Euskadi.eus
  • 1986.eko Ekainak ll.ko AGINDUA. 6/ 1986.eko Maiatzak 27.ko Legearen Lehenengo Erabaki iragankorrean aurrikusitako eraentza batzordea sortuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1986.eko Ekainak ll.ko AGINDUA. 6/ 1986.eko Maiatzak 27.ko Legearen Lehenengo Erabaki iragankorrean aurrikusitako eraentza batzordea sortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 1380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/06/11
  • Argitaratze-data: 1986/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

ERASKINA A ESKALA TAULAEuskadiko Gazteria Kontseilua sortzen duen 6/ 1986.eko Maiatzaren 27.ko Legearen Lehenengo Erabaki Iragankorrak 1go.Batzar Nagusia eratu eta dagokion Batzorde Iraunkorra aukeratzen den arte, Kultura eta Turismo Sailburuaren Aginduz eta bere funtzionamendurako arauak eta garatu beharreko ekintzak finkatuko dituen Eraentza Batzordea sortuko dela erabakitzen du. Honen ondorioz, ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua: 6/ 1986 eko Maiatzaren 27.ko Legearen lehenengo Erabaki Iragankorrean aurrikusitako Eraentza Batzordea sortzen da. Batzorde honen osakera eta funtzionamendu modua honako Aginduan erabakitakoari egokituko zaio. 2. Artikulua 1. Eraentza Batzordearen osakera honako hau izango da: a) Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortzen duen Legea indarrean sartu baino lehenago eratutako aldibaterako Eraentza Batzordeko kideak. b) Ondorengo erakunde bakoitzak izendatutako kide bat: - Gaztetxoen Batzorde Nazionala. - Euskal Herriko Eskautak. -Gazteriaren Gurutz Gorria. - Euskadiko Gazteria Sozialistak. 2. Eraentza Batzordeak bere kideen lehendakari bat hautatuko du, honek bilkuretarako deiak egingo ditu eta eztabaiden erregularitatea babestuko du. 3. Artikulua: 1. Eraentza Batzordearen eginbeharrak honako hauek izango dira: a) Kultura eta Turismo Sailarekin batera, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua osatuko duten kideen sartzerako bideak jarri. b) Aurreko idazatalean azaldutako erabakiak eginbideratu, arauz finkatuko diren erizpideen arabera. c) Aldez aurretik Kultura eta Turismo Sailak erabakitako testu baten bidez, Kontseiluaren Batzar Nagusiaren lehenengo hilkurarako deia egin. 2. Eraentza Batzordetik ateratako ekintzak, arduralaritza Legearepean egon bezain laister, arduralaritza bidea bukatuko da eta besterik gabe auzipide-arduralaritzazko bidean izango dira goradeigarri, aginte-sail horren agintemende Legearen arabera. 4. Artikulua: 1. Eraentza Batzordea bere Lehendakariaren deia jaso ondoren bilduko da. Dei hau, gutxienez 5 egun lehenago erabaki eta jakinaraziko da eta gai-zerrend. atxikirik izango du. 2. Aurretik aski denbora izanik, Batzarkideek egindako eskakizunak kontutan hartuz, finkatuko du gai zerrenda Lehendakariak. 5. Artikulua: l. Eraentza Batzordea, balio osoz, bere kideen erabateko gehiengoa bertararu daitezenean, eratuko da. 2. Gutxienezko kopururik ez balego, lehenengoa baino bi ordu beranduago eta bere kideen herenaren partaidetza nahikoa izanik, bigarren deiez bilduko da. 6. Artikulua: 1. Erabakiak hartzeko, derrigorrezkoa izango da bertaratuen erabateko gehiengoa. 2. Gai zerrendatik kanpo legokeen gairik ezin izango da erabaki, non eta kide guztiak bertan izanik ez duten gaia presazkoa dela erabakitzen gehiengoaren botuaren bitartez. 7. Artikulua: 1. Eraentza Batzordeak bertako kideen artean ,ldazkaria izendatuko du. 2. Bilkura bakoitzaren agiria egingo da. Agiri honetan, bilkura non eta noiz ospatu den, eztabaidaketaren puntu nagusiak, botazio-era, erabakien mamia eta esku hartu dutenen berri emango da. 3. Agiriak, lehendakariaren oniritzia jaso ondoren, idazkariak izenpetuko ditu, eta bertan edo hurrengo bilkuran onartuko dira. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa Agindu hau indarrean sartu eta gehienez 5 hilabetetako epea izango du Eraentza Batzordeak Euskadiko Gazteria Kontseiluaren Batzar Nagusiaren eratze-bilkurako dei egiteko. Bigarrena Batzar nagusiak bere eratze-bilkuran, honako Aginduak araupetutako Eraentza Batzordearen ezabapena erabakiko du. Hirugarrena- Bere eginkizunen garapenean Eraentza Batzordeak hartuko dituen erabaki nabarmenak, Gazteria eta Komunitate Ekintzarako Zuzendariaren erabakiaren bidez eta laburpen gisa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dira argitara. Laugarrena: Agitndu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 11. Kultura eta Turismo Sailburua, LUlS M. BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.