- Maiatzaren 27ko 6/1986 LEGEA, «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ri buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMaiatzaren 27ko 6/1986 LEGEA, «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ri buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 1338
- Xedapen-zk.: 6
- Xedapen-data: 1986/05/27
- Argitaratze-data: 1986/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Merkataritza Ihardunen Antolaketarako Legeko II Idazburuak salmentaren modu bereziak araupetzen ditu, II Atalburua beherapendun salmentei buruzkoa dela. Salmenta mota honek Euskadin hartu duen garrantziak, behsrapendun salmentek bete behar dituzten baldintzak zehazcea eskatzen du, kontsumatzaileen interes ekonomikoak eta informaketa babestea dela, bestalde horren helburu nagusia. Hori horrela, eta Merkataritza Ihardunen Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legeko Azken Erabakietatik Hirugarrenak dioenaren arabera, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 1986.eko Ekainaren 3an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Merkataritza Ihardunen Antolaketari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legcko II Idazburuko II Aralburuak aipatzen dituen beherapendun salmentak, Lege horrek dioenaz gain, Dekreto honek .ezartzen duenak araupetuko ditu. 2. Artikulua.- Dadina dadila bere izena eta erabil dadin ezagutarazte bidea, urtar,aren edo salmenta aldiaren aldakuntzaren eraginez, salmenta neurriak merkatuz, merkatariek egin ditzaten salmentei esaten zaie beherapendun salmenta. 3. Artikulua.- 1. Beharapenaren gai izan diren produktoak, argi eta garbi izan beharko dute idatzita, banan-banan, lehengo salmenta neurria eta orain bakoitzari ematen zaiona, era horretan galderabideak alboratuko direlarik. Zernolako eta prezio berdinak dituzten produkto multzo bat eskaintzen denean, nahikoa izango da produkto horietako bakoitzaren salmenta prezioa orohar aipatzea. 2. Horietarako, ez da nahikoa izango lehengo salneurriari buruzko beherapenaren portzentaia aipatzea, azken salneurria zehaztu beharko da; iragarpenetan, eskaparateetako publizitate orokorrean edo beste argibide eta publizitate medioetan portzetaia hori erabil dadinaren kaltetan gabe eta kontsumatzaileak nahasbideetara eraman ez daitezenaren baldintzapean. 4. Artikulua.- Beherapen aldian dagoen cegi bateko eskaparatean beherapendun eta beherapenik gabeko produktoak batera ikusgarri egon daitezenean, multzoka eta elkarren artean bereiztuta jarriko dira ikusgarri, zirkunstantzia hori bereziki aipatuz. 5. Artikulua.- l.Beherapendun salmentak, udaldian eta negualdian egin ahal izango dira bakar-bakarrik, Ekainaren 21a eta Abenduaren 21a baino lehenago ezin daitezkeelarik hasi hurrenez-hurren. 2. Salbuespenez eta horretarako baimena eskatu ondoren, Industria eta Merkataritza Sailak, produktoen berezitasunak eta erabilpen aldiaren aldaketak kontutan hartuz, halako edo holako produkto beherapenez saltzeko baimena eman lezake, aurreko apartaduan aipatutako urtaroetatik kanpo. 6. Artikulua.- 1. Beherapendun artikuluen iragarketa edo publizitacea egiteko gehienezko epealdia, hasera eman ondoren, hilabetekoa izango da gehienera dagokion urtaro barruan. 2. Epe horri dagokion kontrola eraman ahal izateko, merkatariek, hasi baino 7 egun lehenago gutxienez, dagokion Merkataritza Lurralde Ordezkaritzari eman beharko diote horren berri. Merkataritza Lurralde Ordezkaritzak eginbehar hori bete denaren ziurtagiria egingo duela eta merkatariari bidaliko diela. 7. Artikulua.- Merkataritza tegiek, eskaparateetan, kanpotik ikusteko moduan, beherapendun produktoen salketaren hasera eta amaiera eguna jarri beharko dituzte, beherapenei hasera eman baino Iehen. Aipamen hori bera egin beharko dute erabil ditzaten iragarpen eta publizitatetan, dadina dadila jakinarazte bidea. 