, eta Unibertsitateko Ikasleen jokabidearen lerro orokorrak onartzea ere bai. Barne-Arautegia onartzeko, lehen botazioan Ordezkarien Asanblada osatzen duten ikasleen gehiengo absolutua, edo bigarren botazioan gehiengo soila, lortu beharko da, eta ondoren Gobernu-Batzarreari heleraziko zaio. Barne-Arautegia aldatzeko, gehiengo berbera behar izango da. d) Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluaren Mahaiburua, Unibertsitateko edozein aginte-mailaren aurrean ikasleen ordezkari gorena da, eta beroni dagokio Unibertsitateko Ordezkarien Asanbladaren eta Ikasleen Kontseiluaren akordioak beteraztea. Gobernu-Batzarrekoa eta Gizarte-Kontseilukidea izango da. 2. Gobernu-Batzarreak Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluari aretoak eta kreditua emango dizkio, horretarako, Kontseiluak, aurretik bere iharduera orokorraren plana eta aurrekontu-projektua aurkeztuz. Aurrekontu horretan Ikastegietako Ikasleen Kontseiluentzako laguntzak kontutan hartu beharko dira, bai eta unibertsital intereseko kultur eta zientzi talde eta elkargoentzakoak ere. 135. Artikulua Gobernu-Batzarreak ikasle-elkargoen arautegi orokorra ezarriko du. Ikasle-elkargoak sortzeko proposamenak Gobernu-Batzarreari aurkeztuko zaizkio, beronek ezagutu eta onar ditzan.III KAPITULUA. ADMINISTRAZIO-ZERBITZUETAKO PERTSONALAZ I ATALA. Xedapen Orokorru. 136. Artikulua 1. Administrazio-betekizuna eta irakaskuntza eta ikerketaren eustazpi-betekizunak garatzea Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalari dagokio. 2. AZParen osakideak ondokoak dira, Unibertsitatearen beraren pertsonal funtzionari, lan-zuzenbidezko erregimenaz kontrataturiko pertsonala eta, bestelako administrazio publikoetakoa izanik, indarrean dagoen legislazioaren arauera, bere zerbitzuak Unibertsitatean eskaintzen dituen gainerako pertsonala ere bai. 3. AZPa Unibertsitatearen autonomia arautzen duten legeez arteztuko da, bai eta dagokiekeen funtzionari-legislazioaz, lan-erregimenaz kontratatuek dituzketen legislazio eta talde-komenioez, Estatutu hauez eta berauek garatzen dituzten arauez ere. 4. Lan berezi eta zehaztuak burutzeko, Unibertsitateak, denbora zati baterako eta egitekoak mugatuz, behar duen pertsonala kontratatu ahal izango du. 137. Artikulua Unibertsitatearen helburuak lortzeko eta beraren zerbitzuak Gizarteari eskaintzeko, profesionari-talde gaituak behar dira, beteko duten eginkizunetan berezituak. Horretarako, lan-taldeak maila aski egituratutan bilbatuko dira, betekizun-erizpideei begira, ondoko sektoreak barnebilduz: gestioa, administrazioa, berezituak, irakaskuntza eta ikerketaren urgazleak, mantentzea eta zerbitzu orokorrak. 138. Artikulua 1. Administrazioaz den bezainbatean, Unibertsitatea Zerbitzu, Atal eta Negozialekutan banaturik egongo da, bai Zerbitzu Orokorretan eta bai Campus eta Ikastegietan ere. 2. Unibertsitatearen administrazio-antolaketa, Gerentziaren proposamenaz, Gobernu-Batzordeak onarturiko arauez eratuko da, aurretik AZParen ordezkariak entzunik. Berori aplikatzeko, administrazio- eta zerbitzuguneen organigrama formulatu beharko da. 3. Unibertsitatearen administrazio-antolakuntza zuzenduko duten arauek gune bakoitzaren lokarri organiko eta betekizunezkoak mugatu beharko dituzte, bai eta beraren eginkizunak ere. Horren arauera, eginkizun horiek aurrera eramateko premiazkoak diren eskala edo eta taldeen zerrenda erabaki beharko da. 139. Artikulua 1. Pertsonal funtzionaria hurrengo eskala hauetako bati loturik egongo da: A Taldea: Gestiorako Teknikariak eta Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Ahalmendunak. B Taldea: Unibertsitate-gestiorakoak eta A.B.M.etako Laguntzaileak. C Taldea: Administraziorako Laguntzaileak. E Taldea: Menekoak. 2. Lanerako pertsonaIa indarrean dagoen komenio egokian ezarririko taldeetako bati lotuko zaio. 140. Artikulua 1. Unibertsitateak bere pertsonalaren erregistroa Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurrien Legeak bere 13. artikuluan xedatzen duenaren arauera antolatuko du. 2. Unibertsitatearen Pertsonalaren Erregistroan beraren zerbitzupeko pertsonal guztiaren izenak jarriko dira, eta beren administrazio-bizitza ukitzen duten egintza guztiak ere bertan idatzi beharko. 141. Artikulua 1. Ikastegien Dekano edo Zuzendarien manupean Administrazaile bat egongo da, hurrengo betekizunok izango dituelarik: a) Ikastegiaren administrazio- eta ekonomi gestioa zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, Errektoregotik eta Gerentziatik emandako arauekin bat. b) Ikastegiari loturiko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonal guztiaren burutza organikoa bere gain hartzea. 2. Administratzailearen izendapena egitea Gerenteari dagokio, Ikastegiaren Dekano edo Zuzendariaren informea jaso ondoren, eta hura Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalaren arteko bat izango da, C talderako eskatzen den akademi titulazioaren jabe izanik. 142. Artikulua Legez Pertsonal arloan Unibertsitateari esleituriko konpetentziak Errektoreari dagozkio. Konpetentzia horiek, halere, Gerenteari ordezka dakizkioke.III ATALA. Unibertsitatearen AZParen Hautaketaz. 143. Artikulua Unibertsitateak, bere autonomi erregimenean finkaturikoaz, eta Konstituzioan biltzen diren berdintasun-, agerikotasun-, ahalmen eta meritu-oinarrien arauera, bere administrazio-zerbitzuetarako pertsonal berezia hautatuko du. 144. Artikulua Bere pertsonal berezia, bai funtzionaria eta bai lanerakoa ere, kontratatzerakoan, Unibertsitateak lehiaketa, aurkaritza eta aurkaritza-lehiaketa sistimen artean aukera dezake. 145. Artikulua Eskala ezberdinetan gerta daitezkeen plaza hutsetarako deialdiak, eskala horiexetako funtzionarien artean, eta lekuz aldatzeko barne-lehiaketaz egingo dira. Hornitu gabeko plazek eta plaza berriek Unibertsitatearen enplegu-eskaintza osatuko dute. Berau, behin Aurrekontuak onartuz gero, Errektoreak Lehendakaritzaren Ministraritzari eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteari bidaliko die, nork bere enplegu-eskaintzan sar dezan, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurrien Legeak bere 18. artikuluan ezarririkoa betetzeko. 146. Artikulua Unibertsitatearen enplegu-eskaintzan konprometaturiko plaza hutsetarako hautaproben deialdia Errektoreak egingo eta beronek Estatuaren Buletin Ofizialean eta Autonomi Elkartearenean argiratatzeko aginduko du. Deialdi horretan probak burutzeko egutegi zehatza jarriko da, berau, nolanahi ere den, urte bakoitzeko Urriaren la baino lehen amaitu beharrekoa izanik, horregatik, izan litezkeen hautatzeko hezkuntz ikastaroei kalterik egiteke. 147. Artikulua Unibertsitatearen funtzionari-eskala berezien plaza hutsak hornitzeko deialdiaren oinarriak, Unibertsitateen Kontseiluak onarturiko Oinarri orokorretan erabakitakoaz bat etorriko dira, aurretik Pertsonalaren Batzorde Gorenak aldeko informea emanez, proba horiek Estatuaren Administrazioarenekin homologa daitezen, horrela, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurrien Legeak bere 17. artikuluan aurrikusten duen funtzionari-mugikortasunari bide emateko. 148. Artikulua Eskala bakoitzeko plaza hutsetarako deialdia, lehiaketaz edo aurkaritza-lehiaketaz, Unibertsitateari loturiko eta, eskatubeharrezko titulazioa izanik, eskala maila apalagoa duten funtzionarien artean egingo da, legeak une bakoitzean uzten duen prozentu goreneraino. 149. Artikulua Hautaprobetarako deialdia Unibertsitateak egingo du eta Errektoreak izendaturiko epaimahaiak eritziko. Beronen mahaiburua Errektorea edo berak ordezka dezakeen pertsona izango da, eta gainerako osakideak ondoko hauek izango dira, Gerentea, edo beronek ordezka dezakeena, Autonomi Elkarteak bere baitarik proposaturiko funtzionari bat, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Estatu-Idazkaritzaren ordezkari bat eta Administrazio Publikorako Estatu-Idazkaritzaren beste ordezkari bat, Unibertsitatearen AZParen ordezkari bi, horietako bat zozketaz eta bestea talde horren Ordezkarien Komiteak deialdiko plazari dagozkion titulazioa eta maila dutenen artetik aukeratua. Plazaren izaerak hola beharko balu, Epaimahaiari Unibertsitateko irakasle bat, Gobernu-Batzarreak horretarako izendatua, erantsiko zaio. IV ATALA. Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalaren eskubide eta eginbeharrez. 150. Artikulua Unibertsitatearen AZPak ondoko eskubideak izango ditu: a) Unibertsitatearen gobernu-organoetan eskuhartzeko eskubidea. b) Bertako eraikuntza eta zerbitzuak erabiltzeko. c) Askatasunez elkartzeko, sindikatzeko, talde-negoziaketak egiteko eta grebarako eskubideak, legeak finkatzen dituen mugetan. d) Beren lanbidean goratuz eta birziklatuz joateko eskubidea. 151. ArtikuIua Unibertsitateak administrazio-zerbitzuetako pertsonalaren etengabeko hezkuntza bermatuko du, bere gaitasun teknikoa, gorabidea eta berezitasuna lor ditzan. Horretarako, Heziketa eta Hobakuntzarako Batzordea eratuko da, bertan, bai Gerentzia eta bai AZPa erdibanako ordezkaritzaz agertuz. Batzorde horrek urteroko ihardueren programaketa moldatuko du. 152. Artikulua Unibertsitatearen AZParen eginbeharrak ondoko hauek dira: a) Estatutuok, berauen Arautegiak eta garapen-arauak betetzea. b) Unibertsitateak eskaintzen duen Zerbitzu Publikoaren aribidea ongi joan dadin ahalegintzea. c) Ondarea errespetatzea. d) Hautatuak izan direneko karguek aldean dakarzkieten erantzunkizunak beren gain hartzea. 