Euskadi.eus
  • 205/1989 DEKRETUA, irailaren 19koa, kontsumo publikorako diren edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarea ezartzen duen azaroaren 10eko 353/ 1987 Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

205/1989 DEKRETUA, irailaren 19koa, kontsumo publikorako diren edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarea ezartzen duen azaroaren 10eko 353/ 1987 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 2701
  • Xedapen-zk.: 210
  • Xedapen-data: 1989/09/19
  • Argitaratze-data: 1989/10/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Azaroaren 10eko 353/1987 Dekretuaren IV Atalburuak araututa uzten du Osakidetzako EskualdeZuzendaritzetako bakoitzean, kontsumo publikorako diren edatrko uren osasunketa-kontrolaren Etengabeko Batzordr bat sortzea, eta kolejiatutako erakunde lez arituko da, osasun aldetik onargarriak diren uren aldibaterako hornidurari baimena emateko, baimen horiek ematuko beharrezko kontrolak eta zuzentzeko diren ezinheteko osasunketa neurriak hartzeko, Teknika eta Osasunketazko Arautegian esandakoari buruzkoan ur-horniketa bakoitzean gauzatu beharreko parametro analitikoak erabakitzeko eta Eusko Jaurlaritzako Sailek, uren egokitasunaren edo beren instalazioen gaietan, argibidetarako edo aholkutarako organo gisa jardutea. Osasunketa-Kontrolaren Etengabeko Batzorde horiek osatzeko, Lehendakari bat eta lau Bokal izendautko ditu Osasun eta Kontsumo Sailburuak Lurralde Historiko bakoitzean. Kontsumo publikorako diren edateko uren osasunketa-babesa eraginkorragoa lortzeko parte hartzen duten erakundeen ordezkaritza handiagoa izan dadin, beharrezkoa da kide berriak sartzea Osasunketa-Kontrolaren Etengabeko Batzorde horietan, gaur egun ordezkaritzarik ez duten Erakundeek agertu duten ardura horrela bideratu ahal izateko. Ondorioz, Osasun eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez, 1989.eko irailaren 19ko bileran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Azaroaren 10eko 353/87 Dekretuaren 13.3 atala honela idatzita geldituko da: «13.3 atala.- Osasunketa-Kontrolerako Etengabeko Batzordeak, Lurralde Historiko bakoitzean, Osasun eta Kontsumo Sailburuak izendatutako Lehendakari batez eta sei Bokalez osaturik egongo dira. Batzorde bakoitzeko Bokaletako bat, Euskal Herrian ordezkaritzarik gehien duten Udalen Elkarteak proposatuz izendatuko da». ALDIBATERAKO XEDAPENA Lurralde Historiko bakoitzean dauden Etengabeko Batzordeek bere eginkizunak betetzen jarraitu dute inolako aldaketarik gabe, eta Osasun eta Kontsumo Sailburuak kide berriak izendatzen dituenean osatuko dira Batzordeok. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko irailak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.