Euskadi.eus
  • 144/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa sortu eta bere antolaera eta funtzionamendua ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

144/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa sortu eta bere antolaera eta funtzionamendua ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 5293
  • Xedapen-zk.: 144
  • Xedapen-data: 2007/09/11
  • Argitaratze-data: 2007/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 26. artikuluak xedatzen duenez, baldin eta Jaurlaritzako sailek lehendik eratuta badute berariazko organo estatistikoa, EAEko Estatistikari dagokion jarduera aipatu legean ezarritako moduan garatuko dute, ondorioz EAEko Antolaera Estatistikoaren partaide bihurtuz. Lege testu horretako 27. artikuluan xedatzen da, baita ere, berariazko organo estatistikoak norbere araudiari jarraiki erregulatuko direla.

Jaurlaritzako sailen organo estatistikoak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak lege horretan jasotako aurreikuspenak garatzen ditu, hala sailetako organo estatistikoak sortzeari eta antolatzeari nola horren jardunari dagokienez.

180/1993 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen du eze, Jaurlaritzako sailek euren estatistikak eta jarduerak norberarenak bailiran burutu ahal izateko Estatistikaren EAEko Planean edo Urteko Programa Estatistikoetan, nahitaezkoa izango dela horiek Berariazko Organo Estatistiko propioa izata.

Arlo estatistikoan sortutako premiek, zeintzuk Garraio eta Herri Lan Sailaren jarduera-arloa osatzen duten sektoreei buruzkoak diren, sailaren antolaketa-egituran txertatutako organoa sortzea beharrezkotzat jotzen dute. Organo horren harremanak eta funtzionamendua estatistikaren arloko legeek arautu, babestu eta mugatuko dute, batik bat sekretu estatistikoari dagokionez.

Horiek horrela, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Euskal Estatistika Batzordeak txostena eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko irailaren 11n egindako bileran aztertu eta onartu ondoren,

Dekretu honen bidez Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa sortu eta bere antolaera eta funtzionamendua ezartzen dira, Jaurlaritzako sailen organo estatistikoak arautzen dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuko aginduen arabera.

Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa pertsona bakarreko organoa da, zeinak Saileko Zerbitzu zuzendariaren mendekotasun zuzena baitu.

  1. ¿ Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa I motako organo modura eratzen da eskumen ondorioetarako. Hori dela-eta, mota horretako Berariazko Organo Estatistikoei buruzko 180/1993 Dekretuak esleitzen dizkien eskumenez eta ahalmenez baliatuko da. Batik bat, honako hauez:

    1. Sailaren Estatistika Plana gertatzea, zeina Estatistikaren Euskal Planaren Proiektuaren oinarria izango den.

    2. Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Estatistikaren Euskal Plana eta Urteko Programa Estatistikoak gertatzen.

    3. Urteko Programa Estatistikoetan txertatutako estatistikak edo estatistika-faseak gertatzea, programotan zehaztutako moduan.

    4. Estatistikaren Euskal Planean edo Urteko Estatistika Programetan txertatu gabeko estatistika propioak gertatzea, 4/1986 Legeko 8.1. artikuluan ezarritako eran.

    5. Artikulu honetako c) eta d) idatz-zatietan jasotako eginkizun estatistikoak direla-eta beste erakunde batzuekin dituen harremanak, betiere 4/1986 Legearen 29. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan ezarritako guztia betez.

    6. Bere eskumenpeko estatistikak gauzatzeko informazioa lortzea, 4/1986 Legeko 9. eta 16. artikuluetan xedatutako eran.

    7. Artikulu honetako d) idatz-zatian adierazitako estatistiken emaitzak eta Urteko Programa Estatistikoetan zehaztutakoak argitaratu eta jakitera ematea, edukiaren berri Euskal Estatistika Erakundeari jakinarazi ondoren.

    8. Bere arloko fitxategi-direktorio estatistikoak gertatu eta eguneratzen parte hartzea 4/1986 Legearen 29.i) artikuluan xedatutakoaren arabera.

    9. 180/1993 Dekretuko 7.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Garraio eta Herri Lan Sailak interesgarritzat jotako proiektuak burutzea, batik bat sektorekako eta azpisektorekako zerbitzuak, azterlanak eta analisiak.

  2. ¿ Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoa bere eskumenez baliatuko da, bai Sail horrek dituen premia estatistikoei dagokienez, bai, Euskal Estatistika Erakundeaz gain, berak atxikita dituen erakundeei dagokienez, betiere kontuan hartuz estatistikak datu estatistikoetatik edo datu administratiboetatik abiatuz gertatu behar direla.

  3. ¿ Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoak errespetatu egin beharko ditu estatistikek eragindako arloetan Sail horren mendeko organo eta instantziei legez esleitutako eskumenak. Berariazko Organo Estatistikoak bere eskumenez baliatzeko behar duen informazioa jasoko du organo horietatik.

Garraio eta Herri Lan Saileko Berariazko Organo Estatistikoak, 180/1993 Dekretuko 4. artikuluan jasotako Berariazko Organo Estatistikoen Erregistroan inskribatu ondoren, EAEko Estatistikaren arloko jardunari ekingo dio ¿estatistikako legeak betez¿ beste organo eta enteekin dituen harremanetan, barne hartuz bere Sailari atxikitakoak.