- Martxoaren 18ko 70/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Unibertsitatearen Araudia onartuz. (Hutsen zuzenketa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMartxoaren 18ko 70/1985 DEKRETOA, Euskal Herriko Unibertsitatearen Araudia onartuz. (Hutsen zuzenketa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 946
- Xedapen-zk.: 70
- Xedapen-data: 1985/03/18
- Argitaratze-data: 1985/05/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ekonomia
Testu legala
Hezkuntza Sailaren 1982ko Irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiriaren oinarrizko arautegia finkatu zuen, eta bertan, besteren artean, unibertsitate mailako zenbait ikastetxetan egindako ikasketa edo ikasketa-agirien EGArekiko baliokidetza luzatzeko bideak ireki ziren. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Irakasle Eskolekin hitz egin ondoren, Sail honek, euskal adarretako irakaslegaiei balio-aitormen hauek luzatzeko aukera ezarri asmoz, horretarako administrazio-ihardupidea sortu zuen, dagoenekoz bi Irakasle Eskolak urrats guztiak bete izan dituztelarik. Guzti honen ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DUT: l. Atala.- 1985eko Urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko eta Gipuzkoako Irakaslegoeran Unibertsitate Eskola Publikoetan, OHOko Irakasletzarako ikasketak burutuak dituena EGAduntzat joko da, beti ere euskal adarren batean ikasi badu, eta Eskola horiek ondoko urratsak ematen badituzte: 1. Hezkuntza Sailordetzako Euskara Zerbitzuak prestaturiko argibide-fitxa egoki bete eta Zerbitzu horri igorri, 3. kurtsoa gainditu izanaren berri jakin eta handik hamar egunera beranduenik. 2. Kasuan kasuko Eskolako zuzendariak, ikasle bakoitzaren euskara maila EGAren mailakoa dela, ikasle horrek euskal adarren bat osorik edo nagusiki euskaraz egin duela eta OHOko Irakasle Eskola Unibertsitariko Diploma Titulurako froga guzti-guztiak gaindituak dituela egiaztatuko du eta Zerbitzu horri bidaliko dio, aurreko pasartean esandako epe berean. Dena den eskola hartan aldez aurretik jakin arazitako berarizko muga-baldintzen araberako euskara maila lortu ez duten OHOko irakaslegaien kasuan, zuzendariak, klaustroaren iritzia entzun ondoren, esandako urrats horiek ez betetzea erabaki dezake. Halako kasuetan, interesatuak ez dira EGAduntzat joko. Bestelakoetan, bi urrats horiek betetakoan, Euskara Zerbitzuak EGA agiripaper bana luzatuko die kasuan kasuko ikasleei. AZKEN ERABAKIA Honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985eko Martxoaren 4ean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1985.eko Martxoaren 21eko 62. alean argitaratutako Dekreto horren idazkeran zenbait huts egin zenez ohartuta, beharrezko diren zuzenketak egiten dira, ondoren. GASTELANIAZKO IDAZKERA 12. Artikulua, 2. lerroa Zera dio: Unibertsitatea constituida. Zera esan behar du: Unibertsitatea está constituida. 75. Artikulua 11) idazatiak m) idazatia izan behar du. m) idazatiak n) idazatia izan behar du. n) idazatiak ñ) idazatia izan behar du. 115. Artikulua, d) idazatia, 6. lerroa Zera dio: por un Consejo. Zera esan behar du: por su Consejo. 116. Artikulua, 2. lerroa Zera dio: procedente. Zera esan behar du: precedente. 136. Artikulua, 2. idazatia, 8. lerroa Zera dio: régimen de personal. Zera esan behar du: régimen de derecho laboral, así como el personal. 174. Artikulua, 2. idazatia, 4. lerroa Zera dio: desarrollo en. Zera esan behar du: desarrollo de las mismas en. 175. Artikulua, azken hiru lerroak Zera diote: original con el campo científico técnico o artístico propio de investigación sobre una materia relacionada del Programa de Doctorado. Zera esan behar dute: original de investigación sobre una materia relacionada con el campo científico, técnico o artístico propio del Programa de Doctorado. 