Euskadi.eus
  • 700/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Burnibidearen Euskal Museoa sortuz eta arautuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

700/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Burnibidearen Euskal Museoa sortuz eta arautuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 261
  • Hurrenkera-zk.: 4012
  • Xedapen-zk.: 700
  • Xedapen-data: 1991/12/17
  • Argitaratze-data: 1991/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Bereziki burnibideari buruzko museoa egiteko adinako garrantzia izan du burnibide-alorrak Euskadin. Joan den mendeko hirurogeigarren hamarkadan azaldu ziren lehen trenbideak Euskadin, Espainiako sarerik trinkoena sortzeaz gain, garapen industrialaren eta gure gaurko gizartearen egituraren motore bilakatu zirela; horregatik, hauen historia berreskuratzean geurea ere eskuratzen dugu. Burnibideak ez zizkion euskal meategi eta industriei merkatu berriak zabaldu bakarrik egin; bere bezero garrantzitsuenetakoa ere bihurtu zen. Azken urteotan burnibide-alorrean izandako aldaketen ondorioz gaurreguneko egoerarekin bat datozen ibilgailu eta sistemek ordezkatu dituzte ustiaketa hauetako osagai asko, eta horrek tren zaharrak eta trenbideko lanabesak bezalako gure historia gertueneko osagai baliogarrien zatiketa etengabea ekarri du, jarrera horrek zerikusi handirik ez duelarik herri-agíntarien ihardunen antolaketa printzipioetarikoa den Kultur Ondarearen babes, aldezpen eta aberastearekin. Aipatu printzipioa betetzeko, Autonomi Estatutoaren 10.20 atalean Euskal Autonomi Elkarteari artxiboak, bibliotekak eta museoen alorrean ematen zaion eskuduntza esklusiboa erabiliz, eta Euskal Kultur Ondareari buruzko uztaüaren 3ko 7/1991 Legean ohartemandakoan oinarrituz, beharrezkotzat jotzen da Burnibidearen Euskal Museoa sortu eta honen iharduera arautzea. Gure Autonomi Elkarteak bereganatutako eskurantza erabiliz, Dekretu honek Burnibidearen Euskal Museoa sortzeko xedea du, Euskadiko Burnibide-Ondare Historikoa batu, zaindu, aztertu eta erakusteko helburuarekin. Euskal Autonomi Elkartearen titularitateko Burnibidearen Euskal Museoa Garraio Zuzendaritzaren pean dagoen Zerbitzu bezalajaio da, Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxeetariko bat izango dela. Museoaren helburu eta eginkizunak, ezarriko zaion erregimen juridikoa eta izango dituen kudeaketa ihardute-sail biak zehazten dira Dekretuan zehar, hots, Zuzendari-Zaindaria eta Zaingo-Batzordea. Proposatzen den arau honen finantzaketari dagokionez, bada honi erantzuteko lain den diru-izendapena Euskal Autonomi Elkartearen 1991.erako Aurrekontu Nagusietako 11130 Garraio Antolaketa Programan. Ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzaren onarpena jasota eta aurrez Jaurlaritza Kontseiluak 1991ko abenduaren 17an egindako bílkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Burnibidearen Euskal Museoa sortzen da, gizartearen zerbitzurako eta bere garapenerako erakunde iraunkor bezala, Autonomi Elkarteko Burnibide Ondare Historikoaren ikerketarako, eta baita honen azterketa, hezkuntza eta astirako erosi, zaindu, jakinarazi eta erakusteko ere. Helburu honetarako burnibideen alorreko osagarri hauek hartuko dira Euskal Autonomi Elkarteko Burnibide Ondare Historikotzat: material mugikorra, azpiegiturak. tresneria, agiriak eta, duten aintzinatasuna, historia edo teknikazko ezaugarri bereziak direla eta, zerrendaratu eta gorde beharrekoak direnak. 