Euskadi.eus
  • AGINDUA, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailaren 1988.eko Urtarrilaren 22koa, Europako -Elkartean «stages» edo gaikuntza ikastaroak egiteko baldintzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailaren 1988.eko Urtarrilaren 22koa, Europako -Elkartean «stages» edo gaikuntza ikastaroak egiteko baldintzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 339
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/01/22
  • Argitaratze-data: 1988/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Zera dioenean: «2. Artikulua: Neumokoniosisari eta lanbideko beste gaisotasunei aurrea hartzean eta kontrolean, radiologiazko arakaketa egitea arauz agindua dagoenean, hori, 25 bider 45 zentimetroko plaketan egingo da, voltaiazko goimailaz eta Bucki-tik gutxienez 2 metrotako aldez» Zera esan behar du: «2. Artikulua: Neumokoniosisari eta lanbideko beste gaisotasunei aurrea hartzean eta kontrolean, radiologiazko arakaketa egitea arauz agindua dagoenean, hori, 25 bider 45 zentimetroko plaketan egingo da, voltaiazko goimailaz eta Bucky-tik gutxienez 2 metrotako aldez»Europako Elkartean «stages» edo gaikuntza ikastaroetan parte hartzeari buruz Autonomia Elkartearen zerbitzuko langilegoak bereganatu duen esperientziak, halaber, Administraritzak zerbitzuaren zioz emandako kalte-ordainei buruzko arautegi orokorrak, hots, -Irailaren 17ko 307/1985 -Dekretuan eta hori garatzen duen Ekonomia eta Ogasun Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko Aginduan dagoenak alegia, behar bikoitz bat planteiatzen dute, batetik, gaikuntza hori errazteko, prozedura azkar eta eraginkor bat jartzea eta, bestetik, bere bereizgarriak direnak direla ere, ikastaroetan parte hartzen dutenen atzerriko egonaldiko ekonomiazko baldintzak, Jaurlaritzako Ekonomiazko Batzordeak horretarako onartutako esparruaren barruan, gai horri buruzko xedapen orokorrekin homologatzea. Guzti hori horrela, zera XEDATZElV DUT: Lehenengo artikulua: Aplikazio Eremua. Bai estatutozko zein kontratuzko erakoa izan, juridiko eta administraziozko izaera duen zerbitzu-harremanez Autonomia Elkarteko Administrazioari loturik dagoen langilegoarentzat izango da erabilgarri Agindu han. Bigarren artikulua.- «Stages»-ak egiteko baldintzak. 1. Gai horren aldezko informea Elkarte Europearrari Buruzko Gaietarako Kabineteko Zuzendariak eman ondoren, organismo europearrek eman ditzaten ikastaroetan parte hartzeak, aukeratutako izangaia adskribaturik dagoen saileko Sailburuaren horretarako emandako Erabaki bat eskatuko du. 2. Aurreko 1 apartaduak diozen ikastaroetara sar dadin langilegoak, hileroka ikastaroaren ihardunaren zehaztutako txosten bat bidali beharko dio adskribaturik dagoeneko Sailburuari eta Elkarte Europearrari Buruzko Gaietarako Kabineteko Zuzendariari ere eta hori, kasuren bateko eska diezazkiokeen informeen kaltetan izan gabe. Hiru hilabetetik gorako egonaldiak diren kasuetan, hiruhilabeteka bidaliko dira informeak. 3. Aurreko apartaduak diozen eginkizunak ez betetzeak edo ikastaroaz behar bezala ez probetxatzeak, Elkarte Europearrari Buruzko Gaietarako Kabineteko Zuzendariariak emandako informearen ondoren, horri dagokion Sailburuaren arrazoiztutako Erabaki baten bidez egonaldi horren ezeztapena ekar dezakete. 4. Aipatutako ikastaro horietan parte hartu dutenek, ikastaro horiek amaitzen direnetik hiru eguneko epe baten barruan Administrazioko beren lantokietara itzuli beharko dute. Hirugarren artikulua: Ekonomiazko baldintzak. 1. Ordainketak. Erabaki honek diozen ikastaroetan parte har dezatenek, Administrazioko bere lanpostuaren mailari, halaber Aseguru Sozialeko prestazioei dagozkien ordainketak oso-osoan jasotzeko eskubidea izango dute. Ondorio horietarako, beren hileroko nominaren diruzenbatekoa sartu behar deneko kontuaren zenbakia, dagokien Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari jakineraziko diote eta hori pezeta aldagarrietan edo atzerriko diruan transferituko zaie. 2. Inoizkako egonaldietarako kalte-ordainketak. Ohizko egoitzatik kanpora egoteak sor ditzan gastuei erantzuteko, egunero 2.500 pzta.-tako diruzenbatekoa ordainduko da ikasturtearen zehar, nolanahi ere, oporraldiak deskontatu egingo dira. Kontzeptu horretan hilero ordain daiteken gehienezko diruzenbatekoak ezingo du interesatuaren hileroko ordainketa gordinen %40a gainditu. 3. Garraio-Gastuak. Garraio-gastuak indemnizatu egingo dira, toki batetik bestera joateko linea erregularrak lehentasuna izango dutelarik aukeratzeko garaian. Aidetikako garraioa izan dadinean, tarifarik merkeena erabiliko da eta trenezko bidaietan lehenengo mailako txartela erabili ahal izango da. Norberaren ibilgailua ere erabili ahal izango da, eta hori egiten bada, egindako kilometro bakoitzeko 26 pezeta ordainduko zaizkio kontzeptu guztiengatik. Atzerrian egondako denbora 4 hilabetetik gorakoa izango balitz, ezkontidearen eta berarekin bizi daitezen adin txikiko seme-alaben eta seme-alaba ezinduen garraio-gastuak .ordainduko lituzke Administrazioak. Garraio-gastuen indemnizazio gisa, ikastaroa eman dadineko herrirako lehenengo bidaia eta bere ohizko bizitokira itzultzeko bidaia ordainduko dira; ikastaroa 6 hilabetetik gorakoa izango balitz, urtean bidaia bat ordainduko litzaioke bere ohizko bizitokira, bai eta horri dagokion itzulerako bidaia ere. Bigarren kasu honetan, ezkontidearen eta adin txikiko seme-alaben eta seme-alaba ezinduen garraio-gastuak ere ordainduko zaizkio, seme-alaba horiek berarekin edo bere kontura bizi daitezenean. 4. Ostatu-gastuak. Ostatu-gastuengatik, hilero gehienez 60.000 pzta.-ko indemnizazioa emango zaio. 5. Ikastaroetako inskribapenari dagozkion gastuak. Inskribapenari eta ikastaroaren ikasketa-kuotei dagozkien gastuak, Autonomia-Elkarteko Administrazioaren kontura izango dira. Laugarren artikulua: Ordainketa modua. Erabaki honetan aipatzen den Administrazioaren zerbitzura dagoen langilegoak, gastuen zenbatekoaren zati bat aurretik jaso ahal izango du, zenbateko hori garraio-gastuei eta ostatu-gastuetako bi hilabeteri dagokiena izango delarik. Indemnizagarriak diren gastuen kontu-garbiketa eta egiaztapena, gai horri buruzko xedapen orokorrei jarraituz egingo da. ALDIBATERAKO XEDAPEN:i Agindu honek indarra hartu aurretik inori aitortu zaizkion ekonomiazko eskubideak, Agindu honetan esandakoari egokituko zaizkio. Gasteiz, 1988.eko Urtarrilak 22. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Saila, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.