8, Artikulua.- 6. artikuluan aipatzen den epea amaitu dadinean, beherapendun salmentari buruzko iragarpen edo publizitatea kendu beharko dituzte eta bai lehenengo eta oraingo salmenta neurriak eman ditzaten rotulo edo etiketak ere. 9. Artikulua.- 1. Kalteren bat izan duten produktoak saldo gisa eskaini ahal izango dira bakar-bakarrik, zirkunstantzia horren berri erosleei eman beharko zaiela aurrez, kalte mota eta honen garrantzia zehaztuko direla. 2. Helburu horretaz erositako edo saldoei hasera eman baino hilabete lehenago merkatariarenak ez ziren produktoak, ezin daitezke saldu beherapenez. Eskaintzen diren produktoak, beherapenezko salmentei hasera emango zaieneko aurreko hilaren barruan erosi edo, lehenago erosi izan arren, beherapenei hasera eman arte salgai jarri ez direnean, beherapenez eskaintzeko erosi direla ulertuko da. 3. Merkatariaren beraren erantzukizuna izango da, beherapenez eskaintzen diren produktoak beherapenei hasera eman baino hilabete baino gehiagoko aurrerapenez erosi direla edo, hala hadagokio, salgai egon direla ziurtatzea. 10. Artikulu.- Dekreto honetan ezartzen denaren hausketek zigorra jasoko dute, Merkataritza Ihardunen Legeak dioenaren arabera. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Industria eta Merkataritza Sailari esku ematen zaio, Dekreto honek ezartzen duena garatzeko eta betetzeko beharrezko diren neurriak haetzeko, bere egitura organikoko arauek diotenaren arabera. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNAGIO ARRIETA HERAS.Eusko Legebiltzarrak, «Consejo de la Juventud de Euskadi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ri buruzko Miatzaren 27ko 6/1986 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norhanako eta agintari guztiei. Gasteiz. 1986.eko Maiarzak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. ZIOEN ADIERAZPENA Gernikako -Autonomi-Estatuaren 10.39 Atalak dionaren atauera. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak bakarrengoa agintepidea du Elkarte-Garakuntzaren, Emakumearen eta Haurtzaroari Gaztaroari eta Zahartzaroari buruzko Politikabidetan Erresumak Kultura-alorreko Egiteko eta Zerbitzuak Euskal Autonomi-Elkarteari eskuratzezko Irailaren 26ko 3.069/ 1981) Errege-Dekretoaren Eraskineko d) zatiko 9garren txatalak dionez Euskal Autonomia-Elkarteak Beretzat hartzen ditu Errege-Dekreto hori indarrean jarri arte Gazteriaren eta Gizarte-Kulturazko Garapenren Artezkaritza Nagusiari izendatuta zeuden agintepide guztiak. Honek guzti honek, gazteria suzpertzeko neurri guztiak hartu ahal izateaz gainera, Euskal Herri-Arduralaritzaren gizarte-sail hori gara-arazteko, suztatzeko eta indartzeko ekintzaren esparrua osatu dezaten artezpideak jarri ditzan gazteriarekiko politika zehazteko ahalrnena ematen die Autonomia-Elkarteko Erakundeei. Bide eta ahalmen hoiek ez dira arriskurik gabeak. Hori, Autunomiazko Erakundeek, gazteriarekiko politika hori gertatzeko, gaztez osatuta egon eta alor horretan hartu beharreko neurriei buruzko iritzi garbia eta sendoa izan dezan Kontseilu baten laguntza eta aholkuak izatearen kornenigarritasuna dario. Ondoriuz, Legeak, azterlanak eginaz, erizpenak emanaz eta bostelako bideez baliatuz, Arduralaritzari gazteen arazoei eta zuduei buruzko neurrien saloak eta buzipenak egiteko lana izendatzen dio Kontseiluari. Halaber, Gazteriaren arazoei eta zuduei artez datxekien ezein manu baitetsi baino lehen haren iritzia entzun beharko da. Bestalde, Kontseiluaren helburua bikoitza da: Gazteriak Euskadiren politikaren, gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren