Euskadi.eus
  • Urtarrilaren 28ko 75/ 1986 DEKRETOA, Elkarteen alorreango agintepideak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzea dela eta, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 28ko 75/ 1986 DEKRETOA, Elkarteen alorreango agintepideak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzea dela eta, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 743
  • Xedapen-zk.: 75
  • Xedapen-data: 1986/01/28
  • Argitaratze-data: 1986/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege-Dekretoz unartutako Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren bigarren atalean agindutakuaren ondorioz, eta bertan eskatzen diren sendeste-bideak egiteko, Abenduaren 18ko 2590/1985 Errege-Dekretoak Aipatutako Bitariko Batzordeak Azaroaren 28ko Osoko Bilkuran Erresumak Autonomia-Elkarteari Elkarteen alorreango zerbitzuak eskuratzeaz hartutako erabakia deneantxe dakarrela uste denez, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako Erabakia, Abenduaren 18ko 2590/1985 Errege-Dekretoak eta honen Eraskinak dioteneantxe onartzen da, eta argitara bitez horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarren Atala.- Eskuratutako zerbitzuak eta gauzazko baliapideak nahiz lanariak Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari atxikita gelditzen dira. Erresumako Legeek diotenez, Ministeritza-Batzordeari dagozkion agintepideak, Eusko Jaurlaritzak egiteratuko ditu; gainontzeko agintepideak, aipatutako Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak egiteratuko ditu. Gasteizen, 1986.eko Urtarrilak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.