Euskadi.eus
  • 215/1993 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

215/1993 DEKRETUA, uztailaren 20koa, Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 2439
  • Xedapen-zk.: 215
  • Xedapen-data: 1993/07/20
  • Argitaratze-data: 1993/07/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa
Deskribapenak

Testu legala

  1. , II. eta IV. idazatiei dagokienean. Loturako regletak. Material isolatzailez egindako blokeak dira, eta terminal kopuru gehiago edo gehiago izan ditzakete. Terminal horietako bakoitzak alde bata hariaren eroaleak noiznahi lotzeko moduan prestatuta izango du eta beste aldea abonatuen barneko harien lotura egin ahal izateko moduan gertatuta edukiko du. Metalezko osagaien eta loturako elementuen korrosioarekiko erresistentzia UNE 20.501-83 (ii-aa) Arauean finkatutako saioak gainditzeko modukoa izan behar da. Zerbitzuen arteko tartea. Behe-tentsioko elektra indarreko eroaleekiko tartea, 20 cm-koa izango da gutxienez. Uren kanalizazioekiko tartea, 20 cm-koa izango da gutxienez, ahal dela telemunikaziorako zerbitzua goitik eroango delarik. Gasaren kanalizazioarekiko tartea, 20 cm-koa izango da gutxienez; hodien aireztaketa ziurtatzeko beharrezko neurriak hartuko dira, hodietan gerta daitezkeen gas pilaketak ekiditeko. Hala ere, arau nagusi lez, telekominikaziorako instalakuntzen arteko eta beste zerbitzu guztien instalakuntzen arteko independentziarik handiena lortu behar da. Beste batzuk. Kanalizazio osoan altzairu galvanizatuzko hari gidari bat instalatuko da, sareko beste beste harien pasea errazteko.Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen zituen 1991ko ekainaren 11ko Aginduak indarra hartu eta ezarri zenetik jaso den esperientzia praktikoa ikusita, eta toreatzeko eta toreo ikuskizunak emateko diren zezenen ustiategien erregistroa eta toreorako ganaduen jaiotza-erregistroa arautzen dituen uztailaren 27ko 181/1989 Dekretua aldatzen duen uztailaren 21eko 210/1992 Dekretua argitaratu zela ikusita, eta arautu nahi den ikuskizunak berez dakartzan arriskuak, gai honek duen gizarte mailako interes kulturala eta erakundeek bultzatu beharreko animalien babesa kontuan hartuta, aipatu Agindua aldatu eta osatu beharra dago; hori, aipatu hiru interes orokorrak bateratzeko saiotzat jo beharra dago, beti ere gizabanakoen eta ondasunen segurtasunari lehentasuna emanez beste baloreen ondoan, eta alderdi formalean, eta argitasun handiagoa lor dadin, Dekretu berria egiteko erabakia hartu da, lehengo Aginduari aipatu alde osagarriak eta aldaketak gehituz. Horrela, Autonomi Estatutoaren 10.38 atalean xedatutakoarekin bat etorriz Euskal Autonomi Elkarteak duen eskuduntza esklusiboan oinarrituta eta ekainaren 30eko Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen 60.1 atalean xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko uztailaren 20ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,XEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko eremuan egingo diren Zezen Ikuskizun Tradizionalak araupetzea da honako Dekretu honen helburua. Zezen Ikuskizun Tradizional deitzen zaie entzierroei, abereak askatzeari, zekorrak toreatzeari, sokamuturrei eta abereak hiltzea ez dakarten antzeko beste ikuskizunei. 2. atala.- Edozein Zezen Ikuskizun Tradizional egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eman beharko du aurretik baimena. Ikuskizunaren antolaketako gastu guztiak enpresa antolatzaileak ordaindu beharko ditu. 3. atala.