2.- Burnibidearen Euskal Museoa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren titularitatekoa da, eta Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetzaren barruan ezartzen da, Euskal Kultur Ondareari Buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 93. atalaren lehenengo idazatian eta gainontzeko xedapen bateragarrietan ezarritakoari jarraituz. 3.- Garraio eta Herrilan Saileko Garraio Zuzendaritzaren pean kokatutako Zerbitzu bezala sortzen da Burnibidearen Euskal Museoa. 2. atala.- Burnibidearen Euskal Museoak Zumarragatik Zumaiarako Bigarren mailako Trenbide zaharraren (Urolako trena) instalazioetan izango du bere egoitza, Azpeitiako (Gipuzkoa) geltokian. 3. atala.- Bere bilduma eta museografi ondasunei, iharduera-arauei, lanariei eta gainontzeko alderdiei dagokienez, Dekretu honetan, Euskal Kultur Ondareari Buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean eta Euskal Autonomi Elkartearen titularitateko museoei ezargarri izan dakizkien gainontzeko xedapenetan jasotakoek arautuko dute Burnibidearen Euskal Museoa. 4. atala.- Honako hauek dira Burnibidearen Euskal Museoaren eginkizunak: a) Bertan dituzten ondasunak zaindu, sailkatu, berriztatu eta erakustea. b) Bertako bildumaren eta Euskal Auonomi Elkartearen Burnibide Ondare Historikoaren inguruko ikerketa. c) Bere izaerarekin bat datozen erakusketa zientifiko eta zabaltzaileak antolauea aldian-aldian. d) Bertan jasotako ondasunei buruzko katalogo eta monografiak landu eta argitaratzea, eta baita gai berari buruzko lanen inguruko ikerketak bultzatu eta argitalpenak suztauea ere, eta, orohar, bere edukiaren inguruko zabalkunde-iharduna buruuea. e) Museoaren egoiua eta Loiola bitartean tren historiko bat ustiatzea. f) Euskal Herriko burnibideen historiarekin zerikusia duten agiri oro biltzeko trenbidezko garraioari buruzko agiritegia sortzea. g) Euskadiko Nazio Mailako Erakustetxe-Erapidetza eratzen duten gainonueko museoekín eta beste kultur erakunde batzuekin elkarlan eta lankidetza harremanak finkatzea, indarrean dagoen legerian ezartzen diren neurrian. h) Museoaren helburuak lortzea jarraitzen duten beste eginkizun oro. 3. atala.- 1.- Museoaren Zuzendari-Zaindariaren lanpostua lanpostuen zerrendanjasotako eran eta betekizunez beteko da. 2.- Honako hauek izango dira Zuzendari-Zaindariaren eginkizunak: a) Museoaren ihardunen garapena eta eginkizunak buluatu eta hauetaz ardurauea. b) Museoko lanarien zuzendaritzaz arduratzea. c) Museoaren iharduneko ondareen bilketa, antolaketa, dokumentazio, zainketa eta zabalkuntzaren ardura eta erantzuna. d) Museoaren segurtasunaz eta bai eraikina eta bai instalazioak ere zainueaz arduratzea. e) Zaingo-Batzordeari Bilduma antolatzeko erizpide nagusiak aurkeztea, honen erakusketa iraunkorrerako. f) Museoko ondarearen zati izan daitezen, ondasu nak eskuratzeko proposamena egitea, horretarako beharrezko harremanak izanez. g) Aldibaterako erakusketak antolatzeko proposamena luzauea Zaingo-Bauordeari, eta hauen gainbegiraketa. h) Beste museoekiko eta antzerako erakundeekiko harremanak buluatzea. i) Urteko lehen hiru hilabeteen barruan edo Aurrekontuen Legea onaruen denetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, urtean zeharrerako ekintza egitamua eta ihardunerako proiektu edo programa zehauak Zaingo-Batzordeari aurkeztea, honek onar ditzan. j) Urtero, abenduan, burutuiako ekintzen urteko Txostena aurkeztea Zaingo-Batzordeari. k) Bere ekimenez edo Zaingo-Batzordeak proposatuta, burnibide alorreko kurtur ondasunen izendapenerako prozedura ireki dadila eskatzea. l) Araubideak izenda diezaizkion beste edozein eginkizun. 