153. Artikulua AZParen ebaluazioa eta kontrola Unibertsitatearen Gerentziak egingo du. IV KAPITULUA. DIZIPLINA-ERREGIMENAZ 154. Artikulua 1. Unibertsitatearen Diziplina-Batzordea eratuko da, ondoko betekizunokin: a) Akademi diziplina gorde dadin bermatzea. b) Unibertsitatearen osakideen aurkako diziplina-expedienteak eratzeko zereginetan laguntza ematea. c) Diziplina-neurriak proposatu eta hartzea. d) Beraren erabakien kontra aurkez daitezkeen kexa-galdapenak eta helegiteak goragokoengana bideratzea. e) Legeak edo Unibertsitatearen barne-arauek bere gomendioan uzten dituen gainerako guztiak. 2. Bere helburuak betetzeko, Diziplina-Batzordeak, erreserbatuki, beharrezko deritzen argibideak eska ditzake. Beraren erabakiak, Estatutuotan jarririkoaren arauera, atzera joak izan daitezkeenak, agerikoak izango dira eta akademi agintari eskudunari heleraziko zaizkio, behar diren neurriak har ditzan. 155. Artikulua 1. Unibertsitatearen Diziplina-Batzordea hiru urtetarako aukeratuko da eta ondoko osakideak izango ditu: a) Errektorea, edo beronek ordezkaturiko Errektorordea, mahaiburu izango dena. b) Gizarte-Kontseiluaren ordezkari bi, Unibertsitatekoak ez diren bere kideen artetik izendatuak. c) Ikastegien Dekano edo Zuzendarien ordezkari bat. d) Sailen Zuzendarien ordezkari bat. e) Irakasleen, ikasleen eta AZParen ordezkariak, berauen kopurua, beti ere Campus bakoitzaren ordezkaritza bermatuz, Unibertsitatearen, Klaustroak erabakitzekoa izanik. 2. Gobernu-Batzarreak Diziplina-Batzordekideak aukeratzeko ihardupidea ezarriko du, bai halaber berauek kendu edo ordezteko mekanismoak ere. Diziplina-Batzordekideak Errektoreak izendatuko ditu. 156. Artikulua 1. Diziplina-expedientea egiten hasteko ekimena dutenak ondoko hauek dira: a) Errektorea eta Ikastegi, Sail eta Zerbitzuen Dekano-Zuzendariak. b) Gerentea. c) Akademi pertsonalaren edo administrazio-zerbitzuetako pertsonalaren kontrol eta Ebaluazio-Batzordeak. 2. Errektoreak, Diziplina-Batzordekideen artetik, diziplina-expedienteen Artezkaria eta Idazkaria izendatuko ditu. 157. Artikulua 1. lrakasle, ikasle eta administrazio-zerbitzuetako pertsonalaren diziplina-erregimenari buruzkoak Errektoreak erabakiko ditu. 2. Irakasleak eta administrazio-zerbitzuetako pertsonal funtzionaria beren zerbitzuetatik aldentzeko zehapenak, Unibertsitateen Kontseiluaren proposamenaz, organo eskudunak akordioz erabakiko du, funtzionari-legislazioaren arauera. 3. Ikasleen kasuan, beste Unibertsitate batetan ikasten segitzeko debekua, Errektoreak proposatuko du, eta Unibertsitateen Kontseiluak ontzat emango. 158. Artikulua 1. Unibertsital Elkartearen kideek Estatutuotan finkaturiko betebeharrei egindako hausteak hobentzat joko dira, bai eta Unibertsitate-usarioen aurkako portaerak ere. 2. Hobenak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Haustearen nolakoa erabakitzeko, egilearen xede-asmoak, zerbitzu-ihardueraren nahasketa, ekarritako kalteak eta berretzea hartuko dira kontutan. 159. Artikulua Hoben larri edo oso larri bategatiko zehapena jartzeko, aurretik behar den expedientea egingo da, interesatua entzunik, hura Administrazio-Ihardupiderako Legeak aurrikusten duenaren arauera aurrera eramanez. Hobenak deliktu-itxurarik balu, horren berri Epaitegi eskudunari emango litzaioke. 160. Artikulua Diziplina-Arautegia Gobernu-Batzarreak onartuko du. Indarrean dagoen legislazioari horregatik kalterik egiteke, Arautegiak, gutxienez, ondokoak edukiko ditu: a) Hobenen zerrenda, zehazketa eta sailkapena. b) Dagozkien zehapenen zerrenda. c) Diziplina-ihardupidea.V TITULOA. UNIBERTSITAL IHARDUERAZ 1 KAPITULUA. IKASTE-IHARDUERAZ 161. Artikulua 1. UPV/EHUan matrikulatzeko eskubidea, legez ezarritako betebeharreko baldintzak izanik, horrela eskatzen dutenek izango dute. 2. Gobernu-Batzarreak, Unibertsitateen Kontseiluak finkaturiko modulu objektiboen arauera, ikastegien edukiera erabakiko du, eta Unibertsitatera sartzeko jarraibideak ezarriko. Irakaskuntz eskaintza Maiatzean ageriro jakin eraziko da. 3. Ikastegiek, Gobernu-Batzarrearen aurretiko onarpenaz, Fakultate- eta Eskola-diplomadun ikasleak 2. zikloko lizentziatur ikaskuntzara iragan daitezen, betebeharreko baldintzak ezarriko dituzte. 162. Artikulua UPV/EHUak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko ikasleei matrikulatzeko eskatzen zaizkien eskola- eta unibertsitate-kalifikazio eta tituluen beharrezko baldintza berberak betetzen dituzten nafarren eskabide guztiak, bertora beren eskola edo unibertsitate-expedientea aldatzeko edo eta matrikulatzeko asmoz, ontzat emango ditu. 163. Artikulua 1. Gizarte-Kontseiluak aurrekontuetan ikasleentzako beka, laguntza eta kredituetarako diru-kopuruak finkatuko ditu eta bere ekimenak Botere Publikoekin batera koordinatuko, Autonomi Elkartetik emandako arauen bidez. - 2. Gobernu-Batzarreak Unibertsitatearen aurrekontuan jarririko diru-kopuruak beka, laguntza eta kreditu era ezberdinen artean banatuko ditu, bai eta ikastegoen artean ere: 3. Bekak, Iaguntzak eta kredituak esleitzeko, Errektororde baten mahaiburutzapean, Batzorde bat eratuko da, Gobernu-Batzarreko lau ordezkariz osatua, horietako bat ikaslea izango delarik. 164. ArtikuluaAtal berezituak dituzten Ikastegietan, Fakultate edo Eskolaren Batzarreak Atal bakoitzari Unibertsitatearen lankidetza-beka kopuru bana esleitu beharko dio, dagozkion guztietatik aterata. Batzorde batek, Dekano, Zuzendari edo berauek ordezkaturiko pertsonaren mahaiburutzapean, Batzarreko bost lagunek osatuak, horietako bi ikasleak izanez, aurkezturiko eskabideez informatuko du, eta Unibertsitatearen Gobernu-Batzarreko Batzorde egokiari horren berri heleraziko dio. 165. Artikulua 1. Matrikula ikasturte oso edo banakako irakasgaika egin daiteke, ikasleak matrikula egin nahi dueneko irakasgaiez berorien ikasketa-planak xedatzen duena beteaz. 2. Ikasle bakoitzak nahi adinako irakasgai, berezitasun edo ikasketa egin ditzake batera. Halere, ikasketa-planaren arauera, lehenagoko beste ikasturte batzutako irakasgaiak aurretik gaindituak izateko baldintza duten irakasgaien examinak ezingo ditu egin. 3. Goragoko ikasturtean matrikulatzen uzten ez duten irakasgai gainditugabeen zenbatekoa Ikastegiek finkatuko dute. 166. Artikulua Ikastegi Bakoitzean Ikasketen Baliokidetzarako Batzorde bana egongo da, Dekano edo Zuzendariaren, edo berauek ordezkaturikoaren mahaiburutzapean, Ikastegiaren Batzarreak izendaturiko lau kidez osatua. Batzorde honek, Estatuko eta atzerriko beste Unibertsitateetan buruturiko irakasgaien baliokidetza-eskariak ebatziko ditu, Unibertsitateen Kontseiluak finkaturiko erizpide orokorrekin bat etorriz. Batzordeak, baliokidetu nahi diren ikasketen parekotasunaz bere ustea agertuko du. Batzorde horren erabakien aurkako kexa-galdapenak Gobernu-Batzarreak ebatziko ditu. 167. Artikulua Ikaslearen aldizkako ehaluazioak, beraren jakintza, adimen-hezieraren aurrerabidea eta beraren etekinak frogatzea du helburu, beraren lanbide-iharduerarako ahalmena egiaztatzeko asmoz. 168. Artikulua Unibertsitatearen Gizarte-Kontseiluak, Unibertsitateen Kontseiluaren informea aurretik izanez, jarritako epeetan probak gainditzen ez ditazten ikasleek Unibertsitatean irauteko arauak azaIduko ditu, ikasketa bakoitzaren ezaugarri bereziak kontutan izanik.II KAPITULUA. IKASKETA-PLANEZ 169. Artikulua 1. Ikastegiek, horretarako Batzordearen bitartez eta horretan ukituriko Sailak entzunik, indarrean dauden jarraibide orokorrekin bat etorriz, ikasketa-plana prestatu eta egituratuko dute, bertan titulazio bakoitzerako ikastaro-kopurua, edukina eta iraupena finkatuz, irakasgaien izaera beharrezko edo aukerapekoa, egin beharreko ordu praktikoak, baliokidetza eta bateraezintasunen taula eta akademi graduak lortzeko baldintzak ezarriz. 2. Ondorioz lorturiko proposamenak Gobernu-Batzarreari heleraziko zaizkio, onar ditzan, eta onarturiko planak Errektoreak Unibertsitateen Kontseilura eramango ditu, beronek jakin eta homologatu ahal izateko. 3. Ikastegi bakoitzean behar diren neurriak hartuko dira, ikasketa-plana errotu eta aurrera eraman dadin. 4. Errektoreak, akademi edo gizarte-interesik ez duten berezitasun, diplomatura edo lizentziaturak kentzea Gobernu-Batzarreari prnposatu ahal izateko ekimena izango du, bai eta ikasketa-planak aldatu eta bestelako ikasketa-planak finkatzekoa ere, horien bidez Estatu- edo Unibertsitate-titulu berriak emateko helburuez. 5. Baliabideei zentzuzko probetxua ateratzeari kalte egiteke, ahaleginak egingo dira irakasketa-planak ahal den zaluen izau daitezen, horrela ikaslearei irakasgaiak eta arloak askatasunez aukeratzeko era eskainiz. 170. Artikulua Ikasketa-plana erreformatzeko eskaria egiterakoan, aldean akademi, zientzi eta gizarte-premiak justifikatzeko Memoria jarriko da, berorretan, halaber, aldaketa onartuz geroko ekonomi ondorioak ere azalduko direlarik. 