Euskadi.eus
  • Otsailaren 17ko 28/1987 DEKRETOA, Euskadiko Autonomia Elkarteko CECA izeneko Etxebizitza-Komitea sortaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 17ko 28/1987 DEKRETOA, Euskadiko Autonomia Elkarteko CECA izeneko Etxebizitza-Komitea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 440
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 1987/02/17
  • Argitaratze-data: 1987/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

ERASKINA EUSKAL AUTONOMIA ELKARTEAREN LURRALDEKAKO BANAKETA Lurraldearen banaketa egoki eta objetibo bat eskatzen du osasunketa arloak, plangintza on eta emankor bat egin ahal izateko. Horretarako, beste erizpide batzurekin batera, biztanlegoaren harahonakoa hartu da kontutan, honek jasotzen bait ditu eta honetan aurkitzen bait dira batuta gainontzeko erizpide guztiak. Hau da, E.E.A.-ko biztanlegoaren eguneroko jokaeretan era guztietako zerbitzuen eskaintzaile eta emaile diren zentru gisa diharduten puntuak aztertzea eta onartzea jo da egokitzat, beroietara jotzen bait da hainbat eta hainbat beharren irtenbidea aurkitzeko asmoz. Horrela, gizarte-ekonomia-demografia eta geografia mailako indikatzaile batzuk oinarritzat hartuz eta E.E.A.ko udal guztien eta bakoitzaren zehatz-mehatzko azterketa egin ondoren, erakartasuna duten zentrurik nagusienak zehaztu dira, beroietara jotzen duten udalez sistema bat osatzen bait dute beren inguruan, beharrei erantzuteko garaian. Erakartasuna duten zentru horiek aukeratzerakoan, jakina da, beroietara, garraio publikoaren sare-bidez, joateko erraztasunak funtsezko egitekoa betetzen duela. Era honetan, funtsezko eremu eta osatzebidezko eremu-izena hartu duten zentruak sortu dira. Funtsezko eremua esatean, zera ulertzen da, hau da, eguneroko bizitzan ugarien ematen diren funtsezko eta edozein eratako beharren (sozialak, hezkuntzakoak, merkataritzakoak, osasunketakoak, denborapasakoak etab...) irtenbidea biztanlegoak aurkitzen duen zentrua hain zuzen. Era honetako 82 zentru aurkitu dira E.E.A.-an guztira. Osatzebidezko eremua esatean, zera ulertzen da, hau da, zerbitzua egin behar duenak nolabaiteko espezializazioá behar duela gutxienez, funtsezko eta era guztietako beharrei erantzun ahal izateko alegia. Ondorioz, funtsezko 82 zentruak, osatzebidezko 28 zentrutan biltzen dira. Ez dago esan beharrik, lurraldekako banaketa honen oinarrizko helburua, zerbitzuak, ahal den neurrian behintzat, herritarrari gerturatzea dela, funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuez baliatzerakoan sor daitezkeen zailtasunen zio diren eragozpenak alboratuz.CECA izeneko ituneko 54. artikuluak esku ematen dio Europako Komunitateetako Batzordeari, ikatz eta altzairu ekoizleen konpetitibitatea indartzeko artezko laguntzabide izan daitezen inbertsio-programen finantzaketarako laguntzak emateko. Erabaki hauek bide eman diote Batzordeari, 1954. urtetik hasita, gehienetan epe luzerako eta %leko intereseko maileguak emateko, CECA izeneko enpresetako langilegoarentzako izango diren etxebizitzak eraikitzeko, erosteko eta gaurkotzeko. CECA izeneko etxebizitza Sozialentzako, 1984-1988 urteetarako, programa berri bat ezartzea erabaki du Batzordeak. Mailegu-programa honen helbururik nagusienak, sektore eta sozial mailakoak dira aldi berean. Programaz baliatzeko eskubidea izan dezaten eskegile ezberdinen arteko lehentasunak ere ezarri dira aldi berean. Azkenik, aipatutako maileguen eskeen ebazpena Bitariko Batzorde batek egingo du, enpresen eta sektoreko ordezkaritza duten sindikal-erakundeen ordezkariek osatuko dutela Batzorde hori, Administrazioko ordezkari bat izango dela buru. Horiek horrela, Ekonomia-Arazoetarako Jaurlaritzako Lehendakariordearen; Industria eta Merkataritza Sailburuaren; Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren; eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak Otsailaren 17an egindako batzarrean erabaki ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua: CECA izeneko Etxebizitza Sozialen Euskadiko Autonomia Elkarteko Komitea sortarazten da Europako Komunitateekiko koordinakuntza eta legebideak egiteko, CECA izeneko Etxebizitza Sozialentzako programetarako aipatutako Batzordeak emandako norabideen arabera. 2. Artikulua: Honako kide hauek osatuko dute Komite hori: Lehendakaria: Industria eta Merkataritza Sailburua. Bokalak: Siderurgia-arloko enpresetako hiru ordez kari: Bat, siderurgia integralekoa; bat, altzairu berezieta ko subarlokoa eta beste bat integrala ez den altzairu arrunteko subarlokoa. Siderurgia-arloan ordezkaritza duten Sindikal-Erakundeetako hiru ordezkari. 3. Artikulua: Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioak, jardunerako beharrezko den teknika-laguntza eskainiko dio Komiteari eta, bereziki, Idazkaritzari, bere-bereak dituen egitekoak gauzatu ditzan, Idazkaritza-lana Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Etxebizitza Zuzendariak egingo duela, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 4. Artikulua: Komitearen jarduna, indarrean dagoen Administrazio-Prozedura Legeko I Idazpuruko II Atalburuak ematen dituen arauei atxikiko zaie. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Industria eta Merkataritza Sailburuari esku ematen zaio, Komitearen jardunerako beharrezko diren erabakiak har ditzan. Bigarrena: Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Arazoetarako Sailburuordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.