3.- Aurreko apartaduan jasotako eginkizunak Garraio Sailburuorde eta Zuzendariaren gain-begir aketa eta koordinaketaren kaltetan gabe ulertuko dira. 6. atala.- Burnibidearen Euskal Museoaren ZaingoBatzordea sortzen da, Museoaren ihardun eta kultur ekintzen bultzatzaile eta Garraio eta Herrilan Sailaren aholku-emale bezala. 7. atala.- Honako hauek izango dira Zaingo-Batzordearen eginkizunak: a) Museoak garatu beharreko ekintzei buruzko aholku ematea Garraio eta Herrilan Sailari. b) Helburuak finkatze eta erizpide museistikoak mugatze lanetan laguntzea. c) Museoaren Zuzendaritzari jagote-politikak finkatzen laguntzea. d) Museoaren Zuzendaritzari bereak dituen eginbeharretan laguntzea. . e) Ekintzen urteko egitamua onartzea. f) Museoak jarraitzen dituen helburuen zabalkundean eta bertan burutzen diren ekintzen eta maila guztietan duten liedakuntzan laguntzea. g) Araubideak izenda diezaizkion beste edozein eginkizun. 8. atala.- 1.- Honako hauek izango dira Burnibidearen Euskal Museoaren Zaingo-Batzordearen kideak: a) Lehendakari: Garraio eta Herrilan Sailburua. b) Lehendakariorde: Garraio Sailburuordea. c) Bokalak: Kultura Ondarearen Zuzendaria. Garraio Zuzendaria. Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A. herribaltzuaren Kontseilari Delegatua. Euskadin dauden Burnibideen Lagun Elkarteetako ordezkari bat, hauek proposatuta Garraio eta Herrilan Sailburuak izendatuko duena. Bere lanak burnibidearekin zuzeneko edo nolabaiteko zerikusia izan dezan euskal kultura eta artearen ordezkari bat, Eusko jaurlaritzako Kultura Sailari entzun eta gero, Garraio eta Herrilan Sailburuak izendatuko duena. Museoaren Zuzendari-Zaindaria izango da ZaingoBatzordearen Idazkari, hizpidedun baina hautespiderik gabe. 2.- Zaingo-Batzordeko kide izatea ohorezkoa eta dohainikoa izango da. 3.- Lehendakariak eskatuta datorren edonork har dezake parte Zaingo-Batzordearen bilkuretan, kide ez izanik ere, hizpidedun eta hautespiderik gabe. 9. atala.- 1.- Zaingo-Batzordea Museoaren egoitzan bilduko da, edo kideen gehiengoak erabakitzen duen tokian, Lehendakariak deituta, ohizko bilkuran, urtean gutxienez birritan, eta ohizkanpoko bilkuran, kideen herenak, Lehendakariak edo Zuzendari-Zaindariak eskatuta, behar adina aldiz. 2 - Zaingo-Batzordeak osoko-bilkuran edo batzordetan banatuta ihardun dezake, zerbitzuaren beharren arabera. 3.- Atal honetan oharteman gabeko ondorioetara ko, Zaingo-Batzordearen ihardunak eta erabakiak hartzeko bideak Administrazioaren Jardunbideari buruzko Legearen I Idazpuruko II Atalburuan ezarritakoa bete beharko du. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetako bosgarren atalaren lehen zatian ezarritakoari jarraituz Museoaren Zuzendari-Zaindaria izendatzen ez den bitartean, eginkizunak behin-behingoz betetzeko apirilaren 11ko 730/1986 Erret Dekretuaren 4.2.b) ataleanjasotakoa eran egingo da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garraio eta Herrilan Sailburuari ematen zaio aginpidea bere eskuduntzen barruan Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapen guztiak emateko. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharmunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduakak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.