aldetatikako aurrerakuntzan eskuhar dezaneko bide bakarra ez bainan beinena izan nahiz sortzeaz gainera, gazteak askatasunaren, bakearen eta , giza-eskubideen aldezpenaren balioez jabe-araztea eta herrialde eta aberri guztietako gazteak elkarri hurbiltzea ditu bere xede nagusiak. Kontseilua herri-legepeko izaiki gisa sortarazten da, berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe, Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritzako erakundeei buruzko manuetatik iare gelditzen dela berariz erasota utziz. LEHENENGO ATALBURUA: ZERMUGAPENA ETA EGITEKOAK Lehenengo Atala: 1) Lege honen bidez «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua» sortarazten da, berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe. 2) Honako hauek ditu «Consejo de la Juventud» de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-k bere egiteko: a) Gazteriak Euskadiren politika, gizarte, ekonomia eta kultura-alorretako garakunezan eskuhar dezala errazteko, nahi dezanari bide bat eskaintzea. b) Askatasunaren, bakearen eta giza-eskubideen aldezpenaren balioa gazteei ezagutaraztea, eta bai herri eta aberri guztietako gazteak elkarregandik hurbiltzeari indar ematea ere. 3) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua» onartutako solaskide izango du, gazteriari dagozkion arazo guztietarako horrekingo harremanak Gazteriaren alorreko agintepideak eman dakizkion Sailaren bidez izanaz. 2garren Atala.- 1.2. Atalean esandako helburuen barruan, honako egiteko hauek «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ri dagozkio: a) Gazteri-bazkunak suztatzea, hoiek gehitzea bultzatu eta horretarako eskatu dakion laguncza eta babesa emanaz, eta Euskadiko gazte-talde eta bazkunekin etengabeko harremanetan egonaz. b) Gazteriaren arazoei eta zuduei datxezkicn azterlanak eginaz, erizpenak emanaz, edo bestela, eskatu dakizkiokeen edo berak bere arioz erabaki ditzan edonolako neurrien saloak era buzipenak Arduralaritzari egitea. c) Gazteriaren arazoei eta zuduei artez datxekiekeen ezein manu ontzat eman baino lehen bere iritzia ematea. dl Euskal Autonomia-Elkarteak gazteen arazoen erabilpenerako eratu dezan ezein Kontseilu edo Aholkularitza-Erakundetan partzuer izatea. e) Bere esku izan ditzan bide guztiez baliatuz Autonomia-Elkarteko Lurralde-Izaiki berezietako gazte-erakundeen arteko harremanak, atxikipena eta elkarpideak suztatzea eta, berariz, gazteriaren ordezkaritza izatea eta horren izenean eskuhartzea xede izan dezaten Bazkunarteko Erakundeen artekoak. f) Gazteriaren arazoez arduratu daitezen elkarrizketa-sail guztietan, hoiek har dezaten eremua dena dela, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko gazteriaren ordezkari izatea. g) Beste Autonomia-Elkarte batzuetako GazteriKontseiluekingo harremanak suztatzea. h) Kontseiluan ordezkaririk izan ez dezaten norbanako edo taldeetan sor daitezkeen arioak eta buzipenak jaso eta hoiei bideak ematea. i) Euskal gazteriarengan euskeraren eta Euskal Herriaren kultura eta kondairaren ezagutza eta garapena suztatzea. j) Gazteriarengan izadiaren eta ingurugiroaren babesa eta bizitza-mailaren aldezpena suztatzea. k) Gazteriaren eskubideen herri-agintaritzen aurreango aldezpena suztatzea. I) Herri-agintaritzari, bere dituen helburuei datxezkien neurriak har ditzateneko saloak egitea. m) Eman dakizkiokeen gazteriari datxezkion beste egiteko guztiak. n) Gazteri-erakundeentzako dirulaguntzak ematea araupetu dezan lege-araupidetza ontzat eman baino lehen bere iritzia entzungo da. Orobat gazteen arazoei buruzko ituneak egin baino lehen ere. 3garren Atala.