Euskadi.eus
  • Martxoaren 25eko 77/1986 DEKRETUA, Bazkunen Errolde Nagusia sortaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Martxoaren 25eko 77/1986 DEKRETUA, Bazkunen Errolde Nagusia sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 804
  • Xedapen-zk.: 77
  • Xedapen-data: 1986/03/25
  • Argitaratze-data: 1986/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Autonomia-Elakarteko 10.13 atalean jartzen denez Euskal Herriko Autonomia-Elakarteari dagokio bakarreango agintepidea irakaskuntza, kultura, arte, ongintza, gizarte-laguntza eta antzekoak xede dituzten Bazkunen alorrean, bazkunok bere egitekoak batez ere Euskal Herrian betetzen dituzten artean. Irailaren 26ko 3069/80 Errege-Dekretoz Iraskunde, Kultura-Bazkun eta bestelako alorreko zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eskuratu ondoren, Eusko faurlaritzak, Martxoaren 23ko 44/1981 Dekretoa dela bide, Kultura Sailari eratxiki zizkion zerbitzuok. Geroago, Sail hori ezabatu zenez,. Hezkuntza el Kulturakoak bereganatu zuen aipaturiko agintepidea eta horrek, 1983.eko Urtarrilaren 21eko Agindua dela bide, Kultura-alorreko eta Norbanako Jabetzapeko Iraskundeen eta Antzeko Erakundeen Erroldea sortarazi zuen, eta Sail hori ezabatu ondoren, aipaturiko agintepidea ihardutze-egituraz Kultura eta Turismo-Sailaren barruan sartuta gelditu ten. Urtarrilaren 28ko 75/ 1986 Dekretuz onartu zen Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Azaroaren 28an hartu eta Bazkunen alorrekoa den Erabakiekiaren argitalpena, eta Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari atxiki zitzaizkion eskuratutako zerbitzu eta gauzazko baliapideak. Horren ondorioz, bidezko gertatzen da orain eratze-egiturazko aterapide bar ematea, Jaurlaritzako Sail ezberdinek alor horretan eskuratutako agintepideak nola egiteratu behar diren aginduak eman ditzana. Xede horrekin sortarazten du Dekretu honek Bazkunen Errolde Nagusi hau Lehendakaritza eta ZuzentzaSailekoa den Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusian. Aipaturiko Errolde Nagusiarekin hauxe nahi da: alde batetik, Bazkunen erroldepenari buruzko agintepidea barreiatu ez dadineko aukera kentzea eta, bestetik, aurrekoaren osagarri gisa, herriarentzat eroso izan dadin herri-zerbitzua eskaintzea, errazagoa izango bait da. Hartutako aterapidea alde batetik eta Bazkun ezberdinen gizarte-mailako ekintzak sortarazteaz serikusirik duten berarizko Erroldeak egotea bestetik, ez dira inola ere aurkakoak horien ekintza-eremuaren barruan, eta hori, funtsean, Errolde horietan sartu baino lehen Errolde Nagusian sartuta egon behar delako hain zuen, eta horrek argi eta garbi bereizten du zein den bakoitzaren egitekoa. Hau dugu, adibidez, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailarena den Irazkunde eta Ongintza-Laguntzazko Bazkunen eta Antzeko Erakundeen Erroldea. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1986.eko Martxoaren 25ean egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe. ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Bazkunen Errolde Nagusia sortarazten da Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren barruan eta, Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanaetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiari atxikita geldituko da hori. Bigarren atala.- Irakaskuntza, kultura, arte, ongintza, gizarte-laguntza eta antzekoak xede dituzten Bazkun eta Baterakundeei dagokienetan eta beren egitekoak batez ere Euskal Herrian betetzen dituzten artean, honako hauek erasota utzi behar izango dira aurreko atalean aipatzen den Erroldean: a) bere eratze-modua b) bere araudiaren aldakuntzak . c) herri-zuduzkotasunaren adierazpena d) bere ezabakuntza Hirugarren atala.- 1. Zioen adierazpena egin dezan Erabakiz, doakienen akioz eta Maiatzaren 20ko 1440/65 Dekretuan jarritakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Artezkariak aurreko atalean jarritakoei buruzko aginduak emango ditu. Bazkunen eratze-moduari buruz liar daitezen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. 2. Jaurlaritzak onartutako Dekretuz egin behar izango da Bazkunen herri-zuduzkotasunaren adierazpena. LEHENENGO ERABAK1 GEHIGARRlA Kultura eta Turismo-Sailarena den Kultura-alorreko Norbanako Jabetzapeko Iraskundeen eta Antzeko Erakundeen Erroldeak egindako eta Kultura-Bazkunei buruzkoak diren errolderapenak, heuren belio oso-osoa eta ondorio guztiak izaten jarraituko dute. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRIA Abenduaren 24ko 191/64 Legean, Maiatzaren 20ko 1440/65 Dekretuan eta horiei datxezkien menuetan agintzen denak izango du indarra Dekretu honetan ohartematen ez diren guztietan. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekretu hau indarrean jartzerakoan, Kultura-alorreko Norbanako-Jabetzapeko Iraskundeen eta Antzeko Erakundeen Erroldeak egiteratze-bidean dituen zehaztapidetrak, heuren arauetan agitzen denaren arauera buka-araziko dira. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Urriaren 21eko Agindua indargabetuta gelditzen da Kultura-Bazkun eta Antzeko Erakundeen Erroldeari dagokionetan. AZKEN ERABAKIETATIK LEHENENGOA Esku ematen zaio Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari, Dekretu hau osabideratzeko eta erabiltzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko. AZKEN ERABAKIETATIK BIGARRENA Dekretu hau Euskal herriko Agintzritzaren Aldizkarian argitara daineko egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Martxoak 25 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JOSE RAMON GUEVARA SALETA.