Euskadi.eus
  • 124/1990 DEKRETUA, ehizean egiteko gaitasun-ziurta giria lortzeko prozedura arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

124/1990 DEKRETUA, ehizean egiteko gaitasun-ziurta giria lortzeko prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 1539
  • Xedapen-zk.: 124
  • Xedapen-data: 1990/05/02
  • Argitaratze-data: 1990/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- 118/1990 Dekretuan ohartemandako aho eta horzduraren sorospena betetzeko beharrezko mediku estomatologoen edo odontologoen onespenerako kontratuak, Agindu honetan ezarricako beharkízunen eta prozeduraren arabera burutuko ditu Osakidetzak. 2. atala. - 118/ 1990 Dekretuan finkatutako horzduraren sorospena betetzeko Osakidetzaren onespena jaso nahi duten profesionalek, Autonomi Elkarteko Administrazioarekin kontratuak egiteko beharrezko baldintza orokorrak egiaztatzeaz gain, beste hauek bete beharko dituzte: - Kontsultategia kokatuta dagoen tokiari dagokion Kolejio Ofizilean altan egotea. - Bere kontsultategia, Horzduraren KomunitateZerbitzuaren bidez Osakidetzak horretarako zehaztu ditzan baldintzetara egokitzen dela egiaztatzea. - Horzduraren Komunitate-Zerbitzuak agindu ditzan eguneratze ikastaroetara joatea. - Haurren Horzdura Programari buruz Horzduraren Komunitate-Zerbitzuaren bidez Osakidetzak emandako Manuak eta Zirkularrak betetzea. 3. atala.- 1.- Aldian-aldian, Osakidetzak deialdiak egingo ditu 118/1990 Dekretuan eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren 1990.eko maiatzaren 2ko Aginduan ezarritako horzduraren osasunerako zerbitzuak burutzeko kontratuak eskatu ahal izan ditzaten mediku estomatologoek edo odontologoek. 2.- Profesionalen onespenerako, besteak beste, zerbitzuaren premiak, sorotsi beharreko haurren kopuruaren aldaketak, profesionalen bajak eta lanbide aztura hartuko dira kontuan. 4. atala.- 1.- Onetsitako profesionalen zerrenda egin ondoren, Osakidetzak argitara emango du hori, baliatzaileek egokitzat jotzen duten profesionala aukeratu ahal izan dezaten. 2.- Halaber, Sorospen hori jasotzeko eskubidea duen haurraren gurasoek, tutoreek edo arduradunek, Horzduraren Komunitate-Zerbitzuaren bidez, haurraren sorospenerako arduradun profesionala aldatzea eskatu ahal izango diote Osakidetzari. 5. atala.- Mediku estomatologoek edo odontologoek, Horzduraren Komunitate-Zerbitzuaren eritziz bidezko eta nahiko arrazoi daudenean, hurren bat eurekin jartzea edo haur horren jarraipena egitea errefcsatu egin ahal izango dute; eta Horzduraren Komunitate-Zerbitzuak egoki erizten badio, haur horren kapitazioa galdu egingo du. 6. atala. - Osakidetzako Zuzendari Nagusiak emandako Erabakiz arautuko dira haurren jarraipenerako ereduak eta ohartemanda utzi den horzdura osasuna ezartzeko, garatzeko eta ebaluatzeko beharrezko diren kontrol mekanismoak. AZKEN XEDAPENAk Lehenengoa.- Agindu honetan ohartemanda utzi dena garatzeko eta beharrezko neurriak hartzeko ahalmenak ematen zaizkio Osakidetzako Zuzendari Nagusiari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Gasteiz, 1990.eko maiatzak 3. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.Konstituzioko 148.1.11 atalak eta Autonomi Estatutuko 10.11. atalak, eskuduntza osoa ematen diote Euskal Autonomi Elkarteari ehiza arloari dagozkionetan. Ehizari buruzko 1970.eko apirilaren 4eko Legeko 34.6 atalak, agintea ematen dio Administrazioari ehizerako lizentzia emateko beharrezkotzat jo ditzan gaitasun-frogak ezar ditzan. Bestalde, 1971.eko martxoaren 25eko Arautegiak, honako hau gehitzen du, hau da, ez zaiela emango lizentziarik, Administrazioak ezarritako gaitasun-frogak gainditzen ez dituztenei. Europako Kontseiluko Ministrari Komitearen irailaren 23ko 85/17 Rekomendazioak, ehizerako lizentzia ematea honako baldintza honen pean utz dadinaren aholkua ematen du: Teoria eta praktika mailako froga batzuk gainditu beharko lituzkeela ehiztariak. Europako Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak onartu eta Europako eskualde ruraletarako ehizak duen garrantziari buruzko 882/1987 Erabakian, honako aholku hau ematen zaie kide diren Estatuetako Gobernuei, hots, ahaleginak egin ditzatela ehiztariak hobeto gaitzen eta informatzen eta, bereziki, ehiztarien gaikuntzari buruzko 85/17 Rekomendazioan jasotzen diren iradokizunei dagozkienetan. Gune Naturalak eta Baso Landareria eta Fauna Gordetzeari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeko 35 ataleko 1 eta 2. apartaduetan, argi eta garbi ezartzen da, ehizari buruzko gaitasun ezagupenak kreditatu egin behar direla dagokion azterketa bidez, beharrezkoak diren lizentziak eman baino lehen. Horiek horrela, Eusko Legebiltzatraren apirilaren l3ko 1/1989 Legeko Gehigarrizko Xedapenean ezartzen dena betez, Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko maiatzaren 2an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan ehizean egiteko lizentzia lortzeko martxoaren 27ko 4/1989 Legeko 35.1. eta 2. atalean ezartzen den gaitasun-baldintza beteta dutela onartuko zaie, Administrazioak emandako ziurtagiria, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera, lortu dezaten pertsonei. 