- 1) Honako hauek izan ahal izango dute «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ko berenezko kide: a) Gazte-Bazkunek edo hoiek eratutake Baterakundeek, honako baldintza hauek bete ditzatenaren baldintzapean: 1: Behar bezala eratuta eta errolderatuta egotea. 2: Jarraiango ihardunean aritzea. 3: Irabazte-xederik gabekoak izatea. 4: Indarrean dagoen lege-erapidetzaren arauera demokraziazko barne-egitura eta ihardutze-jaurpideak izatea. 5: Araudi bidez jarri dedin bazkide zenbatekoa izatea eta hori egiaztatzea. b) Honako baldintza hauek bete ditzaten legez eratutako beste bazkun batzuetako gazteri-sailek: 1: Bertako sail direneko Bazkunaren ihardutze-sail bereziak izatea, gazteri-ekintzen azterpenari, argipideketari, egitaraugintzari eta artezkaritzari buruzkoetan ihardutzeko erabateko burujabe, eta bai beste batzuekin harremanak izateko eta hoien aurreango ordezkaritzarako ere, berariz dagozkien gaietan. 2: Lehenengo idatzati horretakoxe a) zatiko 2, 3, 4 eta 5 baldintzak betetzea. c) Gazteariari zerbitzu egitekoak izan eta araudibidez jarritako gutxienezko baldintzak bete dizaten horrelako Bazkunek eta Erakundeek. 2) Baterakunde bat «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-an sartzeak hartako kideak banaka egon ezina dakar. 3) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren kontseilua»-k kide begirariak onartu ahal izango ditu; hoien eskubideak eta eginbeharrak araudibidez zehaztuko dira. ' 4garren Atala: Aurreko Atalean esandako Antolakunde eta Erakundeek «Consejo de la Juventud de EuskadiEuskadiko Gazteriaren kontseilu»-ko kide izan ahal izango dute, Batzorde Iraunkorrari kide izateko jarritako baldintza eta betebeharrak betetzen direnaren egiaztapena egitezko eske-idazkia aurkeztu ondoren. Batzorde Iraunkorrak behin-behingorako sarrera emango du, hori hurrengo Biltzar Nagusiaren lehenengo bilkuran sendetsi beharko dela. 5garren Atala: 1) Honako hauek utziko diote «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ko kide izateari: a) Bere borondatez erabaki dezatenek. b) 3garren Ataleko baldintzak bete ez ditzatenek. c) Biltzarraren bi herenen iritziz Kontseiluaren iritzien edo helburuen aurkako jokabideak edo jarrerak izan ditzatenek. 2) Toki-uztearen era eta ondorioak Kontseiluaren Barne-Araudian zehaztuko dira. 3) Kontseilutik ateratzeak edo bertatikako egozketak ez du horren zio izandakoak deuseztu daituzenean berriz bertaratzea eragntziko. 2GARREN ATALBURUA: KONTSEILUKO IHARDUTZE-SAILAK 6garren Atala: Kontseiluak honako Ihardutze-Sail hauek izango ditu: a) Biltzar Nagusia. b) Batzorde Iraunkorra. c) Lan-Batzordeak. 7garren Atala: 1) Biltzar Nagusia du Kontseiluak bere goreneko ihardutze-saila, eta 3.3. Atalean esandakoetako begirari izan ez daitezen Kontseilukideek osatuko dute. Biltzarrera, Lege honen 3garren Atalaren lehenengo zatiko a), b) eta c) txataletan esandako kide bakoitzeko ordezkari batetik lauraino joan ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzak araudi-bidez finkatu dezanaren arauera. 2) Biltzar Nagusira joan daitezen Ordezkariek, haien ordezkotza izan dezatenekn Bazkun edo Erakundeek bakoitzak bere Araudiak jartzen duen eran horretarako hautatu edo izendatu dituenaren egiaztapena egin beharko dute. Ordezkari hoiek ezingo dute inoiz 30 urtetik gora izan. 3) Ordezkari bakoitzak inori horretarako ordezkotza eman ezineko boto bat izango du. 8garren Atala: Biltzar Nagusiaren egitekoak honako hauek dira: a) Kontseiluari bere ekintzarako artezpideak jartzea. b) Batzorde Iraunkorrak eta Lan-Batzordeak aurkeztutako argipide-txostenak eztabaidatzea eta hala badagokie ontzat ematea. c) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gaztediaren Kontseilua»-ren urteko diruegitamuak eta aurreko ekonomia-urteko kontu-garbiketa ontzat ematea. d) Batzorde Iraunkorraren saloz