- Irailaren 17ko 307/1985 Dekretoa garatzen duen Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko AGINDUA, zerbitzuak direla-eta egingo diren ordainketak araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuIrailaren 17ko 307/1985 Dekretoa garatzen duen Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko AGINDUA, zerbitzuak direla-eta egingo diren ordainketak araupetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 2206
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1985/10/08
- Argitaratze-data: 1985/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Zerbitzuak direla-eta egingo diren diru-aurrerakinen eskabide, izendapen eta kontu-garbiketak eta bai ordainketen egiaztapenak ere araupetuko dituen arauak zehaztu beharko dituela Ekonomia eta Herriogasun-Sailak ezartzen du Irailaren 17ko 307/1985 Dekretoak. Era berean, aipatutako Dekreto horrek esku ematen dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, horren garapen eta hobekuntzarako izan daitezkeen erabakiak emateko. Ondorioz, Sail honek honako arau hauek ematen ditu: l. Artilulua.- Bidaia-gastuetarako diru-aurrerakinak. BAT. 1: Irailaren 17ko 307/ 1985 Dekretoko 28.1 artikuluak dioenaren arabera, bere kargua edo enplegua dela-eta Administrazioaren kontura gastuak egin behar dituzten langileek, gastuen gutxigorabeherako zenbatekoa jaso ahal izango dute aldez aurretik. 2.- Garraio, ostatu, jatordu edo beste edozein eratako zerbitzuei dagozkien gastuak ez dira izango ordainketaren gai, zerbitzu horiek dohan eskainiak izan daitezenean. 3.- Gastuetarako diru-aurrerakinetarako eskeak, bidaia bati bakarrik dagozkionak izango dira, lanaren zioak direla-eta hurrengo bidaia egin baino lehenago, gastuen ñabardurak aurkeztea doakienentzako ezinezkoa izan dadinean izan ezik. 4.- Bidaiaren iraupena hilabetekoa baino gehiagokoa izan dadinean, lehenengo hilerako aurreikusitako gastuen kopurua baino handiagoa ez da izango diru-aurrerakina, hil berria hasterakoan hil horri dagokion gastuen zenbatekoa ordainduko dela. Salbuezpenez eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailak onarpena eman ondoren, aurreikusitako gastu osoaren edo zati baten ordainketa egin ahal izango da lehen batetan. BI. 1.- Bidaietarako gastuetarako diru-aurrerakinekiko eskeak, dagokion agintariaren aurrean aurkeztu beharko dira, horretarako, Agindu honen I Eraskin gisa eskaintzen den modeloa erabiliko delarik. 2.- Diru-aurrerakinarekiko eske-idazkiaren atal guztiak bete beharko dira, hau, izen-abizenak, bidaiaren norakoa eta iraupena, erabiliko den garraio-modua, ostatu-lekua eta eskatzen den zenbatekoaren egiaztapen zehatza. Horretarako, agintea duen organoak emango dio onarpena eske-idazkiari. HIRU. 1.- Gastua egin edo bidaia amaitu ondorengo hamar eguneko epearen barruan, aurreratutako dirua zen likidazioa aurkeztu beharko da dagokion agintariaren aurrean. Era berean, dirua eman eta hamar eguneko epearen barruan diru hori erabiliko ez balitz, bere zenbatekoa birbueltatu beharko da. Likidazioa edo birbueltaketa egin gabe epe hori igaroko balitz, eskegilea hari atxikita dagoeneko agintariari emango zaio horren berri eta Interbentzio-Zuzendaritzak hori eskuratzeko neurriak hartuko ditu. 2.