- 458/1995 DEKRETUA, urriaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteko CECA izeneko Etxebizitza-Komiteko kideak aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu458/1995 DEKRETUA, urriaren 24koa, Euskal Autonomi Elkarteko CECA izeneko Etxebizitza-Komiteko kideak aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza; Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza; Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4678
- Xedapen-zk.: 458
- Xedapen-data: 1995/10/24
- Argitaratze-data: 1995/11/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Otsailaren 17ko 23/1987 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkarteko CECA izeneko EtxebizitzaKomitea sortu zen. Komitea enpresen ordezkariek, sektore horretako sindikatuen ordezkariek eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko kideek osatuta dago. Europako Elkarteeen Batzordeak CECA etxebizitzetarako daukan programaren barruan, etxebizitzak eraiki, erosi edo birgaitzeko CECA enpresetako langileek eskatzen dituzten maileguetarako eskabideen inguruan iritzia ematea da Komitearen egitekorik nagusiena. Komite horrek nola ihardun duen ikusita, argi ikusten da kideak aldatzeko beharra dagoela eta beharrezkoa dela Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari indar handiagoa ematea, gai horretan oso sartuta daudenez gero. Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko urriaren 24ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteko CECA izeneko Etxebizitza-Komitea sortzeko den otsailaren 17ko 23/1987 Dekretuaren 2. eta 3. atalak aldatzea. Atalok honela geldituko dira: 2. atala.- Komitea osatuko dutenak hauek izango dira: Lehendakari: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria. Bokal: - Siderurgiaren alorreko enpresetako hiru ordezkari: bat siderurgia integralekoa, beste bat altzairu berezien azpisektorekoa, eta beste bat integrala ez den altzairu arruntaren azpisektorekoa. - Siderurgiaren sektorea ordezkatzen duten sindikatuetako hiru ordezkari. - Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaria. - Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaria. 3. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Komiteari beharrezkoa gertatzen den laguntza teknikoa emango dio, Idazkaritzak propio dituen lanak egiteko bereziki. Lan horiek beteko dituena Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko teknikari bat izango da, Komiteko lehendakariak izandatutakoa. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1995eko urriak 24. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua, RAMÓN JÁUREGUI ATONDO. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JAVIER RETEGUI AYASTUY. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.