- Ekainaren 10eko 5/1981 LEGEA, 'Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua Sortarazteaz'. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEkainaren 10eko 5/1981 LEGEA, "Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua Sortarazteaz".
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 524
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 1981/06/10
- Argitaratze-data: 1981/07/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
-
1981/07
Jaurlaritzaren LehendakaritzaEkainaren 10eko 5/1981 LEGEA, "Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua Sortarazteaz". Jatorrizko Testua:
-
2011/01
Jaurlaritzaren Lehendakaritza5/2010 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena. Aldatutakoa
Testu legala
Atal horretxek hau ere agintzen du: Autonomia-Elkarte osorako erakundeek, Euskal Herriaren gizarte eta hizkuntzaaskotarikotasuna kontutan izanik, hizkuntza bien erabilpena bermatuko dutela hoien ofizialtasuna araupetuz, eta hoien ezagutza ziurtatzeko beharrezko izan daitezen neurriak eta eskuarteak inguratuko eta araupetuko dituztela. Neurri hoietan eraginkorrenetako bat, zalantzarik gabe, euskera hezkuntza-erapidetzan sartzea, lehenengo maila apalenetatik hasita. Estatutoak agintzen duena beteaz, eta esandako neurri hoien eginkortasuna bermatzeko, Euskal Herriko biztanleek euskera ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea egiteratzeko bidea eman dezaten gizakizko eskuarteak horretarako gaitzean beharrezkoa gertatzen da. Neurri hoien artean, zalantzarik gabe, euskera hezkuntza-erapidetzan lehen maila apalenetik hasita sartzen aspea dugu eginkorrenetako bat. Beraz eskolaurre-irakaskuntza gure hezkuntza-erapidetzan borondatezko izan, eta horren helburua haurra etxeko bizitzaren antzerako giroan hasiz bere gaitasunak suztatzea denez irakaskuntza horrek duen nolakotasun berezia ikusita, ama-hizkuntzak hezkuntza-maila horretan haurraren berezkotasuna eta sormena indartzeko duen garrantzia erraz ulertzen da. Haurrari etxetik kanpoango bere lehenengo hurratsetan ahalik eta gizarte-giro egokiena eskaini eta, bidebatez, ikastola-irakasleen urte askotako ukatu ezinezko hazturaz baliatzeko sortzen da Eskolaurreko Euskerazko IrakaskuntzaLaguntzaile Agiria; horrek zera du xede: Unibersitatemailako ikasketa agiriaren jabe ez diren ikastola-irakasleei ama-hizkuntza euskera izan dezaten eskolaurreko haurrak hezitzeko lanean ikastoletako berenezko irakasleei laguntza emateko gai direnaren aitorpena eskuratzea. Hori dela eta, Sail honek honako hau erabaki du: Lehenengo Atala.- Eskolaurreko Euskerazko IrakaskuntzaLaguntzaile Agiria sortzen da; hori, baimen-jabego ofizialezko araupidetzapeko ikastola-irakasleei emango zaie. Bigarren Atala.- Irakasleek, agiri horretzaz jabetzeko, bi ikasturte osotan Eskolaurre-mailan irakaste-lana euskeraz egin dutela egiaztatu, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) 1979/1980 ikasturtean zerbitzu egiten ihardun izana. b) 1980/1981 ikasturtean egon daitezen Ikastola-Irakasleentzako Gaitze-Ikasaldietan eskuhartu, eta horretarako jarri daitezen saioak gainditzea. Hirugarren Atala.- Agiri honek Baimen jabego ofizialezko Araupidetzapeko diren Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango Ikastoletako Eskolaurre-mailan euskeraz irakasten laguntzeko baino ez du balioko. Laugarren Atala.- Agiri hori ematea ez da behin baino egingo, 1980/81 ikasturte honen azkenean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-Sailari dagokio. AZKEN ERABAKIA Agindu hau behar bezala egiteratu dedin beharrezko eritzi diezaien erabaki guztiak hartzeko eskua ematen zaio Irakaskuntza-Artezkaritzari; Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Ekainak 22. Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR.
Legebiltzarrak, INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA SORTARAZTEAZ, Ekainaren 10eko 5/1981 Legea, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
Euskal Autonomia-Elkartea orain jasaten ari deneko ekonomia-hestualdi larria, hoiek onbideratzea gehienetan lan-tokiak gutxitzea dakarren enpresa, alor-atal eta alorren kolokako egoeran nabarmentzen da, eta bai batez ere industria-ekintzapide berritarako diru-ezarketak atzera egin izanean ere.