171. .Artikulua Ikasketa-planetan sarturiko gaien irakaskuntza Sailei dagokie. Berauek ikasturte bakoitzaren hasieran edukinak, helburuak, orieutabideak, lanen programaketak eta ebaluatzeko erizpideak zehaztuko dituzte. Ikastegi bakoitzean, bertan irakasten ari diren Sailak koordinatuko dira.III KAPITULUA. AKADEMI TITULUEZ 172. Artikulua Titulu ofizialak Estatuaren unibertsitatearekiko legislazio orokorrean aurrikusiak dira, ikasketa-planetan jarritako betebeharrak gainditu ondoren erdiestekoak. Unibertsitatean lorturiko titulu ofizialak Errektoreak emango ditu Estatuburuaren izenean. 173. Artikulua 1. Unibertsitate-ikasketak, gehienik ere, hiru ziklotan egituratuko dira. Unibertsitate-Eskoletako lehen zikloa gainditzeak Diplomatu, Ingeniari Tekniko edo Arkitekto Tekniko-titulua lortzeko eskubidea dakarke. 2. Fakultate edo Goi Eskola Teknikoetako bigarren zikloa gainditzean Lizentziatu, Ingeniari edo Arkitekto-titulua lortuko da, eta ikastegi berorietan hirugarren zikloa burutuz gero, Doktore-titulua erdietsiko. 3. Hala behar izanez gero, titulu bat lortzeko edo ziklo batetik bestera iragateko baliokitza- edo egokitzapen-baldintzak ezarriko dira. 174. Artikulua 1. Bai Ikastegiek eta bai Sailek ere, berezitasunerako, graduatuondokoentzako edo lanbide-heziketarako ikastaroak antola ditzakete, horien bidez Unibertsitatearen titulu edo diploma bereziak emateko. Horretarako ikasketa-planen prestaera 169. artikuluan xedaturikoaz bat etorriko da. Gobernu-Batzarreak ikastaro hauen arau orokorrak adieraziko ditu, eta, zehazki, irakaskuntz zaman izango duten eragina eta gutxienezko betebeharrak ezarriko. 2. Irakaspen praktiko ugari dituzten berezitasunerako ikastaroetan, Unibertsitateak Erakunde edo Antolakuntza publiko edo pribatuekin berauen lanlekuetan haien garapena egiteko akordioa itundu ahal izango du, berezitasun horren gaitasunaren azken ebaluazioa egitea ikastaroaren ardura duen Ikastegi edo Sailaren esku egongo delarik. 3. Gizarte-Kontseiluari dagokio, hala behar izatekotan, ikaskuntza horiei eusteko premiazkoak diren aurrekontuzko diru-kopuruak finkatzea. IV KAPITULUA. HIRUGARREN ZIKLOKO IKASKETEZ ETA DOKTOREGOAZ 175. Artikulua Doktore-titulua erdiesteko, Lizentziatu, Arkitekto edo Ingeniari-tituluaren jabe izanik, horren arauerako Doktorego-Programako ikastaro eta mintegiak egin eta gainditu, eta Doktore-tesia aurkeztu eta onartu beharko da, berau, Doktorego-Programari dagokion zientzi, teknika edo arte-arloko gai bati buruz, ikerlan originala delarik. 176. Artikulua Doktorego-Programak ikastaro eta mintegitan egituratuko dira eta hirugarren zikloko ikaslea zientzi, teknika edo arte-arloan berezitzeko xedea izango dute, bai eta bera ikerkuntz tekniketan trebatzea ere. Doktorego-Programak Unibertsitate-Sail batek proposatu eta koordinatuko ditu, bere gain haien erantzunkizuna hartuz. Doktorego-Programa bakoitzeko, Sailak bere zuzendaritzapean eramango diren ikastaro eta mintegiak adieraziko ditu xeheki, bai eta beste Sailen zuzendaritzapekoak ere. 177. Arlikulua Doktorego-titulua lortzeko ikasketak Sail baten akademi zuzendaritza eta erantzunkizunpean burutuko dira. Era berean, Doktorego-Programaren ikastaro eta mintegietariko batzu, beti ere dagokion Sailak akademi erantzunkizuna izanik, Unibertsitate-Institutuetan, Zientzi Ikerkuntzetarako KontseiIu Gorenean, ikerkuntz erakunde publiko edo pribatuetan edo gisa bereko bestelako antolakuntzetan ere, egin ahal izango dira, horretarako, Unibertsitateak, behar diren komenioak sinatuz. Unibertsitateak, halaber, hirugarren zikloko ikasketak ezagutu eta onartzeko, atzerriko Unibertsitateekiko komenioak egin ditzake. 178. Artikulua 1. Ikasleek Sail baten Doktorego-Programan matrikula eskatu beharko dute. Jasoriko eskabideak, eskainitako plazak baino ugariago balira, Sailak, kandidatuak akademi eta ikerkuntz merituen arauera hautatuko lituzke. 2. Doktorego-Programaren eskaintzaren erauera, eta bertan matrikulaturiko ikasleen zenbatekoa begi-aurrean izanik, Doktorego-Batzordeak beste Unibertsitate batzutatiko ikasleak ere onartu ahal izango ditu, Gobernu-Batzarreak ezar dezakeenaz bat. 3. Ikasle bakoitzak tutore bana izango du, beraren ikasketen erantzule. Tutoreak Doktorego-Programa antolatzen duen Saileko irakaslea izan beharko du. 179. Artikulua Doktorego-tesia aurkeztu baino lehen, doktoregaiak Doktorego-Programako ikastaro eta mintegiak burutu beharko ditu, indarrean dauden arauek aipatzen dutenez. 180. .Artikulua Doktorego-Programa amaitu baino lehen, doktore-gaiak bere Doktorego-Tesiaren projektua aurkeztuko du, Tesiaren Zuzendariaren onespenaz. Saileko Batzorde batek, dagokion Kontseiluak izendaturiko hiru irakasle doktorez osatuak, aurkeztu den projektua onartu edo gaitzetsiko du, eta izandako akordioaren berri Unibertsitatearen Doktorego-Batzordeari adieraziko. 181. Artikulua Doktorego-Tesiaren Zuzendariak Doktore-akademi graduaren jabe izan beharko du. Tesi-zuzendariak hurrengo hauek izan daitezke: Estaturen irakaskuntz kidegoeko Irakasleak, Irakasle Lagun eta Bisitariak, Zientzi Ikerkuntzetarako Kontseilu Goreneko ikertze-pertsonala eta, duten naziotasuna gora behera, goi mailako irakaskuntz edo ikerketa-erakundeei loturiko Doktoreak. 182. Artikulua 1. Doktorego-Tesietarako Epaimahaiak Unibertsitatearen Errektoreak izendatuko ditu, Unibertsitatearen Doktorego-Batzordearen proposamenaz, Batzordeak beharrezko deritzen Sail eta pertsona adituak entzun ondoren. 2. Epaimahaiak bostna Doktorek osatuko dituzte, Tesiak ukitzen duen gaian, edo horrekin zerikusi handia duen beste batetan, jakintza berezia dutenak izanik. 3. Epaimahaiburuak Errektoreak izendatuko ditu, Unibertsitatearen Doktorego-Batzordeak proposatu irakasleen artetik. Epaimahaiaren Idazkaria akademi maila apaleneko kidea izango da, edo, bestela, Doktore-gradua azkenik lortu duena. 183. Artikulua Doktorego-Batzordea, Errektoreaz, edo beronek ordezkaturiko Errektorordeaz, eta zientzilarien artean, beren gaitasun eta akademi historiala ongi ezagunak dituzten lau Irakasle Doktorez osatua izango da. Berorien curricula Unibertsitate-Sail guztietan banatuko dira. Gobernu-Batzarreak, haiek hautatu ondoren, Unibertsitatearen Klaustroari izendapena jakin eraziko dio, beronek berrets dezan. Izendaturikoak lau urtetarako aukeratzen dira, bi urterik behin erdiak aldatzekoak izanik. 184. Artikulua Unibertsitatearen Doktorego-Batzordeak ondoko betekizunak ditu: a) Doktorego-Programen Plangintza Orokorra prestatzea, eta bertan, Sailei Doktorego-Programa bat antolatzeko baimena emateko, irakasle gaituen kopuruaz, biblioteka eta laborategi-baliabideez eta bestelako bitartekoez, gutxienez zer nolako baldintzak bete beharko diren xehetuko dira. b) Doktorego-Programak onartu eta argitaratzea, egin beharreko eta aukerapeko ikastaro eta mintegiak adieraziz, bai eta dauden plazen kopurua, irakastaldiaren iraupena eta ikastaro-mintegiei emandako kredituak ere, erantzunkizuna daraman Sailaren proposamenaz. . c) Ikastaro-mintegien gutxienezko ikasle-kopurua zehaztea. d) Doktorego-Programak irakaskuntz zaman ekar ditzakeen ondorioak aztertzea, horrela irakaslegoaren arduraldia osatu ahal izan eta Gobernu-Batzarreari, Doktorego-Programak aurrera eramateko behar diren kredituen proposamena egiteko. e) Doktorego-Tesia aurkezteko epea, gehien dela, bi urtetaraino luzatzea. f) Doktorego-Tesien aleak jaso eta Unibertsital Elkarteari beraren gordailuan utziak izan direla jakin eraztea, eta jasoriko informe eta egindako galderen ondorioz, bideraturiko Tesiak onartu edo gaitzestea. g) Holakorik merezi duten Doktorego-Tesiei ohorezko aipamenak edo sariak emateko ihardupide eta betebeharreko baldintzak ezartzea. h) Holakorik merezi duten Doktorego-Tesiei ohorezko aipamenak edo sariak emateko, ihardupide eta betebeharreko baldintzak ezartzea. i) Onarturiko Tesien aleak gorde eta beraien informazioa Unibertsitateen Kontseilura, Hezkuntz eta Zientzi Ministraritzara eta Euskal Gobernuaren Sail egokira bidaltzea. j) Doktorego-Programen garabidea kontrolatzea. k) Hirugarren zikloari dagokionez, Unibertsitatearen iharduerak beste ikerkuntz erakunde publiko edo pribatuek daramatzatenekin koordinatzea. l) Bere Barne-Arautegia Gobernu-Batzarreari, onar dezan, proposatzea. Aipaturiko betekizunak aurrera eramateko, Ikastegi bakoitzeko Doktorego-Batzordeek egindako informeak kontutan hartu beharko dira. 185. Artikulua Unibertsitateak, Sailetan Doktorego-Tesiak burutzea errazteko, bere aurrekontuetan diru-laguntzak jarriko ditu. Laguntzen banaketa Doktorego-Batzordeak egingo du, horretarako, bere burua Gobernu-Batzarreko ikasleen ordezkari birekin osatuz. 186. Artikulua Unibertsitateak, Sail baten ekimenaz, loturik dagoeneko Ikastegiaren Batzarreak aldeko informea emanez, aurretik Gobernu-Batzarrearen akordioa eta Unibertsitateen Kontseiluaren onespenaz, honoris causa Doktore-titulua eman ahal diezaieke, beren zientzi prestigioagatik edo eta irakaskuntz edo ikerketa arloan Unibertsitateari egindako zerbitzu nabariengatik, halako goraipamena merezi duten pertsonei.V KAPITULUA. IKERKUNTZAZ 187. Artikulua Ikerkuntza Unibertsitatearen oinarrizko ihardueretako bat da, eta begiratu behar du beraren irakasleek hura, zientzi eta teknikaren aurrerapenaren partaide izanik, askatasun osoaz burura dezaten. Ikerkuntza Unibertsitate-Sail eta Institutuen hesparruan egiten da. 188. Artikulua 1. Unibertsitate-Sailek eta Institutuek anitzurtetako ikerkuntz planak prestatuko dituzte, eta bertan material eta pertsonal premiak adieraziko dira, Ikerkuntzarako Batzordeak informa ditzan. 