Euskadi.eus
  • Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren 1987.eko Irailaren 30eko AGINDUA, zerbitzuegatiko ordainketa-zenbatekoak gaurkotzen dituen Jaurlaritza Kontseiluaren 1987.eko Irailaren 29ko Akordioa argitara dadila aginduz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren 1987.eko Irailaren 30eko AGINDUA, zerbitzuegatiko ordainketa-zenbatekoak gaurkotzen dituen Jaurlaritza Kontseiluaren 1987.eko Irailaren 29ko Akordioa argitara dadila aginduz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 2354
  • Xedapen-zk.: 338
  • Xedapen-data: 1987/09/30
  • Argitaratze-data: 1987/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Jaurlaritza Kontseiluak, 1987.eko Irailaren 29an egindako batzarrean, honako Erabaki hau hartu zuen: «Zerbitzuegatiko ordainketa-errejimena arautzen duen Irailaren 17ko 307/ 1985 Dekretoak, ordainketa-mota ezberdinegatik jaso beharreko gehienezko zenbatekoak zehazten ditu bere eraskinetan eta Gehigarrizko Xedapen bakarrean zera ezartzen da, hau da, zenbateko horiek birrazterketaren gai izan daitezkeela Jaurlaritza Kontseiluaren Erabaki bidez. Ordutik hona ez da egin zenbateko horien birrazterketa orokorrik, zati-zuzenketa bat baizik 1987.eko Uztailaren lehenengoan, norbere ibilgailua erabiltzearen ordainketak bakarrik hartzen zituela eta norbere baitan gelditzen dela aplikapen eremua. Egoera honek, gaurregun indarrean dauden zenbatekoak gaurkotasunik gabe gelditzea eta, ondorioz, ordainketek beren helburuak erabat ez betetzea ekarri ditu. Horiek horrela, beharrezkoa da honako hau egitea, hau da, tratamendu berdinez eta uniformez, ematen ari diren desorekatasunak zuzenduz, zenbateko horiek egokitzea eta egin den gastuaren eta behar bezalako ordainketaren arteko oreka birrezartzea. Horiek horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailburuaren eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzak 1987.eko Irailaren 29an egindako batzarrean, honako hau ERABAKITZEN DU: Lehenengoa.- Irailaren 17ko 807/1985 Dekretoko Gehigarrizko Xedapen Bakarrak ezartzen duenaren arabera, Irailaren 17ko 307/1985 Dekretoko I, II, III eta IV eraskinetan ezartzen diren ordainketen zenbatekoak birraztertzea, honako era honetan geldituko direla: - Zerbitzua dela eta, norbere ibilgailua erabiltzearen ordainketa: 26 psta./Km-ko. - Jatordu-gastuen ordainketa: Autonomia Elkartean edo Estaduan, 1.800 psta eta atzerrian 3.500 psta. -Epaimahaietara joateagatiko ordainketak: 4.500 psta. eguneko gehienera. - Bizilekuz aldatzeagatiko ordainketak: 40.000 psta., aldaketa egin dezan familiako kide bakoitzagatik. Bigarrena.- Erabaki honek, E.H.A.O.-ean argitara dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak, norbere ibilgailua erabiltzegatiko ordainketei buruz ezarrita dagoen gehiketari dagozkionetan izan ezik, 1987.eko Uztailaren 1etik hasita jarriko dela indarrean gehiketa mota hori.» Gasteiz, 1987.eko Irailak 30. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.