Egoera larri hori gainditzeak, doakien alderdi guztietakoei jarrera baikor bat hartzea eskatzen die. Irizpide horrek ez du, ordea, artez arte doakien ekonomia-ihardunean dihal-dutenen bateango ekintza azkartu eta indartu dezan herri-laguntza baten baharra baztertzen.
Horri erantzuten dio "Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua" deritzan lanabes bat sortarazten duen Lege honek, berenezko eta oinarrizko helburu euskal industriaren suztapena eta eraldaketa dituela, ahalik eta lasterren europearrekin kidekatzeko lehiakortasun, askotarikotasun eta teknika-mailak ardiesteko xedez. Lanik ezaren aurkako borrokan egon dauden lan-tokiei eustea eta berriak sortaraztea du beste lehen-mailako xede Baltzu horren ekintzak.
Bestalde, batzutan Baltzu horren egiteko izango da Eusko Jaurlaritzak enpresen osasunbideratze eta eraldaketa-lanei eratxiki beharrezko eritzitako dirubidezko eta bestelako laguntzak gauzatzea, doakien aldeetakoekin aurrez hitzarmenbideak egin ondoren, horrek euskal enpresak errasuma-mailan egon daitezen laguntzapidetara iritsi ahal izateari inolako murriztapenik ez dakarkiela.
Hoien ondorioz, honako Lege hau onartzen da:
Lehenengo Atala
Industria-Sailari, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzu bat sortarazi dezaneko manua egiten zaio. Baltzu hori akziozkoa izango da, eta bazkun-moeta horretakoei dagozkien norbanako-legezko araupidez ihardungo du. Autonomia-Elkartearen lur-eremua izango du Baltzuak bere ekintza-eremu.
Bigarren Atala
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia Baltzu Domuan partaide izango da, ehuneko 51koa gutxienez bere duela. Gainontzekoa Euskal Herriko Herri-Iraskunde eta Erakundeek eta dirubidetza-erakundeek hartu ahal izango dute.
Hasierako Baltzu-Domua bi mila miloe pesetakoa izango da.
Hirugarren Atala
Honako hauek ditu Baltzuak bere egiteko:
Azterlanak egitea, eta eraentza, dirubide, ekonomia eta teknikabide alorretango eta industriaren zuduzko izan daitezen beste batzuetango urgazlaritza.
Enpresa berriak sortzea lehiaraztea, eta bai dagoeneko egon daudenen aurrerapena ere, tekonolojia-hobekuntzaz eta atzerri-salmentaz bereziki arduratuz.
Enpresen bateango eta alkarlanezko ekintzei indar ematea, hoiek merkataritza-lehiarako gaiago egiteko bide izan daitezen.
Enpresen birrantolaketa eta eraldaketa-lanak doazkienen ahaleginei osatze-mailako laguntza eskaintzea, berenez bizirik irauteko gai izan daitezeneko baldintzapean.
Ikerketa eta hazkunde-egitasmoak suztatzea, bai lan-modu berriei buruzkoetan ere.
Bere helburuekin zerikusia izan dezan beste edozein.
Laugarren Atala
Baltzuak, bere xedeen arauera, dirulaguntzak eta erdi-eperako edo epe luzerako maileguak eman ahal izango ditu, bai dirusariaren aldetikako berarizko aukerakoak ere, eta halaber enpresentzako bermeak ere, Eusko Jaurlaritzak horretzat eman ditzan araupideen ariora.
Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda, eta bakoitzean zehaztu daitezen modutan, berarizko zuduzko izan daitezen enpresen baltzudomuen zatiak hartu ahal izango ditu.
Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako laguntza gisa Baltzuaren Bidez eta ondoren aipatzen diren modutan gauzatuko diren gehieneko zenbatekoak izendatuko dira(2):
Maileguak
Diru-laguntzak
Bermeak
Bosgarren Atala
Baltzuak, aurrezki-erakundeen herri-diruzko ehunekorako kontatu ahal izango diren zor-agiriak edo antzerakoak atera ahal izango ditu.