2. Gobernu-Batzarreak, baliabideen banaketa onartzerakoan, Sail eta Institutuetan ikerketak egiteko gutxienez behar direnak bermatuko ditu. 3. Salbuespenez, duten garrantzia kontutan izanik, ikerkuntz projektuen burutzapena finantziatu ahal izango da. 4. Urtero Sailek eta Unibertsitate-Institutuek Ikerkuntzarako Batzordeari ikerkuntzaren egoera eta lorturiko ondorioen Memoria xehetua aurkeztuko diote, baliabideak banatzerakoan kontutan izango dena. 189. Artikulua Ikerkuntz projektuen burutzapenean elkarlanean aritzeko, Unibertsitateak beste Unibertsitate edo Ikertegiekin komenioak sinatu ahal izango ditu, bai eta beste edonolako erakunderekin ere. 190. Artikulua 1. Sail eta lnstitutuetako pertsonal irakasle eta ikertzaileak bai ikerlanak eta bai arte-sormenezkoak ere kontratatu ahal izango ditu. Unibertsitatea era horietako kontratuak bultzatuko ditu, zuzenki edo loturazko agentzia baten bidez. 2. Beren Ikerkuntz Programen arauera, Sailek eta Institutuek denbora zati batez horretarako pertsonala kontratatu eta onartu ahal izango dute, ikerkuntzarako ekonomi funts bereziez edo kanpotiko finantziabidearen bitartez. 3. Gobernu-Batzarreak ikerlanak edo arte-sormenezkoak kontratatzeko araubideak ezarriko ditu, beroriek sinatzeko pertsona gaituak mugatuz eta Unibertsitateari, Sail eta Institutuei eta pertsonal ikertzaileari esleituriko diru-kopuruak kontrolatzeko eta banatzeko erak jarriz. Ikerkuntz kontratuak ezingo dira inola ere egin irakaskuntz nolakoaren kaltean. 191. Artikulua Unibertsitatearen Ikerkuntzarako Batzordeak Gobernu-Batzarrearei ikerkuntzaren plangintza, koordinaketa, eragintza eta kontrola eratzeko, bere laguntza eskaintzen dio; lehentasun-proposamenak prestatzen ditu eta berauen informazioa Gobernu-Batzarreari ematen, beronek akordio egokiak har ditzan. Haren osaera Gobernu-Batzarreak onarturiko Arautegiak zehaztuko du, Unibertsitatearen arlo ezberdinen ordezkaritza bermatuko duena. 192. Artikulua Ikerkuntzarako Batzordeak ondoko betekizunak ditu: a) Aurrekontua banatzeko proposamenak prestatzea. b) Unibertsitateak ikerkuntzarako duen oinegituraren erabilera koordinatzea. c) Ikerkuntz laguntza eta boltsetarako deialdia eta berauek ematea proposatzea. d) Ikerkuntzaren kontrola eta jarraitasuna eramatea. e) Ikerlanen edo arte-sormenezkoen kontratuez informatzea. f)Ikaslanak eskatu, burutu eta hedaraztea, horien bidez agintari publiko eta pribatuek Unibertsitatearen ikerkuntz ihardueren berri izan dezaten, horrela lankidetza-kontratuak egin edo berari ekonomi funtsak eskaini ahal izateko. h) Estatutuok eta berauen garapen-arautegiek eslei diezazkioketen gainerako betekizunak. 193. Artikulua Unibertsitateak, gutxienez, bere aurrekontuaren %4a eta % 6a utziko ditu, bata biblioteka- eta bestea ikerkuntz gastuetarako. VI TITULUA. UNIBERTSITAL ELKARTEAREN LAGUNTZARAKO ZERBITZUEZ I KAPITULUA. XEDAPEN OROKORREZ 194. Artikulua 1. Unibertsitateak, unibertsital elkartearen laguntzararako zerbitzu orokorrak jarri, edo bestela, itundu, mantendu, antolatu eta bultzatu egingo ditu. 2. Gobernu-Batzarreak laguntzarako zerbitzuak sortzeko akordioa hartuko du, aurretik Gerentziaren ekonomi informea izanez, eta berorien erakuntza eta aribide-erregimena zehaztuko. 3. Urtero, zerbitzu horien organo erantzuleek Gobernu-Batzarreari beren aribidearen Memoria heleraziko diote. 195. Artikulua Zerbitzuek Unibertsital Elkarteko kideen artean ageriro eta behar bezalako zabalkundeaz, beren laguntz eginkizunen berri emango dute, eta Gobernu-Batzarreak zerbitzu orokorren erabiltzaileen batzordeak sortzeko akordio ahar dezake, haiengandik jasorikoen nolakoa zainduko dutenak.II KAPITULUA. UNIBERTSITATEAREN BIBLIOTEKA, ARGITARAPEN-ZERBITZU ETA INFORMATIKA-BILGUNEEZ 196. Artikulua Unibertsitatearen Biblioteka xedebakarreko gunea da, duen funtsezko helburua unibertsital elkartearen ikas, irakats eta ikerkuntz zereginen eustarria izatea delarik. Bertan Unibertsitatearen jabegopeko bibliografi, dokumentuzko eta ikas-entzuteko funts guztiak biltzen dira, duten kokapena edonolakoa izan eta erosiak izateko ekonomi iturriak direnak direla, bai eta Unibertsitatearen histori eta dokumentuzko Artxiboa bera ere. 197. Arlikulua Unibertsitatearen Biblioteka, Campusetako Biblioteka Zentralek, Ikastegietakoek eta Unibertsitatean sarturik dauden erakunde eta institutu guztien biblioteka bereziek osatzen dute. 198. Artikulua Unibertsitatearen Bibliotekaren Arautegiak hura osatzen duten biblioteka eta artxiko guztien gobernurako arau tekniko eta funtzionalak ezarri eta garatuko ditu. Arautegi hori Gobernu-Batzarreak onartuko du. 199. Artikulua Unibertsitatearen Bibliotekak Zuzendari bat izango du, Errektoreak, goi bibliotekari teknikoen artetik, edo bestela ezinean, Unibertsitatearen langile-zerrendako edo beroni loturik dauden goi bibliotekari tituludunetarik aukeratua. Lanpostu hori hornitua izateko era eta karguaren iraunaldia Bibliotekaren Arautegian azalduko dira. Zuzendariari ondoko betekizunak dagozkio: a) Unibertsitatearen ordezkaritza izatea. b) Gobernu-Batzarreak biblioteka-politikaz erabakiriko jarraibideak beteraztea. c) Bibliotekaren erakuntza, gestio eta koordinaketa tekniko eta administraziozkoa eramatea. d) Bibliotekako pertsonalaren burutza izatea. e) Estatutuok garatzeko arauek esleitu edo Errektoreak ordezka diezazkiokeen bestelako betekizunak oro. 200. Artikulua 1. Biblioteka bakoitzak buruan erantzule bana izango du, Unibertsitatearen Bibliotekaren Zuzendariaren proposamenaz, Errektoreak bibIioteketako pertsonal teknikoaren artetik izendatua. 2. Ikastegi, institutu edo Unibertsitatean sarturik dauden bestelako antolakundeen biblioteketako pertsonal guztia, nor bere lekuko aribide-arauei loturik egongo da, eta, hortaz, bertako Dekano eta Zuzendarien agindupeko izango. 3. Biblioteken arduradunei ondokoak dagozkie: a) Unibertsitatearen Bibliotekaren Zuzendariak emandako jarraibideak beteraztea, biblioteken erakuntza, gestio eta koordinaketari doakionez. b) Bibliotekako pertsonalaren eta bibliotekan bere zerbitzuak eskaintzen dituen pertsonal laguntzaile, meneko eta lanerakoaren zereginen erakuntza, ordenaketa eta gainbegiratzea. 201. Artikulua 1. Unibertsitatearen Argitarapen-Zerbitzua era guztietako material inprimatu eta ikus-entzutekoaren argitaratze eta argitarakidetzak programatu eta eginetaratzeko antolakunde arduraduna da, eta interesgarri eritziriko zientzi, teknika eta arte arloko lanen hedarazlea ere bai. 2. Argitara eman beharreko lanak erabakitzea Argitarapen-Kontseiluari dagokio, akordioak beteraztea Zerbitzuaren Zuzendariaren eginkizuna izanez. Kontseilua eta Zuzendaria Errektoreak izendatuko ditu, Gobernu-Batzarrea entzun ondoren. 3. Zerbitzu honen antolaketa eta aribide teknikoa horrexetarako Arautegiak eratuko ditu. 202. Artikulua 1. Informatika-Bilguneak ikerkuntz edo gestio-lanetarako informazioa lortu, bildu eta automatikaz iharduteko informatika-eustazpia errazteko xedebakarreko guneak dira, bai eta behar izanez gero, datu-bankuak sortu eta erabiltzeko ere. 2. Bilgune hauek, xedebakarreko gune autonomo gisa antolaturik beren langile-zerrenda eta material baliabide bereziekin egon eta horrelaxe lan egiten dutenean, Unibertsitatearen Zerbitzu orokortzat hartuko dira. Kasu honetan, Informatika-ekiporik ez edo, aurrera eraman nahi dituzten projektuetarako, ahalmen nahikorik ez duten Ikastegi, Sail eta gainerako xedebakarreko guneei beren zerbitzuen laguntza eskaini beharko diete. 3. Informatika-Bilgune orokorren lanen eta aribidearen antolaketa, zuzendaritza eta programaketa beraien zuzendariari dagozkio, horretarako Aholku-Batzorde baten laguntza izango duelarik. 4. Bilgune hauen aribidea, Zuzendariaren eta Aholku-Batzordekideen postuak hornitzeko ihardupidea, eta beraren betekizunak ere, bertako Arautegian zehaztuko dira.III KAPITULUA. KULTUR, KIROL ETA UNIBERTSITATE-HEDAKUNTZARAKO ZERBITZUEZ 203. Artikulua 1. Unibertsitateak bere osakideen kultur eta kirol iharduerak bultzatu eta lagunduko ditu, ikasleenak bereziki. Hori dela eta, bere burua erakuntz egitura egokiaz hornituko du eta hori guztiori aurrera eramateko behar diren ekonomi eta material-bitartekoak izango ditu, aurrekontuan horretarako aurrikuspenak eginez. 2. Unibertsitatearen Kultur eta Kirol Ihardueretarako Batzordea eratuko da, Errektore baten mahaiburutzapean eta Campusetako ordezkariez osatua, eta horrek iharduerak antolatu eta aurrekontuen horretarako laguntzak banatzeko erizpideak ezarriko ditu. 3. Era berean, Ikastegi bakoitzean Kultur eta Kirol Ihardueretarako Batzorde bana eratuko dira, Dekanorde edo Zuzendariorde mahaiburu banarekin, bere aurrekontuaren gestioa eramango dutelarik. 204. Artikulua 1. Bere helburuak ongienik beteteko, Unibertsitateak eskolaz kanpoko iharduerak eragin eta bultzatuko ditu, bai Unibertsital Elkartearen kideei eta bai bere iharduerak egiten dituen giroko gizarte osoari ere zuzenduak, horrela ikasleen hezkuntza begiratu eta gizarte eta kultur aurrerabidearen alde egiteko asmoz, Estatutu hauetan Unibertsitateak ezarri dituen xedeekin bat etorriz. 