- Zezen Ikuskizun Tradizionalen antolatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren lurralde bulegoetan ikuskizunaren eguna baino 10 astegun lehenago gutxienez. a) Eskabide orria, suztatzailearen izena eta, hala badagokio, bere ordezkariena adieraziz, eta baita ikuskizuna zein egunetan, zer ordutan eta zein motatakoa izango den. b) Udalak ikuskizunak herriarengan duen arrakastari buruz egindako aldeko txostena, hala nola ikuskizuna egin ahal izateko adostasuna. c) Indarrean dauden arauekin bat etorriz, lanari egokiak dituen anbulantzia bat egongo dela egiazta dezan agiria. Ikuskizunak dirauen bitartean zernahi gerta ere, esklusiboki parte hartzeko prest egon beharko dute lanariok. d) Jaialdiaren zuzendaritzaz arduratzen den zezen munduko profesional baten edo abeljabearen konpromezu sinatua, hala nola istripuak galerazteko eta partehartzaileen segurtasuna zaintzeko gaituak dauden laguntzaile edo boluntarioen izenen zerrenda. Zerrenda horretan gutxienez hiru lagunen izenak jasoko dira eta pertsona horiek ikuskizunak dirauen bitartean bertan egon beharko dute eta kolore biziko besoko baten bidez edo antzeko zerbaiten bidez ezagutaraziko dute beren burua. e) Arkitekto, Arkitekto Tekniko edo antzeko teknikariren batek egindako egiaztagiria, hala egokituz gero dagokion Kolegioaren oneritziarekin, instalakuntzak edo ikuskizuna egiteko prestatutako lekuak edo ibilbideak beharrezkoak diren sendotasun eta segurtasun baldintzak betetzen dituela adieraziz. Instalakuntzek mailadia izatea gertatuz gero, mailadi horren sendotasun, segurtasun eta harmenari buruzko egiaztagiria egin beharko da. f) Memoria azalgarria, ikuskizunaren izaerari buruzkoa eta ospatuko den lekuari nahiz ibilbideari buruzkoa, ibilbiderik egongo balitz. g) Istripu eta erantzunkizun zibileko aseguru poliza kontratatu dela egiazta dezan Aseguru Konpainia edo Korreduriaren Egiaztagiria, Dekretu honen eraskinean agertzen den eredu normalizatuan egina, arriskuei, kapitalari eta aseguratuei dagozkienean, honako hauei egin beharko diotela gutxienez aurre: - Istripuak: Partehartzaile, jaialdiaren zuzendariak eta laguntzaile boluntarioek jasan ditzaketen kalteei egingo zaie aurre gutxienez, Bidaiarien Nahitaezko Aseguruan (abenduaren 22ko 1575/1989 Errege Dekretuaren eraskina) eta horren ondorengo aldaketetan jasotako kalteordainen baremoan aurrikusitako eran. - Ikusle eta hirugarrengan eragin daitezkeen kalteegatiko erantzunkizun zibila, gutxienez hamabost milioi artekoa. h) Abereen garraioari buruzko agiria eta abere horiek Euskal Autonomi Elkartean indarrean dagoen osasunketa araudi guztia betetzen dutenaren egiaztagiria, gai den organuak emandakoa. Abereen garraioari buruzko agiriak horiek abereak tokira bertara heltzen diren arte ez dira entregatu beharko. i) Kontratatutako abereak zezenketa-abereen ustiakuntzen eta ikuskizunen Erregistroa banatzen den bi sekzioetakoren baten inskribatuta daudela egiazta dezan egiaztagiria, edo, abereak beste Autonomi Elkarteren batetik baletoz, Erregistro baliokidekoa. j) Abeljabearen egiaztagiria, aberearen pisua egiaztatuz, bizitan ezingo bait du 310 kg. baino gehiago izan. 4. atala.- Abereei adarren puntak moztu egin beharko zaizkie eta larruzko edo antzeko beste bigungarri zerbaitetan bildu. Ez da inola ere onartuko adarrak bestelako materialetan bilduak dituzten abereek partehartzea. 5. atala.- Ikuskizun hauetan erabilitako abereak ezingo dira gero ohizko moduan toreatzeko erabili. Ohizko moduan toreatzea esaten zaio zezenketak, burtzikadak, zekorketak, txahalketak eta zezenjaialdi barregarriak egiteari. 6. atala.- 1.