- AGINDUA, 2001eko irailaren 19koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Eusko Trenbideak¿Ferrocarriles Vascos, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2001eko irailaren 19koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Eusko Trenbideak¿Ferrocarriles Vascos, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6214
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2001/09/19
- Argitaratze-data: 2001/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretuaren bidez, Espainiako Administrazioak Euskal Kontseilu Nagusiaren esku utzi zituen abenduaren 30eko 44/1975 Legean araututako eskumenak eta FEVEk Euskadin ustiatutako trenbide zerbitzuak. Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak Euskal Autonomia Erkidegoari eman zion, 10.32 artikuluan, ibilbide osoa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duten trenbideen alorreko aginpide esklusiboa, eta, hortaz, aldi baterako xedapenetan bigarrenak ezarritakoaren arabera, Estatutua indarrean sartzean Erkidegoak behin betiko hartu zituen bere gain autonomia aurreko aldian transferitutako aginpideak.
Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuaren bidez Eusko Trenbideak, SA sortu eta haren estatutuak onartu ziren, eta urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuaren bidez aldatu egin zen Dekretu hura, besteak beste, honako hau duelarik helburu soziala: Pertsona eta salgaien trenbidezko eta errepidezko garraio publikoa ustiatzea, bai abuztuaren 25eko 2488/1978 Dekretu bidez eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez transferitutako lineei dagozkiena, bai Dekretu bidez eskatzen zaizkionak, bai eta zerbitzu horiekiko emakida eman edo baimenduriko beste edozein garraio zerbitzu publiko eta kable bidezko garraioa.
Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Agindu bidez, eta Eusko Trenbideak, SAk hala proposatuta, Eusko Trenbideak, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartu zen, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Arautegia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 264.1 eta 279.1 artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
1999ko apirilaren 13ko Agindu bidez, berriz, Garraio eta Herri Lan Sailak Arautegi horren zenbait artikulu aldatzea onartu zuen, Lurreko Garraioak Antolatzeko Legearen Arautegia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 264.1 eta 279.1 artikuluetan xedatutakoa betez.
Zirkulazio eta Seinaleen Arautegi hori aplikatzean izandako eskarmentuak, eta arautegi hori Eusko Trenbideak, SAk kudeatzen dituen trenbidezko garraio-zerbitzuak ustiatzeko egungo baldintzetara egokitu beharrak ordea, beharrezko egiten du, sozietatearen proposamenaren arabera, onartu zenez geroztik egindako aldaketak jasoko dituen arautegi berri bat onartzea.
Ondorioz, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 18ko 10/2000 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera dagozkidan eskumenak erabiliz,
¿ Arautegi hori Eusko Trenbideak, SAri ustiatzeko agindutako trenbideko garraio lineetan erabiliko da, bai eta etorkizunean ustiatzeko agintzen zaizkionetan ere.
Indarrik gabe geratzen dira Eusko Trenbideak, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Agindua, Agindu hori aldatzen duen Garraio eta Herri Lan sailburuaren 1999ko apirilaren 13ko Agindua, eta Agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak edo horrekin bateraezinak diren lerrun bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko irailaren 19a.
Garraio eta Herri Lan sailburua,
ÁLVARO AMANN RABANERA.
Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira
aipatutako zerrendaren Eranskinak
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: 29/2016 DEKRETUA, otsailaren 23koa, zeinen bidez onartzen baita Zirkulazio eta Seinale Arautegia Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko eta «Red Ferroviaria Vasca / Euskal Trenbide Sarea» erakunde publikoaren ardurapean utzitako trenbide-azpiegiturentza
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1999ko apirilaren 13koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartzen duen Agindua aldatzeko dena.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1996ko irailaren 24ekoa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, Eusko Trenbideak/ Ferrocarriles Vascos, SAren Zirkulazio eta Seinaleen Arautegia onartzen duena.