2. Iharduera hauek programatzeko, Gobernu-Batzarreak Errektororde baten mahaiburutzapeko Batzordea izendatuko du, eta egoki deritzen baliabideak emango, berorrek betetzeko dituen programak eta Unibertsitatearen aurrekontu-ahalbideak begi aurrean izanik. IV KAPITULUA. IKASTETXE NAGUSIEZ 205. Artikulua 1. Ikastetxe Nagusiak Unihertsitatearekin loturiko edo bertan sartutako Unibertsital Bilguneak dira, ikasleei egoitza eskaini eta berauen kultur eta zientzi heziketaren alde egiten dutenak, beren iharduera Unibertsital Elkartearen barrutira projektatuz. 2. Ikastetxekideak dira bai bertan bizi diren ikasleak, eta bai, bertan bizi izan gabe ere, beren nahiaz bertara lotuak ere. 206. Artikulua Ikastetxe Nagusiak eta Egoitzak Unibertsitateak berak sortuak izan daitezke, beraren Gizarte-Kontseiluaren akordioz, aurretik Gobernu-Batzarrearen informea izanik, edo edozein erakunde publiko edo pribaturen ekimenaz eratuak. Azken kasuon, horiekiko komenioa egingo da, Gobernu-Batzarreak onartu beharrekoa. 207. Artikulua 1. Gobernu-Batzarreak, Ikastetxe Nagusi eta Egoitzen sorrera eta ihardupidea eratzeko, beharrezko oinarri orokorrak Arautegiz ezarriko ditu, bertako gobernu-organoak, ikastetxekide edo egoileen partaidetasuna, bertara sartzeko eta bizikide izateko baldintzak, hezkuntz zereginak eta lege-, ekonomi eta administrazio-erregimena erabakitzeko, bereziki. 2. Nolanahi ere den, Ikastetxe Nagusi eta Egoitzen komenioetan erakunde titularrak Estatutu hauetan ikasleei onartzen zaizkien eskubideak gordetzeko konpromezua garbi jarriko da. 3. Erakunde horien Zuzendaritzak urtero Gobernu-Batzarreari bere Memoria aurkeztuko dio, bertan ikasturtean egindako ihardueren berri eta, bere kasuan, lotura-komenioan jarririkoaren gordetzeaz ere kontu emanez.V KAPITULUA. GIZARTE-ZERBITZU ETA UNIBERTSITATEAREN BESTELAKO ZERBITZUEZ 208. Artikulua Bere aurrekontu-baliabideen arauera, Unibertsitateak irakasle, ikasle eta Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalarentzako gizarte-zerbitzuak izango ditu. 209. Artikulua Bere helburuak ondoenik bete eta bere iharduerak aurrera eramateko Unibertsitateak, Gobernu-Batzarrea entzun ondoren, Gizarte-Kontseiluari interesgarri iruditzen zaizkion zerbitzuak sort ditzake. VII TITULUA. UNIBERTSITATEAREN EKONOMI ETA FINANTZ ERREGIMENAZ I KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 210. Artikulua Dituen helburuak behar bezala betetzeko, Unibertsitateak gizarteak bere esku utziko dizkion ekonomi eta finantz ondasun-baliabideak izango ditu. Berorien erabilera zuzena, kontserbazioa eta gestio garbia Unibertsital Elkarte osoak nahitaez bete beharreko arauak izango dira.II KAPITULUA. UNIBERTSITATEAREN ONDAREAZ 211. Artikulua Unibertsitatearen ondarea ondokoez osatzen da: a) Beraren jabegopekoak diren ondasun mugigarri eta mugiezinak, eskubide eta akzio guztiak, funts publikoekin lorturikoak barne, berauek finantziatuak izan zireneko karguaren aurrekontu-kontzeptua edonolakoa izan arren, eta Unibertsitatera, ikerlan edo projektuak burutzeko egindako kontratuen ondorioz heldurikoak ere bai. b) Etorkizunean bere titulartasunpean izango dituen ondasun, eskubide eta akzioak oro. c) Erabil eta goza ditzan, norbaitek utziriko ondasun, eskubide eta akzio guztiak. 212. Artikulua Unibertsitateak bere ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta akzio guztien inbentario eguneratua edukiko du, eta hor beraren xedebakarreko gune bakoitzean direnak metatuko dira: Ikastegiak, Sailak, Institutu eta Zerbitzu Orokorrak. Urtero Ekonomi Informea aurkezterakoan inbentario hau ageriro jakin eraziko da, Abenduaren 31ra egokitua. 213. Artikulua Jabego publikoa duten ondasunen administrazio eta erabilera, arlo horretan agintzen duen legislazio orokorraren arauera egingo da. Nolanahi ere den, bere titulartasunpean dituen ondasun eta mugiezinen zertarakoa eta erabili-gozatzeko dituenen askapena Gizarte-Kontseiluak onartu beharko ditu, aurretik Gobernu-Batzarrearen baimena izanik.III KAPITULUA. EKONOMI ETA FINANTZ BALIABIDEEZ 214. Artikulua Unibertsitatearen ekonomi eta finantz baliabideak, elkarbilduz, hauexek dira: jaso ditzakeen subentzioetatik, bera titularra deneko eskubide eta akzioetatik datozkeen diru-sartze guztiak, eskainiriko zerbitzu eta egindako ihardueretatik heldurikoak eta jabegopean duen Ondarearen etekinak ere bai. 215. Artikulua Subentzioen gestioa Gizarte-Kontseiluaren bitartez egingo da, berorietan sarturik ondokoak egongo direlarik: a) Autonomi Elkartearen urteroko aurrekontuan finkaturiko subentzio globala. Horretarako, Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak erabakitzen hasi aurretik, Unibertsitateak Hezkuntz Sailari bere premien Memoria heleraziko dio aurrekontu-aurreprojektutzat. Horretan xedeak, lehentasunak eta Elkarteari eskainiko dizkion zerbitzuen kostua xehetuko dira. b) Beste erakunde publiko edo pribatuek ernandako subentzioak. c) Era guztietako subentzio, emari, uzkuntza eta gainerako laguntza guztiak, Unibertsitatearen esku jarriak: 216. Artikulua Tasak eta eskubideak horretarako organo gaituek erabakiko dituzte, eta ondoko kategorietan sailkatuko dira: a) Titulo ofizial eta homologatuak lortzeko ikasketen akademi tasak eta administrazio-tasak, berorien zenbatekoak Estatuaren eta Autonomi Elkartearen legislazioek ezarriko dituztelarik. b) Aurreko kategorian sartzen ez diren ikasketa eta ikastaroen akademi tasak, berorien zenbatekoa Gizarte-Kontseiluak finkatuz. 217. Artikulua 1. Unibertsitate-ihardueren eta zerbitzu-eskaintzen etekinek hurrengo zatiketa izango dute: a) Argitarapenen salmentagatik eta Unibertsitateak eskain ditzakeen eta askotako zerbitzu eta iharduerengatik izandako diru-sartzeak. b) Unibertsitateak, Fakultate edo Eskolek, Sailek edo Institutuek eta, beren bitartez, bertako irakasleek kanpokoekin zientzi, teknika edo artelanak eta berezitasunera ko ikastaroak egiteko sina ditzaketen kontratuetatiko diru-sartzeak. 2. Gobernu-Batzarreak diru-sartze hauen ekonomi erregimena erabakiko du, bai eta b) zatiari dagokionez, horiek loturik daudeneko Ikastegiaren, Sail eta Institutuaren ikerkuntza laguntzeko funtsak eta Unibertsitatearen funts orokorrak gehitzeko zein prozentutan banatu behar diren ere. 3. Banatzeko diru-sartzeak kalkulatzeko, kontratuaren ekonomi zenbatekoari, egin behar izan diren inbertsioak eta bera burutzearren zuzenki gertaturiko gastuak kenduko zaizkio. Nolanhai ere den, sinaturiko kontratuen kargura erositako hornidurak Unibertsitatearen inbentarioan sartuko dira eta lana egin duen Sail edo Institutuari loturik geldituko dira, aurretik bestelako akordioa egina denean izan ezik. 218. Artikulua Unibertsitatearen baliabideak izango dira, halaber, hurrengook: a) Ondaretik lorturiko etekinak. b) Ondasunak edo tituluak besterenganatzearen aterakina, beroriek erabiltzeagatiko ordainak hor sarturik. c) Bere inbertsioak finantziatzeko, Unibertsitateak, Autonomi Elkarteak onarturik, sina ditzakeen kreditu-eragiketengatiko diru-sartzeak. d) Aurreko ihardunaldietatik gelditurikoa. e) Gainerako beste edonolako diru-sartzeak. IV KAPITULUA EKONOMI ETA FINANTZ GESTIOAZ 219. Artikulua Unibertsitatearen ondare eta baliabideen ekonomi eta finantz gestioa Gobernu-Batzarreari dagokio, eta berau erantzulea da Unibertsitatearen Gizarte-Kontseilu eta Klaustroaren aurrean, beraren organo beterazlea Gerentzia izanik. 220. Artikulua Ekonomi eta finantz mugimendu guztiak eta baliabideen erabilera materiala, behar bezala kontabilizatuko dira, ondokoetan isladatuz. a) Anitzurtetako Programaketan. b) Urteroko aurrekontuan. c) Kontuak agertu eta ematen diren urteroko Ekonomi Informean. 221. Artikulua Gestioa anitzurtetako Programaketaren eta urteroko Aurrekontuaren barruan ipiniko da, eta gastuaren ekonomikotasunaren, maila guztietako efizientziaren, helburu eta premien lehentasunaren, eta solidaritate eta garbitasunaren oinarri-gainean eramango. 222. Artikulua Unibertsitateak, bere helburuak lortzeko beharrezkoak diren kontratuak sina ditzake, beti ere aplika dakiokeen legislazioan azaltzen diren muga eta baldintzen barruan. 223. Artikulua Urteroko Aurrekontua onartzean, Gizarte-Kontseiluak, Errektoreak edo beronek ordezkaturiko pertsonak, zuzeneko adjudikazioaren sistemaz, sina ditzakeen kontratuen gehienezko zenbatekoa erabakiko du. 224. Artikulua Lehiaketa publiko, enkante-lehiaketa edo enkante-sistimaz egindako hornikuntz eta zerbitzuen kontratazioetan, baldintzen zerrenda, Gerentziaren proposamenaz, Errektoreak onartu beharko du, eta Kontratazio-Mahaiaren partaide, gutxienez, Errektorea, edo beronek ordezkaturikoa, eta Gerentea izango dira. 225. Artikulua Aurreko artikulu bietan aurrikusten diren kontratazioen berri, Gobernu-Batzarreari eta Gizarte-Kontseiluari emango zaie, haiek berauek zehaztua duten zenbatekoaz gorakoak direnean. 