- Salbuespen eta berezitasun gisa, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimena eman diezaieke Udalei entzierroak egiteko, hots, abere suharrak aske uzten diren tokitik zezen-plazaraino bulunbari edo mantsoek lagunduta oinez eta kaleetan zehar eramateko, jaialdi hori agiritan jasotako tradizio den herrietan hain zuzen. Zezenketa mota honetarako ez dira bete beharko Dekretu honen 4 eta 5. ataletan jasotako mugak. 2.- Abereak bizitan 410 kg. baino gehiagokoak badira edo horiek beste zezen-ikuskizun tradizionalen batean parte hartu dutenak badira ez da inola ere entzierrorako baimena emango. 3.- 3. atalean eskatzen diren agiriez gain, honako beste hauek ere aurkeztu beharko dira: a) Ikuskizuna ospatzeko baimena eman dezan udal akordioa, Udalbatzaren Osoko Bilkurak hartu beharko duena. b) Udaleko Idazkariak luzatutako egiaztapena, baimena eskatzen deneko ikuskizunaren antzekoak zenbat urtetan zehar ospatu diren adieraziz eta ospatzeko den ikuskizunaren ezaugarriak emanez. c) Tokian bi anbulantzia, bata M moetako medikalizatua eta larrialdietarako U moetakoa bestea, egongo direla egiazta dezan agiria, indarrean dauden arauak betez, jaialdiak dirauen artean bertan egon beharko dutelarik. d) Ikuskizunaren zuzendaritzaz arduratzeko, zezenketen profesionalarekin sina dadin kontratua eta dagokionerregimenean alta eman izanaren Gizarte Segurantzako egiaztagiria. Laguntzaile boluntarioen zerrenda gutxienez hamar lagunez osatu beharko da eta zezenketen profesionalak esanbidez onartu beharko du. e) 3. ataleko e) idazatian aurrikusitako egiaztagirian bai zezen-plaza eta bai ibilbidea zein motako ikuskizunetarako eta zein abere motak erabiliko duten adierazi beharko da. f) 3. ataleko g) idazatian ezarritako asegurua %50ean jasoko da ikuskizun mota honetarako aseguratutako gutxienezko kapitalean zenbatekoari dagokionez, baina arriskuak eta babesten diren pertsonak berberak izango dira. g) Abeljabearen egiaztagiria, aberearen pisua egiaztatuz, bizitan ezingo baitu 410 kg. baino gehiago izan; horrez gain, abereak beste zezen-ikuskizun tradizionalen baten parte hartu ez izana ere egiaztatu beharko du. 4.- Zezenketa mota tradizional honetan adinez txikiek ezingo dute parterik hartu; ikusle soilak izango dira. 5.- Ikuskizun hauetan erabiltzen diren abereak ezingo dira erabili gero beste zezen ikuskizun tradizionalen batean. 7. atala.- Aurkezten diren agiriak aztertu ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, ezer falta bada, jakinarazi egingo dio antolatzaileari, horrek bere aldetik eskuratu eta ikuskizuna ospatzeko jarritako eguna baino 3 astegun lehenago bidal izan ditzan. Ondorengo 48 orduen barruan, dagokion erabakia emango da, horren berri doakionari emanez. Horrez gain, abeljabeari ere emango zaio erabakiaren berri abereak lekura ekartzen dituen unean, izan dezakeen erantzunkizunaren ondorioetarako. 8. atala.- Zerbitzuan dauden albaitariek aldez aurretik aztertu beharko dituzte abereak, osasun egoera orokorra eta arauzko osasun-egiaztagiriak, itxurazko pisua, adarrak bilduak dituzten modua, hala badituzte, adarrak eta oro har ikuskizunaren ezaugarriekin zerikusia duen beste zernahi zehazteko. Arriskutsuak direla uste dituztenak alde batera utzi ahal izango dituzte. 9. atala.- Gaueko 10:00etatik goizeko 07:00ak arte debekatua dago zezen ikuskizun tradizionalak egitea. 10. atala.- Ezin izango dira ikuskizunetan abereak zauritu, ziztatu, jo, oratu edo haiekin ezein modutako jokaera ankerrik izan. 11. atala.- Zezen ikuskizun Tradizionaletan ezingo dute parterik hartu: a) 14 urtetik beherakoek, Dekretu honen 6.4 atalean xedatutakoaren kaltetan gabe. b) Alkohola edo beste drogaren bat hartzearren intoxikatuta agertzen diren pertsonek edo burua galduta dutenek. 