urteko txostena eta ekintza-egitaraua ontzat ematea. e) Barne-Araudia eta Kontseiluaren gainonezeko ihardutze-arauak eta hoien aldaketak ontzat ematea. f) Batzorde Iraunkorrari dagokion kide berriak hartzezko erabakia hala badagokio sendestea. g) 5garren Atalean ohartemandako Kontseiluko kideen toki-uzte eta egozpenari buruzko ebazpena. h) Beharrezko eritzitako Lan-Batzordeak sortaraztea. i) Batzorde Iraunkorreko kideak hautatzea eta kentzea. j) Kontseiluko Lehendakaria hautatzea eta kentzea. k) Batzorde Iraunkorraren saloz beharrezko eritzitako Kontseiluko lan-tokiak urteko Diruegitamuen pentzutan sortaraztea eta betetzea. 9garren Atala: 1) Biltzar Nagusia urtean behin bilduko da, gutxienez, agizko bilkura egiteko. 2) Biltzar Nagusiak, Kontseiluko kideen erabateko gehiengoak edo Batzorde Iraunkorraeen erabaceko gehiengoak eska dezanean, berenezko bilkurak egingo ditu. 3) Nolanahi ere, Batzorde Iraunkorrak bilkuretarako deia 20 egun aurrez gutxienez egingo du, gai-zerrenda aldean izango duen idatziz. 10garren Atala.- 1) Biltzar Nagusiak, bertako kideen artetik, Lehendakari bat, bi Lehendakariorde, Idazkari bat, Diruzain bat eta sei Batzordekide hautatuko ditu bi urterako, gehiengo soilez eta bere kideen artezko eta isilpeKo botoz, «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ko kide direla Batzorde Iraunkorra osa dezaten. 2) Biltzar Nagusiko Lehendakariak «Gonsejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ren ordezkotza izango du horren izenean eskuhar dezaneko egintza eta hitzarmen guztietan. Horren egitekoa Biltzar Nagusiko azterketak eta Batzorde Iraunkorraren bilkurak arteztea eta zentzaraztea izango da. g) Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzaren egitekoak Kontseiluaren Barne-Araudian zehaztuko dira. 11garren Atala: 1) Batzorde Iraunkorra, Biltzar Nagusiaren erabakiak egiteratzea, Kontseiluaren ekinezapide guztiak antolakidetzea, eta Biltzarra bilduta egon ez dedinean horren Artezkaritza egitea bere gain duen Ihardutze Saila da. 2) Batzorde Iraunkorrak beste egiteko hauek ere izango ditu: a) Biltzar Nagusia gertatzea eta horretarako deia egitea. b) Biltzar Nagusiari Urteko Txostena, Kontseiluaren Diruegitamu-egitasmoa eta horren kontu-garbiketa aurkeztea. c) Biltzar Nagusiak eskatu diezaizkion argipideak ematea eta horri, bere arioz, komenigarri eritzitako neurri eta erabaki guztien saloak egitea. d) Lan-Batzordeak antolakidetzea. e) Biltzar Nagusiak eman diezaizkion guztiak. 12garren Atala: 1) Lan-Batzordeak ditu Kontseiluak bere egitekoak beterzeko agizko ihardutze-sail, Biltzarraren eta Batzorde Iraunkorraren agintepideen kaltetan gabe. Hoien egitekoak, egitura, osatze-modua eta kidezenbatekoa Biltzar Nagusiak zehaztuko ditu, eratzerakoan bertan. 2) Batzorde Iraunkorreko bilkuretara Lan-Batzorde bakoitzaren izeneko batek joan ahal izango du, hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe, Batzorde Iraunkorrak nahi dezanean edo Lan-Batzordeak eskatuta. 13garren Atala: 1) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ren Ihardutze-Sailak balio osoz eratzeko, kideen erdia eta bat gutxienez bertan izatea beharko da. 2) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan» lhardutze-Sailen erabakiak, bertan egon daitezenen gehienga soilez hartuko dira, Lehe honen 5.1 c) atalean agintzen dena salbu. 14garren Atala.- 1) Beti ere, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkari batek bai Biltzar Nagusira bai Batzorde Iraunkorrera joan ahal izango du, hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe. Halaber, Lan- Batzordeen bilkuretara ere joan ahal izango du, hoiek eskatu dezatenean. 