2. atala. - Aurreko atalean aipatzen den gaitasunziurtagiria lortu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, urtean behiheko epealdia baino gehiagoz, horretarako deialdia egin eta gauzatuko duen froga gainditzea beharrezkoa izango da. Dekretu honetako eraskin gisa ematen den programa ren edukinari buruzkoa izango da froga hori. 3. atala.- Honako honetan datza aurreko atalean aipatzen den teoria-praktika mailako froga: Aukerako erantzunak dituen eta 21 galdera gutxienez dituen galdera-zerrenda bati idatziz erantzutean, beharrezkoa izango dela %75ari erantzun zuzena ematea. 4. atala.- 1. Frogetarako deialdia egingo duen organuak izendatuko dituen epaimahaiak, hiru kidek osatuko dituzte: Lehendakaria, bokal bat eta idazkaria; honek hizpidea izango du, baina ez botorik. Ordezkariak izendatu ahal izango dira. 2. Frogak horietaz izango direneko gaietan espezializatuak diren funtzionari publikoen artetik izendatuko da Lehendakaria. 5. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailak emango dizkie gaitasun-ziurtagiriak frogak gainditu ditzaten pertsonei eta epaimahaiak egindako proposamenean sartzen direnei. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Euskal Autonomi Elkartekorako, ehizeko lizentzia lortzeko balioduntzat joko dira beste Autonomi Elkarte batzuk emandako Ziurtagiriak, erreziprozitate printzipioaren arabera. AI.DIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jartzean, ehizeko lizentziaren jabe direnei edo aurreko bost urteren barruan, edozein unetan, lizentzia izan dutenei, onartu egingo zaie gaitasun-baldintza ehizean egin ahal izateko, agiribidez, Agintea duen Organuaren aurrean, hori ziurta dezatenaren baldintzapean. Bigarrena.- Ondorio hauetarako, balioduntzat joko dira honako agiri hauek, hau da, ehizerako lizentzia eta ehizerako arma-baimena alegia. Hirugarrena.- Dekretu hau indarrean jarri ondoren, Foru Organuek, gaitasun-baldintza betetzen ez duten pertsonen alde eman ditzaten ehizerako lizentzien baliotasuna, honako baldintza honen pean geldituko da: Dekretu honetan ezartzen denaren arabera egin dadin lehenengo azterketa-deialdian ezarritako frogak pertsona horiek gainditu ditzatela. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Frogaren zernolakoak et,a bai Dekretu honen bidez ezartzen den programa ere, aldatu ahal izango dira Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren Agindu bidez. Bigarrena.- Era berean, Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapeaak emateko esku ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza Sailburuari. Hirugarrena.- Argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko maiatzak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.ERASKINA Ehizean egiteko gaitasun-ziurtagiria lortzeko frogetarako programa. 1. Gaia. Ehizari buruzko funtsezko legeak - Aipatzea - Xedeak 2. Gaia. Beharrezko agiriak - Ehiztari titulua - Ehizerako lizentzia - Armetarako lizentzia eta baimena - Asegurua 3. Gaia. Ehizerako guneak - Sailkapena - Segurtasun guneak: Armak erabiltzea eta aldeak 4. Gaia. Fauna espezieak - Ehizagarriak - Ehizatu behar ez direnak - Babespekoak - Ehizaren gai izan daitezkeen espeziei buruzko ezagupenak, honako hauei dagozkienetan: Deskribapena, zernolakoak, habitatak eta ohiturak 5. Gaia. Ehizerako eskubideaz baliatzea - Ehizagai handiak - Ehizagai txikiak - Ehize moetak - Ehize txakurrak - Baliabideak: Baimendutakoak eta debekatutakoak - Mugaketak: Espezieak, aldiak eta lekuak - Geben aginduak eta horiekin bat datozenak 6. Gaia. Ehizagaiak zaintzea - Administrazio Publikoak parte hartzea - Ehize Kontseiluak - Ehiztarien Elkarteak - Zainketa kidegoak - Justizia 7. Gaia. Ehizeari buruzko funtsezko legeen aurkako ekintzak - Ehizari buruzko Legea eta Arautegia: - Delituak - Faltak - Eusko Legebiltzarraren apirilaren l3ko 1/1989 Legea: - Administrazio Legehausteak - Honako hauen aurkako arauak haustea: -. Gune Naturalak - Babespeko espezieak - Armak 8. Gaia. Ehizan erabil daitezkeen armak: Ehizarako armak ezagutzea - Moetak eta kalibreak - Kartutxoak - Erabilera 9. Gaia. Armak zaintzea eta bereonean eustea - Iraunerazpena - Arauak - Agiriak - Erantzukizunak 10. Gaia. Ehiztariaren etika eta portaera, honako gai hauetan: - Izadiari bereonean eustea: fauna eta ingurua - Bizirik eta hilik ehizatu. - Izadiaz baliatzen diren gainerakoak - Gainerako ehiztariak - Inoren ondasunak