226. Artikulua 1. Zientzi, teknika- edo artelanak egiteko kontratuak, erakunde publiko edo pribatuekin sinatzekoak, eratu eta onesteko arauak Gobernu-Batzarreak onartuko ditu, bai eta berezitasunerako ikastaroetan eskuhartzeko ere. Ezingo dira inola ere onartu andokorik dakarten kontratuak: a) Haiek betetzeak Unibertsitatearen baliabideen erabilera trinkoegia eskatzen duelako, programaturiko irakaste edo ikerkuntz zereginari kalte nabaria dakarkiotenak. b) Edozein arlotan indarrean dagoen legislazioa hausten dutenak. . c) Berengandik sorturiko diru-sartzeekin, hasieran izandako gastuak kitatzen ez dituztenak. d) Unibertsitatearen irakaslegoari berez ez doazkion lanak edo iharduerak eskatzen dituztenak edo, arduraldi osoko erregimena dutenei, astean bi irakastaldi edo hitzaldi baino gehiago eman erazten dietenak, beroriek urtearen buruan, gehienez ere, laurogeita hamar izanez. 2. Kanpoko pertsonala edo zerbitzuak kontratatu beharrik legokeenean, horiek Unibertsitatearen kontratazio-organoek egin beharko lituzkete. 3. Kontratuaren izaerak edo garrantziak horrela eskatuz gero, Errektoreak, kontratu horren beterazteaz informazioa edo eta jarraitasuna egiteko, Batzorde berezi bat izenda dezake. 4. Kontratu hauetatik sorturiko diru-sartze eta gastu guztiak bideratzeko, ekonomi eta finantz gestioaren arloan Unibertsitateak dituen arau orokorrak erabat bete beharko dira. 227. Artikulua Aurreko artikuluak aipatzen dituen kontratuak, Errektoreak, Dekano-Zuzendariek edo Sail eta Institutuen Zuzendariek sinatu ahal izango dituzte, aurretik Unibertsitatearen Idazkaritza Orokorrean kontratuaren pro-forma eta memoria aurkeztuz, burutzeko lanak azaldurik, erabili beharreko baliabideak eta hortik sortuko diren diru-sartzeak banatzeko proposamena edukiko dituena. Hamabost egunen epean, Errektoreak kontratua egiteko desegokitasuna jakin erazi edo eta, Gobernu-Batzarrearen informea jaso arte, haren bideraketa geldieraztea erabaki dezake. Esandako epea iraganik, Errektoregoak horretaz deus adierazten ez badu, hortik kontratua pro-forman agertzen den era berean sina deitekeela ulertuko da.V KAPITULUA. ANITZURTETAKO PROGRAMAKETAZ 228. Artikulua Anitzurtetako Programaketa prestatzeko, gutxienez hiru urteren buruan erdiesteko helburuei begira, iharduera-programa batzu mugatuko dira, berauek, beste arlo batzuren artean, irakaskuntza, ikerketa, gestioa, pertsonalaren heziketa, Unibertsital Elkartearentzako eskaintza sozialak eta gizarte osoarentzako zerbitzuei buruzkoak izan daitezkeelarik. Anitzurtetako Programak Unibertsitatearen Ikastegi eta Zerbitzu Orokorretan sailbanatuko dira, eta bai inbertsiozko eta bai aribidezko gastuen ekonomi balio-espenaz langundurik agertuko dira, urteko adierazirik, urtero, aurrekontu berria prestatzerakoan, eguneratu behar izanez. Programaketa hau Gobernu-Batzarreak proposatu eta Gizarte-Kontseiluak onartu egingo du. VI KAPITULUA. URTEROKO AURREKONTUAZ 229. Artikulua Aurrekontua urte jakin batetan egin beharreko inbertsio eta iharduera guztietatiko diru-sartze eta gastu ororen ekonomi balioespena, da, eta onarturiko anitzurtetako Programaketaren barruan kokatu beharra dago. Aurrekontua bakarra izango da eta Unibertsitatearen Ikastegi eta Zerbitzu bakoitzean garatu behar diren programen bilketa egituratua agertuko du. Agerikoa izango da eta nahitaez orekaturik aurkeztu beharko da. Kontzeptu ezberdinengatik jasotzeko diru-sartze guztiak eta ordaindu beharreko gastu guztiak xeheki azalduko ditu, alde batetik aribiderako kredituei dagozkienak eta bestetik inbertsioetarako aurrikusiak bereiztuz. Aurrekontuak, beterazte-oinarri batzu izango ditu lagun, eta ekonomi eta finantz jokabidea arau horietara moldatu beharko da. Diru-sartze eta gastuei dagozkien zifrak erizpen arrazonatuen arauera ezarriko dira. Diru-sartzeak behinbehinekotzat jarriko dira, eta gastuak gehienezko muga edo baimen orokor gisa. Ondorioz berauek ezingo dira gainditu, aurrekontua eraldatzeko expediente baten onarpenaz ez bada, indarrean dauden arauetan finkatzen diren muga eta normen bidez eramana. 230. Artikulua Diru-sartzeen Aurrekontuak finantz iturriak zeintzu eta nolakoak diren xeheki azalduko du, eta beraren zenbateko osoari gaineratiko orokorrak gehituko zaizkio, hau da, gastatzeko konprometatu ez ziren kontu-sailak, aurreko urteko Aurrekontuaren likidazioan agertzen zirenak. Ez dira gaineratiko orokortzat joko, berezitzat baizik, inbertsioetarako edo ikerkuntz projektuetarako kredituak, eta hasieran esleituak izan ziren xedebakarreko guneen esku utziko dira, saldo gisa. 231. ArtikuIua Gastuen Aurrekontuak, beraren kontzeptu guztiak eta beren zenbatekoa xeheki azalduko ditu, eta gastuak era bikoitzaz sailkatuz aurkeztuko da bera: a) Izaeraren arauera. b) Programa edo norakoaren arauera. Kasu bietan ohizkoak eta inbertsiozkoak elkarengandik bereiztuz. 232. Artikulua Gobernu-Batzarrearen eskariz, Gerentziak Aurrekontuaren aurreprojektua prestatuko du. Hark onartuta gero, Gizarte-Kontseiluagana eramango da, beronek, azkenik, berronespena egin diezaion. 233. Artikulua Kreditu-transferentzien bideraketa ere era berean egingo da. Ohizko eragiketen eta kapital-eragiketen kontzeptu ezberdinen artean proposatzen direnak Gobernu-Batzarreak onartuko ditu; ohizko gastuetatik kapital-gastuetarako transferentziak, aldiz, Gizarte-Kontseiluak; eta kapital-gastuetatik beste edozein kapituluetarakoak, Gizarte-Kontseiluaren proposamenez Autonomi Elkartearen Gobernuak onartuko ditu. 234. ArtikuIua Gastu eta ordainketen agindua egitea Errektoreari dagokio, beronek, ezar ditzakeen muga eta neurriekin, formalki Errektororde batengan edo Gerenteagan eskubide hori ordezkatu ahal izanez. 235. Artikulua Aurrekontuan kreditu orokorrak eta Ikastegi bakoitzari dagozkionak eta, bere kasuan, Sail edo Institutuei doazkienak ere, sailbanaturik agertuko dira, horretarako izendaturiko Batzorde Ordezkatuen proposamenaz, Gobernu-Batzarreak onarturiko programa eta modulu objetiboak oinarritzat harturik. 236. Artikulua Dekano, Zuzendari eta xedebakarreko guneen gainerako arduradunek justifikatu beharreko aurrerakinak eskura ditzakete, jarriko diren arauekin bat etorriz, zuzenki erabili ahal izanez. 237. Artikulua Aurrekontu-gestiozko eragiketa guztien bideraketa Gerentziaren proposamenaz, Gobernu-Batzarreak, Aurrekontua beterazteko, onartuko dituen arauen bidez egingo da. 238. Artikulua Egingo diren eragiketa guztiak kontabilitatean erregistratuko dira, horretarako, aurrekontuzko, ondarezko eta analisi kontabilitate-sistima eramanez. Gastuen eta inbertsioen barne-kontrolerako, Barne-Ikuskaritza Zerbitzua jarriko da. Hori guztiori Gizarte-Kontseiluak duen gainbegiratze-betekizunaren hesparruan, eta Autonomi Elkartearen antolakuntza eskudunari dagokiokeen artekaritza-hetekizunari horregatik kalterik egin gabe. VII KAPITULUA. URTEROKO EKONOMI INFORMEAZ 239. Artikulua Urteroko Ekonomi Informearen bitartez ekonomi ihardunaldiaren kontuak azaltzen eta ematen dira. Informe hau Gerentziak prestatzen du Errektorearen zuzendaritzapean, eta beronek, urtearen lehen lau hilabeteen barruan, Gobernu-Batzarreari aurkeztu beharko dio, hor jakin, aztertu eta onar dadin. Behin onartuta gero, Informea Gizarte-Kontseiluari heleraziko zaio eta beraren laburbilduma prestatuko da, Unibertsitatearen urteroko Memorian sartzeko. 240. Artikulua Ekonomi Informeak ondoko argibideak eskaini beharko ditu, ekonomi ihardunaldiaren itxierari egokituak: 1. Aurrekontuaren erabateko likidazioa, hasierako kredituak, onarturiko aldaketak, diru-sartze eta gastu egiazkoak eta azken geineratikoak adieraziz. 2. Diruzantzaren eta zintzilikako kontuen egoera, saldo erabilgarrial eta jaso eta ordaintzeko dauden diru-kopuruak xeheki azalduz. 3. Unibertsitatearen ondare-ondasun guztien inbentarioa, Ikastegi edo zerbitzu bakoitzean kokaturik daudenak agertuz. 4. Ekonomi baliabideen gestioaren informe xehetua: a) Ikastegi eta Xedebakarreko Gune ezberdinen artean Aurrekontu-sailak nola banatu diren erakusten duen laukia. b) Izaerazko gastuen balantzea. c) Pertsonal irakaslearen eta Administrazio-Zerbitzuetako pertsonalaren lan-zerrenden kostuaren balioespena, Ikastegi eta Xedebakarreko Guneen arauera sailbanatua. 5. Likidazio aurkeztuaren Aurrekontuan aurrikusten diren programen betetzearen ebaluazioa. 6. Zerbitzuetarako kontratu-lehiaketaz egindako adjudikazioen zerrenda baliotsia, eta berorien eginezko burutzapenak. VIII TITULUA. HIZKUNTZA OFIZIALEN ERABILERAZI KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK 241. Artikulua 1. Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2. Unibertsitateak, bere konpetentzien eta betekizunen barrutian, mintzaira bien erabilera normala eta ofiziala bermatuko du. 3. Inork ez du hizkuntzagatik bereizkeriarik pairatuko. 242. Artikulua Unibertsitateak literatur euskara batua erabiliko du, bere kasuan, Euskaltzaindiak emandako arauei jarraituz, berori baita, Euskarari dagokionez, erakunde aholkuemailea. 