2) Halalber, Arduralarirzaren alor berezietako ordezkariak eta hala egokituz gero Kontseiluari dagozkion gaietan aituak izan eta dagokion Ihardutze-Sailak egoki eritzitako ordezkariek ere eskuartu ahal izango dute aldi baterako «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ren ezein Ihardutze-sailetan, Kontseiluaren arioz eta hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. 3) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ak, bere helburuak lortzeko, Gazteriari artez datxezkion gaiei buruzko argipideak eskatu ahal izango dizkio Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Arduralaritzari. 3GARREN ATALBURUA: DIRU ESKUARTEEZ 15garren .Atala: 1) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ak honako diru-eskuarte hauek izango ditu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteagandik eta beste Herri-Erakunde batzuegandik har ditzakeen dirulaguntzak. b) Barne-Araudiak agindu dezanaren arauera: 1: Kideen bazkide-sariak. 2: Norbanako-alorreko gizabanako edo Erakundeen opariak. 3: Bere ondaretikako irabaziak. 4: Kontseiluaren beraren ihardunak ekar ditzakeen irabaziak. c) Legez edo Araudi-bidez eman dakizkien beste guztiak. 2) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilu»-ak, urtero, eta alor horretan erabilgarri diren legepideen arauera, bere diruegitamuaren egiterapenarekiko kontuak emango ditu. 3) «Consejo de la Juventud de Euskadi-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua», iadanik egon edo etorkizunean jarri daitezkeen Autonomia-Elkartearentzako zergetatik iare egongo da, hoiegatikako berarizko zergadurua Kontseilua bera izan dedinaren baldintzapean, zergazorra inori leporatzea legez egin ezinekoa dela. 16garren Atala: «Consejo de la Juventud de EuskadiEuskadiko Gazteriaren Kontseilua» Autonomia-Elkarteko Erkundegoren-mailako Erakundeei buruzko erabakietatik iare geldituko da. 4GARREN ATALBURUA- GORADEIAK 17garren Atala: «Consejo de la Juventud de EuskadiEuskadiko Gazteriaren Kontseilua»-ren egintzak, arduralaritza-legepean egon daitezenetan, arduralaritzabideak bukatu egiten dituzte; hoiei arduralaritza-auzipideetatik jazarri ahal izango zaie, Agintze-eremu horren Antolatze-Legearen arauera. BEHIN-BEHINGO ERABAKIAK Lehenengoa: Lehenengo Biltzar Nagusia eratu eta dagokion Batzorde Iraunkorra hautatu dedin artean, lzapide-Batzorde bat sortaraziko da; hori Kultura eta Turismo-Sailburuak ihardutze-arauak eta egitekoak zehaztuko dituen Aginduz eratuko du. Bigarrena - Izapide-Batzordeak, Lege honen 4garren atalean esandako kideak Kontseiluan sartu daitezen beharrezko bideak indarrean jartzeko, Sail horrekin elkar hartuko du. Halaber, lehenengo Biltzar Nagusirako deiari eta gai-zerrendari buruz ere elkar hartuko dute. Hirugarrena: Lehenengo Biltzar Nagusiak izendatu dezan Batzorde Iraunkorrak, sei hilabeteko epearen barruan, Biltzar Nagusiari Kontseiluaren Barne-Araudia aurkeztuko dio, onar dezan. Hori onartu ondoren, Barne-Araudia Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaio, Kultura eta Turismo-Sailaren bidez, dagokion legetasun-egiaztapena egin ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agindu dezan. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoo: Eusko Jaurlaritzak Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emango ditu. Bigarrena: Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 25/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Garatutakoa: Uztailaren 8ko 162/ 1986 DEKRETUA, Consejo de la Juventud de Euskadi Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortzen zuen maiatzaren 27ko LTegea zati batetan garatzen duena.
- Ikus: 1986.eko Ekainak ll.ko AGINDUA. 6/ 1986.eko Maiatzak 27.ko Legearen Lehenengo Erabaki iragankorrean aurrikusitako eraentza batzordea sortuz.