Baltzuak, herri nahiz norbanako jabetzapeko dirubidetza-erakundeen maileguak hartu ahal izango ditu. Aurrezki-Kutxek eman diezaizkiotenak berariz araupetutako mailegutzat jo ahal izango dira, indarrean dauden legeei darizkien modu eta eratan.
Baltzuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiagandikako eta Autonomia-Elkarteko beste herri-Iraskunde eta Erakundeegandikako laguntzak eta bermeak hartu ahal izango ditu, eta bai erresumako herri-alorragandikakoak ere.
Seigarren Atala
Baltzuaren Arduratze-Batzordean Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak Industria-Sailak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Ekonomia, Herri-ogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakin araziz.
Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkienez osatutako Urgazte-Batzorde bat izendatuko du Legebiltzarrari adierazi ondoren.
Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio Batzordeari.
Zazpigarren Atala
Eusko Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Bazordearen aurrera Baltzuaren guztizko ekintzapideen eta ondare eta dirubidetzaren aldetikako egoera buruzko argipideak emateko.
Urteoro Baltzuaren eraentzari buruzko idatzizko Txosten bat aurkeztuko dio esandako Batzorde horri ekonomia-urtea bukatu ondorengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, eta bai hurrengo ekonomia-urterako egitaraua ere.
Zortzigarren Atala
Baltzuari, beti eta eten gabe, indarrean dauden araupideei darizkien zergapide-hobari eta beherapenak emango zaizkio.
AZKEN ERABAKIAK
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.
Gasteiz, 1981garreneko Ekainaren 10an.
Lehendakaria,
CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Euskal Autonomia-Elkartea orain jasaten ari deneko ekonomia-hestualdi larria, hoiek onbideratzea gehienetan lan-tokiak gutxitzea dakarren enpresa, alor-atal eta alorren kolokako egoeran nabarmentzen da, eta bai batez ere industria-ekintzapide berritarako diru-ezarketak atzera egin izanean ere.
Egoera larri hori gainditzeak, doakien alderdi guztietakoei jarrera baikor bat hartzea eskatzen die. Irizpide horrek ez du, ordea, artez arte doakien ekonomia-ihardunean dihal-dutenen bateango ekintza azkartu eta indartu dezan herri-laguntza baten baharra baztertzen.
Horri erantzuten dio "Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua" deritzan lanabes bat sortarazten duen Lege honek, berenezko eta oinarrizko helburu euskal industriaren suztapena eta eraldaketa dituela, ahalik eta lasterren europearrekin kidekatzeko lehiakortasun, askotarikotasun eta teknika-mailak ardiesteko xedez. Lanik ezaren aurkako borrokan egon dauden lan-tokiei eustea eta berriak sortaraztea du beste lehen-mailako xede Baltzu horren ekintzak.
Bestalde, batzutan Baltzu horren egiteko izango da Eusko Jaurlaritzak enpresen osasunbideratze eta eraldaketa-lanei eratxiki beharrezko eritzitako dirubidezko eta bestelako laguntzak gauzatzea, doakien aldeetakoekin aurrez hitzarmenbideak egin ondoren, horrek euskal enpresak errasuma-mailan egon daitezen laguntzapidetara iritsi ahal izateari inolako murriztapenik ez dakarkiela.
Hoien ondorioz, honako Lege hau onartzen da:
Lehenengo Atala
Industria-Sailari, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzu bat sortarazi dezaneko manua egiten zaio. Baltzu hori akziozkoa izango da, eta bazkun-moeta horretakoei dagozkien norbanako-legezko araupidez ihardungo du. Autonomia-Elkartearen lur-eremua izango du Baltzuak bere ekintza-eremu.
Bigarren Atala
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia Baltzu Domuan partaide izango da, ehuneko 51koa gutxienez bere duela. Gainontzekoa Euskal Herriko Herri-Iraskunde eta Erakundeek eta dirubidetza-erakundeek hartu ahal izango dute.
Hasierako Baltzu-Domua bi mila miloe pesetakoa izango da.
Hirugarren Atala
Honako hauek ditu Baltzuak bere egiteko:
Enpresen sustapenari laguntzea, haiei buruzko azterlanak eginez, eta kudeaketa, ekonomia, teknika eta enpresetarako interesa duten bestelako arloetan zerbitzu-aholkularitza emanez...