243. Artikulua Unibertsitariei ondoko eskubideok ezagutzen zaizkie: a) Edozein hizkuntza ofizialez irakaskuntza jaso eta eskaintzea. b) Unibertsitatearen organo guztietan edozein hizkuntza ofizialez harremanak izatea. c) Bilera guztietan edozein hizkuntza ofizialez mintzatu ahal izatea. d) Lanak, probak edo examinak edozein hizkuntza ofizialez egitea. e) Ikerlanak edozein hizkuntza ofizialez burutu eta argitaratzea. Unibertsitatearen organo guztiek, nor bere konpetentzien barrutian, eskubide hauen erabilera bermatuko dute, zaputz daitezen utzi gabe. 244. Artikulua 1. Irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitate-zerbitzuetan euskara pausoka normalduz joan dadin, Unibertsitateak behar den plangintza eratu eta horretarako neurri egokiak jarriko ditu. 2. Unibertsitateak orain arte euskaraz ematen ari den irakaskuntza garatu egingo du. Irakasgai berriak euskaraz jartzea planen arauera egingo da, Ikastegi bakoitzeko Euskararako Batzordea kontutan izanik. Edonola, ere, Euskararako Batzordea entzunda gero, Unibertsitateak, interesatuek horrelaxe eskatzen dutenean, irakaskuntza horri erantzun beharko dio. 245. Artikulua Unibertsitateak irakaslegoa hezteko eta horretara bultzatzeko politika hartuko du, denbora epe laburrenean, euskarazko irakaskuntza eta ikerketak lortu ahal izateko. Irakaskuntza euskaraz eman eta ikerketak hizkuntza berean egin ahal ditzaten, irakasleak euskalduntzeko bidean, ikastegi bakoitzak plan bana prestatu beharko du, berau, Euskararako Batzordea entzuna izan ondoren, Errektoregoaren proposamenez, Gobernu-Batzordeak jar ditzakeen erizpide eta lehentasunekin batera joateko. Irakaslego berria kontratatzeko organoek irakaskuntzan eta ikerketan euskararen normalkuntzak aldean dakartzan premiak kontutan izan beharko dituzte. Euskararen normalkuntzarako organoek irakasle berriak kontratatzerakoan, hortaz, beren aholkua emango dute. 246. Artikulua Unibertsitateak euskaraz egindako irakaskuntz materialak eta ikerlanak argitaratzeari eragin eta bultz egingo dio. 247. Artikulua 1. Unibertsitateko inprimakin ofizial eta argibide-kartel guztiak elebidunak izango dira. 2. Unibertsitatearen arauzko xedapen edo erabaki ofizial guztiak bi mintzairetan argitaratu beharko dira. 3. Dokumentuak beren erregistroetan ezartzerakoan, beraiek idatzirik datozeneko hizkuntza ofiziala erabiliko da. 4. Unibertsitatearen oharrak eta adierazpenak bi hizkuntzetan egingo dira, interesatuek, bereziki, haietako bat aukeratzen dutenean izan ezik. 248. Artikulua 1. Euskara normalki erabiltzeko eskubidea bermatzeko, Unibertsitateak, jendea bi hizkuntza ofizialetan tratatua izan dadin, une bakoitzean, beharrezko neurriak hartuko ditu. 2. Administrazio-Zesbitzuetako pertsonala euskalduntzeko eta bere iharduerak euskaraz egiteko lanbide-gaitasunezko aribidea, horretarako plangintzaren arauera egingo da, Euskararako Batzordearen proposamenez, Gobernu-Batzarreak ezar ditzakeen erizpide eta lehentasunekin bat etorriz. 3. Hizkuntza biak jakitea beharrezkoa duten plazak zeintzu diren Gobernu-Batzarreak erabakiko du. 4. Pertsonal ez irakasle berria kontratatu edo egokitzerakoan, beraren lanbide-gaitasunaz gainera, euskaraz baliatzen jakitea ere kontutan izango da. 249. Artikulua Horren beharra legokeenean, Unibertsitateak dokumentu, idazki, lan, proba edo examinen hizkuntza ofizial batetik besterako itzulpenak bermatuko lituzke. 250. Artikulua Unibertsitateak, Euskararen alde diharduten erakundeekin, bai Euskal Herrikoekin eta bai kanpokoekin ere, akademi, zientzi eta kultur harremanak izateko pausoak egingo ditu. Era berean, Unibertsitatearen barrutiz landa egon arren, Unibertsitatean euskarazko ikasketak edo ikerlanak egiteko interesa luketen pertsonei horretarako errazpiderik emango lieke. 251. Artikulua Errektoreak Euskararako Errektororde bat izendatuko du, Unibertsitatearen barruan Euskararen aurrerabide eta normalkuntzaren aldeko iharduerak bultza eta koordina ditzan, bide batez berori Unibertsitateko Euskararako Batzordearen Mahaiburua izanez.II KAPITULUA. EUSKARARAKO BATZORDE ETA KABINETE TEKNIKOAZ 252. Artikulua 1. Unibertsitatean Euskararako Batzorde bat izango da, berau aholkularitzarako eta unibertsital erakundearen barruan egiazko elebitasuna Iortzeko ihardueren plangintza orokorrerako organoa izanik. 2. Beraren Burua Gobernu-Batzarkide izango da. 3. Batzordeak ondoko osakideak izango ditu: a) Campus bakoitzeko, gutxienez 4 eta gehienez 8na kide, bertako Ikastegietako Euskararako Batzordeetatik aukeratuak. b) Unibertsitatean euskararen normalkuntzaren alde egindako lanagatik nabaritzen diren bost kide, aurrekoek, Batzordeburuaren proposamenez, hautatuak. c) Euskararako Kabinete Teknikoaren bi kide. 4. Euskararako Batzordekideen ehuneko berrogeita hamarrak urtero aldatuko dira, berrautaketa zilegi izanez. 5. Batzordearen Idazkaria Euskararako Kabinete Teknikoaren Zuzendaria izango da. 6. Euskararako Batzorde hau osoan edo eta azpibatzorde berezitan arituko da lanean, eta akademi ikasturtean zehar gutxienez lau aldiz bilduko da, bai eta beraren osakideen herenak eska dezanean ere. 253. Artikulua Euskararako Batzordeak hurrengo betekizunak izango ditu: a) Euskararen gaineko plangintza eta, Unibertsitatearen barruan, beraren erabilera eta normalkuntzarako proposamenak egitea. Halaber, plangintza horren beterazteak ekar ditzakeen arazoez, galdetuz gero, bere eritzia eta informeak agertuko ditu. b) Fakultate edo Unibertsitate-Eskola bakoitzean euskararen erabilera eta normalkuntzarake egokien diratekeen neurriak hartzeko proposamenak egitea. c) Unibertsitatearen organo beterazleei Unibertsitate-hizkuntz politikari dagokionean aholku ematea. d) Euskaraz aurkezten diren akademi lanetarako, arau bereziak jartzeko erizpideak proposatzea. 254. Artikulua Batzordeburuak, Euskararako Errektorordeak,ondoko betekizunak izango ditu: a) Euskararekin zerikusia duten proposamenak, Unibertsitatearen Gobernu-Batzarreari eta Klaustroari Errektoreak aurkeztekoak, prestatzea. b) Unibertsitateko Euskararako Batzordearen eguneko aztergaiak prestatu, horretarako deialdia egin eta, Errektorea ez dagoenean, bertako mahaiburutza izatea. c) Bere ardurapeko gaiaz Unibertsitatearen organo eskudunek egindako akordioak beterazi eta gainbegiratzea. d) Errektoreak horretarako ordezkaritza demaionean, eta euskararekin zerikusia duten beste erakundeekiko harremanetan, Unibertsitatearen izenean joatea. e) Unibertsitateak egiten dituen anitzurtetako programaketan eta urteroko aurrekontuaren prestakuntzan esku hartzea. f)Unibertsitatearen Kabinete Teknikoaren lanak zuzentzea. g) Ikastegi bakoitzeko Euskararako Batzordeen lana koordinatzea. 255. Artikulua 1. Euskararako Batzordearen pean eta beronen organo iraunkor gisa, Euskararako Kabinete Teknikoa egongo da. 2. Euskararako Kabinete Tekniko hau euskararako Errektorordearen goi zuzendaritzapean arituko da, eta beronen zuzendaria berberak izendatuko, Euskararako Batzordearen proposamenez, aurretik Gobernu-Batzarrea entzunik. Euskararako Kabinete Teknikoak ondoko betekizunok izango ditu: a) Literatur euskara batuaren erabilera zuzena bermatzea, eta, honetarako, Unibertsitate osoko idazki, inprimakin, kartelak etab. gainbegiratu egingo ditu. b) Beragana jotzen duten Unibertsitateko organo guztiei euskarari doakionez argibide eta aholku ematea. c) Unibertsitateko Euskararako Batzordeak eta Unibertsitatearen Ikastegietako Euskararako Batzordeek egin ditzaketen proposamenak bideratu eta koordinatzea, bai halaber euskarari buruzko gainerako neurri eta proposamenak ere, berauek Unibertsitatearekin zerikusia dutenean. d) Euskara Unibertsitatean normalduz joan dadin, egokien deritzen iharduerak proposatzea, ondoren Euskararako Batzordeari horren berri emanez. e) Behar liratekeen dokumentu edo idazkiak oro ofizialki itzultzea. f) Ikastegi bakoitzeko euskal plangintzak burutu eta eginetaratzeko behar diren bitarteko teknikoak lortzea. g) Euskararekin zerikusia duten unibertsitateaz kanpoko harremanak bideratzea. 256. Artikulua 1. Unibertsitatearen Fakultate, Goi Eskola Tekniko edo Unibertsitate-Eskola bakoitzean Ikastegiko Euskararako Batzorde bana eratuko da. 2. Berauek Ikastegiaren Arautegian xedaturikoaz bat etorriz eratuko dira. 3. Haien helburua euskararen erabilera bultzatzea da, ikastegi bakoitzaren egoera-gorabeherak kontutan izanik eta Unibertsitatearen plangintza orokorraren barruan. 4. Ikastegiko Euskararako Batzordeak ondoko betekizunak izango ditu: a) Ikastegian euskarari buruzko planak informatu, aholkua eman eta eginetaratzeko proposamenak egitea. b) Ikastegian jarraikako elebitasuneranzko planak antolatu eta bultzatzea, horretan Unibertsitateko Euskararako Batzordearekin batera jokatuz. c) Sailetako lanak koordinatzea, irakaskuntza eta ikerketa euskaraz egitea ahalbideratuko duten oinarrizko material bereziak presta daitezen. 257. Artikulua 1. Unibertsitateak, LRU/UELaren 10. artikuluan jarritakoaz eta gai honi buruz Estatutuok xedatzen dutenaz bat etorriz, Sailarteko eta Fakultatearteko Unibertsitate-Institutu bat sortuko du, euskararen normalkuntza eta aurrerabidea helburu izanik. 2. Institutu honen xedeak ondokoak dira: a) jakintz-arlo ezberdinen lexikografia ikertu eta lorturiko ondorioak argitaratzea. b) Unibertsitate-barrutian edo bestelako hezkuntz mailetan erabil daitezkeen textu eta materialak prestatu eta gainbegiratzea. c) Unibertsitatean eta beheragoko hezkuntz mailetan euskara eta euskaraz ikasteko erabiltzen den didaktikaz ikerketak egitea. d) Egindako irakaskuntz esperientzietan lorturiko ondorioei arretaz segitu eta ebaluazioa egitea. e) Bere konpetentzien barrutian unibertsitate-organoei, berauen kideei edo honela eska dezaketen gizarte-erakundeei aholku ematea. f) Euskarari buruz ikasle, irakasle eta Administrazio-Zerbitzuetako pertsonalarentzat, Ikastegiarteko ikastaro bereziak ematea, bai eta unibertsitari ez direnentzat ere, guztiok, hizkuntzari dagokionez, hezi eta hobatzeko asmoz. 