- Agindu honen 2. artikuluan aipatzen diren gastuen likidazio-agiriak aurkeztearekin batera, aurrerakinaren gaindikinak birbueltatuko dira, egon badaude. Birbueltaketa dirutan egingo da beti. .- Administrazioaren kontura gastuak egin eta dirudiferentzia pertsonaren aldekoa izango baIitz, erabaki dadin modura egingo da horren ordainketa. 2. Artikulua.- Gastuen ordainketa eta justifikapena. BAT. l.- Bidaiako gastuen ordainketa, Agindu honen II Eraskin gisa ematen den modeloa erabiliz egingo da, bere atal guztiak bete beharko direla. Likidazio-inprimakin bat bakarra erabiliko da aurrerakin-eskeidazki bakoitzerako, aurrez beteko delarik. Inprimakin horretan, egin diren gastuak zehaztuko dira eta dagokion aginte-organoaren behar bezalako onarpena izan beharko du. 2.- Justifikagarri diren gastu guztien egiaztagiriak erantsiko zaizkio likidazio-inprimakinari. Egiaztagiri horiek, gastuen fakturen eta erreziboen jatorrizko agiriak, izango dira. Tarifa ofizialetan jasota dauden gastuei dagozkien egiaztagiriak izan daitezenean ere, aurkeztu beharko dira agiri egiaztatzaile horiek. 3.- Administraziokoak izan ez eta honek bereziki gonbidatutako pertsonek egindako gastuak, kargu edo enpleguarekin lotura duten egitekoak garatzean haiei lagundu dieteñ langileenekin batera, ordainduko dira. Administrazioak bereziki gonbidatu gabeko pertsonak izango balira, justifikabide diren faktura edo erreziboetan sartutako gastuei dagokien zatia kenduko da; dena-dela, lagunik gabeko bidaia egin izan balitz egingo zatekeen gastuen zenbatekoa, izango dela Administrazioaren konturakoa. 4.- Gastuak behar bezala egiaztatu gabe baleude edo Administrazioari ez balegokio horiek ordaintzea eta aurrekontuetan horietarako izendatutako diru-zatirik ez balego, Interbentzio-Zuzendaritzak gastuen likidaketari uko egingo dio eta aurrerakinaren zenbatekoa birbueltatzea eskatuko da. BI. Atzerrian egindako zerbitzuak direla-eta sortutako gastuen egiaztapenei ezar dakiekeen ganbio-tasa, Espainiako Bankuak, gastuen likidaketa-egite egunean, finkatuta duena izango da. HIRU. Garraio-gastuak. 1.- Irailaren 17ko 307/ 1985 Dekretoko 6.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, erdi mailako eta distantzia luzeko bidaietarako erregulatutako lineak erabiltzeak duela lehentasuna kontutan hartuz, egingo da behar bezala egiaztatutako garraio-gastuen ordainketa. Zerbitzuaren beharrek hala eskatuko balute, beste garraio-modu batzuk erabili ahal izango dira; kasu horietan, erregulatutako medioak erabiltzearen eragozpen izan diren zioak erasota utzi beharko dituela bidaiarako baimena eman zuen organoak. 2.- Irailaren 17ko 307/ 1985 Dekretoko 8. artikuluak jasotzen dituen gastu eta norberaren autoa erabiltzeko baimena dagoen kasuetan, une bakoitzean indarrean dagoen indemnizaketa gauzatuko da egindako kilometroegatik. Zerbitzua egiteko beharrezko bideari dagozkion kilometroez gain egindako kilometroegatik, ez da egingo inolako indemnizaziorik. 3.- Autonomia Elkarteko Administrazioaren zerbitzura dauden hainbat pertsonek, batera, toki berera eta norberaren autoa erabiliz, bidaiaren bat egin behar izan dezatenean, auto bat bakarrez baliatuz egingo da bidaia posible izan dadinean. Honelakoetan, egindako kilometroei dagokien indemnizazioa, autoaren jabe den pertsonaren alde egingo da. 4.