Enpresa berriak sortzea lehiaraztea, eta bai dagoeneko egon daudenen aurrerapena ere, tekonolojia-hobekuntzaz eta atzerri-salmentaz bereziki arduratuz.
Enpresen bateango eta alkarlanezko ekintzei indar ematea, hoiek merkataritza-lehiarako gaiago egiteko bide izan daitezen.
Enpresen birrantolaketa eta eraldaketa-lanak doazkienen ahaleginei osatze-mailako laguntza eskaintzea, berenez bizirik irauteko gai izan daitezeneko baldintzapean.
Ikerketa eta garapeneko proiektuak sustatzea, prozesu berrietan zein produktu berrietan eta haiei loturiko zerbitzuetan.
Bere helburuekin zerikusia izan dezan beste edozein.
Laugarren Atala
Baltzuak, bere xedeen arauera, dirulaguntzak eta erdi-eperako edo epe luzerako maileguak eman ahal izango ditu, bai dirusariaren aldetikako berarizko aukerakoak ere, eta halaber enpresentzako bermeak ere, Eusko Jaurlaritzak horretzat eman ditzan araupideen ariora.
– Baltzuak interes bereziko enpresen baltzu-kapitalean parte hartu ahal izango du eta haien baltzu-xedearen parte diren jarduerak zeharkako eran garatu ahal izango ditu, guztiz edo partez, xede berdina duten –edo baltzuaren xedearen parte diren edo xede horren antzeko xedeak dituzten– baltzuetako akzioen eta partaidetzen titulartasuna eskuratuz. Jarduketa horiek guztiak Eusko Jaurlaritzaren aldez aurreko baimen-ematearen eta kasu bakoitzean finkatzen diren baldintzen pean geratuko dira.
Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako laguntza gisa Baltzuaren Bidez eta ondoren aipatzen diren modutan gauzatuko diren gehieneko zenbatekoak izendatuko dira(2):
Maileguak
Diru-laguntzak
Bermeak
Bosgarren Atala
Baltzuak, aurrezki-erakundeen herri-diruzko ehunekorako kontatu ahal izango diren zor-agiriak edo antzerakoak atera ahal izango ditu.
Baltzuak, herri nahiz norbanako jabetzapeko dirubidetza-erakundeen maileguak hartu ahal izango ditu. Aurrezki-Kutxek eman diezaizkiotenak berariz araupetutako mailegutzat jo ahal izango dira, indarrean dauden legeei darizkien modu eta eratan.
Baltzuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiagandikako eta Autonomia-Elkarteko beste herri-Iraskunde eta Erakundeegandikako laguntzak eta bermeak hartu ahal izango ditu, eta bai erresumako herri-alorragandikakoak ere.
Seigarren Atala
Baltzuaren Arduratze-Batzordean Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak Industria-Sailak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Ekonomia, Herri-ogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakin araziz.
Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkienez osatutako Urgazte-Batzorde bat izendatuko du Legebiltzarrari adierazi ondoren.
Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio Batzordeari.
Zazpigarren Atala
Eusko Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Bazordearen aurrera Baltzuaren guztizko ekintzapideen eta ondare eta dirubidetzaren aldetikako egoera buruzko argipideak emateko.
Urteoro Baltzuaren eraentzari buruzko idatzizko Txosten bat aurkeztuko dio esandako Batzorde horri ekonomia-urtea bukatu ondorengo lehenengo hiruhilabetekoaren barruan, eta bai hurrengo ekonomia-urterako egitaraua ere.
Zortzigarren Atala
Baltzuari, beti eta eten gabe, indarrean dauden araupideei darizkien zergapide-hobari eta beherapenak emango zaizkio.
Xedapen gehigarria
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA deituko da hemendik aurrera.
AZKEN ERABAKIAK
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (1)
Eskumenak eta transferentziak (4)
- 24/1987 DEKRETUA, otsailaren 24koa (Dekretu horren bidez, industriaren, energiaren eta mehatzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako zerbitzuak gehitzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia ar
- 58/1982 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa (Dekretu horren bidez, industria birmoldatzeko planak garatzeko eta betetzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia arg
- 78/1981 DEKRETUA, uztailaren 6koa (Dekretu horren bidez, industriaren, energiaren eta mehatzen arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi z
- 1981/1978 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 15ekoa (nekazaritzaren, industriaren, merkataritzaren eta hirigintzaren arloetan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatzeari buruzkoa).