3. Institutua Unihertsitateko Sail ezberdinetako irakasleez osatuko da eta bere pertsonal berezia eduki ahal izango du, bere erakuntz Estatutuek eta barne-Arautegiak erabaki dezaketenaz bat. IX TITULUA. ESTATUTUEN ERREFORMAZ KAPITULU BAKARRA 258. Artikulua Estatutuak erreformatzeko lehen ekimena egitea Errektoreari, Gobernu-Batzarreari edo Klaustrokideen % 25ari dagokie. 259. Artikulua Erreformarako lehen ekimena egiteko, Errektoreari idazki bat aurkeztuko zaio, bertan, nahitaez, eskatzaileen ezaupide zehatzak eta hautabidezko textua agertuz. Erreforma honetaz erabakitzeko, idazkia aurkeztu denetik hasi eta, gutxienez, handik bi hilabeteren epe artean, Errektoreak Unibertsitate-Klaustroari biltzeko deia egingo dio. 260. Artikulua 1. Erreforma-projektua aurrera ateratzeko, Klaustroaren gehiengo absolutuak aldeko botua eman beharko du. 2. Behin erreforma-projektu bat gaitzetsiz gero, eskatzaileek ezingo dute gai berberaz beste ekimenik egin handik bi urte iragan arte. 261. Artikulua Onarturiko aldaketak Autonomi Elkartearen agintari eskudunei heleraziko zaizkie, berauek onetsi eta gero Euskal Herriko Buletin Ofizialean argitara daitezen. XEDAPEN GEHIGARRIAK LEHENA Nafarroan kokaturiko goi mailako Hezkuntz Ikastegiak Unibertsitatera sartzeak aldean Estatutuen erreforma dakarke, Errektorearen ekimenaz. BIGARRENA Irakurleak atzerritar hizkuntz eta literatur irakasleak dira, Unibertsitateak, Espainiar Estatuak edo bestelako espainol erakundeek, beraien jatorrizko herrialdeetako antzeko erakunde kideekin egindako alde bitako komenioen ondorioz, unibertsitate-irakaskuntzan dihardutenak. Kontratu-baldintzak, arduraldi-erregimena, irakaskuntz egoeraren iraupen eta berriztapena, aipaturiko komenioek arautuko dituzte, horiek guztiok, dena den, Gobernu-Batzarreak berariaz onartu beharko dituelarik. Unibertsitatean egingo duten irakastaldian, Irakurleak Irakasle Lagunen egoera berean egongo dira. XEDAPEN IRAGANKORRAK LEHENA 1987.eko Irailaren 30erarte, Unibertsitatearen Klaustro Orokorrak ondoko osakideak izango ditu: Errektorea, mahaiburu dena, Idazkari Orokorra, Idazkaritzat aritzen dena, Gerentea, Errektorordeak eta 300 kide. Berauek ondoko prozentuaren arauera banatuko dira: - Irakasle Doktoreak % 30 - Irakasle ez Doktoreak % 30 - Ikasleak % 28 - Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonala % 12 BIGARRENA Barne-Arautegia onartzen ez den artean, Unibertsitatearen Klaustroa, Estatutu hauen aurka ez doan guztian, Klaustro Eratzailearen aribide-arautegiaz gobernatuko da. HIRUGARRENA Estatutuok indarrean jartzen diren unetik, Gobernu-Batzarreak, gehienik ere, hilabete baten epean, Unibertsitate-Klaustrorako hauteskunde-deialdia egingo du, berorrek, Estatutu hauek indarrean jartzen diren unetik, gehienez ere hiru hilabeteren epean, Errektorea hauta dezan. Klaustrokideen aukera, Gobernu-Batzarreak, Estatutu hauetan ezarritako arautegiaren oinarrizko erizpideekin, prestatuko dituen behin behineko arauez egingo da. LAUGARRENA 1. Estatutu hauek indarrean hartzen direnetik gehienik ere bi hilabeteren epean, Ikastegi-Batzarreetarako hauteskunde-deialdiak egingo dira, horien kide-kopurua eta irakasle Doktore eta Ez Doktoreen arteko % 60aren banaketa, oraingo Klaustro-Batzarreek zehaztuko dituztelarik. 2. Bederatzi hilabeteren gehienezko epean, Arautegiak prestatu beharko dira, dagokion agintaritzak onar ditzan, eta berau buruturik, hilabete baten gehienezko epean, Ikastegi-Batzarre berrirako hauteskunde-deialdia egingo, beronek bere Erakuntz Ekitaldian Dekano edo Zuzendaritarako hauteskunde deialdia jakin eraziko duelarik. 3. Estatutu hauek indarrean jartzen direnetik, eta gehienik ere handik sei hilabeteren epean, irakaskuntzan ari ez diren xedebakarreko guneen Zuzendariek Estatutuotan aipatzen diren Arautegi-projektuak bidaliko dituzte, Gobernu-Batzarreak onar ditzan. BOSTGARRENA Sei hilabeteren epean Gobernu-Batzarreak Unibertsitate-Institutuen egoera berrikusi eta beroriek Estatutu berriekin egokitzeko neurriak hartuko ditu. SEIGARRENA 1. Unibertsitatea, berdintasun, gaitasun eta meritu-oinarriak hertsiki begiratuz, bere oraingo irakasle bitar tezko eta kontratatuen iraute eta bultzapenaren alde agertzen da. 2. Aurreko zatian aipatzen diren irakasleak, eta edonola ere, Unibertsitateko irakasletzat beren zerbitzuak eskaintzen hasiak Estatutu hauek indarrean jaetzean, ondoko neurrien babesa hartzeko eskudunak dira: a) Eskaturiko baldintzak 1978.eko Irailaren 30ean betetzen dituztenak, irakasle laguntzat, denbora osorako eta hiru urtetarako, kontratatuak izateko, berriztapena behin bakarrik eta bi urterarako egin ahal izanik. b) 1987.ekop Irailaren 30ean doktorego-ikastaroak burutuak dituzketen irakasleak, denbora osorako laguntzailetzat kontratatuak izateko. Kontratuok bi urtetarako izango dira, eta horiek iraganik, doktore-titulua lortuz gero, denbora osorako irakasle laguntzat, eta hiru urtetarako, kontratatuko dira. c) 1987.eko Irailaren 30ean irakaskuntz kidegoen plazetara iristerik izango ez duten Unibertsitate-Eskoletako irakasleak, Unibertsitate-Eskoletako laguntzailetzat, denbora osorako eta bi urtetarako berriztapenaz, Estatutuotan ezarritakoaren arauera. 3. Unibertsitateak, horretan ukituriko Ikastegi eta Sailen proposamenez eta beraiekin bat etorriz, Unibertsitatearen irakaskuntz eta ikerketa-premiei duintasunez erantzun ahal izateko, zenbat irkasle-plaza izan eta nola banatu beharko diren finkatuko du, eta haiekin batera, aipaturiko plazen lehiaketa noiz atera behar den erabakiko. 4. Estatutuok onartzen direnetik eta xedapen iragankor honetan ageri diren epeak amaitu arte, Unibertsitatean orain beren zerbitzuak bitartezko edo kontratatutzak eskaintzen dituzten irakasleei dagokienez, Fakultate, G.E.T. eta Unibertsitate-Eskoletako irakasle titularrentzako plazak hornitzeko lehiaketetara joatean, egindako zerbitzuak kontutan hartuko zaizkie, lehiaketan dagoen plazari doazkion irakaskuntz eta ikerketa-ihardueretan orain arte izandako esperientziaren arauera, bai eta beren egokitasuna ere. Esandako zerbitzuen ebaluazioa, oinarriz, Ikastegi bakoitzeko ebaluazio-batzordeak, Estatutu hauen 129. Artikuluak aipatzen duenak, prestaturiko baremoaren erizpideaz egingo da, Ikastegi-Batzarreak onartu beharko duena. 5. Nolanahi ere den, Unibertsitatea, bere irakaslegoak, titulartasunera heldu arte, oraingo edo antzeko kategorietan iraun eta segi dezan, etorkizunean ireki ditezkeen legebide guztiez baliatuko da. ZAZPlGARRENA AZParen barne-Arautegia taldeak berak prestatuko du, Estatutu hauek onartuz geroko sei hilabeteren epean. Arautegi hori Unihertsitatearen Gobernu-Batzarreari aurkeztuko zaio, onar dezan. ZORTZIGARRENA VIII Tituluan hizkuntza ofizialen erabileraz xedaturikoa betetzeko, Unibertsitateak, pertsonen eskubide-beharkizunak, eta erakundezko konpromezuak bete daitezen, bere hizkuntz politika adieraziko du, Estatutuetako arauak pausoka eta jarraika aplikatuz. Hizkuntz politika eratuko duten neurri eta ihardueretan, irakaslegoaren eta Administrazio-Zerbitzuetako Pertsonalaren kontratazioa eta heziketa hartu beharko dira kontu bereziz. BEDERATZIGARRENA Artxibo, Biblioteka eta Museoetako Urgazleen Eskala ahikizun uzten da. Eskala horri loturiko pertsonala Laguntzaileen Eskala berrian sartuko da. HAMARGARRENA Unibertsitateak giza eta material baliabide nahikorik ez duen artean, 214. Artikuluko ondare-inbentarioaren aurkezpena ondasun mugiezinei eta Estatutuok indarrean jartzen direnetik erositako gainerako ondasunei, ez besteri, dagokieke. HAMAIKAGARRENA Estatutu hauetan aurrikusten diren garapen-arau guztiak gobernu-organo eskudun ezberdinek onartu beharko dituzte hiru urteren gehienezko epean, Estatutuok indarrean jartzen diren unetik hasita. HAMABIGARRENA Estatutuok onartu bezain laster Campusetako Batzarreak eratuko dira, horretarako lehentasuna egonez.I ERANSKINA ARABAKO CAMPUSA Filologi, Geografi eta Histori Fakultatea Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskola O.H.O.erako Irakaslegoaren Unibertsitate-Eskola GIPUZKOAKO CAMPUSA Arkitekturarako Goi Eskola Teknikoa Filosofi eta Hezkuntz Zientzien Fakultatea Informatika-Fakultatea Kimika-Zientzien Fakultatea Zuzenbide-Fakultatea Enpresa-Ikasketen Unibertsitate-Eskola Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskola O.H.O.rako Irakaslegoaren Unibertsitate-Eskoal BIZKAIKO CAMPUSA Arte Ederren Fakultatea Ekonomi eta Enpresa-Zientzien Fakultatea Industri Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa Informazio-Zientzien Fakultatea Medikuntz Fakultatea Zientzi Fakultatea Enpresa-Ikasketen Unibertsitate-Eskola Erizantzarako Unibertsitate-Eskola Industri Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskola Meatz Ingeniaritza Teknikorako Unibertsitate-Eskola O.H.O.rako Irakaslegoaren Unibertsitate-Eskola Estomatologiarako Lanbide-Eskola.