Euskadi.eus
  • 392/1987 DEKRETUA, Kultura eta Turismo Saileko Abenduaren 15ekoa; Consejo Vasco de Turismo/Euskal Turismoaren Kontseilua eratzezkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

392/1987 DEKRETUA, Kultura eta Turismo Saileko Abenduaren 15ekoa; Consejo Vasco de Turismo/Euskal Turismoaren Kontseilua eratzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 1
  • Xedapen-zk.: 392
  • Xedapen-data: 1987/12/15
  • Argitaratze-data: 1988/01/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Atal bakarra: Otsailaren 16ko 26/ 1988 Dekretuan araupetutako osasunketa-laguntzak 1988.eko Martxoaren lean hasiko dira, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Lurralde osoan. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 24. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.Bere eraketa Dekretu honetan artikulatzen deneko Euskal Turismoaren Kontseilua, Euskal Autonomia Estatutoko 10.36 artikuluaren arabera, Turismoko gaietan, Euskal Herriko Autonomia Elkarteak duen agintepide osoaren eremuan sartzen da. Agintepide hori ahalbait eta ondoen gauzatzeko, beharrezkotzat hartzen da, Turismoaren sektoreari eragiten dioten ekintzen arrazoizko garapena ahalezkoa egin dezaten ekinbide batzuk ezartzea. Ekinbide horiek finkatzea helburua bailitzan hartzen da, eta hori lortzeko enpresa eta entitateen -pribatuen zein publikoenlaguntza eskatzen da, horiek, turismoaren munduan duten esperientzia zabalagatik, Administrazioaren aholkulari izan daitezkeelako. Elkarrizketarako bide izateko joera honekin, horretatik sortuko direla arrazoizko hazkuntza eta garapenaren onuragarri izan daitezen ekintzen proposamenak, Dekretu honek Euskal Turismoaren Kontseiluaren osakera, egitekoak eta ihardutze-erregimena finkatzen ditu. Horren ondorioz, Kultura eta Turismoko Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo Artikulua: Euskal Turismoaren Kontseilua sortzen da, Turismo alorreko Eusko Jaurlaritzaren izaera kontsultiboko organua izateko. Horrcn osakera, egitekoak eta ihardutze-erregimena Dekretu honetan finkatutakoak izango dita. Bigarren Artikulua: Euskal Turismoaren Kontseilua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailari atxikita egongo da. Hirugarren Artikulua.- I: Honako modu honetan osatuko da Euskal Turismoaren Kontseilua: a) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburua, Lehendakaria izango dela. b) Eusko Jaurlaritzako Turismoko Sailburuordea. c) Autonomia Elkarteko hiru Foru Diputazioetako Diputatuak, edo horiek eskuemandako pertsonak. d) Autonomia Elkarteko hiru Lurralde Historikoetako Hiriburuetako Alkateak, edo horiek eskuemandako pertsonak. e) Euskal Herriko Ostalaritza Elkarteen proposamenez izendatutako hiru Bokal. f) Euskal Herriko Bidai Agentzien Elkartearen proposamenez izendatutako hiru Bokal. g) Euskal Herriko Turismoko kanpamenduetako titularren proposamenez izendatutako Bokal bat. h) Euskal Herriko ur-beroen tegietako titularren proposamenez izendatutako Bokal bat. i) «Bilboko Erakustazoka» Azoka Erakundearen proposamenez izendatutako Bokal bat. j) Euskadiko Turismoko Informatzaile Elkartearen proposamenez izendatutako Bokal bat. k) Euskadiko Ekimen Turistikoetarako Zentruen proposamenez izendatutako Bokal bat. 2. Dekretu honek indarra hartu eta 30 egun igaro ondoren, aurreko idazatian zerrendaratutako kolektiboren batek Bokalak izendatzeko beharrezko den proposamena bidaliko ez balu, Kultura eta Turismoko Sailburuak izendatuko ditu Bokal horien hutsuneak. 3. Euskal Turismoaren Kontseiluko osakideen artetik hautatuko da Aktetarako Idazkaria. 