- Autonomia Elkarteko Administrazioaren Parke Mobilekoak diren autoak horretarako baimena dutenek erabiltzeak, ez du ekarriko ekonomiazko konpentsaziorik egindako kilometroegatik. Auto horien errekaiaren ordainketa, gazolina-txekez edo antzeko bidez egingo da, erabiltzeko eske-idazkiak eta bidaia-orriak bete beharko dire1a, horretarako, Parke Mobilak ezar ditzan arauen arabera. 5.- Autopistako bidesariari edo aparkamenduari dagozkien gastuak, indemnizazioaren gai izango dira, jatorrizko erreziboa edo faktura aurkeztuz egiaztatu beharko direla. Alderantziz, norbere autoa garbitze, engrasatze, birraztertze edo konpontze-gastuak ez dira izango indemnizaketaren gai, bidaiaren zio izan diren zerbitzua egiterakoan sortu baldin badira ere gastu horiek. 6.- Taxiak, orohar, hiri barrurako edo bidaia motzetarako erabiliko dira. Era berean, gidaridun edo gidaririk gabeko autoen akurapena kasu berezietan egingo da, garraio-modu hau erabiltzea arrazoizkoa izan dadinean. Agindu honek jaso ez eta, ezohizko arrazoiak direlaeta, garraio-modu bereziren bat erabiltzea beharrezko izan dadinean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren aurrebaimena beharko da, garraio-modu, egin behar den bide eta bidaiaren guztirako kosteei buruzko berri zehatza eman beharko zaiola. Kasu guzti hauetan, indemnizazioak, egindako gastuaren zenbatekoari dagozkionak izango dira, dagokion faktura aurkeztu ondoren. LAUGARRENA. Ostatu-gastuak. 1.- Ostatu-gastuak, zenbatekoa akredita dezan jatorrizko fakturaz egiaztatu beharko dituzte langileek, fakturaren atal ezberdinen zenbatekoak zatikatuta azaldu beharko dutela bertan. 2.- Gosariari eta familiari egunero eta arrazoizko iraupenezko dei bat egiteari dagozkien eta hotel-fakturetan sartzen diren gastuak, indemnizazioaren gai izango dira. Era berean, etxetik kanpora egoteak hiru egunetik gorako etengabeko iraupena izan dezanean, jantzi-garbiketari dagozkion gastuetarako ekonomiazko konpentsazioa jasotzeko eskubidea egongo da. 3.- A1derantziz, kafetegi, mini-bar eta ezohizko erako beste gastu batzuk, hoteleko fakturan sartuta baldin badaude ere, ez dira izango indemnizagarri eta bere zenbatekoa interesatuaren pentzutan izango da. 4.- Irailaren 17ko 307/1985 Dekretoko 13. artikuluak aipatzen duen akurapenezko apartamenduak erabiltzeko, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak kostea aurrez onar dezala beharrezko izango da. Horretarako, apartamenduaren zernolako, kokaleku, akurapenaren prezio, ostatu egingo duten pertsonen kopuru, akurapenaren iraupen eta bidaiaren zioei buruzko berri zehatzak eman beharko zaizkio Sailari. Gutxienez, beste hiru apartamenduekiko proposamena aurkeztu beharko da, posible izan dadinean. BOST. Otordu-gastuak. 1.- Indemnizazioaren gai izan daitezkeen otordu-gastuak, fakturaren jatorrizko agiria aurkeztuz egiaztatu beharko dira. 2.- Ohizko lantokia kokatuta dagoeneko herritik kanpora egin daitezen bidaiei dagozkien otordu-gastuak, honako gorabehera hauek eman daitezenean bakarrik izango dira indemnizazio-eskubidearen gai: a) Bazkari-gastuak: 15etan baino lehen bidaiari hasera ematean edo ordu hori pasa ondoren amaitu dadinean. b) Afari-gastuak: 22etan baino lehen bidaiári hasera ematean edo ordu hori pasa ondoren amaitu dadinean. c) Gosari-gastuak: Ohizko egoitzatik kanpo gaua norbaitek egin dezanean. 3.