Euskadi.eus
  • 303/1992 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Ospitaleetako Altaren xehetasunen oinarrizko gutxienezko bilduma arautzeko eta Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaletako Alten erregistroa sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

303/1992 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Ospitaleetako Altaren xehetasunen oinarrizko gutxienezko bilduma arautzeko eta Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaletako Alten erregistroa sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 3392
  • Xedapen-zk.: 303
  • Xedapen-data: 1992/11/03
  • Argitaratze-data: 1992/12/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osasunbide politikak formulatzekoan eta erabiltzekoan behar den eginkortasunaren funtsezkoena den garantiak, xehetasun fidagarriak edukitzeko aukeran oinarritu beharko du, egoera errealetatik ateratakoetan, eta, beste faktore batzuren artean, osasunbide joerak, baliabideen erabilpena eta emandako sorospenaren kalitatea egoki aztertzea emango dutenetan, halaber, ebaluaketa prozesu bat egitea emango dutenetan, hortik abiatu ondoren egitarau eta helburuak birformulatu ahal izatea ekarriko dutenetan. Zer esanik ez, aipatutako ikuspegi horretatik begiratuta, egokiak diren sistemak ezartzea, osasunbide sistema planifikatzeko zeregina egoki garatu ahal izateko, funtsezko betebehar bat bilakatuko dela eta gainera, beste maila batzutan, elkarte baten izurrite perfila ezagutzearen alorrean bezala eta osasunbide zerbitzuen kudeaketan bertan ere bai, balio handiko ezagutzak emango dituela horrek. Bestalde, argi eta garbi dago, ospitaleak, sorosketa unitate bat den aldetik, baliabideen zatirik handiena gastatzen duenez eta teknologi garapenaren eta sistemak duen lanbide kualifikazioaren aurretik doanez, osasunbide sistemaren multzoan ohiartzun handia duela. Hortik dator beraz, baliabideen kudeaketa egokia eta bere iharduketaren eta betetzen duen sorospen-kalitatearen monitorizatzea, elkartearen osasunbide politika orokorraren garapenean goreneko eragile bilakatzea, eta, aurretik jarritako ildo orokorrei, estrategiei eta estandarrei beren garapena egokitu ahal izateko, hori nolabait neurtu beharra izatea. Parametro horiek neurtzea, ekitate eta eginkortasun arrazoiak kontutan hartuta gainera, oraindik bukatu ez den arau mailako eztabaida handi baten xede izan da. Oharpen horiei erantzuten die «Ospitaleetako Altaren Txostena» izeneko tresnak eta araubidezko laguntza eman dio horri 1984ko irailaren 6ko Ministeritza Aginduak eta antzeko moduko harrera izan du Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaleetako Historia Klinikoaren erabilpena arautzeko zen Eusko Jaurlaritzaren 272/1986 Dekretuan dagoen araugintza autonomikoak, halaber, «Ospitaletako Morbilitatearen Enkuesta» delakoak ere, ospitaleetan sarreren eta alten erregistroaren obligazioa ezartzeko zen 1360/1976 Dekretuaren estatu mailako araugintzaren babesean. Planifikatzaileen, profesionalen eta hainbat osasunbide agintarien artean gai horrek azken batean sortu duen gero eta handiagoa den interesak, Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma (X.G.O.B.) izeneko tresna berri bat agertzea ekarri du, herri europear batzutan altari buruzko informearen laburpenean dauden xehetasun batzuren erabilgarritasunari eta utilitateari buruz E.E.E.ren barruan eratutako batzorde baten azterlanaren ondoren aukeratua dena. Izaera inpertsonala izango duen eta ospitale guztiak nahitaez eduki behar duten xehetasunen estandarizatutako nukleo bat formatuz, aipatutako informazio erregistro hori arautzea du xedetzat xedapen honek, Euskadiko Oapitzleetako Alten Erregiatroa izeneko komunitate mailako osasunbide informazioaren sistema bat eratu ahal izateko. Bestalde, Autonomi Elkarteko ospitaleetan Historia Klinikoa erabiltzeari buruzko 272/1986 Dekretu horren 7. atalean aurrikuairik dago orain nahi den ekintza hori eta beraz, norbanakoaren konfidentzialtasuna bermatzeko, aipatu xedapen horrek ezartzen dituen arretak eta prozedurak erreapetatu egin beharko dira ekintza horren garapenean. Azkenez, zera ohartarazi behar da, autoantolaketarako bereak diren ahalmenak erabiltzen baditu ere eta Autonomi Estatutuaren 18. atzlak Euskal Autonomi Elkarteari ematen dizkion eskuduntzak ere bai eta Osasunerako Orokorra den 14/1986 Legean adierazitako aginduekin eta oinarrizko esparruarekin loturik, ezin direla bazterrean utzi orain hasitako ekintza horrek estatistika alorrean dituen uka ezinezko eraginak. Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko Eusko Legebiltzarraren 4/1986 Legetik eta Estatistikaren Euskal Plana onartzeko zen 89/1992 Legetik ere, inplikazio argi-argiak ateratzen dira eta orain ez dira bazterrean utzi nahi horiek, alderantziz, administrazio proztdura berri baten oinarriak jartzeko, kontutan hartu dira, prozedura horrek, bere izaeraz, estatistika iturriak bezala erabiltzeko informazioak sortzean, ondorioak izan behar bait ditu, batez ere, aurrikusi diren eta oraindik ekin ez zaien estatistika-operazio zehatzak diseinatu eta gauzatzeari dagokionean. Hori guztia dela bide, Osasun Sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika-Erakundeak dioena jaso ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko azaroaren 3an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala: 1.- Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Historia Klinikoan dagoen ospitale-altari dagokion informazio anonimoaren muinaren multzoa hartuko duen administrazio antolaketaren agiria ulertuko da Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma. 2.- Azaroaren 25eko 272/1986 Dekretuaren 3. eta 7. ataletan xedatutakoaren barruan aartzen da informaketa hori osasunbide plangintzarako, ebaluaketarako eta estatistikarako erabiltzea. 2. atala.- Euskal Autonomi Elkartean kokatutako ospitale guztiak, bai publikoak eta bai pribatuak ere, behartuak gelditzen dira Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bildumaren gauzaketa bermatzera eta gero Euako Jaurlaritzaren Osdsun Sailean horretarako sortzen den Erregistroari jakineraztera. 3. atala.- Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduman ondorengo gorabehera hauek adierazi beharko dira: 1) Ospitale-zentruaren kodea. 2) Erregistroko sarrera zenbakia. 8) Historia klinikoaren zenbakia. 4) Jaioteguna. 5) Sexua. 6) Erresidentzia dueneko tokia. 7) Zertan aritzen den. 8) Ekonomi erregimena. 9) Sarrera eguna. 10) Sarrerarako zernolakoa. 11) Alta eguna. 12) Altaren zernolakoa. 18) Alta zerbitzua. 14) Diagnosi nagusiena. 15) Hala den kasuan, beste diagnosiak. 16) E Kodea (Kanpoko kausak). 17) Kirurgia prozedurak eta, hala denean obstetriziakoak. 18) Beste prozedura nabarmenak. 19) Hala denean, haurdunaldia. 20) Hala denean jaioberriaren pisua. 21 ) Hala denean, jaioberriaren sexua. 4. atala.- Osasun Sailordetzaren erabaki baten bidez zehaztuko dira agiriaren formatua eta soporte fisikoa, definizioak, sailkapenak eta bertan adierazten diren aldagarriei dagozkien kodifikatze sistemak, halaber, agiri hori zein aldizkotasunez eta zein zirkuituren bidez bidaliko zaion Euskal Autonomi Elkarteko Ospitale-Alten Erregistroari eta, xehetasun horiek, dekretu honetako aginduen arabera, sailordetza horrek egun ditzan aldaketen eta egokitzapenen baitan gelditzen direla dekretu horren xede den osasunbide informaziorako sistema erabiltzeak eta garatzeak eska ditzan beharren arabera. 5. atala.- Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma Euskal Autonomi Elkarteko Ospitale-Alten Erregistroari behar bezala jakineraztearen eta, halaber, aurreko atalean adierazitako moduan egingo denaren ardura ospitaleko zuzendaritzak izango du. 6. atala.- Osasun Saileko Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Sailordetzari adskribaturik egongo den eta bere egoitza Organo horretan izango duen Euskal Autonomi Elkarteko Ospitale-Alten Erregistroa sortzen da. 7. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko ospitaleek bidalitako gaixo bakoitzaren ospitale-altaren xehetasunen gutxienezko oinarrizko bilduma jasotzen duten agiriak jasoko ditu erregistroak. 8. atala.- 1. Erregistroa erabiltzeko, iraunarazteko, babesteko eta zaintzeko eginkizunak, Osasun Saileko Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Sailordetzari dagozkio, halaber, indarrean dagoen legeriarekin bat eginik, erregistro horretan jasotzen diren xehetasunak babestea eta konfidentzialtasunaren bermea izatea ere. 2. Aipatutako zuzendaritza horrek, bere eginkizunetan dihardunean, ondorengo lan hauek garatuko ditu: a) Erregistroaren iharduketa onaz arduratu. b) Sistema hori ezartzeko baliozkotze egiaztagiriak ematea ospitale bakoitzarentzat. c) Agirien kalifikazioa egitea beroietan dauden xehetasunen kalitatea eta konfidentzialtasuna zaintzeko behar dena erabakiz. d) Aldizka-aldizka, ospitale-altaren xehetasunen gutxienezko oinarrizko bilduman ageri diren xehetasunak ebaluatzea, beroien kudeaketarako ezar daitezen administrazio iharduketak egin ahal izateko. e) Erregistroko xehetasunen eta informazioaren estatistika ustiaketarako proiektu teknikoak diseinatzean eta horiek ezarri eta gauzatzekoan, eskuduntzadun gerta daitezen organoekin elkarlana egitea. f) Euskadiko ospitzle-alten informazio sisteman oinarrituak dauden oaasunbide plangintza eta ebaluaziorako programak prestatu eta gauzatzerakoan, osasun saileko gainerako organoekin elkarlana egitea. 9. atala.- Bere egitekoak bete ahal izateko, Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritzak, beharrezko duen informazioa eskatu ahal izango du ospitaleetako artxiboetan eta dagozkien egiaztapenak egin. Gaixoen historia klinikoetan dagoen informaziora sartzea, Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaleetako historia klinikoaren erabilpena arautzeko den azaroaren 25eko 272/1986 Dekretuko 7. atalak eta berarekin bat datozenek horretarako ezartzen dituzten moduetan, zuzendaritza horretako aurretik kreditatutako langilegoak egin beharko du. 10. atala.- Osasunbide plangintza eta ebaluaketarako, Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaleetako Alten Erregistroaren kudeaketa eta esplotazioa ekarri ahal izango dituzten programak eta ekintzak ezarriko ditu Osasun Sailak. 11. atala.- 1. Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bildumaren ezarketarako Jarraipen Batzordea sortzen da, agiri hori ezartzeko prozesuaren indartzailearen eta Euskal Autonomi Elkarteko Ospitale-Alten Erregistroan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna eta erabilpen ona bermatzeko proposamenak prestatzearen eginkizuna izango duena eta oro har, sistemaren hobekuntzarako edozein ekintza hartzearena. 2. Batzordea honako hauek osatuko dute: Lehendakaria: - Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaria. Bokalak: - Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritza horrek izendatua. - Osakidetzako Osasun-Sorospenerako Zuzendaritzaren ordezkari bat, zuzendaritza horrek izendatua. - Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica delakoaren ordezkari bat. - Ospitale-sektore pribatuko enpresa antolakundeen ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko medikuen elkarte ofizialen ordezkari bat, beraiek aukeratua. - Osasun-laguntzaile teknikoen Elkarte ofizialen ordezkari bat, beraiek izendatua. Batzordeko kideetako batek ihardungo du idazkari bezala, batzordeak berak aukeratuko du. Erregistroaren arduraduna ere batzordeko bileretan egongo da hitza bai baina botorik ez duela. 3. Jatorriko ente eta instituzioen proposamenez, Osasun Sailburuordeak egingo du batzordeko bokalen izendapena. 4. Legozkiekeen dieta eta kalteordainen kaltetan izen gabe, ordainketarik ez dute hartuko batzordeko kideek beren egitekoetan jarduteagatik. 12. atala.- Dekretu honetan dauden xedapenak hausteak, dagokion espedientea egin ondoren eta horrekin batera egon daitezkeen erantzukizun zibilen, penalen eta bestelakoen kaltetan izan gabe, osasunbide legegintzan agindutakoaren arabera, administrazio zigorrak ekarri ahal izan ditu. