- AGINDUA, 1991ko ekainaren 11koa, Herrizaingo Sailburuarena, Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1991ko ekainaren 11koa, Herrizaingo Sailburuarena, Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 1982
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 1991/06/11
- Argitaratze-data: 1991/06/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Zezen Ikuskizun Tradizionalen gaur egungo egoerak araudi berri bat egitea eskatzen du, Euskal Autonomi Elkartearen berenezko eta antolakuntzazko berezitasunak kontuan har ditzana eta beren apartekotasuna dela eta tratamendu egokia eskatzen duten alderdiei erantzun diezaiena. Hori dela eta, Autonomia Estatutuko 10.38 atalaren eta otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko edukinaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteak duen aginpide esklusiboaren indarrez, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Honako agindu honen helburua da Euskal Autonomi Elkarteko eremuan egingo diren Zezen Ikuskizun Tradizionalak araupetzea. Zezen ikuskizun tradizional deitzen zaie entzierro tradizionalei, abereak askatzeari, zekorrak toreatzeari, sokamuturrei eta abereak hiltzea ez dakarten antzeko beste ikuskizunei. 2. atala.- Edozein Zezen Ikuskizun Tradizional egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eman beharko du aurretik baimena. 3. atala.- Zezen Ikuskizun Tradizionalen antolatzaileek eskabide orri bat aurkeztu beharko dute Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan ikuskizunaren eguna baino hamar egun lehenago gutxienez. Eskabide orri horretan sustatzailearen izena eta hala badagokio, bere ordezkariena adierazi beharko da, hala nola ikuskizuna zein egunetan, zer ordutan eta zein motakoa izango den. Eskabide orri hori agirisorta honekin batera aurkeztu beharko da: a) Udalak ikuskizunaren izaera tradizionalari buruz egindako aldeko txostena, hala nola ikuskizuna egin ahal izateko baimena. b) Osasunketa lanariak dituen anbulantzia bat egongo dela egiazta dezan agiria. Ikuskizunak dirauen bitartean zernahi gerta ere, esklusiboki parte hartzeko prest egon beharko dute lanariok. c) Jaialdiaren zuzendaritzaz arduratzen den zezen munduko profesional batekin egindako kontratua, hala nola istripuak galerazteko eta partehartzaileen segurtasuna zaintzeko gaituak dauden laguntzaile edo boluntarioen izenen zerrenda. Pertsona horiek ikuskizunak dirauen bitartean bertan egon beharko dute eta kolore biziko besoko baten bidez edo antzeko zerbaiten bidez ezagutaraziko dute beren burua. d) Arkitekto edo Arkitekto Teknikoren batek egindako egiaztagiria, hala egokituz gero dagokion Kolegioaren oneritziarekin, instalakuntzak edo ikuskizuna egiteko prestatutako lekuak beharrezkoak diren sendotasun eta segurtasun baldintzak betetzen dituela adieraziz. Eserlekuek, non egonkorrek non kendu eta jartzen direnek, jendetza handia biltzen duten ikuskizunei buruzko 2816/1982 Errege Dekretuak zehazten dituen segurtasun baldintzak bete beharko dituzte. Instalakuntzek mailadia izatea gertatuz gero, mailadi horren sendotasun eta segurtasunari buruzko egiaztagiria egin beharko da. e) Memoria azalgarria, ikuskizunaren izaerari buruzkoa eta ospatuko den lekuari nahiz ibilbideari buruzkoa, ibilbiderik egongo balitz. Ikusleak edo partehartzaileak jasan ditzaketen arriskuei aurre egiteko eta ikuskizuna dela eta bestek jasan ditzaketen kalteei aurre egiteko Istripu eta Erantzunkizun Zibileko Aseguru Kolektiboaren kopia. Aseguratutako dirutzari dagozkion gutxieneko diru kopuruak, aldian-aldian berrituko direnak, honako hauek izango dira: 5.000.000 PTA, heriotzagatik edo ikuskizunean gertatutako istripuen ondorioz elbarri gelditzeagatik. 15.000.000 PTA, kalteengatiko erantzunkizun zibilari aurre egiteko. g) Abereen garraioari buruzko agiria eta abere horiek Euskal Autonomi Elkartean indarrean dagoen osasunketa araudi guztia betetzeari buruzkoa, gai den organuak emandakoa. Beste Autonomi Elkartetako abereak erabiltzea gertatuz gero, abere horien jatorriari eta osasunketari buruzko gida eta indarrean dagoen araudiak ohartematen dituen osasunketa frogak gainditu izanaren egiaztagiria aurkeztuko dira. h) Abeljabearen egiaztagiria, aberearen pisua egiaztatuz, bizitan ezingo bait du 310 kg. baino gehiago izan. Ikuskizuna antolatzeak ekar ditzakeen gastu guztiak ikuskizun hori antolatzen duen enpresak ordaindu beharko ditu. 4. atala.- abereei adarren puntak moztu egin beharko zaizkio eta larruzko edo antzeko beste bigungarri zerbaitetan bildu. Ez da inola ere onartuko adarrak bestelako materialetan bilduak dituzten abereek partehartzea. 5. atala.- Zerbitzuan dauden albaitariek aldez aurretik aztertu beharko dituzte abereak, osasun egoera orokorra, itxurazko pisua, adarrak bilduak dituzten modua, adarrak eta oro har ikuskizunaren ezaugarnekin zerikusia duen beste zernahi zehazteko. Arriskutsuak direla uste dituztenak alde batera utzi ahal izango dituzte. 6. atala.- Ikuskizun hauetan erabilitako abereak ezingo dira gero ohizko moduan toreatzeko erabili. Ohizko moduan toreatzea esaten zaio zezenketak, zekorketak, txahalketak eta zezen-jaialdi barregarriak egiteari. 7. atala.- Gaueko 10etatik goizeko 7ak arte debekatua dago zezen ikuskizun tradizionalak egitea. 8. atala.- Zezen ikuskizuna edo ikuskizun horren aldi bat behintzat zezen plaza egonkor edo kendu eta jartzen denetako batean egiten bada, ikuskizun hori antolatzen duen enpresak kontrolatuko du bertara joaten den jendearen sarrera, mailadietan sar daitekeen baino jende gehiago bil ez dadin. 9. atala.- Ezin izango da ikuskizunetan abereak zauritu, ziztatu, jo, oratu edo haiekin ezein modutako jokaera ankerrik izan. 10. atala.- Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Ataleko funtzionariek zezen ikuskizun tradizionalen ospakizuna kontrolatuko dute eta lehen azaldutako baldintza horiek bete daitezen saiatuko dira; ikuskizuna bertan behera utzi ahal izango dute ondoko kasu hauetan: a) Ikuskizuna egiteko baimenik ez dagoenean edo Agindu honek eskatzen dituen betekizunetakoren bat betetzen ez denean. b) Erabilitako abere guztiak arriskugarriegiak direnean, horretarako izendatutako Albaitari Ofizialari aholkularitza eskatu ondoren. 11. atala.- Agindu honetan ohartemandakoa ez betetzea, zezen ikuskizunen inguruko ahalmen administratiboei buruzkoa den apirilaren 4ko 10/1991 Legean adierazitakoaren arabera zigortuko da. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 11. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.