- Gaua egin deneko hoteletan gauzatu daitezen gosariei dagozkien gastuek, ez dute izango inolako mugarik, hala ere hoteleko fakturan direneantxe sartu beharko direla. Gosaria beste establezimendu batetan egin dadinean, fakturaren jatorrizko agiria aurkeztuz, ordainketaren gai izan daitekeen gastua, bazkari-gastue= tarako ezarritako mugaren bostenari dagokiona izango da. 3. Artikulua.- Egoitzaz aldatzea. 1.- Egoitzaz aldatu beharra eman dadinean, altzari, sukalde-tresneria eta gainontzeko tresneria garraiatzeko ordainketaren gai izan daitezkeen gastuen zenbatekoa zehazterakoan, honako era honetan jokatuko da: a) Zerbitzu-Zuzendaritzari edo atxikita dagoeneko Sailari edo Erakundeko antzeko mailako Organoari, altzari-garraioan ibili ohi diren hiru enpresek gertatutako aurrekontuak aurkeztu beharko dizkie egoitza-aldaketa egin behar duen pertsonak. b) Zerbitzu-Zuzendaritzak edo antzeko mailako Organoak, doakionak eskainitako hiru aurrekontuetatih bat onartuko du, bat ere onargarria izan ez dadinean izan ezik; kasu honetan Zerbitzu-Zuzendaritzak edo antzeko mailako Organoak berak, beste enpresa bati aurrekontu berri bat eska diezaiokeela eta, hau onuragarriagoa izan dadinean, doakionari aurkeztuko diolarik. c) Azkenik, doakionak, Zerbitzu-Zuzendaritzak edo antzeko mailako Organoak eskainitako edo onartutako aurrekontuz kanpoko besteren baten aukera egin edo egiazko gastuak eskainitako aurrekontua gaindituko balute, onartutakoaren zenbatekoaren mugara artekoak izango lirateke ordainketaren gai, gainontzekoa doakionaren kontura izango litzatekeela. 2.- Egoitza-aldaketen kopurua dela-eta, komenigarritzat jo dadinean, zerbitzu horien akurapena Autonomia Elkarteko Administrazioak egin ahal izango du, asistentzia-kontratuetarako erabakita dagoenari atxikiko zaiola akurapen hori. 3.- Senar-emazteek, biak, tokiz aldatze-agindua jaso dezatenean, Agindu honek garatzen dituen indemnizazioak bati bakarrik onartuko zaizkio. GEHIGARRIZKO ERABAKIAK. Lehenengoa.- Departamendu eta Organismoetako Buruzagiek, Erabaki bidez, zerbitzuak direla-eta, hainbat kasu edo taldeentzako, zenbatekoen edo ordainketen mugak zehaztu ahal izango dituzte; dena-dela, gehienezko zenbatekoak eta guztientzako ezarritako gainontzeko baldintzak, errespetatu beharko dira. Bigarrena.- Zerbitzua dela-eta, ordainketetarako ezarritako guztientzako edo bakoitzarentzako zenbatekoak aldatzea gerta dadinean, dagokion erabakia indarrean jar dadinetik hasita, zenbateko berriak ordainduko diren gastuei ezarriko zaizkie, ondorio horietarako beste data bat ezar dadinean izan ezik. AZKEN ERABAKIA. Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Urriak 8. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA TAULA
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Garatzen du: Irailaren 17ko 307/1985 DEKRETOA, zerbitzu arrazoiak direla eta sortutako indemnizazioak araupetuz.
- Ikus: AGINDUA, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailaren 1988.eko Urtarrilaren 22koa, Europako -Elkartean «stages» edo gaikuntza ikastaroak egiteko baldintzak arautzen dituena.
- Zuzendutakoa: Irailaren 17ko 307/1985 Dekretoa garatzen duen Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko AGINDUA, zerbitzuak direla-eta egingo diren ordainketak araupetuz. (Hutsen zuzenketa).