12. atala.- Antolatzaileak beregan hartzen du ikuskizuna ospatzeak dakarren erantzukizuna. Horretarako, eta 3.d eta 6.3.d ataletan xedatutakoaren kaltetan gabe, ikuskizuna ondo egiteko eta Dekretu honetan jasotako betebeharrak eta debekuak betzeko beharrezko gizataldearenlaguntza izango du. 13. atala.- Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateko funtzionariek kontrolatuko dituzte zezenikuskizun tradizionalak eta horretarako antolatzaileei Dekretu honetan jasotako eskakizunak betetzeko eskatuko diete. Ikuskizuna bertan behera utziko da: a) Ikuskizunerako baimenik ez badago. b) Ikuskizuna egingo den areto edo lekuaren segurtasun baldintzak larriki zalantzan gelditu daitezkeenean. c) Dekretu honen 12. atalean xedatutakoa hautsiz, abereei tratu txarrak ematen zaizkienean. d) Erabiltzen diren abereek arriskugarritasun maila handiegia dutenean, aurrez horretarako izendatutako Albaitari Ofizialaren eta jaialdiaren zuzendariaren aholkua emango dutela. e) Anbulantzia edo anbulantziak bertan ez daudenean edo eskatutako motakoak ez direnean. f) Jaialdiko zuzendaria edo honen laguntzaileak bertan ez daudenean. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko Ikuskizunak arau ditzan Legeak indarra hartzen ez duen artean, zezen ikuskizun alorreko administrazio ahalmenei buruzko apirilaren 4ko 10/1991 Legean ezarritakoak jokatuko du, zezen ikuskizunen Arautegia onartzen duen otsailaren 28ko 176/1992 Errege Dekretuz garatua izan denak alegia, Dekretu honetan xedatutakoarekin bat datorren heinean. Bigarrena.- Joko eta Ikuskizun Zuzendariari dagokio lege-urratze arin eta larriegatiko zehapenak jartzea, eta Herrizaingo Sailburuordeari lege-urratze oso larriegatiko zehapenak jartzea. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honek indarra har dezan eguna baino lehen irekitako administrazio espedienteek Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen Herrizaingo Sailburuaren 1991ko ekainaren 11ko Aginduan xedatutakoa jarraitu beharko dute. INDARGABETZE XEDAPENA Aldibaterako Xedapenean ohartemandakoaren kaltetan gabe, indargabe gelditzen da espreski Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen Herrizaingo Sailburuaren 1991ko ekainaren 11ko Agindua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Herrizaingo Sailburuari Dekretu hau garatu eta egiteratzeko beharrezko arauak emateko esku ematen zaio, eta baita aseguratutako gutxienezko kapitalak berrikusi eta eguneratzeko ere, Dekretu honen 3. ataleko g) idazatiko lehenengoan xedatutakoaren kaltetan gabe. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.ERASKINA Asegurua kontratatu izana egiaztatzen duen egiaztagiriaren eredu normalizatua ....................................................Jaunak/Andreak, ................................................Aseguru Konpainiako/ ................................................Aseguru Korreduriako ordezkari naize- nez, zera EGIAZTATZEN DUT, ........................................................... egunean Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen 1993ko uztialaren ..ko Dekretuaren .. atalean jasotako gutxienezkoari aurre egiten dion aseguru poliza kontratatu dudala ..........................................................kin , honako jai hauetarako: ............................................................... .................................(adierazi tokia, eguna eta ordua). DATA, IZENPEA ETA KONPAINIAKO / KORREDURIAKO ZIGILUA