4. Bileretan eztabaidatuko diren gaietan berariz gaituak diren pertsonen laguntza eska dezake Kontseiluak. Pertsona horiek, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe parte hartuko dute bileretan. 5. Euskal Turismoaren Kontseiluaren osakera alda daiteke, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz edo, aldaketaren egokitasuna funtsezkotzat eman dezan txostenarekin batera, Kontseiluko osakideren batek proposatuz. Aldaketarako proposamenaren onarpenak, osakideen erabateko gehiengoak hartutako aldezko botoa izan dezan akordioa beharko du. Laugarren Artikulua: Kontseiluko Bokalek bi urte iraungo dute karguan. Aurreko idazaian adierazitako denbora igaro ondoren euren kargua utz dezaten Bokalek, berriz ere proposatuak eta izendatuak izan daitezke epealdi berritarako. Eriotza, ezgaitasuna, uko egitea edo bestelakoen ondorioz gerta daitezen hutsuneak, Entitateari jakinaraziko zaizkio, horrek ordeazkoak izendatu ditzan. Bosgarren Artikulua: Honako hauek dira Euskal Turismoaren Kontseiluaren egitekoak: a) Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko fenomeno turistokoaren ezagupenak hobetzeko, intereskotzat jo ditzan gaien azterketa eta analisia. b) Euskadiko Turismoaren garapenaren aldeko eragina izan dezaketen neurriei buruzko gomendioak ematea. c) Eusko Jaurlaritzak, Turismo alorrean, eska diezazkion txostenak aurkeztea. d) Urteko ekintzen txostena gertatzea, onartzea eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztea, Lehendariaren bidez. e) Eusko Jaurlaritzak espreski bere esku utz ditzan gainerako guztiak, edo Legeek eta Erregelamenduek eskura diezazkiotenak. Seigarren Artikulua: 1: Ohizko eta ezohizko bilkurak egin ditzake Kontseiluak. 2. Ohizko bilkurak hiruhilabetero egingo dira. 3. Ezohizkoak, Lehendakariak bere kabuz egoki deritzonean edo Kontseiluko osakideen herenak eskatu ondoren, egingo dira. 4. Bai batean zein bestean, bilkuretarako deia Lehendakariak egingo du, gutxienez 10 egun aurrerago. Zaspigarren Artikulua: Kontseiluak, bere iharduera eta akordioak hartzeko sistema erregulatuko duen Barne Erregimenerako Erregelamendua gertatuko du; hori gertatu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismoko Sailaburuaren eritzipean jarriko da, horrek, Erabaki bidez onartuko duela. Zortzigarren Artikulua: Eztabaidaren gai diren gaiek hala eska dezatenean, Teknika Batzordeak eratzea akorda dezake Kontseiluak. Akordio horrek, osakera, helburua, iraupena eta sortutako Batzordea egokitu beharko zaieneko baldintzak finkatuko ditu. Bederatzigarren Artikulua: Kontseilua eratzearen eta horren ihardunaren ondorioz sor daitezen gastuen finantziaketa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren Aurrekontuetan sartuko den partidaren pentzutan egingo da. Hamargarren Artikulua: Kontseiluko osakideek, Irailaren 17ko 307/1985 Dekretuak zehazten dituen bidai eta dieta gastuetarako eskubidea izango dute. XEDAPEN GEHIGARRIA Dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko baimena ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. ALDIBATERAKO XEDAPENA Kultura eta Turismoko Sailburuak Dekretu honen 7. artikuluak aipatzen duen Euskal Turismoaren Kontseiluaren Barne Erregimeneko Erregelamendua onar dezan bitartean, horren iharduna eta akordioak hartzeko erregimena, 1958.eko Uztailaren 17ko Administrazio Prozeduraren Legeko I Idazpuruko II Atalburuan xedatutakoari egokituko zaio, Dekretu honetan xedatutakoaren aurka joan ez daitezen arlo guztietan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau E.H.A.O.-ean argitaratutako egunean berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.