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma delako agiria egiteko eta osasunbide administrazioari jakinarazteko obligazioa, Euskal Autonomi Elkarteko Ospitaleetako Historia Klinikoaren erabilketaren arauketa egiteko zen 272/1986 Dekretuaren 3.1 j) atalean aipatutako «Asistentziaepealdiari buruzko azken-laburpenaren errejistraketa alta»-ri eta Osasunbide establezimenduetan sorositako gaixoentzako den «Alta-Informea»-ri buruzko zen 1984ko irailaren 6ko Ministeritza Aginduan garatutakoari dagokion arauketaren kaltetan izan gabe ulertuko da. Bi tresna horiek, preklusiozko izaera izango dute denboran zehar eta Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma delakoa osatzen duen laóurpen inpertsonala eratzeko oinarrizkoak izango dira. Bigarrena.- Estatistikarako 89/1992 Euskal Plana onartzeko zen urriaren 6ko 7/1989 Legearen 7.2 atalean adierazitako izaera eduki ahal izango dute xedapen honetan araututako adminiatrazio ekintzek eta beraz, dekretu honetan eta hori garatuko duten gainerako xedapenetan agindutakoak arautuko ditu ekintza horiek eta hori, estatitistika arrazoiengatik, aipatutako lege horretan, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarri daitekeenaren kaltetan izan gabe edo Urteroko Estatistika Egitarauetan edo Euskal Autonomi Elkarteko OspitaleAlten erregistroan dagoen informazioaz balia daitezkeen estatistika ekintzetarako proiektu teknikoetan xeda dadinaren kaltetan izan gabe. ALDIBATERAKO XEDAPENA Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko ospitale guztiak sortu den osasunbide informaziorako sistemara gero eta gehiago sar daitezen, 5 hilabetetako behin-behineko epe bat jartzen da dekretu honen indarrartze unetik aurrera. Epe horren barruan, Ospitale-Alten Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduma ezartzeko, xehetasunak erregistrora bidaltzen hasteko, Euskal Autonomi Elkartearen Ospitale-Alten Erregistroaren ardura duen organoari bere establezimendua baliozkotua izan dadila eskatuz, ospitale bakoitzak, bere barne-kudeaketaren dagokion egokiketari ekin beharko dio. Dena dela, sistema baliozkotzean erabaki dadin «ospitale-alta»-k egiten hasteko eguna kontutan harturik hasiko da xehetasunak prestatzeko eta erregistrora bidaltzeko obligazioa eta inola ere ezingo du egun horrek 1994ko urtarrilaren la ondoren izan. Bigarrena.- 3. atalean adierazitako zeregina, E kodea, beste prozedura nabarmenak eta haurdunaldia bezalako xehetasun aldagarriak bidaltzea, ospitale xehetasunak jasotzeko sistemen egokiketen eta horren ondorengo balioztatzen arabera, piskanaka gehituz egin beharko da, dena dela ere, 1995eko urtarrilaren 1a baino lehenago. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko OspitaleAlten Erregistroaz arduratuko den organoak emandako baliozkotze egunetik aurrera gauzatuko da informazio sistema hau ospitale bakoitzera sartzea. Sartze horrek, maiatzaren 21eko 1360/1976 Dekretuan ezarritako sarreren eta alten erregistro liburua eramateko obligazioa indargabeturik utziko du. Bigarrena.- Dekretu hau garatzeko, halaber, Ospitale-Altaren Xehetasunen Gutxienezko Oinarrizko Bilduman adierazi beharreko xehetasun aldakorrak elkartearen gaindik dauden informazio sistemek ezar ditzaten betekizunei egokitzeko ere beharrezko izan daitezen xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Osasun Sailburuari. Halaber, hala behar izanez gero, aldibaterako xedapenetan adierazitako epeak aldatzeko eskuduntza ere ematen zaio. Hirugarrena: Dekretu hau betetzeko eta erabiltzeko beharrezko neurriak hartzeko erabakiak emateko eskuduntza ematen zaio Osasun Sailburuordeari eta, agiri horren ezaugarri fisikoei, aldizkotasunari eta jakinerazpen bideei dagokienez eskuduntza horren barruan sartzen dira. Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko azaroak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.