178. Artikulua, 2. idazatia, 2. lerroa Zera dio: y 1a. Zera esan behar du: y a 1a. 178. Artikulua, 2. idazatia, 5. lerroa Zera dio: Universidad. Zera esan behar du: UPV/EHU. 214. Artikulua, 4. lerroa Zera dio: acciones que preste. Zera esan behar du: acciones de los que sea titular, de los procedentes de los servicios que preste. 215. Artikulua, a) idazatia, 6. lerroa Zera dio: anteproyecto. Zera esan behar du: proyecto. 224. Artikulua, 2. lerroa Zera dio: concurso-subasta, el. Zera esan behar du: concurso-subasta o subasta, el. 227. Artikulua, 2. lerroa Zera dio: Directores de Departamentos. Zera esan behar du: Directores o los Directores de Departamentos. 258. Artikulua, 1. lerroa Zera dio: proceso de.Zera esan behar du: proceso de reforma de. EUSKERAZKO IDAZKERA 10. Artikulua, 3. lerroa Zera dio: «Eman da zabal zazu». Zera esan behar du: «Eman ta zabal zazu». 67. Artikulua, 1. lerroa Zera dio: 1. Ekitaldi, deialdi eta quorum, botaketa-erregime. Zera esan behar du: l. Ekitaldi, deialdi quorum eta botaketa-erregime-. 70. Artikulua, 4. lerroa Zera dio: c) Campus horretan kokaturik dauden Ikastegi bereziki. Zera esan behar du: c) Campus horretan kokaturik dauden Ikastegi guztiei bereziki. 73. Artikulua, 1. lerroa Zera dio: Errektoreak, hiltzean, legezko gaitasunik ezintasunagatik. Zera esan du: Errektoreak, hiltzean, legezko ezintasunagatik. 112. Artikulua, 2. lerroa Zera dio: Urtebetegarrenean. Zera esan behar du: Urtebetearen epean. 115. Artikulua, 20. lerroa Zera dio: Sailaren kidea zein den ere. Zera esan behar du: plazaren Sail kidea zein den ere. 115. Artikulua, azken lerroa Zera dio: bertsitatearen informea jasorik. Zera esan behar du: bertsitateen Kontseiluaren informea jasorik. 139. Artikulua, 7. lerroa Zera dio: C Taldea: Administraziorako Laguntzaileak. Zera esan behar du: C) Taldea: Administrariak. D) Taldea: Administraziorako Laguntzaileak. 184. Artikulua, h) zatia Zera dio: h) Holakorik merezi duten Doktorego-Tesiei ohorezko aipamenak edo sariak emateko, ihardupide eta betebeharreko baldintzak ezartzea. Zera esan behar du: Doktorego-Tesia epaitu behar duten Mahaikideen izenak proposatzea, Saila entzunda gero. 199. Artikulua, 9. lerroa Zera dio: a) Unibertsitatearen ordezkaritza izatea. Zera esan behar du: a) Unibertsitatearen Bibliotekaren ordezkaritza izatea. 178. Artikulua, 8. lerroa Zera dio: Doktorego-Batzordeak beste Unibertsitate. Zera esan behar du: Doktorego-Batzordeak UPV/ EHUa ez diren beste Unibertsitate. 215. Artikulua, 8. lerroa Zera dio: aurrekontu-aurreprojektutzat. Zera esan behar du: aurrekontu-projektutzat. 258. Artikulua, 1. lerroa Zera dio: erreformatzeko lehen ekimena. Zera esan behar du: erreformatzeko ihardupiderako lehen ekimena. 202. Artikulua, 18. lerroa Zera dio: 4. Bilgune hauen aribidea, Zuzendariaren eta. Zera esan behar du: 4. Bilgune hauen aribide-erregimena, Zuzendariaren eta. 245. Artikulua, 7. lerroa Zera dio: bidean ikastegi bakoitzak plan bana prestatu beharko. Zera esan behar du: bidean ikastegi bakoitzak bere plana prestatu beharko. 245. Artikulua, 13. lerroa Zera dio: dakartzan premiak kontutan izan beharko dituzte. Zera esan behar du: dakartzan premiak kontutan izan beharko dituzte, euskaraz jakitea balioetsiz. 254. Artikulua, 18. lerroa Zera dio: f) Unibertsitatearen Kabinete Teknikoaren lanak zuzentzea. Zera esan behar du: f) Unibertsitatearen Euskararako Kabinete Teknikoaren lanak gidatzea. SEIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA, 22. lerroa Zera dio: denbora osorako eta bi urtetarako berriztapenaz, Zera esan behar du: denbora osoarako eta bi urtetarako, kontratatuak izateko, beste hiru urtetarako berriztapenaz,